2025/09/25eko prentsa-oharra

ERAIKUNTZAREN KOSTUEN INDIZEA. 2025EKO ABUZTUA

Linkedinen zabal ezazu Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu BlueSkyen zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko eraikuntzaren kostuak % 0,1 jaitsi dira 2025eko abuztuan


Urte arteko terminoetan, 2025eko abuztuan, 2024ko abuztuarekin alderatuta, kostuak % 2,5 igo dira


Euskal AEko eraikuntzaren kostuen indizea % 0,1 jaitsi da 2025eko abuztuan aurreko hilaren aldean, Eustatek landutako datuen arabera. 2024ko hil beraren aldean, kostuak % 2,5 igo dira.


Kostuak % 0,1 jaitsi dira Eraikuntzan, eta berdin mantendu dira Ingeniaritza zibilean. 2024ko abuztuaren aldean, prezioak % 2,4 igo dira Eraikuntzan eta % 2,6 Ingeniaritza zibilean.



Aurreko hilaren —2025eko uztaila— aldean, lehengaien kostuak % 0,1 jaitsi dira, eta eskulanaren kostuak, berriz, ez dira aldatu. Urte arteko terminoetan, lehengaien kostua % 3,2 igo da eta eskulanarena % 0,4.


Lehengaien kostuak % 0,1 jaitsi dira hil batetik bestera Eraikuntzaren sektorean, eta berdin mantendu dira Ingeniaritza zibilarenean. Urte arteko bilakaeran, ordea, lehengaien kostuak % 3,2 igo dira Eraikuntzan eta % 3,4 Ingeniaritza zibilean.


Euskal AEko eraikuntzaren kostuen indizea. Aldakuntza-tasak (p). Abuztua 2025

Excel csv
  Indizea Aldakuntza (%)
    m/m-1 m/m-12
Guztira 121,8 -0,1 2,5
Eraikinak 121,6 -0,1 2,4
Ingeniería civil 122,7 -0,0 2,6
 
Lehengaiak 123,6 -0,1 3,2
Eraikinak 123,3 -0,1 3,2
Ingeniería civil 124,6 -0,0 3,4
 
Laneskua 116,9 0,0 0,4

Oinarria 2021=100

m / m-1 Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko hilaren (m-1) aldean

m/m12 Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko urteko hil beraren (m-12) aldean

(p)Behinbehineko datuak

Data 2025eko Irailaren 25a

Iturria: Eustat. Eraikuntzaren Kostuen Indizea


Eraikuntzaren sektoreak kontsumituriko lehengai nagusien prezioei dagokienez, honako azpisektore hauetan izan ziren urte arteko igoera handienak 2025eko abuztuan: Material eta ekipo elektrikoen fabrikazioa (% 7,6) eta Metalezkoak ez diren beste produktu mineral batzuen fabrikazioa (% 3,7). Aitzitik, sektorean erabilitako Koke-lantegien eta petrolioa fintzeen lehengaien kostua % 5,5 jaitsi da.


Euskal AEn kontsumitutako lehengaien prezioak, sektorearen arabera (A64). Urte arteko aldakuntza-tasa (p). Abuztua 2025

Excel csv
  m / m-12
Ateratze-industriak 2,2
Kokeak eta petrolioa fintzen -5,5
Metalikoak ez diren beste produktu mineral batzuen fabrikazioa 3,7
Produktu metalikoen fabrikazioa, makineria eta ekipoak salbu 2,5
Material eta ekipo elektrikoen fabrikazioa 7,6

Oinarria 2021=100

(p)Behinbehineko datuak

m/m12 Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko urteko hil beraren (m-12) aldean

Data 2025eko Irailaren 25a

Iturria: Eustat. Eraikuntzaren Kostuen Indizea



Informazio gehiago nahi izanez gero:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa Zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko eraikuntzaren kostuak % 0,1 jaitsi dira 2025eko abuztuan

Eragiketa : 
Eraikuntzaren kostuen indizea
Eragiketa kodea : 
182480
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Azaroa 2025
Eguneratze data : 
2025/09/25
Hurrengo eguneratzea : 
2026/01/27
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0024957_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali