2025/07/22ko prentsa-oharra

ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA. Hotelak izan ezik. 2025eko ekaina

Linkedinen zabal ezazu Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu BlueSkyen zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

2025eko ekainean Euskal AEko landetxetan emandako ostatu-gauak % 19,6 hazi dira eta apartamentu turistikotan emandakoak % 27,3; aterpetxe turistikotan emandakoak, berriz, % 12,5 jaitsi dira


2025eko ekainera arte metatutako balantzeak balio positiboak erakusten ditu aztertutako hiru establezimendu moten sarreretan


2025eko ekainean, Euskal AEko landetxetan sarrerak % 19,0 hazi dira eta ostatu-gauak % 19,6, aurreko urteko hil beraren aldean, Eustatek landutako datuen arabera. Urte arteko hazkunde horiekin, sarrera kopurua 20.190ekoa izatera iritsi da ekainean, eta ostatu-gauen kopurua 47.001 izan da guztira.


Euskal AEko landa-ostatuetako sarrerak, ostatu-gauak, batez besteko egonaldia eta okupazio-mailak. Ekaina 2025

Excel csv
  Sarrerak Gaualdiak Batez-besteko egonaldia Betetze-mailak (%)
    plazen arabera gelaka
  2025/06 m/m-12 (%) 2025/06 m/m-12 (%) 2025/06 2024/06 2025/06 p.p. * 2025/06 p.p. *
EUSKAL AE 20.190 19,0 47.001 19,6 2,33 2,32 35,5 6,0 43,0 6,5
Estatukoak 13.379 20,2 31.653 20,9 2,37 2,35 - - - -
Atzerritarrak 6.811 16,7 15.348 17,2 2,25 2,25 - - - -
 
Araba/Álava 3.548 19,9 7.467 14,9 2,10 2,20 23,9 4,1 30,3 5,3
Estatukoak 2.678 16,2 5.514 11,3 2,06 2,15 - - - -
Atzerritarrak 870 33,0 1.953 26,5 2,24 2,36 - - - -
 
Bizkaia 6.539 23,3 14.300 7,2 2,19 2,51 37,6 2,2 42,8 -0,5
Estatukoak 3.852 12,6 9.007 1,7 2,34 2,59 - - - -
Atzerritarrak 2.687 42,8 5.293 18,2 1,97 2,38 - - - -
 
Gipuzkoa 10.103 16,1 25.234 29,8 2,50 2,23 40,1 8,9 49,4 11,3
Estatukoak 6.849 26,7 17.132 38,5 2,50 2,29 - - - -
Atzerritarrak 3.254 -1,3 8.102 14,5 2,49 2,15 - - - -

p.p.*= aurreko urteko hilabete berarekiko portzentajezko puntuko aldea

M/m12 Behatutako azken hilabetean izandako urte arteko aldakuntza-tasa (m), aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta (m-12)

Data 2025eko Uztailaren 22a

Iturria: Eustat. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta


Aurreko urteko ekainarekin alderatuta % 16,7 hazi ondoren, atzerriko bisitarien sarrerak Euskal AEko landetxetan izandako sarrera guztien % 33,7 izan dira. Ostatu-gauen kasuan, bestalde, atzerritar jatorrikoenak guztizkoaren % 32,7 izan dira, 2024ko ekainaren aldean % 17,2 handitu ondoren.


Lurralde historikoen arabera, 2025eko ekainean, sarreren urte arteko hazkundeak % 23,3koak izan dira Bizkaian, % 19,9koak Araban eta % 16,1ekoak Gipuzkoan. Ostatu-gauei dagokienez, hazkundeak % 29,8koak izan dira Gipuzkoan, % 14,9koak Araban eta % 7,2koak Bizkaian.


Euskal AEn mota horretako establezimenduetan batez besteko egonaldia (1) 2,33 egunekoa izan da ekainean, 2024ko ekainean izandako 2,32 eguneko batez besteko egonaldiaren antzekoa.

Plazen eta logelen okupazio-mailek urte batetik bestera ehuneko 6,0 eta 6,5 puntu egin dute gora, hurrenez hurren; plazen arabera neurtuta % 35,5ean kokatuz eta logelen arabera neurtuta % 43,0an.


Apartamentu turistikoei dagokienez, 2025eko ekainean 28.597 sarrera izan dira; horren ondorioz, 75.458 ostatu-gau izan dira. Aurreko urteko ekainean erregistratutako datuekin alderatuz gero, % 57,4 igo dira sarrerak eta % 27,3 ostatu-gauak.


Apartamentu turistiko esaten zaio blokearen edo multzoaren modalitatean kudeatzen duen ustiapeneko enpresa-unitate baten ardurapean eskaintzen den ostatu-unitate bakoitzari. Ez dira epigrafe honetan sartzen turismo-erabilerako etxebizitzak, arrazoi turistikoengatik aldi baterako eskaintzen, merkaturatzen edo lagatzen diren etxebizitza partikularrak.


Euskal AEko apartamentu turistikoetako sarrerak, gaualdiak, batez besteko egonaldia eta okupazio graduak. Ekaina 2025

Excel csv
  Sarrerak Gaualdiak Batez-besteko egonaldia Betetze-mailak (%)
    plazen arabera apartamenduka
  2025/06 m/m-12 (%) 2025/06 m/m-12 (%) 2025/06 2024/06 2025/06 p.p. * 2025/06 p.p. *
EUSKAL AE 28.597 57,4 75.458 27,3 2,64 3,26 41,9 1,5 76,3 7,0
Estatukoak 16.620 55,9 42.658 22,6 2,57 3,26 - - - -
Atzerritarrak 11.977 59,4 32.800 34,0 2,74 3,26 - - - -
 
Araba/Álava 860 -6,1 8.997 -4,1 10,47 10,25 26,5 -3,6 66,6 -12,6
Estatukoak 646 -16,6 6.753 7,0 10,46 8,15 - - - -
Atzerritarrak 214 51,7 2.245 -27,0 10,49 21,83 - - - -
 
Bizkaia 19.905 67,1 38.661 50,2 1,94 2,16 43,7 3,9 75,1 19,0
Estatukoak 11.638 67,6 20.840 49,4 1,79 2,01 - - - -
Atzerritarrak 8.267 66,4 17.821 51,1 2,16 2,37 - - - -
 
Gipuzkoa 7.832 46,5 27.800 15,1 3,55 4,52 48,1 1,0 81,8 3,4
Estatukoak 4.337 47,4 15.065 3,6 3,47 4,94 - - - -
Atzerritarrak 3.496 45,5 12.735 32,5 3,64 4,00 - - - -

p.p.*= aurreko urteko hilabete berarekiko portzentajezko puntuko aldea

M/m12 Behatutako azken hilabetean izandako urte arteko aldakuntza-tasa (m), aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta (m-12)

Data 2025eko Uztailaren 22a

Iturria: Eustat. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta



Euskal AEko apartamentu turistikoetan izandako sarrera guztien % 41,9 eta ostatu-gau guztien % 43,5 atzerriko jatorriko bisitariei dagozkie, 2025eko ekainean % 59,4ko eta % 34,0ko urte arteko igoerak erregistratu ondoren, hurrenez hurren.


Euskal AE osoko apartamentu turistikoetan batez besteko egonaldia 2,64 egunekoa izan da 2025eko ekainean, 2024ko ekainean erregistratu zen 3,26 egunekoaren azpitik. Mota horretako establezimenduetan batez besteko egonaldia 10,47 egunekoa izan da Araban, 3,55 egunekoa Gipuzkoan eta 1,94 egunekoa Bizkaian.


Plazen okupazio-maila % 41,9koa izan da Euskal AEn, 2024ko ekainarekin alderatuta ehuneko 1,5 puntu galdu ondoren. Apartamentuen okupazio-mailak ehuneko 7,0 puntu egin du gora, eta % 76,3koa izan da.


Euskal AEko turismo-aterpetxeei dagokienez, 2025eko ekainean urtetik urterako sarrerak % 9,8 jaitsi dira, 23.194 guztira, eta horrek, guztira, 44.160 ostatu-gau erregistratzea ekarri du. Bizkaian 21.505 ostatu-gau erregistratu dira, Gipuzkoan 22.024 eta, azkenik, Araban 631.


Euskal AEko aterpetxe turistikoetako sarrerak, gaualdiak, batez besteko egonaldia eta okupazio graduak. Ekaina 2025

Excel csv
  Sarrerak Gaualdiak Batez-besteko egonaldia Betetze-maila plazaka (%)
  2025/06 m/m-12 (%) 2025/06 m/m-12 (%) 2025/06 2024/06 2025/06 p.p.
EUSKAL AE 23.194 -9,8 44.160 -12,5 1,90 1,96 41,2 -8,5
Estatukoak 10.681 -8,5 21.146 -17,4 1,98 2,19 - -
Atzerritarrak 12.513 -11,0 23.014 -7,5 1,84 1,77 - -
 
Araba/Álava 405 32,5 631 21,2 1,56 1,70 12,7 -0,3
Estatukoak 359 26,6 528 6,5 1,47 1,75 - -
Atzerritarrak 46 109,7 103 314,4 2,24 1,13 - -
 
Bizkaia 10.975 -27,6 21.505 -33,6 1,96 2,14 38,8 -21,0
Estatukoak 5.332 -27,6 11.169 -36,1 2,09 2,37 - -
Atzerritarrak 5.643 -27,6 10.336 -30,8 1,83 1,92 - -
 
Gipuzkoa 11.814 15,1 22.024 25,4 1,86 1,71 47,2 6,7
Estatukoak 4.990 24,0 9.449 23,7 1,89 1,90 - -
Atzerritarrak 6.824 9,3 12.575 26,7 1,84 1,59 - -

p.p.*= aurreko urteko hilabete berarekiko portzentajezko puntuko aldea

M/m12 Behatutako azken hilabetean izandako urte arteko aldakuntza-tasa (m), aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta (m-12)

Data 2025eko Uztailaren 22a

Iturria: Eustat. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta


Ostatu mota horretako egonaldien batez besteko iraupena, 1,90 egunekoa izan da Euskal AE osoan, eta plazen okupazio-maila, urte batetik bestera ehuneko 8,5 puntu murriztu ondoren, % 41,2ra iritsi da.


Datu metatuak (2025eko urtarrila-ekaina)


2025ean, orain arte, Euskal AEko landetxeetan 75.433 sarrera metatu erregistratu dira eta 167.865 ostatu-gau; 2024ko aldi berean bildutako datuak baino % 7,5 eta % 7,1 gainetik. Batez besteko egonaldia 2,23 egunekoa izan da, hau da, aurreko urtekoaren berdina. Okupazio-mailari dagokionez, plazen arabera neurtuta, % 23,9ra iritsi da, 2024ko aldi metatuan % 21,8ra iritsi zen bitartean. Gelaka neurtuz gero, okupazio-maila 2024an erregistratu zen % 26,2tik gorakoa da, 2025eko lehen sei hilabete horietan % 28,8koa izatera helduz.


Apartamentu turistikoei dagokienez, ekaineko metatua 121.848 sarrerakoa da, eta sarrera horiek 363.862 ostatu-gau eragin dituzte. 2024ko seihileko beraren aldean % 38,3ko igoera izan da sarreretan eta % 18,0koa ostatu-gauetan. Batez besteko egonaldia 2,99 egunekoa izan zen 2025eko lehen sei hilabeteetan, 2024ko aldi berean 3,50 egunekoa izan zen bitartean. Plazen okupazio-maila % 36,3koa da eta gelena % 66,8koa, 2024ko aldi baliokidean okupazio-maila baino ehuneko 0,6 eta 2,8 puntu gainetik.


Turismo-aterpetxeei dagokienez, 2025ean 112.868 sarrera eta 199.136 ostatu-gau izan dira, % 2,6 gehiago sarreren kasuan eta % 1,5 gutxiago ostatu-gauen kasuan, 2024ko sei hilabete baliokideekin alderatuta. Batez besteko egonaldia 1,76 egunekoa izan da, hots aurreko urteko 1,84 egunen azpitik. Plazen okupazio-maila, azkenik, % 34,3koa da, 2024ko lehen sei hilabeteetan lortutako % 35,3 baino puntu 1 azpitik.




Informazio-oharra


ETHren inguruan emandako erantzun-tasa hilabete honetan 92,4koa izan da landetxetan, 85,0ekoa turismo-apartamentuetan eta 89,0koa turismo-aterpetxeetan. Eustatek eskerrak eman dizkie inkesta honetan parte hartu duten establezimendu guztiei.


(1) Batez besteko egonaldia bidaiariek gaua igarotzen duten establezimenduetan batez beste ematen duten egun kopuruari dagokio, eta ez Euskal AEn ematen duten egonaldi osoaren iraupenari.



Informazio gehiago nahi izanez gero:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: Tel.: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2025eko ekainean Euskal AEko landetxetan emandako ostatu-gauak % 19,6 hazi dira eta apartamentu turistikotan emandakoak % 27,3; aterpetxe turistikotan emandakoak, berriz, % 12,5 jaitsi dira

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Azaroa 2025
Eguneratze data : 
2025/07/22
Hurrengo eguneratzea : 
2026/01/22
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0024795_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali