2025/09/24ko prentsa-oharra
ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA. Hotelak izan ezik. 2025eko abuztua
2025eko abuztuan Euskal AEko landetxeetan igarotako ostatu-gauak % 3,1 igo dira, % 6,0 apartamentu turistikoetan eta % 18,4 aterpetxe turistikoetan
Gelen arabera okupazio-maila % 72,3koa izan da landetxeetan eta % 83,4koa apartamentu turistikoetan. aterpetxe turistikoek % 70,6ko okupazio-maila dute plazen arabera
2025eko abuztuan, Euskal AEko landetxeetan sarreren kopurua % 0,1 murriztu da eta ostatu-gauena % 3,1 handitu da, aurreko urteko hil beraren aldean, Eustatek landutako datuen arabera. Urte batetik bestera izandako aldaketa horiekin, sarrera kopurua 25.454koa izatera iritsi da abuztuan, eta ostatu-gauen kopurua 97.553 izan da guztira.
Euskal AEko landa-ostatuetako sarrerak, ostatu-gauak, batez besteko egonaldia eta okupazio-mailak. Abuztua 2025
| |
Sarrerak |
Gaualdiak |
Batez-besteko egonaldia |
Betetze-mailak (%) |
| |
|
plazen arabera |
gelaka |
| |
2025/08 |
m/m-12 (%) |
2025/08 |
m/m-12 (%) |
2025/08 |
2024/08 |
2025/08 |
p.p. * |
2025/08 |
p.p. * |
| EUSKAL AE |
25.454 |
-0,1 |
97.553 |
3,1 |
3,83 |
3,72 |
67,1 |
2,7 |
72,3 |
2,2 |
| Estatukoak |
18.024 |
-3,9 |
72.801 |
-0,4 |
4,04 |
3,90 |
- |
- |
- |
- |
| Atzerritarrak |
7.430 |
10,6 |
24.752 |
14,9 |
3,33 |
3,20 |
- |
- |
- |
- |
| |
| Araba/Álava |
5.222 |
16,0 |
17.727 |
29,7 |
3,39 |
3,04 |
54,8 |
14,1 |
60,6 |
13,4 |
| Estatukoak |
3.922 |
13,5 |
14.035 |
35,8 |
3,58 |
2,99 |
- |
- |
- |
- |
| Atzerritarrak |
1.300 |
24,3 |
3.692 |
10,7 |
2,84 |
3,19 |
- |
- |
- |
- |
| |
| Bizkaia |
7.930 |
1,1 |
29.349 |
-1,3 |
3,70 |
3,79 |
69,4 |
0,4 |
73,6 |
-2,2 |
| Estatukoak |
5.589 |
-2,7 |
22.512 |
0,6 |
4,03 |
3,89 |
- |
- |
- |
- |
| Atzerritarrak |
2.341 |
11,7 |
6.837 |
-7,3 |
2,92 |
3,52 |
- |
- |
- |
- |
| |
| Gipuzkoa |
12.302 |
-6,3 |
50.477 |
-1,5 |
4,10 |
3,90 |
71,4 |
-1,7 |
76,9 |
-0,3 |
| Estatukoak |
8.513 |
-10,9 |
36.254 |
-10,3 |
4,26 |
4,23 |
- |
- |
- |
- |
| Atzerritarrak |
3.789 |
5,9 |
14.223 |
31,4 |
3,75 |
3,02 |
- |
- |
- |
- |
p.p.*= aurreko urteko hilabete berarekiko portzentajezko puntuko aldea
M/m12 Behatutako azken hilabetean izandako urte arteko aldakuntza-tasa (m), aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta (m-12)
Data 2025eko Irailaren 24a
Iturria: Eustat. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta
Aurreko urteko abuztuarekin alderatuta % 10,6 hazi ondoren, atzerriko bisitarien sarrerak Euskal AEko landetxeetan izandako sarrera guztien % 29,2 izan dira. Ostatu-gauen kasuan, bestalde, atzerritar jatorrikoenak guztizkoaren % 25,4 izan dira, 2024ko abuztuaren aldean % 14,9 handitu ondoren.
Lurralde historikoen arabera, 2025eko abuztuan sarrerak % 16,0 igo dira Araban eta % 1,1 Bizkaian; Gipuzkoan, berriz, % 6,3 jaitsi dira. Ostatu-gauei dagokienez, Araban % 29,7 igo dira; Gipuzkoan, berriz, % 1,5 jaitsi dira eta Bizkaian % 1,3.
Euskal AEn mota horretako establezimenduetan batez besteko egonaldia (1) 3,83 egunekoa izan da abuztuan, 2024ko abuztuan izandako 3,72 eguneko batez besteko egonaldia baino zertxobait luzeagoa.
Plazen eta logelen araberako okupazio-mailek urte batetik bestera ehuneko 2,7 eta 2,2 puntu egin dute gora, hurrenez hurren; plazen arabera neurtuta % 67,1ean kokatuz eta logelen arabera neurtuta % 72,3an.
Apartamentu turistikoei (2) dagokienez, 2025eko abuztuan 36.532 sarrera izan dira; horren ondorioz, 102.504 ostatu-gau erregistratu dira. Aurreko urteko abuztuan erregistratutako datuekin alderatuz gero, % 15,6 igo dira sarrerak eta % 6,0 ostatu-gauak.
Euskal AEko apartamentu turistikoetako sarrerak, gaualdiak, batez besteko egonaldia eta okupazio graduak. Abuztua 2025
| |
Sarrerak |
Gaualdiak |
Batez-besteko egonaldia |
Betetze-mailak (%) |
| |
|
plazen arabera |
apartamenduka |
| |
2025/08 |
m/m-12 (%) |
2025/08 |
m/m-12 (%) |
2025/08 |
2024/08 |
2025/08 |
p.p. * |
2025/08 |
p.p. * |
| EUSKAL AE |
36.532 |
15,6 |
102.504 |
6,0 |
2,81 |
3,06 |
54,4 |
-5,1 |
83,4 |
4,8 |
| Estatukoak |
17.935 |
7,6 |
55.016 |
0,5 |
3,07 |
3,28 |
- |
- |
- |
- |
| Atzerritarrak |
18.597 |
24,7 |
47.487 |
13,1 |
2,55 |
2,81 |
- |
- |
- |
- |
| |
| Araba/Álava |
1.324 |
-5,6 |
11.819 |
5,0 |
8,93 |
8,02 |
33,7 |
-1,7 |
74,6 |
-11,2 |
| Estatukoak |
1.006 |
-4,9 |
8.189 |
-4,0 |
8,14 |
8,07 |
- |
- |
- |
- |
| Atzerritarrak |
318 |
-7,7 |
3.631 |
33,5 |
11,41 |
7,89 |
- |
- |
- |
- |
| |
| Bizkaia |
23.369 |
17,0 |
52.976 |
6,9 |
2,27 |
2,48 |
57,4 |
-11,3 |
85,3 |
10,7 |
| Estatukoak |
10.994 |
7,4 |
26.491 |
0,7 |
2,41 |
2,57 |
- |
- |
- |
- |
| Atzerritarrak |
12.375 |
27,1 |
26.485 |
13,9 |
2,14 |
2,39 |
- |
- |
- |
- |
| |
| Gipuzkoa |
11.839 |
15,9 |
37.708 |
5,1 |
3,19 |
3,51 |
61,8 |
0,4 |
84,5 |
4,5 |
| Estatukoak |
5.935 |
10,3 |
20.336 |
2,3 |
3,43 |
3,69 |
- |
- |
- |
- |
| Atzerritarrak |
5.904 |
22,1 |
17.371 |
8,6 |
2,94 |
3,31 |
- |
- |
- |
- |
p.p.*= aurreko urteko hilabete berarekiko portzentajezko puntuko aldea
M/m12 Behatutako azken hilabetean izandako urte arteko aldakuntza-tasa (m), aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta (m-12)
Data 2025eko Irailaren 24a
Iturria: Eustat. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta
Euskal AEko apartamentu turistikoetan izandako sarrera guztien % 50,9 eta ostatu-gau guztien % 46,3 atzerriko jatorriko bisitariei dagozkie, 2025eko abuztuan urte batetik bestera % 24,7ko eta % 13,1eko igoerak erregistratu ondoren, hurrenez hurren.
Euskal AE osoko apartamentu turistikoetan batez besteko egonaldia 2,81 egunekoa izan da 2025eko abuztuan, 2024ko abuztuan erregistratu zen 3,06 egunekoaren azpitik. Mota horretako establezimenduetan batez besteko egonaldia 8,93 egunekoa izan da Araban, 3,19 egunekoa Gipuzkoan eta 2,27 egunekoa Bizkaian.
Plazen okupazio-maila % 54,4koa izan da Euskal AEn, 2024ko abuztuarekin alderatuta ehuneko 5,1 puntu galdu ondoren. Apartamentuen okupazio-mailak ehuneko 4,8 puntu egin du gora, eta % 83,4n kokatu da.
2025eko abuztuan, Euskal Autonomia Erkidegoko aterpetxe turistikoek urte batetik bestera % 12,2ko igoera izan dute sarreretan; guztira 43.878 sarrera izan dira eta 78.549 ostatu-gau. Bizkaian 44.464 ostatu-gau erregistratu dira, Gipuzkoan 30.433 eta, azkenik, Araban 3.652.
Euskal AEko aterpetxe turistikoetako sarrerak, gaualdiak, batez besteko egonaldia eta okupazio graduak. Abuztua 2025
| |
Sarrerak |
Gaualdiak |
Batez-besteko egonaldia |
Betetze-maila plazaka (%) |
| |
2025/08 |
m/m-12 (%) |
2025/08 |
m/m-12 (%) |
2025/08 |
2024/08 |
2025/08 |
p.p. |
| EUSKAL AE |
43.878 |
12,2 |
78.549 |
18,4 |
1,79 |
1,70 |
70,6 |
9,3 |
| Estatukoak |
15.991 |
11,2 |
32.643 |
35,0 |
2,04 |
1,68 |
- |
- |
| Atzerritarrak |
27.887 |
12,8 |
45.907 |
8,9 |
1,65 |
1,70 |
- |
- |
| |
| Araba/Álava |
2.101 |
225,2 |
3.652 |
191,5 |
1,74 |
1,94 |
68,9 |
43,8 |
| Estatukoak |
1.386 |
123,1 |
2.724 |
122,9 |
1,97 |
1,97 |
- |
- |
| Atzerritarrak |
715 |
2.762,1 |
928 |
2.958,4 |
1,30 |
1,21 |
- |
- |
| |
| Bizkaia |
23.659 |
0,3 |
44.464 |
11,0 |
1,88 |
1,70 |
77,1 |
5,9 |
| Estatukoak |
9.152 |
0,9 |
19.479 |
37,5 |
2,13 |
1,56 |
- |
- |
| Atzerritarrak |
14.507 |
-0,0 |
24.985 |
-3,6 |
1,72 |
1,79 |
- |
- |
| |
| Gipuzkoa |
18.118 |
21,8 |
30.433 |
21,7 |
1,68 |
1,68 |
63,0 |
9,8 |
| Estatukoak |
5.453 |
16,3 |
10.439 |
18,6 |
1,91 |
1,88 |
- |
- |
| Atzerritarrak |
12.665 |
24,4 |
19.993 |
23,4 |
1,58 |
1,59 |
- |
- |
p.p.*= aurreko urteko hilabete berarekiko portzentajezko puntuko aldea
M/m12 Behatutako azken hilabetean izandako urte arteko aldakuntza-tasa (m), aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta (m-12)
Data 2025eko Irailaren 24a
Iturria: Eustat. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta
Ostatu mota horretako egonaldien batez besteko iraupena, 1,79 egunekoa izan da Euskal AE osoan, eta plazen okupazio-maila, urte batetik bestera ehuneko 9,3 puntu igo ondoren, % 70,6ra iritsi da.
Datu metatuak (2025eko urtarrila-abuztua)
2025ean, orain arte, Euskal AEko landetxeetan 124.539 sarrera erregistratu dira eta 341.462 ostatu-gau; 2024ko aldi berean bildutako datuak baino % 4,0 eta % 5,2 gainetik. Batez besteko egonaldia 2,74 egunekoa izan da, hau da, aurreko urteko 2,71ren oso antzekoa. Okupazio-mailari dagokionez, plazen arabera neurtuta, % 34,4ra iritsi da, 2024ko aldi metatu berean % 32,1era iritsi zen bitartean. Gelaka neurtuz gero, okupazio-maila 2024an erregistratu zen % 36,7tik gorakoa da, 2025eko lehen zortzi hilabete hauetan % 39,4koa izatera helduz.
Apartamentu turistikoei dagokienez, abuztura arte metatutako aldian 193.816 sarrera izan dira, eta 563.975 ostatu-gau; horrek esan nahi du % 32,3ko igoera izan dela sarreretan, eta % 16,3koa ostatu-gauetan, 2024ko aldi beraren aldean. Batez besteko egonaldia 2,91 egunekoa izan zen 2025eko lehen zortzi hilabeteetan, 2024ko aldi berean 3,31 egunekoa izan zen bitartean. Plazen araberako okupazio-maila % 40,9koa izan da, 2024ko aldi berean erregistratutako % 41,2ren ehuneko 0,3 puntu azpitik. Apartamentuen araberako okupazio-maila % 71,3koa izan da, 2024ko aldi baliokidean erregistratutakoa baino ehuneko 5,5 puntu gainetik.
Aterpetxe turistikoei dagokienez, 2025ean 186.364 sarrera eta 337.567 ostatu-gau izan dira, % 2,6 gehiago sarreren kasuan eta % 0,6 gehiago ostatu-gauen kasuan, 2024ko hilabete berberekin alderatuta. Batez besteko egonaldia 1,81 egunekoa izan da, hots aurreko urteko 1,85 egunen azpitik. Plazen araberako okupazio-maila, azkenik, % 42,0koa izan da, 2024ko aldi berean erregistratutakoa baino % 0,4 puntu azpitik.
Informazio-oharra
ETHren inguruan emandako erantzun-tasa hilabete honetan % 94,1ekoa izan da landetxetan, % 83,3koa apartamentu turistikoetan eta % 86,6koa aterpetxe turistikoetan. Eustatek eskerrak eman dizkie inkesta honetan parte hartu duten establezimendu guztiei.
(1) Batez besteko egonaldia bidaiariek gaua igarotzen duten establezimenduetan batez beste ematen duten egun kopuruari dagokio, eta ez Euskal AEn ematen duten egonaldi osoaren iraupenari.
(2) Apartamentu turistiko esaten zaio blokearen edo multzoaren modalitatean kudeatzen duen ustiapeneko enpresa-unitate baten ardurapean eskaintzen den ostatu-unitate bakoitzari. Ez dira epigrafe honetan sartzen turismo-erabilerako etxebizitzak, arrazoi turistikoengatik aldi baterako eskaintzen, merkaturatzen edo lagatzen diren etxebizitza partikularrak.
Informazio gehiago nahi izanez gero:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: Tel.: 945 01 75 62