2025/06/03ko prentsa-oharra
INDUSTRIA-PRODUKZIOAREN INDIZEA. 2025eko APIRILA
Euskal AEko industria-jarduera % 1,3 jaitsi da 2025eko apirilean
2025eko martxoaren aldean, industria-produkzioa % 0,1 jaitsi da
Eustaten datuen arabera, eta lan-egutegiko baldintza homogeneoetan, Euskal AEko industria-produkzioa aurreko urteko hil berean baino % 1,3 txikiagoa izan da 2025eko apirilean.
Aurreko hilaren aldean, Euskal AEko industria-jarduerak % 0,1 egin du behera azken hilabete honetan, urtaroen ondorioak zuzendu ondoren.
Ondasunen helburu ekonomikoaren arabera, Kontsumo-ondasunen ekoizpenak urte arteko portaera positiboa izan du 2025eko apirilean eta produkzioa % 4,1 hazi da sektore osoan. Igoera hori, batez ere, Kontsumo-ondasun ez-iraunkorren joerak eragin du, horien produkzioa % 5,1 igo baita; Kontsumo-ondasun iraunkorren produkzioa, berriz, % 0,1 bakarrik hazi da. Kontsumo-ondasun iraunkorren artean altzarien eta etxeko tresnen fabrikazioa sartzen da, besteak beste. Kontsumo-ondasun ez-iraunkorren artean, berriz, honako hauek daude: elikagaiak prozesatzeko eta kontserbatzeko jarduerak, garbiketarako eta higienerako produktuen fabrikazioa, farmazia-produktuak eta jantziak egitea.
Ekipo-ondasunen ekoizpena (ibilgailu motordunen fabrikazioa, tren-makinen eta trenbide-materialen eraikuntza eta aeronautika edo ontzigintza) % 3,8 jaitsi da aurreko urteko apirilaren aldean.
Bitarteko ondasunetan, metalurgia eta produktu metalikoen fabrikazioa, industria kimikoa eta kautxuzko eta plastikozko produktuen fabrikazioa barne, ekoizpena % 1,2 jaitsi da urte artean.
Energiaren ekoizpena, azkenik, % 7,6 murriztu da 2025eko apirilean, aurreko urteko hil beraren aldean. Sektore horretan sartzen dira energia elektrikoaren ekoizpena eta hornidura eta petrolioa fintzea.
Euskal AEko Industria produkzioaren indizea lurralde historikoaren eta ondasunen helburu ekonomikoaren arabera. Aldakuntza-tasak (p). Apirila 2025
| | Egutegi eraginak zuzendutako datuak | Datu desestazionalizatuak |
| | m / m-12 | Am / A(m-12) | m / m-1 |
| Indize orokorra | | | |
| Euskal AE | -1,3 | -1,0 | -0,1 |
| Araba/Álava | -3,9 | -3,4 | 0,4 |
| Bizkaia | -0,7 | -0,9 | -0,1 |
| Gipuzkoa | -0,6 | 0,2 | -0,4 |
| ONDASUNEN HELBURU EKONOMIKOAREN ARABERAKO INDIZEAK | | | |
| Kontsumo-ondasunak | 4,1 | 2,1 | -1,0 |
| Kontsumoondasun iraunkorrak | 0,1 | -4,5 | -6,1 |
| Kontsumoondasun ez-iraunkorrak | 5,1 | 3,8 | 0,3 |
| Ekipo-ondasunak | -3,8 | -0,1 | -1,0 |
| Bitarteko ondasunak | -1,2 | -2,9 | 2,0 |
| Energia | -7,6 | -4,1 | -7,0 |
(p)Behinbehineko datuak
m/m12 Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko urteko hil beraren (m-12) aldean
Am / A(m-12) Urte arteko aldakuntza-tasa , urtarriletik behatutako azken hilera arte metatutako aldian (Am), aurreko urtean pilatutako aldi beraren (A(m-12)) aldean
m / m-1 Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko hilaren (m-1) aldean
Data 2025eko Ekainaren 3a
Iturria: Eustat. Industria-produkzioaren indizea
2025eko apirilean, Industria-produkzioaren Indizearen urte arteko bilakaera negatiboa izan da hiru lurralde historikoetan. Gipuzkoan % 0,6 jaitsi da ekoizpena, Bizkaian % 0,7 eta Araban % 3,9.
Maila bereiziagoan, Euskal AEko industrian pisu handiena duten sektoreen artean, 2025eko apirilean, urte artean, honako hauek izan dute ekoizpenean igoerarik handiena: Materiala eta tresna elektrikoak (% 9,9) eta Energia elektrikoa, gasa eta lurruna (% 3,1). Aitzitik, ekoizpenaren urte arteko jaitsiera nabarmenenak Makineria eta tresnerian (% 3,9) eta Metalurgia eta produktu metalikoetan ( % 3,4) izan dira.
Euskal AEko Industria produkzioaren indizea. Sektore A38 nagusiak (1). Urte arteko hazkunde-tasa (p). Apirila 2025
| | m / m-12 |
| Elikadura ind., edariak, tabakoa | 2,8 |
| Zurgintza, papera eta arte grafikoak | 1,3 |
| Kautxua eta plastikoak | -0,3 |
| Metalurgia eta produktu metalikoak | -3,4 |
| Materiala eta tresna elektrikoak | 9,9 |
| Makineria eta tresneria | -3,9 |
| Garraio-materiala | 0,9 |
| Energia elektrikoa, gasa eta lurruna | 3,1 |
(p)Behinbehineko datuak
Egutegi eraginak zuzendutako datuak
(1)Euskal Aeko industrian pisurik handiena duten sektoreak
Data 2025eko Ekainaren 3a
Iturria: Eustat. Industria-produkzioaren indizea
2025EKO APIRILEKO BALANTZE METATUA
Urteko lehenengo lau hilabeteetako metatuan, Industria-produkzioaren Indizea % 1,0 jaitsi da. Apirilera arteko ekoizpen metatua % 2,1 igo da Kontsumo-ondasunetan. Ekipo-ondasunek, aldiz, bilakaera negatiboa izan dute, produkzioa % 0,1 jaitsi baita aurreko urteko aldi metatu berarekin alderatuta. Bitarteko ondasunek, berriz, % 2,9 egin dute behera, eta Energiak % 4,1.
Lurralde historikoen arabera, 2025eko lehen lau hilabeteetako metatua balantze positiboarekin itxi da Gipuzkoan ekoizpenaren % 0,2ko igoerarekin. Bizkaian eta Araban, aldiz, produkzioa % 0,9 eta % 3,4 jaitsi da, hurrenez hurren, aurreko urteko aldi metatu beraren aldean.
INFORMAZIO-OHARRA
Eustatek eskerrak eman nahi dizkie informazioa biltzen lagundu duten establezimendu guztiei. Horiei esker, hilabete honetako indizea laginaren % 84,63ko estaldurarekin kalkulatu da.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel: 945 01 75 62