2025/08/04ko prentsa-oharra

INDUSTRIA-PRODUKZIOAREN INDIZEA. 2025eko EKAINA

Linkedinen zabal ezazu Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu BlueSkyen zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal Autonomia Erkidegoko industria-jarduera % 1,6 murriztu da 2025eko ekainean


Aurreko hilaren —2025eko maiatza— aldean, industria-produkzioa % 0,4 handitu da


Eustaten datuen arabera, 2025eko ekainean Euskal Autonomia Erkidegoko industria-produkzioa aurreko urteko hil berean izandakoa baino % 1,6 txikiagoa izan da, lan-egutegi homogeneoari dagokionez.


Aurreko hilabetearekin alderatuz gero, Euskal Autonomia Erkidegoko industria-jarduera % 0,4 handitu da azken hilabetean, urtaroen eragina zuzendu ondoren.




Ondasunen helburu ekonomikoaren arabera, Kontsumo-ondasunetan produkzioak urte arteko portaera negatiboa izan du 2025eko ekainean, eta produkzioa % 1,0 murriztu da sektore osoa kontuan hartuta. Jaitsiera hori batez ere Kontsumo ez-iraunkorreko ondasunen portaerak eragin du, horien produkzioa % 1,8 jaitsi baita; izan ere, Kontsumo iraunkorreko ondasunen produkzioa % 2,2 handitu da. Kontsumo iraunkorreko ondasunen artean, besteak beste, altzarien eta etxeko tresnen fabrikazioa sartzen da. Kontsumo ez-iraunkorreko ondasunen artean, bestalde, elikagaiak prozesatzeko eta kontserbatzeko jarduerak, garbiketa- eta higiene-produktuen fabrikazioa, farmazia-produktuak eta janzteko arropen produkzioa agertzen dira.


Ekipamenduko ondasunen produkzioa (ibilgailu motordunen fabrikazioa, tren-makinen eta trenbide-materialen eraikuntza eta aeronautikaren edo itsasontzien eraikuntza barne hartzen dira) % 0,5 jaitsi da aurreko urteko ekainaren aldean.


Bitarteko ondasunetan (metalurgia eta metalezko produktuen fabrikazioa, industria kimikoa eta kautxuzko eta plastikozko produktuen fabrikazioa barne hartzen dira) produkzioa % 1,6 jaitsi da urte artean.


Azkenik, Energiaren produkzioa % 7,4 jaitsi da 2025eko ekainean, aurreko urteko hil beraren aldean. Sektore honetan sartzen dira energia elektrikoaren produkzioa eta hornidura eta petrolioa fintzea.


Euskal AEko Industria produkzioaren indizea. Sektore A38 nagusiak (1). Urte arteko hazkunde-tasa (p). Ekaina 2025

Excel csv
  m / m-12
Elikadura ind., edariak, tabakoa -1,2
Zurgintza, papera eta arte grafikoak -6,8
Kautxua eta plastikoak 3,6
Metalurgia eta produktu metalikoak -3,3
Materiala eta tresna elektrikoak 3,1
Makineria eta tresneria -2,3
Garraio-materiala 1,8
Energia elektrikoa, gasa eta lurruna 2,4

(p)Behinbehineko datuak

Egutegi eraginak zuzendutako datuak

(1)Euskal Aeko industrian pisurik handiena duten sektoreak

Data 2025eko Abuztuaren 4a

Iturria: Eustat. Industria-produkzioaren indizea


2025eko ekainean Industria-produkzioaren indizearen urte arteko bilakaera negatiboa izan da Araban (% 5,9 murriztu da) eta Bizkaian (% 1,3 murriztu da) urte arteko terminoetan. Gipuzkoan, aldiz, produkzioak urte artean % 0,5 egin du gora.


Maila bereiziagoan, Euskal AEko industrian pisu handiena duten sektoreen artean, 2025eko ekainean, urte artean, produkzioaren hazkuntza handiena hauek izan dute: Kautxua eta plastikoak (% 3,6) eta Material eta ekipo elektrikoa (% 3,1). Aldiz, produkzioaren urte arteko murrizketa nabarmenenak Zura, papera eta arte grafikoak (% 6,8) eta Metalurgia eta produktu metalikoak (% 3,3) sektoreetan izan dira.


Euskal AEko Industria produkzioaren indizea lurralde historikoaren eta ondasunen helburu ekonomikoaren arabera. Aldakuntza-tasak (p). Ekaina 2025

Excel csv
  Egutegi eraginak zuzendutako datuak Datu desestazionalizatuak
  m / m-12 Am / A(m-12) m / m-1
Indize orokorra      
Euskal AE -1,6 -1,3 0,4
Araba/Álava -5,9 -3,7 -1,5
Bizkaia -1,3 -1,3 1,1
Gipuzkoa 0,5 0,0 0,7
ONDASUNEN HELBURU EKONOMIKOAREN ARABERAKO INDIZEAK      
Kontsumo-ondasunak -1,0 1,1 -0,1
Kontsumoondasun iraunkorrak 2,2 -2,1 2,2
Kontsumoondasun ez-iraunkorrak -1,8 1,9 -0,7
Ekipo-ondasunak -0,5 -0,6 0,0
Bitarteko ondasunak -1,6 -1,9 0,4
Energia -7,4 -6,6 7,9

(p)Behinbehineko datuak

m/m12 Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko urteko hil beraren (m-12) aldean

Am / A(m-12) Urte arteko aldakuntza-tasa , urtarriletik behatutako azken hilera arte metatutako aldian (Am), aurreko urtean pilatutako aldi beraren (A(m-12)) aldean

m / m-1 Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko hilaren (m-1) aldean

Data 2025eko Abuztuaren 4a

Iturria: Eustat. Industria-produkzioaren indizea


2025eko EKAINEKO BALANTZE METATUA


Urteko lehen sei hilabeteetako balantze metatuan, Industria-produkzioaren indizea % 1,3 jaitsi da. Ekainera arte metatutako produkzioa % 6,6 jaitsi da Energian, % 1,9 Bitarteko ondasunetan eta % 0,6 Ekipamenduko ondasunetan, aurreko urteko aldi metatu beraren aldean. Kontsumo-ondasunen sektoreko produkzioa, aldiz, % 1,1 igo da.


Lurralde historikoen arabera, 2025eko lehenengo sei hilabeteetako balantze metatua balantze negatiboarekin itxi da Araban eta Bizkaian, produkzioa % 3,7 eta % 1,3 jaitsi baita, hurrenez hurren. Gipuzkoan, aldiz, produkzioa berdin mantendu da, aurreko urteko aldi metatu beraren aldean.


INFORMAZIO-OHARRA


Ekaineko Industria-produkzioaren indizeak lanegunak zuzentzeko eta serieak desestazionalizatzeko eredu berriak ditu. Eurostaten gomendioei jarraituz, Eustaten J-Demetra softwarea erabiltzen da denbora-serieak tratatzeko, eta zehaztutako eredu estatistikoak berrikusten dira urtero, doikuntzaren egokitasuna bermatzeko. Berrikuspen horrekin bat etorriz —egutegiaren eta urtaroen patroiaren ondorioen zenbatespenak aldatzea dakarrena—, informazio-multzo esanguratsu bat erantsi da, 2025eko aurretiko indizeak egiteko unean eskuragarri ez zegoena. Horrek, gainera, zenbatetsitako serie gordinak berriro kalkulatzea ekarri du.


Eustatek eskerrak eman nahi dizkie informazioa biltzen lagundu duten establezimendu guztiei. Haiei esker, hilabete honetako indizea laginaren % 85,33ko estaldurarekin kalkulatu da.


Informazio gehiago nahi izanez gero:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal Autonomia Erkidegoko industria-jarduera % 1,6 murriztu da 2025eko ekainean

Eragiketa : 
Industria-produkzioaren indizea
Eragiketa kodea : 
112312
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Azaroa 2025
Eguneratze data : 
2025/08/04
Hurrengo eguneratzea : 
2026/02/05
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0024869_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali