2025/07/15eko prentsa-oharra
HERIOTZEN ESTATISTIKA. 2024
Heriotzen kopurua % 0,4 igo zen Euskal AEn 2024an
Azken 10 urteetan, hildakoen adina 2,4 urtetan igo da, eta 81,7 urtera iritsi da
2024. urtean, 22.392 heriotza erregistratu ziren Euskal AEn, hau da, 2023an baino % 0,4 gehiago, Eustaten datuen arabera. Lurralde historikoen arabera, Arabak izan zuen igoerarik handiena (% 3,8 gehiago), eta 3.026 heriotza izan ziren guztira. Haren atzetik, Bizkaiak % 1,3ko igoera izan zuen, eta 12.041 heriotza izan ziren guztira. Gipuzkoan, berriz, 7.325 heriotza izan ziren, eta, beraz, % 2,5eko jaitsiera gertatu zen. 2019arekin (hots, COVID-19aren pandemiaren aurreko urtearekin) alderatuta, heriotzen guztizko kopuruak % 3,9ko igoera izan du.
Hilabeteei dagokienez, uztaila nabarmendu da. Izan ere, heriotzen kopuruak % 15,9ko igoera izan du 2023ko hilabete berarekin alderatuta (1.854 heriotza), 2022ko uztaileko kopuruaren azpitik geratu bada ere.
Hildako gizonen batez besteko adina 78,3 urte izan zen, eta emakumeena, berriz, 84,9 urte
2024ko heriotzen guztizko kopurua kontuan hartuta, 11.403 emakume eta 10.989 gizon hil ziren, eta 2024an hildako pertsonen batez besteko adina 81,7 urte izan zen. Hamar urte lehenago, 2014an, batez besteko adina 79,3 urte izan zen, eta, beraz, 2,4 urteko igoera gertatu da azken hamarkadan.
2024. urtean, gizonak, batez beste, 78,3 urterekin hil ziren, eta emakumeak 84,9 urterekin. 2014an, berriz, batez besteko adin horiek 76,2 urte eta 82,6 urte izan ziren, hurrenez hurren. Hortaz, azken 10 urteetan gizonen batez besteko heriotza-adina 2,1 urte igo da, eta emakumeena, berriz, 2,3 urte.
Haurren heriotza-tasari dagokionez, urte batetik beherako 26 haur hil ziren Euskal AEn. Jaioberrien heriotza-tasaren kasuan (bizitzako lehen 28 egunei dagokiena), 16 heriotza gertatu ziren; haietako 6 lehen 24 orduetan gertatu ziren, eta beste 6 lehen astean. Urtebetetik beherakoen artean, heriotza gehienak mutilenak izan ziren (% 61,5).
2024. urtean, 100 urte edo gehiago zituzten (hots, 1924an edo lehenago jaio ziren) 545 pertsona hil ziren Euskadin, eta haien % 84,2 emakumeak ziren. Hortaz, 2023an baino zazpi heriotza gutxiago izan ziren.
Euskal AEko heriotzak, lurralde historikoaren, bizilekuko udalerriaren (>40.000 bizt.), sexuaren eta adina. 2023-2024
| |
2024 |
2023 |
Gehikuntza (%) |
| Euskal AE |
22.392 |
22.311 |
0,4 |
| |
| Bizileku-lurralde historikoak |
|
|
|
| Araba/Álava |
3.026 |
2.914 |
3,8 |
| Bizkaia |
12.041 |
11.888 |
1,3 |
| Gipuzkoa |
7.325 |
7.509 |
-2,5 |
| |
| Bizileku-udalerria (>40.000 biztanle) |
|
|
|
| Barakaldo |
1.113 |
1.044 |
6,6 |
| Basauri |
487 |
529 |
-7,9 |
| Bilbao |
3.911 |
3.838 |
1,9 |
| Donostia / San Sebastian |
2.043 |
2.022 |
1,0 |
| Getxo |
749 |
742 |
0,9 |
| Irun |
594 |
598 |
-0,7 |
| Portugalete |
585 |
561 |
4,3 |
| Santurtzi |
512 |
522 |
-1,9 |
| Vitoria-Gasteiz |
2.237 |
2.124 |
5,3 |
| |
| Sexua |
|
|
|
| Gizonak |
10.989 |
11.034 |
-0,4 |
| Emakumeak |
11.403 |
11.277 |
1,1 |
| |
| Adina |
|
|
|
| 40 urtetik beherakoak |
204 |
212 |
-3,8 |
| 40 urtetik 59ra |
1.293 |
1.317 |
-1,8 |
| 60 urtetik 79ra |
6.275 |
6.340 |
-1,0 |
| 80 urte edo gehiago |
14.620 |
14.442 |
1,2 |
Data 2025eko Uztailaren 15a
Iturria: Eustat. Heriotzen Estatistika
Heriotzen % 27,7 tumoreek eragin zituzten
2024an izandako heriotzen % 27,7 (6.212 heriotza) tumoreek eragin zituzten, % 25,5 (5.716 heriotza) zirkulazio-sistemako gaixotasunek, % 8,7 (1.938 heriotza) nahasmendu mentalek eta portaera-nahasmenduek, eta % 8,3 (1.864 heriotza) arnas sistemako gaixotasunek.
Heriotzen kausen garrantzia desberdina da sexuaren arabera. Gizonen kasuan, tumoreek eragindako heriotzak zirkulazio-sistemako gaixotasunek eragindakoak baino gehiago izan dira, eta emakumeen kasuan, kausa nagusia zirkulazio-sistemako gaixotasunak izan dira, eta bigarrena, berriz, tumoreak. Gainera, azpimarratu beharra dago nahasmendu mentalek eta portaera-nahasmenduek eragindako heriotzen artean emakumeen ehunekoa handiagoa izan dela. Kanpoko kausen kasuan, berriz, gizonen ehunekoa handiagoa izan da.
Era berean, heriotzaren kausa desberdina izan da adinaren arabera. Urtebetetik beherakoen kasuan, heriotza-kausen artean jaiotza inguruko denboraldian sortutako gaixotasunak nabarmendu dira. 1-39 urteko pertsonen kasuan, heriotza-kausa nagusiak kanpoko kausak izan dira, eta, haien artean, istripuak eta suizidioak; 40-79 urteko pertsonen kasuan, tumoreak izan dira heriotza-kausa nagusia, eta 80 urtetik gorakoen kasuan, berriz, zirkulazio-sistemako gaixotasunak.
Euskal AEko heriotzak, horren arrazoiaren, adin-taldeari jarraiki. 2024
| | Guztira | 1 urtetik beherakoak | 1 -19 urte | 20 - 39 urte | 40 urtetik 59ra | 60 urtetik 79ra | 80 urte edo gehiago |
| Guztira | 22.392 | 26 | 38 | 140 | 1.293 | 6.275 | 14.620 |
| I.Ciertas Gaixotasun infekzioso eta parasitario batzuk | 368 | 0 | 1 | 4 | 16 | 84 | 263 |
| II.Tumores Neoplasiak (tumoreak) | 6.212 | 0 | 10 | 35 | 577 | 2.982 | 2.608 |
| III.Enfermedades Odoleko eta organo odol-sortzaileetako gaixotasunak eta immunitate-mekanismoari dagozkion trastorno batzuk | 145 | 0 | 1 | 0 | 5 | 29 | 110 |
| IV.Enfermedades Gaixotasun endrokino, nutrizional eta metabolikoak | 740 | 1 | 1 | 1 | 29 | 174 | 534 |
| V.Trastornos Trastorno mentalak eta portaeraren trastornoak | 1.938 | 0 | 0 | 0 | 8 | 182 | 1.748 |
| VI.Enfermedades Nerbio-sistemako gaixotasunak | 1.432 | 1 | 6 | 8 | 62 | 359 | 996 |
| IX.Enfermedades Zirkulazio-sistemako gaixotasunak | 5.716 | 0 | 1 | 21 | 259 | 1.287 | 4.148 |
| X.Enfermedades Arnas sistemako gaixotasunak | 1.864 | 0 | 1 | 3 | 42 | 393 | 1.425 |
| XI.Enfermedades Txegoste-sistemako gaixotasunak | 1.066 | 0 | 0 | 8 | 57 | 302 | 699 |
| XII.Enfermedades Larruazaleko eta azalpeko ehuneko gaixotasunak | 101 | 0 | 0 | 0 | 1 | 16 | 84 |
| XIII.Enfermedades Sistema muskulo-eskeletikoaren eta ehun konektiboaren gaixotasunak | 306 | 0 | 0 | 1 | 4 | 47 | 254 |
| XIV.Sistema genito-urinarioko gaixotasunak | 720 | 0 | 0 | 2 | 7 | 109 | 602 |
| XV. Haurduntza, erditzea eta erdiberriaroa | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 |
| XVI.Jaiotinguruko denboraldian sortutako egoera jakin batzuk | 10 | 10 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 |
| XVII.Sortzetiko malformazioak, deformazioak eta kromosoma-anormalitateak | 47 | 7 | 3 | 0 | 15 | 20 | 2 |
| XVIII.Sintomak, zeinuak eta emaitza kliniko eta laborategiko anormalak | 669 | 7 | 1 | 1 | 17 | 44 | 599 |
| XX.Hilkortasunaren kanpo-kausak | 805 | 0 | 13 | 56 | 192 | 198 | 346 |
| COVID-19 baieztatuta | 253 | 0 | 0 | 0 | 2 | 49 | 202 |
| COVID-19 probablea | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 |
Data 2025eko Uztailaren 15a
Iturria: Eustat. Heriotzen Estatistika
2024. urtean, 253 heriotza gertatu ziren COVID-19aren ondorioz, hots, guztien % 1,1 (guztiek azterketa espezifikoarekin baieztatutako COVID-19a zuten). Kausa horrek eragindako heriotzak 2023an eragindakoak baino % 29,3 gutxiago izan dira.
Hazkunde begetatiboa negatiboa izan zen hiru lurraldeetan
Hazkunde begetatiboa negatiboa izan zen Euskal AEn, heriotzak jaiotzak baino 9.455 gehiago izan baitziren. Lurraldeen arabera, saldoak negatiboak izan ziren hiru lurraldeetan: Bizkaian 5.620 pertsonakoa izan zen, Gipuzkoan 2.903 pertsonakoa eta Araban 932 pertsonakoa. 2023an ere saldo begetatiboa negatiboa izan zen, heriotzak jaiotzak baino 8.858 gehiago izan baitziren.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia kalea, 101010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa Zerbitzua: servicioprensa@eustat.es Tel.: 945 01 75 62