HomeGaiakEzkontzakPrentsa Oharrak Euskal Autonomia Erkidegoan...

2025/09/22ko prentsa-oharra

EZKONTZEN ESTATISTIKA I/2025


Linkedinen zabal ezazu Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu BlueSkyen zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal Autonomia Erkidegoan 1.247 ezkontza izan ziren 2025eko lehen hiruhilekoan, aurreko urtean baino % 16,8 gehiago


Martxoan, ezkontzek % 29,2 egin zuten gora


Eustaten datuen arabera, 2025eko lehen hiruhilekoan 1.247 ezkontza izan ziren Euskal AEn, hau da, aurreko urteko hiruhileko berean (1.068) baino % 16,8 gehiago. Bizkaian 602 ezkontza erregistratu ziren, duela urtebete baino % 15,3 gehiago; Gipuzkoan 440, % 23,9 gehiago; eta Araban 171, % 20,4 gehiago. Gainerakoak (34) Euskal AEtik kanpo erregistratu ziren —aurreko urtean baino % 30,6 gutxiago—.


Ezkontza guztietatik 1.198 sexu desberdineko pertsonen artekoak izan ziren (% 96,1) eta 49 sexu bereko pertsonen artekoak (% 3,9) —29 gizonen artekoak eta 20 emakumeen artekoak—.Bestalde, ezkontza zibilak % 98 izan ziren. Ehuneko hori % 97,8koa izan zen 2024ko hiruhileko berean.


Hilabeteen arabera, ezkontzen kopuruak gora egin zuen hiru hilabeteetan, igoerarik handiena martxoan izan zen arren, % 29,2. Urtarrilean eta otsailean ezkontzak % 6,3 eta % 7,8 igo ziren, hurrenez hurren.



Senarren % 90,4k eta emazteen % 85,4k 30 urte edo gehiago zituzten


2025eko lehen hiruhilekoan izandako 1.247 ezkontzetan, bizilekua Euskal Autonomia Erkidegoan zuten 1.214 gizon eta 1.197 emakume ezkondu ziren; gainerako ezkontideak kanpoan bizi ziren. 977 senarrentzat (% 80,5) lehen ezkontza izan zen; 222 dibortziatu eta 15 alargun berriro ezkondu ziren. Lehen aldiz ezkondu ziren emakumeen ehunekoa gizonena baino handiagoa izan zen, 985 emakume ezkondu baitziren (% 82,3); ezkondutako dibortziatuak 200 izan ziren eta ezkondutako alargunak 12.


Ezkontideak adinaren arabera sailkatuz gero, ikus daiteke senarren % 90,4k 30 urte edo gehiago zituela; emazteen artean, berriz, % 85,4ra jaisten da ehuneko hori. Aurreko urteko aldi berarekin alderatuta, proportzio hori jaitsi egin da, bai gizonezkoetan (2024an % 90,8), bai emakumezkoetan (2024an % 86).


Behera egin du atzerriko nazionalitatea duten ezkongaien ehunekoak


2025eko lehen hiruhilekoan, emakumezko ezkonberrien % 17k eta gizonezko ezkonberrien % 15,7k atzerriko nazionalitatea zuten. Ehuneko hori jaitsi egin da 2024ko aldi berarekin alderatuta, bai emazteen kasuan, bai senarren kasuan, aldi hartan % 20,1 eta % 16,3 izan baitziren hurrenez hurren.


Egoiliarren ezkontzak, inskripzio-lurraldearen, ezkontza-motaren, ospatzeko moduaren, aurreko egoera zibilaren, adinaren eta ezkontza-hilabetearen arabera (1). 2025/I

Excel csv
  2025/I 2024/IV 2024/I
  KOP % KOP % Gehikuntza (%) KOP % Gehikuntza (%)
Ezkontzak 1.247 100,0 1.672 100,0 -25,4 1.068 100,0 16,8
 
   Araba / Álava 171 13,7 230 13,8 -25,7 142 13,3 20,4
   Bizkaia 602 48,3 788 47,1 -23,6 522 48,9 15,3
   Gipuzkoa 440 35,3 578 34,6 -23,9 355 33,2 23,9
   Euskal AEtik kanpo 34 2,7 76 4,5 -55,3 49 4,6 -30,6
Sexu desberdineko pertsonen artean 1.198 96,1 1.598 95,6 -25,0 1.030 96,4 16,3
   Kanonikoak 25 2,0 108 6,5 -76,9 24 2,2 4,2
   Zibilak 1.173 94,1 1.490 89,1 -21,3 1.006 94,2 16,6
Sexu bereko pertsonen artean 49 3,9 74 4,4 -33,8 38 3,6 28,9
      Gizon artean 29 2,3 37 2,2 -21,6 20 1,9 45,0
      Emakume artean 20 1,6 37 2,2 -45,9 18 1,7 11,1
 
Senar-emazteak 1.214 100,0 1.605 100,0 -24,4 1.032 100,0 17,6
   Ezkongabea 977 80,5 1.302 81,1 -25,0 826 80,0 18,3
   Alargunak 15 1,2 14 0,9 7,1 19 1,8 -21,1
   Dibortzuatuak 222 18,3 289 18,0 -23,2 187 18,1 18,7
   < 30 urte 117 9,6 151 9,4 -22,5 95 9,2 23,2
30 - 39 urte 460 37,9 641 39,9 -28,2 384 37,2 19,8
   ≥ 40 urte 637 52,5 813 50,7 -21,6 553 53,6 15,2
   Espainiarrak 1.024 84,3 1.377 85,8 -25,6 864 83,7 18,5
   Atzerriko nazionalitatea 190 15,7 228 14,2 -16,7 168 16,3 13,1
Jaiotza-herrialdea Espainia 931 76,7 1.276 79,5 -27,0 780 75,6 19,4
Jaiotza-herrialdea beste bat 283 23,3 329 20,5 -14,0 252 24,4 12,3
 
Emazteak 1.197 100,0 1.615 100,0 -25,9 1.017 100,0 17,7
   Ezkongabea 985 82,3 1.335 82,7 -26,2 805 79,2 22,4
   Alargunak 12 1,0 9 0,6 33,3 13 1,3 -7,7
   Dibortzuatuak 200 16,7 271 16,8 -26,2 199 19,6 0,5
   < 30 urte 175 14,6 243 15,0 -28,0 143 14,1 22,4
30 - 39 urte 499 41,7 681 42,2 -26,7 426 41,9 17,1
   ≥ 40 urte 523 43,7 691 42,8 -24,3 448 44,1 16,7
Espainiarrak 994 83,0 1.367 84,6 -27,3 813 79,9 22,3
Atzerriko nazionalitatea 203 17,0 248 15,4 -18,1 204 20,1 -0,5
Jaiotza-herrialdea Espainia 843 70,4 1.179 73,0 -28,5 701 68,9 20,3
Jaiotza-herrialdea beste bat 354 29,6 436 27,0 -18,8 316 31,1 12,0
 
Ezkontzaren hilabetea                
Urtarrila 285 22,8       268 25,1 6,3
Otsaila 360 28,9       334 31,3 7,8
Martxoa 602 48,3       466 43,6 29,2

(1)Hiruhileko honetako eta aurreko hiruhilekoko datuak behin-behinekoak dira. Aldaketak oraingo hiruhilekoaren aldean dira

Data 2025eko Irailaren 22a

Iturria: Eustat. Ezkontzen Estatistika






Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.es Tel: 945 01 75 62
 

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal Autonomia Erkidegoan 1.247 ezkontza izan ziren 2025eko lehen hiruhilekoan, aurreko urtean baino % 16,8 gehiago

Eragiketa : 
Ezkontzen estatistika
Eragiketa kodea : 
010304
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
ii/2025
Eguneratze data : 
2025/09/22
Hurrengo eguneratzea : 
2026/02/16
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0024952_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali