2025/07/18ko prentsa-oharra
Ondasunen esportazioak % 10,1 jaitsi dira 2025eko maiatzean Euskal AEn
Esportazioek % 0,6ko beherakada izan dute 2025eko lehen bost hilabeteetako metatuan, baina merkataritza-saldoak positiboa izaten jarraitu du eta 1.667 milioi eurotik gorakoa izan da.
Eustaten datuen arabera, Euskal AEko ondasunen esportazioek urte arteko % 10,1eko beherakada izan dute 2025eko maiatzean. Zenbatekoa 2.687 milioi eurokoa izan da (2.990 milioi eurokoa aurreko urteko hilabete berean). Ondasun energetikoen esportazioak % 57,0 jaitsi dira, eta ez-energetikoenak, berriz, % 4,8.
Bizkaian, esportazioak % 17,9 jaitsi dira, eta Gipuzkoan % 13,6. Araban, berriz, % 6,7 igo dira esportazioak.
Euskal AEko ondasunen kanpo-merkataritzaren bilakaera. Milaka eurotan. Maiatza 2025
| |
ESPORTAZIOAK |
INPORTAZIOAK |
| |
Maiatza |
Maiatza |
| |
2024 |
2025 |
Gehikuntza (%) |
2024 |
2025 |
Gehikuntza (%) |
| EUSKAL AE |
|
|
|
|
|
|
| HILABETEA, GUZTIRA |
2.989.939 |
2.686.630 |
-10,1 |
2.401.890 |
2.140.810 |
-10,9 |
| ENERGIAZKO GAIAK |
308.107 |
132.347 |
-57,0 |
701.285 |
254.134 |
-63,8 |
| ENERGIAZKOAK EZ DIREN GAIAK |
2.681.832 |
2.554.284 |
-4,8 |
1.700.606 |
1.886.677 |
10,9 |
| URTEKO METATUA |
13.056.304 |
12.984.477 |
-0,6 |
11.553.315 |
11.306.985 |
-2,1 |
| ENERGIAZKO GAIAK |
941.733 |
598.534 |
-36,4 |
3.323.184 |
2.431.840 |
-26,8 |
| ENERGIAZKOAK EZ DIREN GAIAK |
12.114.571 |
12.385.943 |
2,2 |
8.230.130 |
8.875.145 |
7,8 |
| |
| ARABA / ÁLAVA |
|
|
|
|
|
|
| HILABETEA, GUZTIRA |
771.095 |
822.613 |
6,7 |
485.144 |
597.174 |
23,1 |
| URTEKO METATUA |
3.766.593 |
4.070.080 |
8,1 |
2.388.959 |
2.848.641 |
19,2 |
| |
| BIZKAIA |
|
|
|
|
|
|
| HILABETEA, GUZTIRA |
1.215.750 |
997.561 |
-17,9 |
1.449.643 |
1.041.538 |
-28,2 |
| URTEKO METATUA |
5.112.678 |
4.671.716 |
-8,6 |
6.940.483 |
6.050.632 |
-12,8 |
| |
| GIPUZKOA |
|
|
|
|
|
|
| HILABETEA, GUZTIRA |
1.003.094 |
866.455 |
-13,6 |
467.104 |
502.099 |
7,5 |
| URTEKO METATUA |
4.177.033 |
4.242.681 |
1,6 |
2.223.873 |
2.407.712 |
8,3 |
Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika
Data 2025eko Uztailaren 18a
Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika
Euskal AEko ondasunen inportazioak % 10,9 jaitsi dira, eta 2.141 milioi eurora iritsi dira. Inportazio energetikoak % 63,8 jaitsi dira, eta ez-energetikoak, berriz, % 10,9 igo dira.
Merkataritza-saldoa positiboa izan da (545,8 milioi eurokoa), eta estaldura-tasa % 125,5era iritsi da.
Arabako inportazioak % 23,1 igo dira, eta Gipuzkoakoak % 7,5. Bizkaian, berriz, % 28,2 jaitsi dira.
2025eko maiatzean merkaturatutako produktuak
Xehetasunetan sakonduz, esportazioei lotutako muga-zergen bost partida nagusiak honako hauek izan dira maiatzean: "10 pertsona baino gutxiagoko turismoak" (283,8 milioi euroko esportazioak, hots, aurreko urteko hilabete berean baino 95 milioi euro gehiagokoak; beraz, % 50,3ko igoera izan da), "Ibilgailu automobilen zatiak eta osagarriak" (176,9 milioi euroko esportazioak, hots, 34,6 milioi euro gutxiagokoak; beraz, % 16,3ko jaitsiera izan da), "Salgaiak garraiatzeko ibilgailu automobilak" (153,0 milioi euro, hots, 37,5 milioi euro gehiago; beraz, % 32,4ko igoera izan da), "Petrolioaren olio finduak" (115,4 milioi euro, hots, aurreko urtean baino 169,9 milioi euro gutxiago; beraz, % 59,6ko jaitsiera izan da) eta "Hodiak eta profil hutsak, soldadurarik gabe, burdinazkoak edo altzairuzkoak" (53,1 milioi euro, hots, 10 milioi euro gehiago; beraz, % 23,1eko igoera izan da). Bost partida horiek esportazio guztien % 29,1 bildu dituzte, 782,1 milioi euroko balioarekin.
Euskal AEko hileko esportazioen rankinga, arantzel-partiden arabera. Milaka euro (p). Maiatza 2025
| |
2024 |
2025 |
2025 (%) |
2025/2024 (%) |
| ESPORTAZIOAK GUZTIRA |
2.989.939 |
2.686.630 |
100,0 |
-10,1 |
| 10 pertsona baino gutxiagoko turismoak |
188.792 |
283.750 |
10,6 |
50,3 |
| Automobilentzako zati eta osagarriak |
211.431 |
176.877 |
6,6 |
-16,3 |
| Zamak garraiatzeko ibilgailu automobilak |
115.528 |
152.997 |
5,7 |
32,4 |
| Petrolioaren olio finduak |
285.260 |
115.353 |
4,3 |
-59,6 |
| Hodiak eta profilak hutsak, soldadurarik gabe, burdinazko edo altzairuzkoak |
43.151 |
53.133 |
2,0 |
23,1 |
| Trenbideetarako eta antzekoetarako bidaiariautoak, ekipaje-furgoiak, posta-autoak eta bestelakoak |
43.594 |
51.064 |
1,9 |
17,1 |
| Turborreaktoreak, turbopropultsatzaileak eta gainerako gas-turbinak, bere piezak eta osagaiak barne |
40.996 |
48.444 |
1,8 |
18,2 |
| Kautxuzko pneumatiko berriak |
88.152 |
48.131 |
1,8 |
-45,4 |
| Transformadore elektrikoak, bihurgailu estatikoak eta erreaktantzia-bobina |
47.887 |
46.280 |
1,7 |
-3,4 |
| Burdinazko edo aleatu gabeko altzairuzko profilak |
84.174 |
44.999 |
1,7 |
-46,5 |
| Txorrotetarako artikuluak, balbulak eta antzekoak tutuetarako |
48.453 |
41.339 |
1,5 |
-14,7 |
| 0,2 mm baino gehiagoko lodiera duten aluminiozko xaflak eta tirak |
31.773 |
38.036 |
1,4 |
19,7 |
| Motor eta sorgailu elektrikoak (ekipo elektrogenoak izan ezik) |
17.487 |
31.686 |
1,2 |
81,2 |
| Koadroak, taulak eta kontrolerako edo elektrizitate-banaketarako euskarriak |
31.094 |
31.374 |
1,2 |
0,9 |
| Arrain izoztua xerratu gabe |
23.946 |
29.503 |
1,1 |
23,2 |
| Burdina edo altzairuzko gainerako manufakturak |
38.255 |
29.231 |
1,1 |
-23,6 |
| Kobre findu gabe; fintze elektrolitikorako kobre anodoak |
11.121 |
26.913 |
1,0 |
142,0 |
| Burdinbide eta antzekoetarako ibilgailuen parteak |
32.364 |
26.844 |
1,0 |
-17,1 |
| Arrantza-itsasontziak eta itsasontzi faktoriak itsas produktuen tratamendurako |
51.652 |
24.955 |
0,9 |
-51,7 |
| Igogailuak, eskailera mekanikoak, garraiagailuak, etab. |
28.426 |
24.389 |
0,9 |
-14,2 |
| Galdaketa, burdina edo altzairuzko beste manufaktura moldeatu batzuk |
23.547 |
22.302 |
0,8 |
-5,3 |
| Altzairu herdoilgaitzezko barra eta profilak |
22.656 |
22.027 |
0,8 |
-2,8 |
| Motorra duten edo ez duten aireontzien zatiak, tripulatuak izan edo ez, eta satelite eta ibilgailu espazialen zatiak |
15.336 |
21.225 |
0,8 |
38,4 |
| Metal arruntezko giltzarrapo, sarraila, morroilo eta giltzak |
22.507 |
21.007 |
0,8 |
-6,7 |
| Berotan ijetzitako produktu lauak, aleatu gabeko eta txapatu edo estali gabeko burdinazkoak edo altzairuzkoak > 599 mm |
15.108 |
20.406 |
0,8 |
35,1 |
(p)Behinbehineko datuak
Data 2025eko Uztailaren 18a
Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika
ARABA. 2025eko maiatzeko esportazioak
Araban, muga-zergen bi partida nagusiek, hots, "10 pertsona baino gutxiagoko turismoak" (271,4 milioi euro) eta "Salgaiak garraiatzeko ibilgailu automobilak" (152,7 milioi euro) izenekoek gora egin dute nabarmen aurreko urtearekin alderatuta (% 51,1 eta % 32,7, hurrenez hurren). Era berean, igoera esanguratsuak izan dira "Hodiak eta profil hutsak, soldadurarik gabe, burdinazkoak edo altzairuzkoak" (% 22,6) eta "Trenbideetarako edo antzekoetarako ibilgailuen zatiak" (% 299,4) partidetan.
Arabako hileko esportazioen rankinga, arantzel-partiden arabera. Milaka euro (p). Maiatza 2025
| |
2024 |
2025 |
2025 (%) |
2025/2024 (%) |
| ESPORTAZIOAK GUZTIRA |
771.095 |
822.613 |
100,0 |
6,7 |
| 10 pertsona baino gutxiagoko turismoak |
179.565 |
271.407 |
33,0 |
51,1 |
| Zamak garraiatzeko ibilgailu automobilak |
115.096 |
152.675 |
18,6 |
32,7 |
| Hodiak eta profilak hutsak, soldadurarik gabe, burdinazko edo altzairuzkoak |
37.985 |
46.577 |
5,7 |
22,6 |
| Automobilentzako zati eta osagarriak |
58.729 |
35.520 |
4,3 |
-39,5 |
| Ardoa, mahats freskoarena |
18.203 |
17.315 |
2,1 |
-4,9 |
| Motorra duten edo ez duten aireontzien zatiak, tripulatuak izan edo ez, eta satelite eta ibilgailu espazialen zatiak |
15.162 |
17.101 |
2,1 |
12,8 |
| Kautxuzko pneumatiko berriak |
62.854 |
15.904 |
1,9 |
-74,7 |
| Burdinako edo altzairuko beste tutu batzuk eta profil hutsak |
13.769 |
12.464 |
1,5 |
-9,5 |
| Koadroak, taulak eta kontrolerako edo elektrizitate-banaketarako euskarriak |
13.341 |
12.296 |
1,5 |
-7,8 |
| Burdinbide eta antzekoetarako ibilgailuen parteak |
2.230 |
8.908 |
1,1 |
299,4 |
(p)Behinbehineko datuak
Data 2025eko Uztailaren 18a
Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika
BIZKAIA. 2025eko maiatzeko esportazioak
Bizkaian, partidarik garrantzitsuenak kontuan hartuta, muga-zergen partida nagusiak ("Petrolioaren olio finduak") izan duen beherakada (-% 60,1) nabarmendu da, baita honako hauetan izan den gorakada ere: "Findu gabeko kobrea eta finketa elektrolitikorako kobrezko anodoak" (% 142,0), "Berotan ijetzitako produktu lauak, aleatu gabeko eta txapatu edo estali gabeko burdinazkoak edo altzairuzkoak > 599 mm" (% 35,4) eta "Kutxuzko pneumatiko berriak" (% 28,9).
Bizkaiko hileko esportazioen rankinga, arantzel-partiden arabera. Milaka euro (p). Maiatza 2025
| |
2024 |
2025 |
2025 (%) |
2025/2024 (%) |
| ESPORTAZIOAK GUZTIRA |
1.215.750 |
997.561 |
100,0 |
-17,9 |
| Petrolioaren olio finduak |
282.951 |
112.948 |
11,3 |
-60,1 |
| Automobilentzako zati eta osagarriak |
74.177 |
69.131 |
6,9 |
-6,8 |
| Turborreaktoreak, turbopropultsatzaileak eta gainerako gas-turbinak, bere piezak eta osagaiak barne |
40.728 |
46.027 |
4,6 |
13,0 |
| Transformadore elektrikoak, bihurgailu estatikoak eta erreaktantzia-bobina |
41.800 |
36.626 |
3,7 |
-12,4 |
| Kautxuzko pneumatiko berriak |
24.498 |
31.578 |
3,2 |
28,9 |
| Kobre findu gabe; fintze elektrolitikorako kobre anodoak |
11.121 |
26.913 |
2,7 |
142,0 |
| Arrain izoztua xerratu gabe |
21.715 |
26.305 |
2,6 |
21,1 |
| 0,2 mm baino gehiagoko lodiera duten aluminiozko xaflak eta tirak |
23.630 |
26.099 |
2,6 |
10,4 |
| Arrantza-itsasontziak eta itsasontzi faktoriak itsas produktuen tratamendurako |
21.320 |
24.950 |
2,5 |
17,0 |
| Berotan ijetzitako produktu lauak, aleatu gabeko eta txapatu edo estali gabeko burdinazkoak edo altzairuzkoak > 599 mm |
15.067 |
20.404 |
2,0 |
35,4 |
(p)Behinbehineko datuak
Data 2025eko Uztailaren 18a
Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika
GIPUZKOA. 2025eko maiatzeko esportazioak
Gipuzkoan, esanguratsua da "Trenbideetarako eta antzekoetarako bidaiari-autoak, ekipaje-furgoiak, posta-autoak eta bestelakoak" eta "Motor eta sorgailu elektrikoak (ekipo elektrogenoak izan ezik)" partidek izan duten igoera (% 17,7koa eta % 131,7koa, hurrenez hurren). Honako hauek, berriz, behera egin dute: "Burdinazko edo aleatu gabeko altzairuzko profilak" (-% 47,6), "Trenbideetarako edo antzekoetarako ibilgailuen zatiak" (-% 40,6) eta "Burdinazko edo altzairuzko gainerako manufakturak" (-% 29,1).
Gipuzkoako hileko esportazioen rankinga, arantzel-partiden arabera. Milaka euro (p). Maiatza 2025
| |
2024 |
2025 |
2025 (%) |
2025/2024 (%) |
| ESPORTAZIOAK GUZTIRA |
1.003.094 |
866.455 |
100,0 |
-13,6 |
| Automobilentzako zati eta osagarriak |
78.526 |
72.225 |
8,3 |
-8,0 |
| Trenbideetarako eta antzekoetarako bidaiariautoak, ekipaje-furgoiak, posta-autoak eta bestelakoak |
43.349 |
51.025 |
5,9 |
17,7 |
| Burdinazko edo aleatu gabeko altzairuzko profilak |
80.951 |
42.385 |
4,9 |
-47,6 |
| Txorrotetarako artikuluak, balbulak eta antzekoak tutuetarako |
33.284 |
28.473 |
3,3 |
-14,5 |
| Motor eta sorgailu elektrikoak (ekipo elektrogenoak izan ezik) |
12.053 |
27.933 |
3,2 |
131,7 |
| Igogailuak, eskailera mekanikoak, garraiagailuak, etab. |
24.870 |
19.921 |
2,3 |
-19,9 |
| Gidaria barne hamar pertsona edo gehiago eramateko ibilgailu automobilak |
24.366 |
19.612 |
2,3 |
-19,5 |
| Metal arruntezko giltzarrapo, sarraila, morroilo eta giltzak |
20.426 |
19.073 |
2,2 |
-6,6 |
| Burdinbide eta antzekoetarako ibilgailuen parteak |
29.614 |
17.605 |
2,0 |
-40,6 |
| Burdina edo altzairuzko gainerako manufakturak |
23.560 |
16.699 |
1,9 |
-29,1 |
(p)Behinbehineko datuak
Data 2025eko Uztailaren 18a
Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika
Inportazioak aztertuta ikus daitekeenez, maiatzean "Petrolioaren olio finduak" partida (145,8 milioi euroko inportazioak, guztien % 6,8) izan da sailkapeneko lehenengoa. Haren atzetik, "Petrolioaren edo mineral bituminosoaren olio gordinak" (107,3 milioi euro, guztizkoaren % 5,0) kokatu da. Fenomeno hori ez da berriz gertatu 2014ko otsailaz geroztik, eta 10 aldiz gertatu da azken 25 urteetan. Partidarik garrantzitsuenen artean, honako hauek gora egin dute: "10 pertsona baino gutxiagoko turismoak" (% 144,7; 65,4 milioi euroko inportazioak, ia guztiak Araban), "Burdinurtuzko, burdinazko edo altzairuzko txatarra" (% 33,7) eta "Enbolo, diesel edo erdi-diesel motorrak" (% 53,1).
2025eko maiatzeko helmuga-herrialdeak
Maiatzean, honako herrialde hauek kokatu dira esportazioen sailkapeneko lehenengo postuetan:
-Alemania: 413,7 milioi euroko balioa duten ondasunak esportatu dira herrialde horretara, % 102,7ko estaldura-tasarekin.
-Frantzia: 353,6 milioi euroko balioa duten produktuak jaso ditu gure Erkidegotik, % 189,4ko estaldura-tasarekin.
-Estatu Batuak: 191,6 milioi euroko balioa duten transakzioak egin ditu, % 180,2ko estaldura-tasarekin.
-Erresuma Batua: gure esportazioetatik, 178,4 milioi euro bideratu dira herrialde horretara, eta % 333,3ko estaldura-tasa lortu da.
-Italia: herrialde horretara bideratutako salmentak 144,0 milioi eurora iritsi dira, % 130,3ko estaldura-tasarekin.
Herrialde horiek 1.281,3 milioi euroko esportazioak jaso dituzte (esportazio guztien % 47,7). Haietako hiru EB-27koak dira (esportazioen % 60,4 jaso dira bertan).
Ondasunen kanpo-merkataritzak 1.677 milioi euroko saldo positiboa izan du 2025eko urtarriletik maiatzera bitarteko metatuan, eta estaldura-tasa % 114,8ra iritsi da
Lehen bost hilabeteetan, Euskal AEko esportazioek % 0,6ko jaitsiera izan dute aurreko urteko aldi berarekin alderatuta, eta, beraz, 71,8 milioi euro gutxiago lortu dira. Esportazioen zenbatekoa 12.984,5 milioi eurokoa izan da aldi horretan.
Euskal AEko esportaziorik handienak Bizkaikoak izan dira, 4.671,7 milioi eurokoak. Gipuzkoakoak 4.242,7 milioi eurora iritsi dira, eta Arabakoak, berriz, 4.070,1 milioi eurora.
Produktu mota kontuan hartuta, "produktu ez-energetikoak" izan dira ugarienak, 12.385,9 milioi eurorekin eta % 2,2ko igoerarekin. Produktu energetikoak, berriz, 598,5 milioi eurora iritsi dira, eta, beraz, % 36,4ko beherakada izan da urtetik urtera.
Produktuen eta muga-zergen partiden xehetasunetan sakonduz, honako partida hauek gora egin dute: "10 pertsona baino gutxiagoko turismoak" (% 46,9; 1.427,0 milioi euroko esportazioak), "Trenbideetarako edo antzekoetarako ibilgailuen zatiak" (% 154,6; 240,8 milioi euroko esportazioak), "Trenbideetarako eta antzekoetarako bidaiari-autoak, ekipaje-furgoiak, posta-autoak eta bestelakoak" (% 133,6; 171,6 milioi euroko esportazioak) eta "Soja-olioa" (% 202,4; 112,4 milioi euroko esportazioak).
Beherakadarik handienak honako partida hauetan gertatu dira: "Ibilgailu automobilen zatiak eta osagarriak" (aurreko urtean baino 103,3 milioi euro gutxiago; -% 10,3), "Salgaiak garraiatzeko ibilgailu automobilak" (76,1 milioi euro gutxiago; -% 11,3), "Petrolioaren olio finduak" (292,6 milioi euro gutxiago; -% 36,6) eta "Kautxuzko pneumatiko berriak" (117,1 milioi euro gutxiago; -% 23,6).
Euskal AEko esportazioen rankinga, arantzel-partiden arabera, urteko metatua (p). Maiatza 2025
| |
Kodea |
Izendapena |
Mila euro |
| |
|
ESPORTAZIOAK GUZTIRA |
12.984.477 |
| 1 |
8703 |
10 pertsona baino gutxiagoko turismoak |
1.426.968 |
| 2 |
8708 |
Automobilentzako zati eta osagarriak |
896.393 |
| 3 |
8704 |
Zamak garraiatzeko ibilgailu automobilak |
596.808 |
| 4 |
2710 |
Petrolioaren olio finduak |
507.410 |
| 5 |
4011 |
Kautxuzko pneumatiko berriak |
378.749 |
| 6 |
7216 |
Burdinazko edo aleatu gabeko altzairuzko profilak |
254.270 |
| 7 |
7304 |
Hodiak eta profilak hutsak, soldadurarik gabe, burdinazko edo altzairuzkoak |
248.941 |
| 8 |
8481 |
Txorrotetarako artikuluak, balbulak eta antzekoak tutuetarako |
246.142 |
| 9 |
8607 |
Burdinbide eta antzekoetarako ibilgailuen parteak |
240.764 |
| 10 |
8411 |
Turborreaktoreak, turbopropultsatzaileak eta gainerako gas-turbinak, bere piezak eta osagaiak barne |
206.884 |
| 11 |
7606 |
0,2 mm baino gehiagoko lodiera duten aluminiozko xaflak eta tirak |
174.573 |
| 12 |
8605 |
Trenbideetarako eta antzekoetarako bidaiariautoak, ekipaje-furgoiak, posta-autoak eta bestelakoak |
171.566 |
| 13 |
8504 |
Transformadore elektrikoak, bihurgailu estatikoak eta erreaktantzia-bobina |
169.018 |
| 14 |
7326 |
Burdina edo altzairuzko gainerako manufakturak |
156.300 |
| 15 |
9990 |
Aduana-tarifan berariaz jasota ez dauden merkantziak |
146.991 |
| 16 |
8537 |
Koadroak, taulak eta kontrolerako edo elektrizitate-banaketarako euskarriak |
136.128 |
| 17 |
8428 |
Igogailuak, eskailera mekanikoak, garraiagailuak, etab. |
125.633 |
| 18 |
1507 |
Soja-olioa |
112.400 |
| 19 |
7222 |
Altzairu herdoilgaitzezko barra eta profilak |
112.395 |
| 20 |
7325 |
Galdaketa, burdina edo altzairuzko beste manufaktura moldeatu batzuk |
112.318 |
| 21 |
8501 |
Motor eta sorgailu elektrikoak (ekipo elektrogenoak izan ezik) |
110.747 |
| 22 |
8301 |
Metal arruntezko giltzarrapo, sarraila, morroilo eta giltzak |
99.738 |
| 23 |
0303 |
Arrain izoztua xerratu gabe |
99.447 |
| 24 |
7306 |
Burdinako edo altzairuko beste tutu batzuk eta profil hutsak |
98.776 |
| 25 |
8483 |
Transmisio-ardatzak, kojineteak, engranajeak, enbrageak, etab. |
98.406 |
(p)Behinbehineko datuak
Data 2025eko Uztailaren 18a
Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika
2025eko lehen bost hilabeteetako sailkapenean, Frantzia da herrialde hartzaile nagusia, esportatutako guztizkoaren % 15,1 bilduta (1.959,3 milioi euro merkaturatu dira). Frantziaren atzetik, Alemania (% 14,7; 1.906,9 milioi euro) eta Erresuma Batua (% 6,3; 819,6 milioi euro) kokatu dira. Hiru herrialde horiek euskal esportazioen % 36,1 jaso dituzte.
Euskal AE osoko inportazioen metatua 11.307 milioi eurora iritsi da. Zifra hori aurreko urteko aldi berean erregistratutakoa baino 246,3 milioi euro txikiagoa izan da. % 2,1eko beherakada horren arrazoia, neurri batean, Bizkaiko lurraldean metatutako inportazioak 6.050,6 milioi eurokoak izan direla eta, beraz, aldi horretan % 12,8ko beherakada gertatu dela izan da. Horrela, beraz, 889,9 milioi euroko beherakada gertatu da 2024ko aldi berarekin alderatuta. Gipuzkoan, inportazioek 183,8 milioi euroko eta % 8,3ko igoera izan dute (2.407,7 milioi euro guztira). Araban, % 19,2ko igoera gertatu da (459,7 milioi euro gehiago), eta inportazioak 2.848,6 milioi eurokoak izan dira. "Produktu energetikoen" inportazioak % 26,8 jaitsi dira, baina "produktu ez-energetikoenek" % 7,8ko igoera izan dute.
Aldi horretan inportatutako produktuak/partidak aztertuta ikus daitekeenez, sailkapeneko lehenengo postuan "Petrolioaren edo mineral bituminosoaren olio gordinak" daude (1.469,9 milioi euro, aurreko urtean baino 842,5 milioi euro gutxiago; % 36,4ko jaitsiera); inportatutako tona bolumenak % 29,8ko beherakada izan du, eta 4.333.344 tonatik 3.044.038ra jaitsi da. Bigarren postuan "Petrolioaren olio finduak" kokatu dira (751,9 milioi euroko inportazioak; 72,6 milioi euro gutxiago eta % 8,8ko beherakada). Haien atzetik, honako partida hauek kokatu dira: "Ibilgailu automobilen zatiak eta osagarriak" (-% 12,4; 359,9 milioi euroko inportazioak) eta "Burdinurtuzko, burdinazko edo altzairuzko txatarra" (% 35,8; 230,4 milioi euroko inportazioak).
Euskal AEko ondasunen kanpo-merkataritzak 1.677,5 milioi euroko saldo positiboa izan du urteko aldi horretan, eta estaldura-tasa % 114,8ra iritsi da.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa Zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62