2025/07/24ko prentsa-oharra
ERAIKUNTZAREN KOSTUEN INDIZEA. 2025eko EKAINA
Euskal AEko eraikuntzaren kostuak % 0,3 igo dira 2025eko ekainean
Urte arteko terminoetan, 2025eko ekainean, 2024ko ekainarekin alderatuta, kostuak % 2,5 igo dira
Euskal AEko eraikuntzaren kostuen indizea % 0,3 igo da 2025eko ekainean aurreko hilaren aldean, Eustatek landutako datuen arabera. 2024ko hil beraren aldean, kostuak % 2,5 handitu dira.
Kostuak % 0,3 igo dira Eraikuntzan eta % 0,2 Ingeniaritza zibilean. 2024ko ekainaren aldean, prezioak % 2,5 igo dira Eraikuntzan eta % 2,6 Ingeniaritza zibilean.
Aurreko hilaren —2025eko maiatza— aldean, lehengaien kostuak % 0,4 igo dira, eta eskulanaren kostuak, berriz, ez dira aldatu. Urte arteko terminoetan, lehengaien kostua % 3,3 igo da eta eskulanarena % 0,4.
Lehengaien kostuak hil artean % 0,4 igo dira Eraikuntzaren sektorean, eta % 0,3 Ingeniaritza zibilarenean. Urte arteko bilakaeran, Eraikuntzako lehengaien kostuak % 3,2 igo dira eta Ingeniaritza zibilekoak % 3,3.
Euskal AEko eraikuntzaren kostuen indizea. Aldakuntza-tasak (p). Ekaina 2025
| |
Indizea |
Aldakuntza (%) |
| |
|
m/m-1 |
m/m-12 |
| Guztira |
123,4 |
0,3 |
2,5 |
| Eraikinak |
123,1 |
0,3 |
2,5 |
| Ingeniaritza zibila |
124,5 |
0,2 |
2,6 |
| |
| Lehengaiak |
125,8 |
0,4 |
3,3 |
| Eraikinak |
125,5 |
0,4 |
3,2 |
| Obra zibila |
127,1 |
0,3 |
3,3 |
| |
| Laneskua |
116,9 |
0,0 |
0,4 |
Oinarria 2021=100
m / m-1 Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko hilaren (m-1) aldean
m/m12 Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko urteko hil beraren (m-12) aldean
(p)Behinbehineko datuak
Data 2025eko Uztailaren 24a
Iturria: Eustat. Eraikuntzaren Kostuen Indizea
Eraikuntzaren sektoreak kontsumituriko lehengai nagusien prezioei dagokienez, honako azpisektore hauetan izan ziren urte arteko igoera handienak 2025eko ekainean: Material eta ekipo elektrikoen fabrikazioa (% 9,3) eta Metalezko produktuen fabrikazioa —makineria eta ekipoa izan ezik— (% 4,6) azpisektoreetan. Aitzitik, sektorean erabilitako Koke-lantegien eta petrolioa fintzeen lehengaien kostua % 10,4 jaitsi da.
Euskal AEn kontsumitutako lehengaien prezioak, sektorearen arabera (A64). Urte arteko aldakuntza-tasa (p). Ekaina 2025
| |
m / m-12 |
| Ateratze-industriak |
2,7 |
| Kokeak eta petrolioa fintzen |
-10,4 |
| Metalikoak ez diren beste produktu mineral batzuen fabrikazioa |
1,9 |
| Produktu metalikoen fabrikazioa, makineria eta ekipoak salbu |
4,6 |
| Material eta ekipo elektrikoen fabrikazioa |
9,3 |
Oinarria 2021=100
(p)Behinbehineko datuak
m/m12 Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko urteko hil beraren (m-12) aldean
Data 2025eko Uztailaren 24a
Iturria: Eustat. Eraikuntzaren Kostuen Indizea
Informazio gehiago nahi izanez gero:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa Zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62