2025/10/20ko prentsa-oharra

ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA. Hotelak. 2025eko iraila

Linkedinen zabal ezazu Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu BlueSkyen zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

2025eko irailean Euskal AEko hotel-establezimenduetako ostatu-gauek % 2,3 egin dute gora 2024ko irailaren aldean


2025eko udako hiru hilabeteetan metatutako ostatu-gauen kopurua 2024an baino % 1,9 handiagoa izan da


Eustaten datuen arabera, 2025eko irailean % 1,3 igo dira sarrerak Euskal AEko hotel-establezimenduetan eta % 2,3 ostatu-gauak urte arteko terminoetan. Erregistratutako 364.088 sarrerek 748.708 ostatu-gau izatea eragin dute guztira.


Sarreren % 55,8 eta ostatu-gauen % 56,9 jatorri atzerritarrekoak izan dira; hala, sarrerak % 2,7 eta ostatu-gauak % 5,6 igo dira, urte arteko terminoetan.


Euskal AEko hotel-establezimenduetako sarrerak, gaualdiak eta batez besteko egonaldia. Iraila 2025

Excel csv
  Sarrerak Gaualdiak Batez-besteko egonaldia
  2025/09 m/m-12 (%) 2025/09 m/m-12 (%) 2025/09 2024/09
EUSKAL AE 364.088 1,3 748.708 2,3 2,06 2,04
Estatukoak 161.020 -0,5 322.683 -1,8 2,00 2,03
Atzerritarrak 203.068 2,7 426.025 5,6 2,10 2,04
 
Araba/Álava 46.149 -10,7 104.096 2,1 2,26 1,97
Estatukoak 28.882 -13,2 64.262 -4,5 2,22 2,02
Atzerritarrak 17.267 -6,1 39.834 14,9 2,31 1,88
Vitoria-Gasteiz 33.218 -14,6 79.632 -0,0 2,40 2,05
 
Bizkaia 170.893 7,4 332.505 5,0 1,95 1,99
Estatukoak 73.463 5,6 136.318 0,1 1,86 1,96
Atzerritarrak 97.430 8,8 196.187 8,6 2,01 2,02
Bilbao 114.954 9,9 230.290 6,9 2,00 2,06
 
Gipuzkoa 147.046 -1,1 312.107 -0,4 2,12 2,11
Estatukoak 58.675 -0,6 122.103 -2,5 2,08 2,12
Atzerritarrak 88.371 -1,4 190.004 1,1 2,15 2,10
Donostia / San Sebastian 88.412 -6,7 199.926 -5,3 2,26 2,23

M/m12 Behatutako azken hilabetean izandako urte arteko aldakuntza-tasa (m), aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta (m-12)

Data 2025eko Urriaren 20a

Iturria: Eustat. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta


Araban 46.149 sarrera eta 104.096 ostatu-gau erregistratu dira, hau da, sarreretan urte batetik bestera % 10,7ko jaitsiera izan da, baina ostatu-gauetan % 2,1eko igoera. Gipuzkoan sarrerak % 1,1 jaitsi dira eta ostatu-gauak % 0,4, guztira 147.046 sarrera eta 312.107 ostatu-gau izan direlarik. Bizkaian, 170.893 sarrera erregistratu dira 2025eko irailean, 2024ko irailean baino % 7,4 gehiago, eta 322.505 ostatu-gau, aurreko urteko hilabete berean baino % 5,0 gehiago.


Hiriburuen arabera, sarreren kopuruak behera egin du Gasteizen (% 14,6) eta Donostian (% 6,7); Bilbon, berriz, gora egin du (% 9,9). Ostatu-gauei dagokienez, aurreko urteko irailaren aldean, % 5,3 jaitsi dira Donostian, ez dira aldatu Gasteizen, eta % 6,9 igo dira Bilbon.


Euskal AEko hotel-establezimenduetan batez besteko egonaldia, 2025eko irailean, 2,06 egunekoa izan da, aurreko urteko hil berean izandakoa (2,04 egun) baino pixka bat handiagoa.


Euskal AEko hotel-establezimenduetako betetze-mailak eta errentagarritasuna. Iraila 2025

Excel csv
  Betetze-mailak (%) Errentagarritasuna
  plazen arabera gelaka ADR (eurotan) RevPAR (eurotan)
  2025/09 p.p. * 2025/09 p.p. * 2025/09 m/m-12 (%) 2025/09 m/m-12 (%)
EUSKAL AE 66,6 0,3 80,8 1,0 146,58 8,5 118,37 9,8
 
Araba/Álava 63,1 1,1 85,0 6,1 100,80 9,5 85,64 17,8
Vitoria-Gasteiz 61,9 0,1 88,0 6,0 82,65 14,7 72,75 23,2
 
Bizkaia 66,2 1,9 80,1 1,3 131,32 9,8 105,22 11,5
Bilbao 72,6 2,0 86,6 1,2 149,19 10,5 129,15 12,1
 
Gipuzkoa 68,2 -1,6 80,0 -1,1 180,10 8,4 144,12 6,9
Donostia / San Sebastian 73,0 -4,1 83,8 -5,1 231,69 12,9 194,07 6,4

p.p.*= aurreko urteko hilabete berarekiko portzentajezko puntuko aldea

M/m12 Behatutako azken hilabetean izandako urte arteko aldakuntza-tasa (m), aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta (m-12)

Data 2025eko Urriaren 20a

Iturria: Eustat. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta


Irailean okupazio-maila, Euskal AE osoan, % 66,6koa izan da plazen arabera neurtuta, eta % 80,8koa logelen arabera neurtuta. 2024ko irailarekin alderatuta, ehuneko 0,3 eta 1,0 puntu igo dira, hurrenez hurren.


ADR edo eguneko batez besteko tarifa (bainugela duen logela bikoitz bati aplikatua, ostatu hutseko erregimenean) 146,6 eurokoa izan da 2025eko irailean Euskal AEn, hau da, % 8,5eko igoera aurreko urteko irailarekin alderatuta. ADRa 180,1 eurotan kokatu da Gipuzkoan, 131,3 eurotan Bizkaian eta 100,8 eurotan Araban. Hiriburuen arteko aldeak are handiagoak izan dira: ADRa 231,7 eurokoa izan da Donostian, 149,2 eurokoa Bilbon eta 82,7 eurokoa Gasteizen.


Euskal AEko hotel-establezimenduetan, 2025eko irailean, RevPar edo logela eskuragarri bakoitzeko batez besteko diru-sarrerak 118,4 euro izan dira, aurreko urteko hil berean baino % 9,8 gehiago.


Urteko metatua


Aurtengo orain arteko aldi metatuan (2025eko urtarrila-iraila), aurreko urteko aldi metatu beraren aldean, sarrerak % 3,3 handitu dira eta ostatu-gauak % 3,9. Batez besteko egonaldia bederatzi hilabeteko tarte horretan 2,00 egunekoa izan da 2025. urtean, aurreko urteko aldi berean ikusitako 1,99 egunen oso antzekoa.


Okupazio-maila, urtean igarotako hiru hiruhilekoetan, % 60,4koa izan da plazen arabera neurtuta, eta % 71,6koa logelen arabera neurtuta, aurreko urteko aldi metatu berekoak baino ehuneko 1,0 eta 1,1 puntu handiagoa, hurrenez hurren.


2025eko udarako balantzea



Udako hiru hilabeteetan, logelen okupazio-maila % 82,8koa izan da, 2024ko udakoa baino ehuneko 0,7 puntu handiagoa


Udako hiru hilabeteetan (2025eko uztaila, abuztua eta iraila), Euskal AEko hotel-establezimenduetan 1.189.309 sarrera erregistratu dira, eta guztira, 2.507.719 ostatu-gau eragin dituzte; beraz, aurreko urteko aldi metatu beraren aldean % 1,4 eta % 1,9 gehitu dira, hurrenez hurren.


Euskal AEko hotel-establezimenduetako sarrerak, gaualdiak, batez besteko egonaldia eta okupazio-mailak, jatorriaren arabera. Uda(*). 2025

Excel csv
  Sarrerak Gaualdiak Batez-besteko egonaldia Betetze-mailak (%)
    plazen arabera gelaka
  2025 2025/2024 (%) 2025 2025/2024 (%) 2025 2025/2024 (%) 2025 p.p. * 2025 p.p. *
EUSKAL AE 1.189.309 1,4 2.507.719 1,9 2,11 2,10 72,3 -0,0 82,8 0,7
Estatukoak 523.723 -1,8 1.113.184 -3,0 2,13 2,15 - - - -
Atzerritarrak 665.586 4,1 1.394.535 6,2 2,10 2,05 - - - -
 
Araba/Álava 155.699 -8,6 332.264 -2,7 2,13 2,00 65,8 -2,0 83,5 3,2
Estatukoak 93.381 -9,5 207.242 -7,2 2,22 2,17 - - - -
Atzerritarrak 62.318 -7,4 125.022 5,8 2,01 1,76 - - - -
Vitoria-Gasteiz 115.583 -11,8 258.103 -4,6 2,23 2,06 68,8 -6,8 87,4 0,7
 
Bizkaia 551.306 5,7 1.109.240 4,2 2,01 2,04 71,3 1,4 81,3 0,7
Estatukoak 242.621 2,7 488.737 -0,7 2,01 2,08 - - - -
Atzerritarrak 308.685 8,1 620.503 8,4 2,01 2,00 - - - -
Bilbao 368.625 7,1 746.391 5,8 2,02 2,05 73,2 2,7 82,7 -2,7
 
Gipuzkoa 482.304 0,4 1.066.215 1,1 2,21 2,20 75,6 -0,9 84,3 -0,3
Estatukoak 187.721 -3,2 417.205 -3,4 2,22 2,23 - - - -
Atzerritarrak 294.583 2,8 649.010 4,2 2,20 2,17 - - - -
Donostia / San Sebastian 287.838 -3,5 679.986 -2,6 2,36 2,34 84,8 1,8 90,4 -0,0

(*)Uztaila, abuztua eta iraila

p.p.*= aurreko urteko hilabete berarekiko portzentajezko puntuko aldea

Data 2025eko Urriaren 20a

Iturria: Eustat. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta


Atzerriko pertsonen sarrerak % 4,1 igo dira 2024ko udarekin alderatuta, eta ostatu-gauak % 6,2.


Araban, 332.264 ostatu-gau izan dira hiru hilabete horietan, iazko udan baino % 2,7 gutxiago. Gipuzkoan, urte batetik bestera % 1,1 igo ondoren, 1.066.215 ostatu-gau zenbatu dira guztira. Bizkaian, 1.109.240 ostatu-gau zenbatu dira guztira, aurreko urteko udan baino % 4,2 gehiago.


2025eko uda honetarako kalkulatutako batez besteko egonaldia 2,11 egunekoa izan da, aurreko urteko udan ikusitako 2,10 eguneko egonaldien zertxobait gainetik.


Euskal AEko hotel-establezimenduetako plazen okupazio-maila % 72,3ra iritsi da plazen arabera neurtuta, eta % 82,8ra logelen arabera neurtuta; horrek esan nahi du ehuneko 0,0 eta 0,7 puntuko aldakuntza izan dela, hurrenez hurren, 2024ko udako datuen aldean.


Lurralde historikoei dagokienez, Gipuzkoa nabarmentzen da plazakako betetze-maila kontuan hartuta (% 75,6), ondoren Bizkaia (% 71,3) agertzen eta, azkenik, Araba (% 65,8). Logelen arabera neurtzean, okupazio-maila % 84,3koa da Gipuzkoan, % 83,5ekoa Araban eta % 81,3koa Bizkaian.


Hiriburuen arabera, Donostian izan da okupaziorik handiena, % 84,8koa plazen arabera neurtzean eta % 90,4koa logelen arabera neurtzean. Bilbon, okupazio-mailak % 73,2koak izan dira plazen arabera neurtuta, eta % 82,7koak logelen arabera; eta, azkenik, Gasteizen, % 68,8koak eta % 87,4koak izan dira, hurrenez hurren.


Informazio-oharra


2025eko irailean hotelen ETHren erantzun-tasa % 93,5ekoa izan da. Eustatek eskerrak eman dizkie inkesta honetan parte hartu duten establezimendu guztiei.


Euskal AEko turismoko datu-esploratzailea. Hotel-establezimenduak


(1) Batez besteko egonaldia bidaiariek gaua igarotzen duten establezimenduetan batez beste ematen duten egun kopuruari dagokio, eta ez Euskal AEn ematen duten egonaldi osoaren iraupenari.


Informazio gehiago nahi izanez gero:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2025eko irailean Euskal AEko hotel-establezimenduetako ostatu-gauek % 2,3 egin dute gora 2024ko irailaren aldean

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Azaroa 2025
Eguneratze data : 
2025/10/20
Hurrengo eguneratzea : 
2026/01/22
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0025057_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali