2025/09/23ko prentsa-oharra

KANPO-MERKATARITZAKO ESTATISTIKA (ECOMEX). 2025eko uztaila

Linkedinen zabal ezazu Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu BlueSkyen zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko ondasunen esportazioak % 4,1 handitu ziren 2025eko uztailean, eta inportazioak % 6,2


Produktu energetikoen esportazioek, ordea, % 49,4 egin zuten behera


2025eko uztailean, Euskal AEko ondasunen esportazioek % 4,1eko urte arteko hazkundea izan zuten, Eustaten datuen arabera. Zenbatekoa 2.654 milioi eurokoa izan zen, aurreko urteko hilabete bereko 2.550 milioi euroen aldean. Ondasun energetikoen esportazioak % 49,4 murriztu ziren eta ez-energetikoenak % 7,3 handitu ziren.


Araban esportazioak % 10,1 igo dira eta Gipuzkoan % 7,5; aitzitik, Bizkaiko esportazioak % 4,2 jaitsi dira.


Euskal AEko ondasunen kanpo-merkataritzaren bilakaera. Milaka eurotan. Uztaila 2025

Excel csv
  ESPORTAZIOAK INPORTAZIOAK
  Uztaila Uztaila
  2024 2025 Gehikuntza (%) 2024 2025 Gehikuntza (%)
EUSKAL AE            
HILABETEA, GUZTIRA 2.549.994 2.654.119 4,1 2.267.133 2.407.365 6,2
ENERGIAZKO GAIAK 143.813 72.789 -49,4 508.598 468.878 -7,8
ENERGIAZKOAK EZ DIREN GAIAK 2.406.181 2.581.329 7,3 1.758.535 1.938.487 10,2
URTEKO METATUA 18.376.325 18.370.995 -0,0 16.086.967 16.010.798 -0,5
ENERGIAZKO GAIAK 1.256.086 739.911 -41,1 4.342.829 3.329.631 -23,3
ENERGIAZKOAK EZ DIREN GAIAK 17.120.239 17.631.083 3,0 11.744.138 12.681.166 8,0
 
ARABA / ÁLAVA            
HILABETEA, GUZTIRA 778.752 857.081 10,1 552.395 698.580 26,5
URTEKO METATUA 5.353.046 5.804.751 8,4 3.533.777 4.191.805 18,6
 
BIZKAIA            
HILABETEA, GUZTIRA 914.689 876.506 -4,2 1.254.314 1.236.347 -1,4
URTEKO METATUA 7.132.061 6.402.871 -10,2 9.388.265 8.464.338 -9,8
 
GIPUZKOA            
HILABETEA, GUZTIRA 856.554 920.532 7,5 460.423 472.438 2,6
URTEKO METATUA 5.891.218 6.163.372 4,6 3.164.925 3.354.654 6,0

Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika

Data 2025eko Irailaren 23a

Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika


Euskal AEko ondasunen inportazioek % 6,2ko igoera izan zuten eta 2.407 milioi eurora iritsi ziren. Inportazio energetikoek % 7,8 egin zuten behera, baina ez-energetikoek % 10,2 gora.


Merkataritza-saldoa positiboa da (247 milioi euro) eta estaldura-tasa % 110,2koa.


Arabako inportazioak % 26,5 igo dira, eta Gipuzkoakoak % 2,6; baina Bizkaikoak % 1,4 jaitsi dira.


Produktuen araberako analisia (muga-zergen partidak)


Xehetasunetan arreta jarriz, uztailean muga-zergen bost partida esportatzaile nagusiak hauek dira: "10 pertsona baino gutxiagoko turismoak" (310,2 milioi esportatu dira, urte arteko 85,2 milioiko gehikuntzarekin edo % 37,9 gehiago kopuru erlatiboetan); "Salgaiak garraiatzeko ibilgailu automobilak" (170,5 milioi, 38,7 milioiko gehikuntzarekin eta % 29,3ko hazkunde erlatiboarekin); "Ibilgailu automobilen zatiak eta osagarriak" (138,7 milioi, 42,8 milioiko gutxitzearekin, hau da, -% 23,6); "Petrolio-olio finduak" (57,3 milioi esportatu dira, aurreko urtearekin alderatuta 14,6 milioiko murrizketarekin, hau da –% 20,3); eta "Hodietarako txorroten, balbula eta antzeko organoen artikuluak" (54,7 milioi eta % 17,3ko gehikuntzarekin). Partida horiek guztizkoaren % 27,6 hartzen dute eta, guztira, 731,4 milioi euroko balioa dute.


Euskal AEko hileko esportazioen rankinga, arantzel-partiden arabera. Milaka euro (p). Uztaila 2025

Excel csv
  2024 2025 2025 (%) 2025/2024 (%)
ESPORTAZIOAK GUZTIRA 2.549.994 2.654.119 100,0 4,1
10 pertsona baino gutxiagoko turismoak 224.993 310.172 11,7 37,9
Zamak garraiatzeko ibilgailu automobilak 131.794 170.473 6,4 29,3
Automobilentzako zati eta osagarriak 181.456 138.682 5,2 -23,6
Petrolioaren olio finduak 71.959 57.328 2,2 -20,3
Txorrotetarako artikuluak, balbulak eta antzekoak tutuetarako 46.635 54.702 2,1 17,3
Burdinazko edo aleatu gabeko altzairuzko profilak 48.709 48.660 1,8 -0,1
Trenbideetarako eta antzekoetarako bidaiariautoak, ekipaje-furgoiak, posta-autoak eta bestelakoak 37.122 48.458 1,8 30,5
Hodiak eta profilak hutsak, soldadurarik gabe, burdinazko edo altzairuzkoak 52.417 41.435 1,6 -21,0
Burdinbide eta antzekoetarako ibilgailuen parteak 34.886 40.275 1,5 15,4
Kautxuzko pneumatiko berriak 71.659 36.949 1,4 -48,4
Koadroak, taulak eta kontrolerako edo elektrizitate-banaketarako euskarriak 28.119 35.584 1,3 26,5
Turborreaktoreak, turbopropultsatzaileak eta gainerako gas-turbinak, bere piezak eta osagaiak barne 36.690 34.393 1,3 -6,3
Burdina edo altzairuzko gainerako manufakturak 31.947 31.695 1,2 -0,8
Gidaria barne hamar pertsona edo gehiago eramateko ibilgailu automobilak 15.170 31.526 1,2 107,8
Transformadore elektrikoak, bihurgailu estatikoak eta erreaktantzia-bobina 22.491 31.155 1,2 38,5
Igogailuak, eskailera mekanikoak, garraiagailuak, etab. 35.143 31.020 1,2 -11,7
0,2 mm baino gehiagoko lodiera duten aluminiozko xaflak eta tirak 27.905 28.809 1,1 3,2
Biodiesela eta bere nahasketak, petrolio edo mineral bituminoso oliorik gabe edo pisuan % 70etik beherako edukiarekin 18.439 26.112 1,0 41,6
Altzairu herdoilgaitzezko barra eta profilak 21.024 25.909 1,0 23,2
Transmisio-ardatzak, kojineteak, engranajeak, enbrageak, etab. 24.493 24.787 0,9 1,2
Aduana-tarifan berariaz jasota ez dauden merkantziak 27.316 24.036 0,9 -12,0
Xaflen bidez eraikuntzak, barrak, profilak, tutuak eta fundicion-etako, burdinako edo altzairuko antzeko 22.417 23.989 0,9 7,0
Bizarra kentzeko, zorrozteko, harriz lantzeko, artezteko, leuntzeko edo metal edo zermeterako beste akabera-eragiketa batzuk egiteko makina-erremintak 13.732 22.716 0,9 65,4
Ardoa, mahats freskoarena 20.893 21.404 0,8 2,4
Ontziak eta paketatzeko aparatuak garbitzeko, betetzeko, ixteko, etiketatzeko makinak 23.443 20.644 0,8 -11,9

(p)Behinbehineko datuak

Data 2025eko Irailaren 23a

Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika


Araban, "10 pertsona baino gutxiagoko turismoak" (lurralde honetan esportatutako guztizkoaren % 33,2) eta "Salgaiak garraiatzeko ibilgailu automobilak" (zifra globalaren % 19,8), hots, muga-zergen bi partida nagusiek gehikuntza nabarmenak izan dituzte aurreko urtearekin alderatuta, 72,7 milioi euro (% 34,3) eta 37,8 milioi euro (% 28,7) hurrenez hurren. Aitzitik, atzera egin du "Kautxuzko pneumatiko berriak" partidan (34 milioi gutxiago edo -% 74,3), baita "Ibilgailu automobilen zatiak eta osagarriak" partidan ere (-% 38,2 eta 19,1 milioi gutxiago).


Arabako hileko esportazioen rankinga, arantzel-partiden arabera. Milaka euro (p). Uztaila 2025

Excel csv
  2024 2025 2025 (%) 2025/2024 (%)
ESPORTAZIOAK GUZTIRA 778.752 857.081 100,0 10,1
10 pertsona baino gutxiagoko turismoak 212.124 284.802 33,2 34,3
Zamak garraiatzeko ibilgailu automobilak 131.686 169.509 19,8 28,7
Hodiak eta profilak hutsak, soldadurarik gabe, burdinazko edo altzairuzkoak 42.394 35.476 4,1 -16,3
Automobilentzako zati eta osagarriak 50.060 30.916 3,6 -38,2
Ardoa, mahats freskoarena 18.995 19.912 2,3 4,8
Hodiak eta hodien osagarriak [adibidez: loturak (erragailuak), ukondoak, zorroak], nikelezkoak 3.619 18.191 2,1 402,7
Koadroak, taulak eta kontrolerako edo elektrizitate-banaketarako euskarriak 10.869 13.219 1,5 21,6
Motorra duten edo ez duten aireontzien zatiak, tripulatuak izan edo ez, eta satelite eta ibilgailu espazialen zatiak 12.217 12.773 1,5 4,6
Burdinako edo altzairuko beste tutu batzuk eta profil hutsak 13.427 12.640 1,5 -5,9
Kautxuzko pneumatiko berriak 45.816 11.761 1,4 -74,3

(p)Behinbehineko datuak

Data 2025eko Irailaren 23a

Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika


Bizkaian nabarmentzekoa da "Soja-olioaren" hazkundea, 46 mila eurotik (2024ko uztailean) 20,2 milioira (aurtengo uztailean) igaro baita, eta "10 pertsona baino gutxiagoko turismoena" (23,5 milioi esportatu % 100,8ko hazkundea). Aitzitik, Bizkaian esportazio-pisu handiena duten bi partidak murriztu egin dira: "Petrolio-olio finduak" eta "Ibilgailu automobilen zatiak eta osagarriak", % 21,3 eta % 28,5 jaitsi baitira hurrenez hurren, lehenengo kasuan 14,8 milioi euroko atzeraldi absolutuarekin eta bigarrenean 15,1 milioi eurokoarekin.


Bizkaiko hileko esportazioen rankinga, arantzel-partiden arabera. Milaka euro (p). Uztaila 2025

Excel csv
  2024 2025 2025 (%) 2025/2024 (%)
ESPORTAZIOAK GUZTIRA 914.689 876.506 100,0 -4,2
Petrolioaren olio finduak 69.560 54.725 6,2 -21,3
Automobilentzako zati eta osagarriak 53.132 37.995 4,3 -28,5
Turborreaktoreak, turbopropultsatzaileak eta gainerako gas-turbinak, bere piezak eta osagaiak barne 36.446 34.183 3,9 -6,2
Biodiesela eta bere nahasketak, petrolio edo mineral bituminoso oliorik gabe edo pisuan % 70etik beherako edukiarekin 18.439 26.112 3,0 41,6
Kautxuzko pneumatiko berriak 25.277 24.499 2,8 -3,1
10 pertsona baino gutxiagoko turismoak 11.728 23.543 2,7 100,8
Altzairu herdoilgaitzezko barra eta profilak 17.193 22.291 2,5 29,7
Transformadore elektrikoak, bihurgailu estatikoak eta erreaktantzia-bobina 17.874 21.999 2,5 23,1
Soja-olioa 46 20.167 2,3 43.751,3
Berotan ijetzitako produktu lauak, aleatu gabeko eta txapatu edo estali gabeko burdinazkoak edo altzairuzkoak > 599 mm 11.856 19.777 2,3 66,8

(p)Behinbehineko datuak

Data 2025eko Irailaren 23a

Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika


Gipuzkoan aipagarriak dira "Hamar pertsona edo gehiago —gidaria barne— garraiatzeko ibilgailu automobilak" eta "Trenbideetarako eta antzekoetarako bidaiari-autoak, bagajeak, posta eta abar" atalen igoerak, 16,1 eta 11,2 milioi euro gehiago baitira aldi berak alderatuz; hau da, % 106,2ko eta % 30,3ko hazkundeak izan dira hurrenez hurren. Aitzitik, behera egin dute "Ibilgailu automobilen zatiak eta osagarriak" partida nagusiko esportazioek (–% 10,9).


Gipuzkoako hileko esportazioen rankinga, arantzel-partiden arabera. Milaka euro (p). Uztaila 2025

Excel csv
  2024 2025 2025 (%) 2025/2024 (%)
ESPORTAZIOAK GUZTIRA 856.554 920.532 100,0 7,5
Automobilentzako zati eta osagarriak 78.265 69.770 7,6 -10,9
Trenbideetarako eta antzekoetarako bidaiariautoak, ekipaje-furgoiak, posta-autoak eta bestelakoak 37.077 48.311 5,2 30,3
Burdinazko edo aleatu gabeko altzairuzko profilak 46.352 44.547 4,8 -3,9
Txorrotetarako artikuluak, balbulak eta antzekoak tutuetarako 33.475 41.453 4,5 23,8
Burdinbide eta antzekoetarako ibilgailuen parteak 31.058 37.145 4,0 19,6
Gidaria barne hamar pertsona edo gehiago eramateko ibilgailu automobilak 15.170 31.279 3,4 106,2
Igogailuak, eskailera mekanikoak, garraiagailuak, etab. 29.929 26.001 2,8 -13,1
Bizarra kentzeko, zorrozteko, harriz lantzeko, artezteko, leuntzeko edo metal edo zermeterako beste akabera-eragiketa batzuk egiteko makina-erremintak 13.555 22.667 2,5 67,2
Burdina edo altzairuzko gainerako manufakturak 19.686 21.435 2,3 8,9
Ontziak eta paketatzeko aparatuak garbitzeko, betetzeko, ixteko, etiketatzeko makinak 22.520 19.385 2,1 -13,9

(p)Behinbehineko datuak

Data 2025eko Irailaren 23a

Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika


Inportazioak aztertuz gero, ikusten da hirugatik biderkatu direla "10 pertsona baino gutxiagoko turismoen" erosketa (% 190,0), 33,5 milioitik 97,1 milioira pasatuz. Halaber, asko hazi dira "Metal preziatuzko bitxigintzako gaiak, baita estaliak edo xaflatuak ere" (% 471,8; eta 33,3 milioi, inportatuak) eta "Petrolio-olio finduak" (% 18,3; eta 108 milioira iritsiz). Partida garrantzitsuenak, "Petrolio edo mineral bituminosoko olio gordinak", % 12,1 egin du behera (359,5 milioi euro inportatu ditu). Horrez gain, lehenengo hamar partidetatik beste bik atzerakada nabarmenak izan dituzte balio absolutuetan: "Ibilgailu automobilen zatiak eta osagarriak" (-% 11,7 eta 10,3 milioi gutxiago) eta "Berotan ijeztutako produktu lauak, aleatu gabeko eta xaflatu edo estali gabeko burdinazkoak edo altzairuzkoak > 599 mm" (-% 36,0 eta 26,1 milioi gutxiago).


Jatorri/helmuga herrialdeak, 2025eko uztaila


Hilabete honetan, ranking esportatzailearen lehen postuetan honako hauek daude:


-Alemania: 431,5 milioiko balioa duten produktuak jaso ditu gure erkidegotik, % 103,9ko estaldura-tasarekin.

-Frantzia: 359,1 milioi euroko ondasunak esportatu dira herrialde horretara, % 191,8ko estaldura-tasarekin.

-Erresuma Batua: 188,9 milioi euroko balioagatik esportatu da, % 339,5eko estaldura-tasarekin.

-Estatu Batuak: gure esportazioetatik 162,9 milioi herrialde horretara bideratu dira, eta estaldura-tasa % 166,0koa izan da.

-Italia: herrialde horretara 156,5 milioi euroko salmentak egin dituzte, % 141,4ko estaldura-tasarekin.


Bost herrialde horiek esportazioen guztizkoaren % 48,9 hartzen dute; horietako hiru EB27koak dira eta bertan biltzen da esportazioen % 59.


2025eko lehen zazpi hilabeteetako metatuan, esportazioek 5.331 euro egin dute atzera 2024ko aldi berarekin alderatuta, eta 2.360 milioi euroko merkataritza-saldo positiboa izan dute


Lehenengo zazpi hilabeteetan, eta Euskal AEko esportazioek ia ez dute aldaketarik izan (% -0,03) aurreko urteko aldi beraren aldean, hau da, 5.331 milioi euro gutxiago izan dira. Esportazioen zenbatekoa, berriz, 18.371 milioikoa izan da aldi horretan.


Bizkaiko esportazioak Euskal AEko handienak dira, 6.402,9 milioi euro guztira; Gipuzkoakoak 6.163,4 miloi euro eta Arabakoak 5.804,8 milioi euro.


Produktu mota kontuan hartuta, Euskal AE osoan "Produktu ez-energetikoak" izan ziren nagusi esportazioan, 17.631,1 milioi eurorekin, 2024ko lehen zazpi hilabeteetan baino % 3,0 gehiago. Hazkunde hori ez zen homogeneoa izan; Bizkaiko esportazioak % 10,2 jaitsi ziren bitartean, Arabako eta Gipuzkoako esportazioek aurreko urtekoak gainditu zituzten, % 8,4an eta % 4,6an, hurrenez hurren. Era berean, "Produktu energetikoen" esportazioek % 41,1eko atzerapena izan dute urte arteko konparazioan.


"10 pertsona baino gutxiagoko turismoak" partida esportazioen artean liderra da 2.038,3 milioi merkaturaturekin, eta % 39,0ko igoera izan du. 25 partida nagusien artean, hazkunde esportatzaile handienak —% 100etik gorakoak— honako hauetan eman dira: "Trenbideetarako eta antzekoetarako bidaiari-autoak, bagajeak, posta eta abar" (278,4 milioi euro esportatu eta % 106,4 gehiago); ondoren datoz "Soja-olioa" (139,6 milioi euro esportatu eta % 156,3 gehiago) eta "Trenbide edo antzekoetarako ibilgailuen parteak" (319,7 milioi euro esportatuta —aurreko urteko aldi berean baino 153,1 milioi euro gehiago—).Beste aurrerapen nabarmen batzuk partida hauetan eman dira: "Turborreaktoreak, turbopropultsatzaileak eta gainerako gas-turbinak, horien zatiak eta osagaiak barne" (42,4 milioi euro gehiago) eta "Hodietarako txorroten, balbula eta antzeko organoen artikuluak" (46,0 milioi euro gehiago).


Aitzitik, partida nagusietako hirutan atzerapenak izan dira: "Ibilgailu automobilen zatiak eta osagarriak" (–% 11,9 eta 164,3 milioi gutxiago), "Kautxuzko pneumatiko berriak" (–% 29,0 eta 187,2 milioi gutxiago) eta "Petrolio-olio finduak" (–% 34,2 eta 325,8 milioi gutxiago).


Euskal AEko esportazioen rankinga, arantzel-partiden arabera, urteko metatua (p). Uztaila 2025

Excel csv
  Kodea Izendapena Mila euro
 
    ESPORTAZIOAK GUZTIRA 18.370.995
1 8703 10 pertsona baino gutxiagoko turismoak 2.038.283
2 8708 Automobilentzako zati eta osagarriak 1.212.524
3 8704 Zamak garraiatzeko ibilgailu automobilak 928.728
4 2710 Petrolioaren olio finduak 626.230
5 4011 Kautxuzko pneumatiko berriak 458.733
6 7216 Burdinazko edo aleatu gabeko altzairuzko profilak 361.928
7 8481 Txorrotetarako artikuluak, balbulak eta antzekoak tutuetarako 355.477
8 7304 Hodiak eta profilak hutsak, soldadurarik gabe, burdinazko edo altzairuzkoak 330.912
9 8607 Burdinbide eta antzekoetarako ibilgailuen parteak 319.744
10 8411 Turborreaktoreak, turbopropultsatzaileak eta gainerako gas-turbinak, bere piezak eta osagaiak barne 280.164
11 8605 Trenbideetarako eta antzekoetarako bidaiariautoak, ekipaje-furgoiak, posta-autoak eta bestelakoak 278.361
12 7606 0,2 mm baino gehiagoko lodiera duten aluminiozko xaflak eta tirak 238.921
13 8504 Transformadore elektrikoak, bihurgailu estatikoak eta erreaktantzia-bobina 222.468
14 7326 Burdina edo altzairuzko gainerako manufakturak 222.145
15 8537 Koadroak, taulak eta kontrolerako edo elektrizitate-banaketarako euskarriak 206.416
16 9990 Aduana-tarifan berariaz jasota ez dauden merkantziak 192.700
17 8428 Igogailuak, eskailera mekanikoak, garraiagailuak, etab. 176.226
18 8702 Gidaria barne hamar pertsona edo gehiago eramateko ibilgailu automobilak 166.223
19 7222 Altzairu herdoilgaitzezko barra eta profilak 159.912
20 8501 Motor eta sorgailu elektrikoak (ekipo elektrogenoak izan ezik) 149.762
21 7325 Galdaketa, burdina edo altzairuzko beste manufaktura moldeatu batzuk 146.609
22 8483 Transmisio-ardatzak, kojineteak, engranajeak, enbrageak, etab. 144.692
23 8301 Metal arruntezko giltzarrapo, sarraila, morroilo eta giltzak 140.580
24 1507 Soja-olioa 139.572
25 7306 Burdinako edo altzairuko beste tutu batzuk eta profil hutsak 138.028

(p)Behinbehineko datuak

Data 2025eko Irailaren 23a

Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika


2025eko lehen zazpi hilabete hauetako rankingaren arabera, Alemania da herrialde hartzaile nagusia, esportatutako guztizkoaren % 15,1ekin 2.775,8 milioi euroko balio baterako. Herrialde horretatik oso hurbil dago Frantzia, 2.701,2 milioi eurorekin eta esportatutako guztizkoaren % 14,7rekin. Ondoren datoz Erresuma Batua (1.203,3 milioi eta % 6,5), Estatu Batuak (1.106,8 milioi eta % 6,0) eta Italia (1.086,2 milioi, % 5,9); bost herrialde horien artean Euskadiko esportazioen % 48,3 biltzen da.


Euskal AE osorako inportazioen metatua 16.011 milioi euro ingurukoa da. Urte arteko alderaketa eginez gero, ikusten da aurreko urteko aldi berean erregistratutakoa baino 76 milioi euro gutxiago dela. Jaitsiera horren arrazoia da Bizkaiak (8.464 milioi) % 9,8 gutxiago inportatu duela (924 milioi). Bestalde, Arabako inportazioak 658 milioi euro (4.191,8 milioi guztira), eta Gipuzkoakoak 189,7 milioi euro (3.354,7 milioi euro guztira) igo ziren.


"Produktu ez-energetikoak" partidaren inportazioa % 8,0 igo da, baina "Produktu energetikoen" partidarena % 23,3 jaitsi da.


Euskal AEko ondasunen kanpo-merkataritzak, 2025eko urtarriletik uztailera, 2.360 milioi euroko saldo positiboa izan du, eta estaldura-tasa % 114,7 izatera heldu da.






Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa Zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62

 

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko ondasunen esportazioak % 4,1 handitu ziren 2025eko uztailean, eta inportazioak % 6,2

Eragiketa : 
Kanpo-merkataritzaren estatistika
Eragiketa kodea : 
143101
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Urria 2025
Eguneratze data : 
2025/09/23
Hurrengo eguneratzea : 
2026/01/20
Eragiketa mota : 
Beste batzuk
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0024955_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali