2025/10/03ko prentsa-oharra

INDUSTRIA-PRODUKZIOAREN INDIZEA. 2025EKO ABUZTUA

Linkedinen zabal ezazu Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu BlueSkyen zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal Autonomia Erkidegoko industria-jarduera % 1,8 murriztu da 2025eko abuztuan


Aurreko hilaren —2025eko uztaila— aldean, industria-produkzioa % 0,1 handitu da


Eustaten datuen arabera, 2025eko abuztuan Euskal Autonomia Erkidegoko industria-produkzioa aurreko urteko hil berean izandakoa baino % 1,8 txikiagoa izan da, lan-egutegi homogeneoari dagokionez.


Aurreko hilabetearekin alderatuz gero, Euskal Autonomia Erkidegoko industria-jarduera % 0,1 handitu da azken hilabetean, urtaroen eragina zuzendu ondoren.



Ondasunen helburu ekonomikoaren arabera, Kontsumo-ondasunetan produkzioak urte arteko portaera negatiboa izan du 2025eko abuztuan, eta produkzioa % 2,0 murriztu da sektore osoa kontuan hartuta. Jaitsiera hori batez ere Kontsumo ez-iraunkorreko ondasunen portaerak eragin du, horien produkzioa % 3,8 jaitsi baita; izan ere, Kontsumo iraunkorreko ondasunen produkzioa % 7,6 handitu da, 2024ko abuztuko datuekin alderatuta. Kontsumo iraunkorreko ondasunen artean, besteak beste, altzarien eta etxeko tresnen fabrikazioa sartzen da. Kontsumo ez-iraunkorreko ondasunen artean, bestalde, elikagaiak prozesatzeko eta kontserbatzeko jarduerak, garbiketa- eta higiene-produktuen fabrikazioa, farmazia-produktuak eta janzteko arropen produkzioa agertzen dira.


Ekipamenduko ondasunen produkzioa (ibilgailu motordunen fabrikazioa, tren-makinen eta trenbide-materialen eraikuntza eta aeronautikaren edo itsasontzien eraikuntza barne hartzen dira) % 1,7 jaitsi da aurreko urteko abuztuaren aldean.


Bitarteko ondasunetan (metalurgia eta metalezko produktuen fabrikazioa, industria kimikoa eta kautxuzko eta plastikozko produktuen fabrikazioa barne hartzen dira) produkzioa % 0,4 jaitsi da urte artean.


Azkenik, Energiaren produkzioa % 5,4 jaitsi da 2025eko abuztuan, aurreko urteko hil beraren aldean. Sektore honetan sartzen dira energia elektrikoaren produkzioa eta hornidura eta petrolioa fintzea.


Euskal AEko Industria produkzioaren indizea lurralde historikoaren eta ondasunen helburu ekonomikoaren arabera. Aldakuntza-tasak (p). Abuztua 2025

Excel csv
  Egutegi eraginak zuzendutako datuak Datu desestazionalizatuak
  m / m-12 Am / A(m-12) m / m-1
Indize orokorra      
Euskal AE -1,8 -1,1 0,1
Araba/Álava -2,4 -3,2 0,5
Bizkaia -3,0 -1,1 -1,6
Gipuzkoa -0,1 -0,1 1,6
ONDASUNEN HELBURU EKONOMIKOAREN ARABERAKO INDIZEAK      
Kontsumo-ondasunak -2,0 1,0 -2,5
Kontsumoondasun iraunkorrak 7,6 -1,5 0,2
Kontsumoondasun ez-iraunkorrak -3,8 1,6 -3,1
Ekipo-ondasunak -1,7 -0,3 -3,5
Bitarteko ondasunak -0,4 -1,7 1,8
Energia -5,4 -6,2 -2,6

(p)Behinbehineko datuak

m/m12 Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko urteko hil beraren (m-12) aldean

Am / A(m-12) Urte arteko aldakuntza-tasa , urtarriletik behatutako azken hilera arte metatutako aldian (Am), aurreko urtean pilatutako aldi beraren (A(m-12)) aldean

m / m-1 Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko hilaren (m-1) aldean

Data 2025eko Urriaren 3a

Iturria: Eustat. Industria-produkzioaren indizea


Industria-produkzioaren indizearen urte arteko bilakaera 2025eko abuztuan negatiboa izan da hiru lurraldeetan: Bizkaian % 3,0 murriztu da, Araban % 2,4 eta Gipuzkoan % 0,1.


Maila bereiziagoan, Euskal AEko industrian pisu handiena duten sektoreen artean, 2025eko abuztuan, urte artean, produkzioaren hazkuntza handiena sektore hauek izan dute: Materiala eta ekipo elektronikoa eta Metalurgia eta produktu metalikoak; % 9,3ko eta % 2,6ko igoerekin, hurrenez hurren. Aldiz, produkzioaren urte arteko murrizketa nabarmenenak Energia elektrikoa, gasa eta lurruna (% 10,9) eta Zura, papera eta arte grafikoak (% 9,9) sektoreetan izan dira.


Euskal AEko Industria produkzioaren indizea. Sektore A38 nagusiak (1). Urte arteko hazkunde-tasa (p). Abuztua 2025

Excel csv
  m / m-12
Elikadura ind., edariak, tabakoa -2,7
Zurgintza, papera eta arte grafikoak -9,9
Kautxua eta plastikoak -5,0
Metalurgia eta produktu metalikoak 2,6
Materiala eta tresna elektrikoak 9,3
Makineria eta tresneria -1,0
Garraio-materiala -4,1
Energia elektrikoa, gasa eta lurruna -10,9

(p)Behinbehineko datuak

Egutegi eraginak zuzendutako datuak

(1)Euskal Aeko industrian pisurik handiena duten sektoreak

Data 2025eko Urriaren 3a

Iturria: Eustat. Industria-produkzioaren indizea




2025EKO ABUZTUKO BALANTZE METATUA


Urteko lehen zortzi hilabeteetako balantze metatuan, Industria-produkzioaren indizea % 1,1 jaitsi da. Abuztura arte metatutako produkzioa % 6,2 jaitsi da Energian, % 1,7 Bitarteko ondasunetan eta % 0,3 Ekipamenduko ondasunetan, aurreko urteko aldi metatu beraren aldean. Kontsumo-ondasunen sektoreko produkzioa, aldiz, % 1,0 igo da.


Lurralde historikoei dagokienez, 2025eko lehen zortzi hilabeteetako metatua balantze negatiboarekin itxi da hiru lurraldeetan. Araban % 3,2 jaitsi da produkzioa 2024ko aldi metatu beraren aldean; Bizkaian, % 1,1; eta Gipuzkoan, azkenik, % 0,1.



INFORMAZIO-OHARRA


Eustatek eskerrak eman nahi dizkie informazioa biltzen lagundu duten establezimendu guztiei. Haiei esker, hilabete honetako indizea laginaren % 85,43ko estaldurarekin kalkulatu da.


Informazio gehiago nahi izanez gero:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal Autonomia Erkidegoko industria-jarduera % 1,8 murriztu da 2025eko abuztuan

Eragiketa : 
Industria-produkzioaren indizea
Eragiketa kodea : 
112312
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Azaroa 2025
Eguneratze data : 
2025/10/03
Hurrengo eguneratzea : 
2026/02/05
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0025018_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali