HomeGaiakJaiotzakPrentsa Oharrak Jaiotzek % 2,4 egin...

2025/09/08ko prentsa-oharra

JAIOTZEN ESTATISTIKA. 2025/I


Linkedinen zabal ezazu Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu BlueSkyen zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Jaiotzek % 2,4 egin zuten gora 2025eko lehen hiruhilekoan Euskal AEn



Jaiotzen % 11,6an amek 40 urte edo gehiago zituzten


Eustaten datuen arabera, 2025eko lehen hiruhilekoan, 3.261 haur jaio ziren Euskal AEn, aurreko urteko aldi berean baino % 2,4 gehiago (77 jaiotza gehiago). Jaiotza kopurua % 6 igo zen Araban eta % 4,6 Bizkaian; Gipuzkoan, aldiz, % 2,2 jaitsi zen. Zehazki, Bizkaian 1.626 haur jaio ziren, Gipuzkoan 1.101 eta Araban 534.


Hilabeteen arabera aztertuta, jaiotza gehien urtarrilean izan ziren, 1.144 (% 35,1); ondoren, martxoan, 1.077 (% 33); otsailean 1.040 haur jaio ziren (% 31,9).


Amaren adinaren arabera, 30-34 urteko amen taldea dago lehen postuan, jaiotzen % 34,1ekin. 35-39 urtekoen taldean, ehuneko hori % 33,9 da. Nabarmentzekoa da 25 eta 29 urte bitarteko amek izandako haur kopurua % 13,6koa izan zela, hau da, 40 urte edo gehiagoko amen % 11,6 baino handiagoa. Azkenik, jaiotzen % 6,7 25 urtetik beherako amek izan zituzten.


Ezkontzaz kanpoko jaiotzak guztizkoaren % 51,3 izan ziren, 2024ko lehen hiruhilekoan jasotako ehunekoaren gainetik (% 49,7). Bizkaiak (% 55,2) Euskal AEk baino balio handiagoak ditu; Araban eta Gipuzkoan, berriz, ehuneko hori txikiagoa da (% 46,6 eta % 47,9, hurrenez hurren).


Jaiotza-hurrenkeraren arabera, 2025eko lehen hiruhilekoan jaiotako haurren % 50,4 (1.643) lehen seme-alabak izan ziren; 1.151 (% 35,3) aurretik beste haur bat bazen familietan jaio ziren, eta % 14,3ra iritsi zen jaiotako haurra hirugarrena edo ondorengoa den kasua (2024ko hiruhileko berean baino 0,8 puntu gehiago).


Amen % 26,6k atzerriko nazionalitatea zuen


Euskal AEn 2025eko lehenengo hiru hilabeteetan izandako jaiotzen % 26,6an, amak atzerriko nazionalitatea zuen; ehuneko hori 2024ko lehen hiruhileko berekoa baino 0,6 puntu handiagoa da. Araban, atzerriko nazionalitatea zuten amen proportzioa % 32,2ra iritsi zen; Bizkaian eta Gipuzkoan, aldiz, % 26,1era eta % 24,5era, hurrenez hurren.


Euskal AEn bizirik jaioak, amaren bizilekuaren lurralde historikoaren, sexuaren, adinaren, egoera zibilaren eta nazionalitatearen, hurrenkeraren eta jaiotza-hilabetearen arabera (1). 2025/I

Excel csv
  Oraingo hiruhilekoa (2025/I) Aurreko hiruhilekoa (IV/2024) Aurreko urteko hiruhileko bera (2024/I)
  KOP % KOP % Gehikuntza KOP % Gehikuntza
Euskal AE 3.261 100,0 3.239 100,0 0,7 3.184 100,0 2,4
Araba / Álava 534 16,4 539 16,6 -0,9 504 15,8 6,0
Bizkaia 1.626 49,8 1.629 50,3 -0,2 1.554 48,8 4,6
Gipuzkoa 1.101 33,8 1.071 33,1 2,8 1.126 35,4 -2,2
 
Sexua                
Mutilak 1.649 50,6 1.634 50,4 0,9 1.613 50,7 2,2
Neskak 1.612 49,4 1.605 49,6 0,4 1.571 49,3 2,6
 
AMAREN ADINA                
≤ 24 urte 220 6,7 245 7,6 -10,2 217 6,8 1,4
25 - 29 urte 445 13,6 470 14,5 -5,3 427 13,4 4,2
30 - 34 urte 1.113 34,1 1.067 32,9 4,3 1.094 34,4 1,7
35 - 39 urte 1.106 33,9 1.057 32,6 4,6 1.088 34,2 1,7
≥ 40 urte 377 11,6 400 12,3 -5,8 358 11,2 5,3
 
Amaren egoera zibila                
Ezkondua 1.588 48,7 1.608 49,6 -1,2 1.601 50,3 -0,8
Ezkon gabea 1.673 51,3 1.631 50,4 2,6 1.583 49,7 5,7
 
Amaren nazionalitatea                
Espainiarra 2.394 73,4 2.286 70,6 4,7 2.355 74,0 1,7
Atzerrikoa 867 26,6 953 29,4 -9,0 829 26,0 4,6
 
Ama jaio zen herrialdea                
Espainia 2.115 64,9 2.022 62,4 4,6 2.120 66,6 -0,2
Bestelakoa 1.146 35,1 1.217 37,6 -5,8 1.064 33,4 7,7
 
Jaiotza-ordena                
Lehenengoa 1.643 50,4 1.648 50,9 -0,3 1.580 49,6 4,0
Bigarrena 1.151 35,3 1.143 35,3 0,7 1.175 36,9 -2,0
Hirugarrena edo gehiago 467 14,3 448 13,8 4,2 429 13,5 8,9
 
Jaiotza-hilabetea                
Urtarrila 1.144 35,1       1.142 35,9 0,2
Otsaila 1.040 31,9       975 30,6 6,7
Martxoa 1.077 33,0       1.067 33,5 0,9

(1)Hiruhileko honetako datuak behin-behinekoak dira. Aldaketak oraingo hiruhilekoaren aldean dira

Data 2025eko Irailaren 8a

Iturria: Eustat. Jaiotzen Estatistika






Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea/Instituto Vasco de Estadística
Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Jaiotzek % 2,4 egin zuten gora 2025eko lehen hiruhilekoan Euskal AEn

Eragiketa : 
Jaiotzen estatistika
Eragiketa kodea : 
010302
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
ii/2025
Eguneratze data : 
2025/09/08
Hurrengo eguneratzea : 
2026/02/02
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0024882_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali