2025/07/21eko prentsa-oharra

ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA. Hotelak. 2025eko ekaina

Linkedinen zabal ezazu Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu BlueSkyen zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Sarrerek % 9,8ko igoera eta ostatu-gauek % 8,7koa izan dute Euskal AEko hotel-establezimenduetan, 2025eko ekainean


Eguneko batez besteko tarifa (ADR) 138,3 eurokoa izan da 2025eko ekainean, hots, aurreko urtean baino % 8 handiagoa


Eustaten datuen arabera, 2025eko ekainean Euskal AEko hotel-establezimenduetako sarrerek % 9,8ko igoera izan dute, eta ostatu-gauek, berriz, % 8,7koa, 2024ko ekainarekin alderatuta. Zehazki, 368.409 sarrera eta 729.870 ostatu-gau izan dira.


Sarreren % 52,4 eta ostatu-gauen % 54,3 atzerritar jatorriko pertsonenak izan dira. Kasu horietan, sarrerek % 11,0ko igoera izan dute, eta ostatu-gauek % 10,2koa. Estatuko pertsonen sarreren zein ostatu-gauen kopuruak gora egin du urtetik urtera (% 8,6 eta % 6,9, hurrenez hurren).


Euskal AEko hotel-establezimenduetako sarrerak, gaualdiak eta batez besteko egonaldia. Ekaina 2025

Excel csv
  Sarrerak Gaualdiak Batez-besteko egonaldia
  2025/06 m/m-12 (%) 2025/06 m/m-12 (%) 2025/06 2024/06
EUSKAL AE 368.409 9,8 729.870 8,7 1,98 2,00
Estatukoak 175.431 8,6 333.261 6,9 1,90 1,93
Atzerritarrak 192.978 11,0 396.609 10,2 2,06 2,07
 
Araba/Álava 45.573 1,9 95.045 4,3 2,09 2,04
Estatukoak 30.162 1,7 62.098 1,8 2,06 2,06
Atzerritarrak 15.411 2,1 32.947 9,5 2,14 1,99
Vitoria-Gasteiz 33.392 0,9 74.284 3,2 2,22 2,18
 
Bizkaia 167.392 10,7 316.907 9,6 1,89 1,91
Estatukoak 82.265 10,2 151.835 9,0 1,85 1,87
Atzerritarrak 85.127 11,2 165.072 10,1 1,94 1,96
Bilbao 110.842 11,2 212.210 10,4 1,91 1,93
 
Gipuzkoa 155.444 11,5 317.918 9,1 2,05 2,09
Estatukoak 63.004 10,1 119.328 7,0 1,89 1,95
Atzerritarrak 92.440 12,5 198.590 10,4 2,15 2,19
Donostia / San Sebastian 94.952 7,4 206.904 6,5 2,18 2,20

M/m12 Behatutako azken hilabetean izandako urte arteko aldakuntza-tasa (m), aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta (m-12)

Data 2025eko Uztailaren 21a

Iturria: Eustat. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta


Araban, 45.573 sarrera eta 95.045 ostatu-gau erregistratu dira, hots, aurreko urtean baino % 1,9 eta % 4,3 gehiago, hurrenez hurren. Bizkaian, sarrerek % 10,7ko igoera izan dute, eta ostatu-gauek % 9,6koa. Guztira, 167.392 sarrera eta 316.907 ostatu-gau izan dira. Gipuzkoan, 155.444 sarrera erregistratu dira 2025eko ekainean, hau da, 2024ko ekainean baino % 11,5 gehiago. Ostatu-gauak, berriz, 317.918 izan dira, hau da, aurreko urteko hilabete berean baino % 9,1 gehiago.


Hiriburuei dagokienez, sarreren kopuruak % 0,9ko igoera izan du Gasteizen, % 7,4koa Donostian eta % 11,2koa Bilbon, aurreko urteko ekainarekin alderatuta. Ostatu-gauen kasuan, Gasteizen % 3,2ko igoera izan dute, Donostian % 6,5ekoa eta Bilbon % 10,4koa.


Euskal AEko hotel-establezimenduetako batez besteko egonaldia (1) 1,98 egunekoa izan da 2025eko ekainean, hau da, aurreko urteko hilabete berekoa baino txikixeagoa (2,00 egun aurreko urteko hilabete berean).


Euskal AEko hotel-establezimenduetako betetze-mailak eta errentagarritasuna. Ekaina 2025

Excel csv
  Betetze-mailak (%) Errentagarritasuna
  plazen arabera gelaka ADR (eurotan) RevPAR (eurotan)
  2025/06 p.p. * 2025/06 p.p. * 2025/06 m/m-12 (%) 2025/06 m/m-12 (%)
EUSKAL AE 65,1 3,2 79,4 4,0 138,33 8,0 109,76 13,7
 
Araba/Álava 58,2 1,9 76,4 4,9 98,16 7,3 75,00 14,6
Vitoria-Gasteiz 58,3 1,4 80,4 5,4 82,38 12,9 66,24 20,9
 
Bizkaia 62,8 3,3 78,8 3,5 125,20 5,4 98,63 10,2
Bilbao 66,8 2,6 83,2 2,4 140,11 5,2 116,51 8,3
 
Gipuzkoa 70,2 3,6 81,0 4,2 165,58 10,3 134,10 16,4
Donostia / San Sebastian 76,0 4,8 85,8 4,9 208,38 12,7 178,75 19,5

p.p.*= aurreko urteko hilabete berarekiko portzentajezko puntuko aldea

M/m12 Behatutako azken hilabetean izandako urte arteko aldakuntza-tasa (m), aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta (m-12)

Data 2025eko Uztailaren 21a

Iturria: Eustat. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta


2025eko ekainean, Euskal AE osoko okupazio-maila % 65,1era iritsi da plazen arabera neurtuta, eta % 79,4ra gelen arabera neurtuta. 2024ko ekainarekin alderatuta, portzentajezko 3,2 puntuko igoera gertatu da plazen kasuan, eta 4,0 puntukoa gelen kasuan.


Euskal AEn, errentagarritasuna, eguneko batez besteko tarifaren edo ADRaren bidez neurtzen dena ("logela bakarrik" erregimeneko gela bikoitz bainugeladunari aplikatuta) 138,3 eurokoa izan da 2025eko ekainean. Beraz, % 8,0ko igoera gertatu da aurreko urteko ekainarekin alderatuta. ADRa 165,6 eurora iritsi da Gipuzkoan, 125,2 eurora Bizkaian eta 98,2 eurora Araban. Hiriburuei dagokienez, aldeak handiagoak izan dira. Izan ere, ADRa 208,4 eurokoa izan da Donostian, 140,1 eurokoa Bilbon, eta 82,4 eurokoa Gasteizen.


Euskal AEko hotel-establezimenduetan, RevPar edo gela eskuragarri bakoitzeko batez besteko diru-sarrerak 109,8 eurokoak izan dira 2025eko ekainean, hau da, aurreko urteko hilabete berean lortutakoak baino % 13,7 handiagoak.


Urteko metatua


Urtea hasi zenetik metatutako aldian (2025eko urtarrila-ekaina), aurreko urteko aldi metatu berarekin alderatuta, sarrerek % 4,6ko igoera izan dute, eta ostatu-gauek % 5,4koa. Sei hilabeteko aldi horretan, batez besteko egonaldia 1,93 egunekoa izan da 205ean; aurreko urteko aldi metatu berean, berriz, 1,91 egunekoa izan zen.


Urteko lehen sei hilabeteetan, okupazio-maila % 54,0koa izan da plazen arabera neurtuta, eta % 65,7koa gelen arabera neurtuta. Hortaz, aurreko urteko aldi metatu berarekin alderatuta, portzentajezko 1,0 eta 0,9 puntuko igoera gertatu da, hurrenez hurren.



Informazio-oharra


Hoteletako ETHaren erantzun-tasa % 92,7koa izan da 2025eko ekainean. Eustatek eskerrak eman nahi dizkie inkesta honetan parte hartu duten establezimendu guztiei.


Euskal AEko turismoko datu-esploratzailea. Hotel-establezimenduak


(1) Batez besteko egonaldiak ez du adierazten Euskal AEra etortzen diren bidaiarien egonaldiaren guztizko iraupena, gaua igarotzen duten establezimendu bakoitzean batez beste ematen duten egun kopurua baizik.



Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: Tel.: 945 01 75 62
 

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Sarrerek % 9,8ko igoera eta ostatu-gauek % 8,7koa izan dute Euskal AEko hotel-establezimenduetan, 2025eko ekainean

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Azaroa 2025
Eguneratze data : 
2025/07/21
Hurrengo eguneratzea : 
2026/01/22
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0024792_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali