2025/07/08ko prentsa-oharra
INFORMAZIOAREN GIZARTEAREN INKESTA. ENPRESAK. 2025
2025ean Euskal AEko 10 langile edo gehiagoko enpresen % 17,4k Adimen Artifizialeko sistemak ditu
10 langile edo gehiagoko establezimenduen % 46k erabiltzen dituzte ofimatikako programak eta fitxategien biltegiratzea ordainpeko hodeiko zerbitzuen bidez
Eustaten datuen arabera, 2025ean, Euskal AEn 10 langile edo gehiago dituzten enpresen % 17,4k erabiltzen dituzte Adimen Artifizialeko (AA) sistemak.
Tamaina horretako enpresetan AAko sistema horiek, nagusiki, honetan erabiltzen dira: "Lan-fluxu desberdinak automatizatzean edo erabakiak hartzen laguntzean" (% 13,9), "Lengoaia idatziaren azterketan" (% 10,1) eta "Datuak aztertzeko ikaskuntza automatikoan" (% 9,7).
Zertarako erabiltzen diren aztertuz gero, honako helburu hauek nabarmentzen dira: "Ekoizpen- edo zerbitzu-prozesuetarako" (% 12,6), "IKTen segurtasunerako" (% 9,1), "I+G jardueretarako edo berrikuntza-jardueretarako" (% 8,2) eta "Prozesuak antolatzeko edo enpresen administrazioa kudeatzeko" (% 8,2).
Euskal AEko establezimenduetan adimen artifiziala erabiltzeko helburuak enplegu-tamainaren arabera (%). 2025
| |
10 langile edo gehiagoko establezimenduak |
| Adimen artifizialeko sistemen erabilera |
17,4 |
| Merkaturatzeko edo saltzeko |
5,0 |
| Produkzio- edo zerbitzu-prozesuetarako |
12,6 |
| Enpresaren prozesuak edo kudeaketa antolatzeko |
8,2 |
| Logistikarako |
3,8 |
| IKTen segurtasunerako |
9,1 |
| Kontabilitaterako edo finantza-kudeaketarako |
5,6 |
| I+Gko edo berrikuntzako jardueretarako (AAerako izan ezik) |
8,2 |
Data 2025eko Uztailaren 8a
Iturria: Eustat. Informazioaren gizartearen inkesta. Enpresak
4.0 industria deiturikoari dagokionez, eta 10 langile edo gehiagoko enpresekin jarraituz, aztertutako bederatzietatik erabilera nabarmenena, % 77,9rekin, "Enpresa helburuetarako komunikabide-sozialak" da, azken zazpi urteetan ehuneko 11,9 puntu hazita.
Ondoren, ordainpeko "Hodeiko zerbitzu informatikoak (Cloud Computing)" daude, establezimenduen % 57,9k ordaintzen baitute ostatatze hori. Horri esker, enpresa baten informaziorako edo zerbitzuetarako sarbidea ahalbidetzen da, edozein lekutan kokatutako edozein gailu mugikor edo finkotatik Interneterako konexio baten bidez. 2019an, datua % 36,3koa zen. Hirugarren lekuan, % 54,1ekin, "Zibersegurtasun-jarduerak" daude, ehuneko hori zazpi urte lehenagokoa baino 11,3 puntu handiagoa da. Ondoren, "Gauzen Internet (IoT)" erabiltzen duten establezimenduak % 30,3 dira, 2019an baino % 17,3 gehiago.
Gainera, % 10 eta % 30 arteko ehunekoekin daude "Bezeroentzako aplikazio mugikorrak" eta "Big Data azterketa", biak % 28,0rekin, "Adimen Artifiziala" % 17,4rekin, "Robotika" % 11,8rekin eta "3D inprimagailuak" % 9,7rekin.
Establezimendu guztiak kontuan hartuta, hamar langiletik beherakoak barne, ehuneko horiek nabarmen txikiagoak dira, batez ere, « Enpresa helburuetarako komunikabide-sozialak » eta ordainpeko «Hodeiko zerbitzu informatikoak» erabiltzeari dagokionez, % 53,8 eta % 32,4 baitira, hurrenez hurren. Bestalde, «Zibersegurtasun-jarduerak» ere % 24,8ra murrizten dira.
Euskal AEko establezimenduetako 4.0 Industriaren adierazleak, enplegu-geruzaren arabera. 2025
| |
Establezimendu guztiak |
10 langile edo gehiagoko establezimenduak |
| Gizarte-komunikabideen erabiltzea enpresa-helburuetarako |
53,8 |
77,9 |
| Zerbitzu informatikoen erabilera ordaintzeko "hodeian" |
32,4 |
57,9 |
| Enpresako aplikazio mugikorren erabilera |
14,9 |
28,0 |
| Gauzen interneten erabilera (IoT) |
14,3 |
30,3 |
| Zibersegurtasuneko jarduerak |
24,8 |
54,1 |
| Makrodatuen analisia (Big Data) |
12,2 |
28,0 |
| Adimen artifizialeko sistemen erabilera |
8,7 |
17,4 |
| 3D inprimagailuen erabilera |
2,9 |
9,7 |
| Robotikaren erabilera |
2,6 |
11,8 |
Data 2025eko Uztailaren 8a
Iturria: Eustat. Informazioaren gizartearen inkesta. Enpresak
Sare sozialak (% 48,0) dira Euskal AEko establezimenduetan komunikabide-sozialik ohikoena
Esan bezala, Euskal AEko establezimendu guztien % 53,8k Enpresa helburuetarako komunikabide sozialak erabiltzen dituzte; sare sozialak (% 48,0), enpresen blogak (% 17,5) edo multimedia-edukiak partekatzeko webguneak (% 29,3).
% 53,8 hori % 77,9ra igotzen da 10 langile edo gehiagoko establezimenduetan; tamaina horretako establezimenduetan % 71,0k sare sozialak erabiltzen ditu, % 34,0k enpresen blogak eta % 52,6k edukiak partekatzeko webguneak.
10 langile edo gehiagoko establezimenduen % 46k erabiltzen dituzte ofimatikako programak eta fitxategien biltegiratzea ordainpeko hodeiko zerbitzuen bidez
10 langile edo gehiagoko establezimenduen % 57,9k erabiltzen dituzte ordainpeko "hodeiko" (cloud computing) zerbitzu informatikoak eta, horien artean, hauek nabarmentzen dira: % 51,0rekin posta elektronikoa (hodeiko zerbitzu informatiko gisa) eta fitxategien biltegiratzea eta ofimatika programak (testu-prozesadoreak edo kalkulu-orriak), biak % 46,0rekin.
Ondoren, % 30etik gora, ondokoak aipa daitezke: % 43,5ekin segurtasun-aplikazioak (birusen aurkako programak edo sarerako sarbidea kontrolatzeko programak), enpresaren datu-baseak ostatatzea (% 39,2rekin) eta enpresaren tresna informatikoen funtzionamendurako gaitasun informatikoa (% 36,1arekin).
Euskal AEko 10 langile edo gehiagoko establezimenduetako ordainpeko "hodeiko" zerbitzu informatikoak, jarduera-adarraren arabera ( %). 2025
| |
Guztira |
Industria |
Eraikuntza |
Zerbitzuak |
| Ordainpeko "hodeiko" zerbitzu informatikoak, |
57,9 |
59,6 |
43,2 |
58,7 |
| Posta elektronikoa (hodeiko zerbitzu gisa) |
51,0 |
52,1 |
41,4 |
51,5 |
| Ofimatikako programak (testu-prozesadoreak edo kalkulu-orriak) |
46,0 |
42,4 |
38,1 |
47,6 |
| Finantza- edo kontabilitate-kudeaketako aplikazioak |
29,5 |
27,8 |
21,9 |
30,7 |
| Enpresa-baliabideak planifikatzeko aplikazioak (ERP) |
26,3 |
25,2 |
22,1 |
26,9 |
| Bezeroekiko harremanak kudeatzeko aplikazioak (CRM) |
29,0 |
19,3 |
24,4 |
32,1 |
| Segurtasun-aplikazioak (birusen aurkako programa edo sarerako sarbidearen kontrola) |
43,5 |
42,4 |
41,2 |
44,0 |
| Enpresaren datu-baseak ostatatzea |
39,2 |
36,2 |
39,7 |
40,0 |
| Fitxategiak biltegiratzea |
46,0 |
45,2 |
32,2 |
47,4 |
| Enpresaren softwarearen funtzionamendurako gaitasun informatikoa |
36,1 |
26,6 |
30,3 |
39,2 |
| Aplikazioak garatzeko, saiakuntzak egiteko eta hedatzeko plataforma |
24,6 |
13,4 |
22,5 |
27,8 |
Data 2025eko Uztailaren 8a
Iturria: Eustat. Informazioaren gizartearen inkesta. Enpresak
10 pertsona edo gehiagoko Euskal AEko establezimenduen % 30,3k IoT gailuak edo sistemak erabiltzen dituzte
Gauzen Internet, hau da, datuak bildu eta trukatzen dituzten eta Internet bidez urrunetik monitorizatu edo kontrolatu daitezkeen Internet bidezko objektuen interkonexio digitala, 10 pertsona edo gehiagoko establezimenduen % 30,3k erabiltzen dute.
Gailu ohikoenen artean daude irrati-maiztasuneko sentsoreak, IP etiketak edo internet bidez kontrolatutako kamerak (% 24,3). Aldi berean, % 21,4rekin, energia optimizatzeko gailu adimendunak daude. Neurri txikiagoan, ibilgailuen mugimendu- edo jarraipen-sentsoreak (% 13,1) eta gainerako gailuak (% 14,2) daude.
Big Dataren erabilera industrian (% 17,5) edo eraikuntzan (% 23,6) baino handiagoa da zerbitzuen sektorean (% 31,3)
Makrodatuen analisia, Big Data, 10 langile edo gehiagoko establezimenduen % 28,0ra iristen da. Nabarmentzekoa da zerbitzuen sektoreko establezimenduek (% 31,3) industria-establezimenduek (% 17,5) eta eraikuntza-establezimenduek (% 23,6) baino ehuneko handiagoa dutela.
Aztertutako datuen artean, % 21,9rekin eragiketen erregistroetatik datozenak nabarmentzen dira (hala nola, salmenten xehetasunak eta ordainketen erregistroak) eta, ondoren, % 18,3rekin, bezeroen datuak (erosketei, kokapenari, lehentasunei eta abarri buruzko informazioa). Atzetik, webgunean lortutako datuak daude (% 13,2), gailu edo sentsore adimendunetatik lortutakoak (% 12,3) eta sare sozialetan lortutakoak (% 10,2).
Euskal AEko 10 langile edo gehiagoko establezimenduetako makrodatuen analisia (Big Data) jarduera-adarraren arabera (%). 2025
| |
Guztira |
Industria |
Eraikuntza |
Zerbitzuak |
| Makrodatuen analisia (Big Data) |
28,0 |
17,5 |
23,6 |
31,3 |
| Eragiketen erregistroen datuak, hala nola salmenten xehetasunak, ordainketen erregistroak |
21,9 |
12,7 |
23,6 |
24,3 |
| Bezeroen datuak (erosketei buruzko informazioa, kokapena, lehentasunak, aipamenak edo bilaketak) |
18,3 |
9,6 |
17,8 |
20,7 |
| Sare sozialetako datuak, enpresaren sare sozialetako profilak barne |
10,2 |
3,1 |
0,0 |
13,0 |
| Webgunearen datuak (bilaketa-motorren joerak, web-orriak karrakatzea) |
13,2 |
6,9 |
0,4 |
16,1 |
| Gailu eramangarrien edo ibilgailuen erabileratik datozen lokalizazio-datuak |
9,9 |
2,2 |
7,5 |
12,2 |
| Gailu edo sentsore adimendunetatik datozen datuak |
12,3 |
8,7 |
18,2 |
12,8 |
| Agintari publikoen datu irekiak (erregistro publikoak, meteorologia, garraioa, etxebizitza...) |
9,8 |
1,4 |
12,7 |
11,9 |
| Satelite bidezko datuak (GPS bidezko lokalizazio-datuak izan ezik) |
4,8 |
0,7 |
4,2 |
6,0 |
Data 2025eko Uztailaren 8a
Iturria: Eustat. Informazioaren gizartearen inkesta. Enpresak
Euskadiko enpresetan lan egiten duten pertsonen % 11,0 telelanean ari dira 2024an
2025ean, Euskadiko enpresetako langileen % 11,0k lantokitik kanpo lan egin dute erregulartasunez lanaldiaren erdia gutxienez, eta sare telematikoak erabiltzen dituzte Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologietako (IKT) sistemekin konektatzeko. Hori dela eta, telelangiletzat har daitezke.
Gainera, batez beste, langileen % 79,5ek erabiltzen dituzte Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologietako (IKT) sistemak eta, egiaztatu denez, % 9,6 espezialistak dira IKT sistemetan. Era berean, % 44,3k urruneko konexioa dute erabilera profesionalerako gailu eramangarri baten bidez.
Langile horiek sexuaren arabera aztertuta, nabarmendu behar da, IKT sistemetako espezialisten kasuan izan ezik, kasu horretan gizonen ehunekoa %66,5ekoa eta emakumeena %33,5ekoa baita, aipatutako gainerako kategorietan ehunekoak oso antzekoak direla, % 50 ingurukoak.
Euskal AEko establezimenduetako IKT enplegatuak, lurralde historikoaren eta jarduera-adarraren arabera (%). 2025
| | IKT erabiltzaileak | IKT espezialistak | Urruneko konexioa duten langileak | Telelangileak |
| | Guztira | Emakumeak | Gizonak | Guztira | Emakumeak | Gizonak | Guztira | Emakumeak | Gizonak | Guztira | Emakumeak | Gizonak |
| Euskal AE | 79,5 | 49,3 | 50,7 | 9,6 | 33,5 | 66,5 | 44,3 | 47,9 | 52,1 | 11,0 | 50,6 | 49,4 |
| Araba/Álava | 78,9 | 47,0 | 53,0 | 6,8 | 34,5 | 65,5 | 39,4 | 46,9 | 53,1 | 8,8 | 54,8 | 45,2 |
| Bizkaia | 79,1 | 49,7 | 50,3 | 10,5 | 33,1 | 66,9 | 45,5 | 49,2 | 50,8 | 12,4 | 50,3 | 49,7 |
| Gipuzkoa | 80,3 | 49,7 | 50,3 | 9,6 | 33,5 | 66,5 | 45,2 | 46,5 | 53,5 | 9,9 | 48,9 | 51,1 |
| Jarduera-adarra | | | | | | | | | | | | |
| Industria | 70,2 | 30,2 | 69,8 | 4,3 | 24,5 | 75,5 | 40,9 | 32,3 | 67,7 | 10,2 | 40,0 | 60,0 |
| Eraikuntza | 57,0 | 27,7 | 72,3 | 6,6 | 33,7 | 66,3 | 38,3 | 29,6 | 70,4 | 6,2 | 24,0 | 76,0 |
| Zerbitzuak | 83,6 | 56,1 | 43,9 | 11,2 | 36,1 | 63,9 | 45,7 | 53,7 | 46,3 | 11,6 | 55,4 | 44,6 |
Data 2025eko Uztailaren 8a
Iturria: Eustat. Informazioaren gizartearen inkesta. Enpresak
Euskadiko enpresak eskuragarritasun maximora iritsi dira IKT ekipamenduetan
Euskadiko enpresen Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologietako (IKT) ekipamenduei dagokienez, adierazi behar da gero eta hobeto prestatuta daudela eta teknologia horiek erabiltzen dituzten langileen ehunekoa ere handiagoa dela.
Gaur egun establezimenduen % 96,3k dute ordenagailua, % 96,1ek dute Interneterako sarbidea eta enpresen erdiek baino gehiagok, % 57,1ek, du webgunea.
10 langile edo gehiagoko establezimenduetan ekipamenduei buruzko ehuneko horiek maximora iristen dira. Horrela, % 99,8k dute ordenagailua, ehuneko berberak, hau da, % 99,8k dute Interneterako sarbidea eta % 92,9k dute webgunea. Establezimendu txikienen kasuan ez bezala, ia ez dute hazkunderako tarterik.
Euskal AEko establezimenduetako IKT ekipamenduak, lurralde historikoaren eta enplegu-geruzaren arabera. 2025
| | Ordenagailu pertsonala | Internet | Webgunea |
| | % establ. ald | % enplegu. ald | % establ. ald | % enplegu. ald | % establ. ald |
| Euskal AE | 96,3 | 77,6 | 96,1 | 74,5 | 57,1 |
| Araba/Álava | 97,6 | 75,6 | 97,4 | 71,3 | 57,2 |
| Bizkaia | 95,0 | 77,8 | 94,8 | 75,3 | 56,0 |
| Gipuzkoa | 97,7 | 78,3 | 97,6 | 75,0 | 58,7 |
| Enplegu-geruzak | | | | | |
| 0tik 9ra | 95,9 | 81,3 | 95,7 | 80,7 | 53,4 |
| 10 edo gehiagokoak | 99,8 | 76,0 | 99,8 | 71,8 | 92,9 |
Data 2025eko Uztailaren 8a
Iturria: Eustat. Informazioaren gizartearen inkesta. Enpresak
Teknologia horiek erabiltzen dituzten langileen ehunekoari dagokionez, lanean ari direnen % 77,6k erabiltzen dute ordenagailua eta % 74,5ek dute Interneterako sarbidea.
Segurtasun informatikoa Euskal AEko enpresen % 90ean baino gehiagotan hartzen da kontuan
Bestalde, enpresen % 92,5ek badu segurtasun informatikoko neurriren bat. Neurri horien artean nabarmentzen dira, % 30etik gora, softwarea eguneratua izatea (% 89,2), pasahitz seguruak erabiltzea (% 85,3), kanpoko backup-ak erabiltzea (% 68,6), sarerako sarbidearen kontrola (% 42,5), datuak zifratzea (% 36,0) eta VPN sare pribatu birtuala erabiltzea (% 31,5). 10 langile edo gehiago dituzten enpresen kasuan, ehuneko horiek guztiak handiagoak dira, eta ia establezimendu guztiek dute (% 99,2k) segurtasun informatikoko neurriren bat.
Euskal AEko enpresa guztien % 57,1k (10 langile edo gehiago dituzten enpresen % 92,9k) presentzia dute Interneten web-orriaren bidez
Enpresek gero eta garrantzi handiagoa ematen diote Interneten web-orri baten bidez agertzeari. Horrela, azken urtean, sarean daudenak guztizkoaren % 57,1 dira, eta 10 langile edo gehiago dituzten enpresen artean ehuneko hori % 92,9ra igotzen da.
Eskuragarri dauden hizkuntzei dagokienez, gaztelania nabarmentzen da kasuen % 98,8rekin eta ondoren daude euskara (% 43,2), ingelesa (% 27,3) eta beste hizkuntza batzuk (% 12,2).
INFORMAZIO-OHARRA
Eustatek eskerrak eman nahi dizkie estatistika hau egiten lagundu duten enpresa eta erakunde guztiei. Informazio-bilketa 2025eko urtarriletik maiatzera bitartean egin da eta erantzun-tasa % 80,2koa izan da.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel: 945 01 75 62