HomeGaiakIndustriaPrentsa Oharrak 2025ean Euskal AEko...

2025/07/08ko prentsa-oharra

INFORMAZIOAREN GIZARTEAREN INKESTA. ENPRESAK. 2025

Linkedinen zabal ezazu Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu BlueSkyen zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

2025ean Euskal AEko 10 langile edo gehiagoko enpresen % 17,4k Adimen Artifizialeko sistemak ditu


10 langile edo gehiagoko establezimenduen % 46k erabiltzen dituzte ofimatikako programak eta fitxategien biltegiratzea ordainpeko hodeiko zerbitzuen bidez


Eustaten datuen arabera, 2025ean, Euskal AEn 10 langile edo gehiago dituzten enpresen % 17,4k erabiltzen dituzte Adimen Artifizialeko (AA) sistemak.


Tamaina horretako enpresetan AAko sistema horiek, nagusiki, honetan erabiltzen dira: "Lan-fluxu desberdinak automatizatzean edo erabakiak hartzen laguntzean" (% 13,9), "Lengoaia idatziaren azterketan" (% 10,1) eta "Datuak aztertzeko ikaskuntza automatikoan" (% 9,7).


Zertarako erabiltzen diren aztertuz gero, honako helburu hauek nabarmentzen dira: "Ekoizpen- edo zerbitzu-prozesuetarako" (% 12,6), "IKTen segurtasunerako" (% 9,1), "I+G jardueretarako edo berrikuntza-jardueretarako" (% 8,2) eta "Prozesuak antolatzeko edo enpresen administrazioa kudeatzeko" (% 8,2).


Euskal AEko establezimenduetan adimen artifiziala erabiltzeko helburuak enplegu-tamainaren arabera (%). 2025

Excel csv
  10 langile edo gehiagoko establezimenduak
Adimen artifizialeko sistemen erabilera 17,4
Merkaturatzeko edo saltzeko 5,0
Produkzio- edo zerbitzu-prozesuetarako 12,6
Enpresaren prozesuak edo kudeaketa antolatzeko 8,2
Logistikarako 3,8
IKTen segurtasunerako 9,1
Kontabilitaterako edo finantza-kudeaketarako 5,6
I+Gko edo berrikuntzako jardueretarako (AAerako izan ezik) 8,2

Data 2025eko Uztailaren 8a

Iturria: Eustat. Informazioaren gizartearen inkesta. Enpresak


4.0 industria deiturikoari dagokionez, eta 10 langile edo gehiagoko enpresekin jarraituz, aztertutako bederatzietatik erabilera nabarmenena, % 77,9rekin, "Enpresa helburuetarako komunikabide-sozialak" da, azken zazpi urteetan ehuneko 11,9 puntu hazita.


Ondoren, ordainpeko "Hodeiko zerbitzu informatikoak (Cloud Computing)" daude, establezimenduen % 57,9k ordaintzen baitute ostatatze hori. Horri esker, enpresa baten informaziorako edo zerbitzuetarako sarbidea ahalbidetzen da, edozein lekutan kokatutako edozein gailu mugikor edo finkotatik Interneterako konexio baten bidez. 2019an, datua % 36,3koa zen. Hirugarren lekuan, % 54,1ekin, "Zibersegurtasun-jarduerak" daude, ehuneko hori zazpi urte lehenagokoa baino 11,3 puntu handiagoa da. Ondoren, "Gauzen Internet (IoT)" erabiltzen duten establezimenduak % 30,3 dira, 2019an baino % 17,3 gehiago.


Gainera, % 10 eta % 30 arteko ehunekoekin daude "Bezeroentzako aplikazio mugikorrak" eta "Big Data azterketa", biak % 28,0rekin, "Adimen Artifiziala" % 17,4rekin, "Robotika" % 11,8rekin eta "3D inprimagailuak" % 9,7rekin.


Establezimendu guztiak kontuan hartuta, hamar langiletik beherakoak barne, ehuneko horiek nabarmen txikiagoak dira, batez ere, « Enpresa helburuetarako komunikabide-sozialak » eta ordainpeko «Hodeiko zerbitzu informatikoak» erabiltzeari dagokionez, % 53,8 eta % 32,4 baitira, hurrenez hurren. Bestalde, «Zibersegurtasun-jarduerak» ere % 24,8ra murrizten dira.


Euskal AEko establezimenduetako 4.0 Industriaren adierazleak, enplegu-geruzaren arabera. 2025

Excel csv
  Establezimendu guztiak 10 langile edo gehiagoko establezimenduak
Gizarte-komunikabideen erabiltzea enpresa-helburuetarako 53,8 77,9
Zerbitzu informatikoen erabilera ordaintzeko "hodeian"    32,4 57,9
Enpresako aplikazio mugikorren erabilera 14,9 28,0
Gauzen interneten erabilera (IoT) 14,3 30,3
Zibersegurtasuneko jarduerak 24,8 54,1
Makrodatuen analisia (Big Data) 12,2 28,0
Adimen artifizialeko sistemen erabilera 8,7 17,4
3D inprimagailuen erabilera 2,9 9,7
Robotikaren erabilera 2,6 11,8

Data 2025eko Uztailaren 8a

Iturria: Eustat. Informazioaren gizartearen inkesta. Enpresak




Sare sozialak (% 48,0) dira Euskal AEko establezimenduetan komunikabide-sozialik ohikoena


Esan bezala, Euskal AEko establezimendu guztien % 53,8k Enpresa helburuetarako komunikabide sozialak erabiltzen dituzte; sare sozialak (% 48,0), enpresen blogak (% 17,5) edo multimedia-edukiak partekatzeko webguneak (% 29,3).




% 53,8 hori % 77,9ra igotzen da 10 langile edo gehiagoko establezimenduetan; tamaina horretako establezimenduetan % 71,0k sare sozialak erabiltzen ditu, % 34,0k enpresen blogak eta % 52,6k edukiak partekatzeko webguneak.


10 langile edo gehiagoko establezimenduen % 46k erabiltzen dituzte ofimatikako programak eta fitxategien biltegiratzea ordainpeko hodeiko zerbitzuen bidez


10 langile edo gehiagoko establezimenduen % 57,9k erabiltzen dituzte ordainpeko "hodeiko" (cloud computing) zerbitzu informatikoak eta, horien artean, hauek nabarmentzen dira: % 51,0rekin posta elektronikoa (hodeiko zerbitzu informatiko gisa) eta fitxategien biltegiratzea eta ofimatika programak (testu-prozesadoreak edo kalkulu-orriak), biak % 46,0rekin.


Ondoren, % 30etik gora, ondokoak aipa daitezke: % 43,5ekin segurtasun-aplikazioak (birusen aurkako programak edo sarerako sarbidea kontrolatzeko programak), enpresaren datu-baseak ostatatzea (% 39,2rekin) eta enpresaren tresna informatikoen funtzionamendurako gaitasun informatikoa (% 36,1arekin).


Euskal AEko 10 langile edo gehiagoko establezimenduetako ordainpeko "hodeiko" zerbitzu informatikoak, jarduera-adarraren arabera ( %). 2025

Excel csv
  Guztira Industria Eraikuntza Zerbitzuak
Ordainpeko "hodeiko" zerbitzu informatikoak, 57,9 59,6 43,2 58,7
Posta elektronikoa (hodeiko zerbitzu gisa) 51,0 52,1 41,4 51,5
Ofimatikako programak (testu-prozesadoreak edo kalkulu-orriak) 46,0 42,4 38,1 47,6
Finantza- edo kontabilitate-kudeaketako aplikazioak 29,5 27,8 21,9 30,7
Enpresa-baliabideak planifikatzeko aplikazioak (ERP) 26,3 25,2 22,1 26,9
Bezeroekiko harremanak kudeatzeko aplikazioak (CRM) 29,0 19,3 24,4 32,1
Segurtasun-aplikazioak (birusen aurkako programa edo sarerako sarbidearen kontrola) 43,5 42,4 41,2 44,0
Enpresaren datu-baseak ostatatzea 39,2 36,2 39,7 40,0
Fitxategiak biltegiratzea 46,0 45,2 32,2 47,4
Enpresaren softwarearen funtzionamendurako gaitasun informatikoa 36,1 26,6 30,3 39,2
Aplikazioak garatzeko, saiakuntzak egiteko eta hedatzeko plataforma 24,6 13,4 22,5 27,8

Data 2025eko Uztailaren 8a

Iturria: Eustat. Informazioaren gizartearen inkesta. Enpresak



10 pertsona edo gehiagoko Euskal AEko establezimenduen % 30,3k IoT gailuak edo sistemak erabiltzen dituzte


Gauzen Internet, hau da, datuak bildu eta trukatzen dituzten eta Internet bidez urrunetik monitorizatu edo kontrolatu daitezkeen Internet bidezko objektuen interkonexio digitala, 10 pertsona edo gehiagoko establezimenduen % 30,3k erabiltzen dute.


Gailu ohikoenen artean daude irrati-maiztasuneko sentsoreak, IP etiketak edo internet bidez kontrolatutako kamerak (% 24,3). Aldi berean, % 21,4rekin, energia optimizatzeko gailu adimendunak daude. Neurri txikiagoan, ibilgailuen mugimendu- edo jarraipen-sentsoreak (% 13,1) eta gainerako gailuak (% 14,2) daude.


Big Dataren erabilera industrian (% 17,5) edo eraikuntzan (% 23,6) baino handiagoa da zerbitzuen sektorean (% 31,3)


Makrodatuen analisia, Big Data, 10 langile edo gehiagoko establezimenduen % 28,0ra iristen da. Nabarmentzekoa da zerbitzuen sektoreko establezimenduek (% 31,3) industria-establezimenduek (% 17,5) eta eraikuntza-establezimenduek (% 23,6) baino ehuneko handiagoa dutela.


Aztertutako datuen artean, % 21,9rekin eragiketen erregistroetatik datozenak nabarmentzen dira (hala nola, salmenten xehetasunak eta ordainketen erregistroak) eta, ondoren, % 18,3rekin, bezeroen datuak (erosketei, kokapenari, lehentasunei eta abarri buruzko informazioa). Atzetik, webgunean lortutako datuak daude (% 13,2), gailu edo sentsore adimendunetatik lortutakoak (% 12,3) eta sare sozialetan lortutakoak (% 10,2).


Euskal AEko 10 langile edo gehiagoko establezimenduetako makrodatuen analisia (Big Data) jarduera-adarraren arabera (%). 2025

Excel csv
  Guztira Industria Eraikuntza Zerbitzuak
Makrodatuen analisia (Big Data) 28,0 17,5 23,6 31,3
Eragiketen erregistroen datuak, hala nola salmenten xehetasunak, ordainketen erregistroak 21,9 12,7 23,6 24,3
Bezeroen datuak (erosketei buruzko informazioa, kokapena, lehentasunak, aipamenak edo bilaketak) 18,3 9,6 17,8 20,7
Sare sozialetako datuak, enpresaren sare sozialetako profilak barne 10,2 3,1 0,0 13,0
Webgunearen datuak (bilaketa-motorren joerak, web-orriak karrakatzea) 13,2 6,9 0,4 16,1
Gailu eramangarrien edo ibilgailuen erabileratik datozen lokalizazio-datuak 9,9 2,2 7,5 12,2
Gailu edo sentsore adimendunetatik datozen datuak 12,3 8,7 18,2 12,8
Agintari publikoen datu irekiak (erregistro publikoak, meteorologia, garraioa, etxebizitza...) 9,8 1,4 12,7 11,9
Satelite bidezko datuak (GPS bidezko lokalizazio-datuak izan ezik) 4,8 0,7 4,2 6,0

Data 2025eko Uztailaren 8a

Iturria: Eustat. Informazioaren gizartearen inkesta. Enpresak



Euskadiko enpresetan lan egiten duten pertsonen % 11,0 telelanean ari dira 2024an


2025ean, Euskadiko enpresetako langileen % 11,0k lantokitik kanpo lan egin dute erregulartasunez lanaldiaren erdia gutxienez, eta sare telematikoak erabiltzen dituzte Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologietako (IKT) sistemekin konektatzeko. Hori dela eta, telelangiletzat har daitezke.


Gainera, batez beste, langileen % 79,5ek erabiltzen dituzte Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologietako (IKT) sistemak eta, egiaztatu denez, % 9,6 espezialistak dira IKT sistemetan. Era berean, % 44,3k urruneko konexioa dute erabilera profesionalerako gailu eramangarri baten bidez.


Langile horiek sexuaren arabera aztertuta, nabarmendu behar da, IKT sistemetako espezialisten kasuan izan ezik, kasu horretan gizonen ehunekoa %66,5ekoa eta emakumeena %33,5ekoa baita, aipatutako gainerako kategorietan ehunekoak oso antzekoak direla, % 50 ingurukoak.


Euskal AEko establezimenduetako IKT enplegatuak, lurralde historikoaren eta jarduera-adarraren arabera (%). 2025

Excel csv
 IKT erabiltzaileakIKT espezialistakUrruneko konexioa duten langileakTelelangileak
 GuztiraEmakumeakGizonakGuztiraEmakumeakGizonakGuztiraEmakumeakGizonakGuztiraEmakumeakGizonak
Euskal AE79,549,350,79,633,566,544,347,952,111,050,649,4
Araba/Álava78,947,053,06,834,565,539,446,953,18,854,845,2
Bizkaia79,149,750,310,533,166,945,549,250,812,450,349,7
Gipuzkoa80,349,750,39,633,566,545,246,553,59,948,951,1
Jarduera-adarra            
Industria70,230,269,84,324,575,540,932,367,710,240,060,0
Eraikuntza57,027,772,36,633,766,338,329,670,46,224,076,0
Zerbitzuak83,656,143,911,236,163,945,753,746,311,655,444,6

Data 2025eko Uztailaren 8a

Iturria: Eustat. Informazioaren gizartearen inkesta. Enpresak



Euskadiko enpresak eskuragarritasun maximora iritsi dira IKT ekipamenduetan


Euskadiko enpresen Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologietako (IKT) ekipamenduei dagokienez, adierazi behar da gero eta hobeto prestatuta daudela eta teknologia horiek erabiltzen dituzten langileen ehunekoa ere handiagoa dela.

Gaur egun establezimenduen % 96,3k dute ordenagailua, % 96,1ek dute Interneterako sarbidea eta enpresen erdiek baino gehiagok, % 57,1ek, du webgunea.


10 langile edo gehiagoko establezimenduetan ekipamenduei buruzko ehuneko horiek maximora iristen dira. Horrela, % 99,8k dute ordenagailua, ehuneko berberak, hau da, % 99,8k dute Interneterako sarbidea eta % 92,9k dute webgunea. Establezimendu txikienen kasuan ez bezala, ia ez dute hazkunderako tarterik.


Euskal AEko establezimenduetako IKT ekipamenduak, lurralde historikoaren eta enplegu-geruzaren arabera. 2025

Excel csv
 Ordenagailu pertsonalaInternetWebgunea
 % establ. ald% enplegu. ald% establ. ald% enplegu. ald% establ. ald
Euskal AE96,377,696,174,557,1
Araba/Álava97,675,697,471,357,2
Bizkaia95,077,894,875,356,0
Gipuzkoa97,778,397,675,058,7
Enplegu-geruzak     
0tik 9ra95,981,395,780,753,4
10 edo gehiagokoak99,876,099,871,892,9

Data 2025eko Uztailaren 8a

Iturria: Eustat. Informazioaren gizartearen inkesta. Enpresak


Teknologia horiek erabiltzen dituzten langileen ehunekoari dagokionez, lanean ari direnen % 77,6k erabiltzen dute ordenagailua eta % 74,5ek dute Interneterako sarbidea.


Segurtasun informatikoa Euskal AEko enpresen % 90ean baino gehiagotan hartzen da kontuan


Bestalde, enpresen % 92,5ek badu segurtasun informatikoko neurriren bat. Neurri horien artean nabarmentzen dira, % 30etik gora, softwarea eguneratua izatea (% 89,2), pasahitz seguruak erabiltzea (% 85,3), kanpoko backup-ak erabiltzea (% 68,6), sarerako sarbidearen kontrola (% 42,5), datuak zifratzea (% 36,0) eta VPN sare pribatu birtuala erabiltzea (% 31,5). 10 langile edo gehiago dituzten enpresen kasuan, ehuneko horiek guztiak handiagoak dira, eta ia establezimendu guztiek dute (% 99,2k) segurtasun informatikoko neurriren bat.


Euskal AEko enpresa guztien % 57,1k (10 langile edo gehiago dituzten enpresen % 92,9k) presentzia dute Interneten web-orriaren bidez


Enpresek gero eta garrantzi handiagoa ematen diote Interneten web-orri baten bidez agertzeari. Horrela, azken urtean, sarean daudenak guztizkoaren % 57,1 dira, eta 10 langile edo gehiago dituzten enpresen artean ehuneko hori % 92,9ra igotzen da.


Eskuragarri dauden hizkuntzei dagokienez, gaztelania nabarmentzen da kasuen % 98,8rekin eta ondoren daude euskara (% 43,2), ingelesa (% 27,3) eta beste hizkuntza batzuk (% 12,2).


INFORMAZIO-OHARRA


Eustatek eskerrak eman nahi dizkie estatistika hau egiten lagundu duten enpresa eta erakunde guztiei. Informazio-bilketa 2025eko urtarriletik maiatzera bitartean egin da eta erantzun-tasa % 80,2koa izan da.



Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2025ean Euskal AEko 10 langile edo gehiagoko enpresen % 17,4k Adimen Artifizialeko sistemak ditu

Eragiketa : 
Informazioaren gizartearen inkesta. Enpresak
Eragiketa kodea : 
223002
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
2025/07/08
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0024683_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali