2025/11/20ko prentsa-oharra
ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA. Hotelak. 2025eko urria
2025eko urrian Euskal AEko hotel-establezimenduetako ostatu-gauek % 4,8 egin dute gora 2024ko urriaren aldean
Hotelen gelakako betetze-maila % 76,6koa izan da, eta hotelen ADRa (eguneko batez besteko tarifa) 124,5 eurokoa
Eustaten datuen arabera, 2025eko urrian Euskal AEko hotel-establezimenduetan % 5,1 igo dira sarrerak eta % 4,8 ostatu-gauak, urte arteko terminoetan. Erregistratutako 362.433 sarrerek 716.818 ostatu-gau izatea eragin dute guztira.
Sarreren % 49,4 eta ostatu-gauen % 52,1 jatorri atzerritarrekoak izan dira; hala, sarrerak % 4,4 eta ostatu-gauak % 7,7 igo dira, urte arteko terminoetan.
Euskal AEko hotel-establezimenduetako sarrerak, gaualdiak eta batez besteko egonaldia. Urria 2025
| |
Sarrerak |
Gaualdiak |
Batez-besteko egonaldia |
| |
2025/10 |
m/m-12 (%) |
2025/10 |
m/m-12 (%) |
2025/10 |
2024/10 |
| EUSKAL AE |
362.433 |
5,1 |
716.818 |
4,8 |
1,98 |
1,98 |
| Estatukoak |
183.213 |
5,9 |
343.282 |
1,9 |
1,87 |
1,95 |
| Atzerritarrak |
179.220 |
4,4 |
373.536 |
7,7 |
2,08 |
2,02 |
| |
| Araba/Álava |
45.835 |
-1,6 |
100.194 |
6,8 |
2,19 |
2,01 |
| Estatukoak |
30.644 |
-1,2 |
63.469 |
0,8 |
2,07 |
2,03 |
| Atzerritarrak |
15.191 |
-2,5 |
36.725 |
19,0 |
2,42 |
1,98 |
| Vitoria-Gasteiz |
32.919 |
-5,7 |
78.392 |
7,1 |
2,38 |
2,10 |
| |
| Bizkaia |
168.740 |
10,9 |
322.192 |
8,6 |
1,91 |
1,95 |
| Estatukoak |
87.819 |
11,3 |
158.208 |
6,4 |
1,80 |
1,89 |
| Atzerritarrak |
80.921 |
10,5 |
163.984 |
10,8 |
2,03 |
2,02 |
| Bilbao |
114.576 |
13,7 |
224.979 |
10,3 |
1,96 |
2,02 |
| |
| Gipuzkoa |
147.858 |
1,3 |
294.432 |
0,5 |
1,99 |
2,01 |
| Estatukoak |
64.750 |
2,6 |
121.605 |
-2,8 |
1,88 |
1,98 |
| Atzerritarrak |
83.108 |
0,2 |
172.827 |
2,9 |
2,08 |
2,03 |
| Donostia / San Sebastian |
95.857 |
-2,9 |
200.604 |
0,2 |
2,09 |
2,03 |
M/m12 Behatutako azken hilabetean izandako urte arteko aldakuntza-tasa (m), aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta (m-12)
Data 2025eko Azaroaren 20a
Iturria: Eustat. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta
Araban 45.835 sarrera eta 100.194 ostatu-gau erregistratu dira, hau da, sarreretan urte batetik bestera % 1,6ko jaitsiera izan da, baina ostatu-gauetan % 6,8ko igoera. Gipuzkoan sarrerak % 1,3 igo dira eta ostatu-gauak % 0,5, guztira 147.858 sarrera eta 294.432 ostatu-gau izan direlarik. Bizkaian, 2025eko urrian, 168.740 sarrera erregistratu dira, 2024ko urrian baino % 10,9 gehiago, eta 322.192 ostatu-gau, aurreko urteko hilabete berean baino % 8,6 gehiago.
Hiriburuen arabera, sarreren kopuruak behera egin du Gasteizen (% 5,7) eta Donostian (% 2,9); Bilbon, berriz, gora egin du (% 13,7). Ostatu-gauei dagokienez, aurreko urteko urriaren aldean, % 0,2 igo dira Donostian, % 7,1 Gasteizen, eta % 10,3 Bilbon.
Euskal AEko hotel-establezimenduetan batez besteko egonaldia, 2025eko urrian, 1,98 egunekoa izan da, aurreko urteko hil berean izandakoaren oso antzekoa(1).
Euskal AEko hotel-establezimenduetako betetze-mailak eta errentagarritasuna. Urria 2025
| |
Betetze-mailak (%) |
Errentagarritasuna |
| |
plazen arabera |
gelaka |
ADR (eurotan) |
RevPAR (eurotan) |
| |
2025/10 |
p.p. * |
2025/10 |
p.p. * |
2025/10 |
m/m-12 (%) |
2025/10 |
m/m-12 (%) |
| EUSKAL AE |
62,1 |
1,9 |
76,6 |
1,5 |
124,53 |
7,9 |
95,41 |
10,0 |
| |
| Araba/Álava |
58,8 |
3,2 |
79,9 |
6,4 |
99,98 |
9,9 |
79,84 |
19,5 |
| Vitoria-Gasteiz |
58,9 |
3,3 |
84,1 |
7,4 |
85,03 |
17,9 |
71,55 |
29,2 |
| |
| Bizkaia |
62,1 |
3,4 |
76,7 |
1,3 |
122,74 |
6,1 |
94,15 |
7,9 |
| Bilbao |
68,5 |
4,0 |
84,1 |
0,7 |
137,70 |
6,5 |
115,74 |
7,4 |
| |
| Gipuzkoa |
63,2 |
-0,2 |
75,4 |
-0,1 |
135,51 |
9,7 |
102,17 |
9,6 |
| Donostia / San Sebastian |
72,4 |
1,5 |
83,6 |
0,8 |
162,41 |
10,7 |
135,74 |
11,7 |
p.p.*= aurreko urteko hilabete berarekiko portzentajezko puntuko aldea
M/m12 Behatutako azken hilabetean izandako urte arteko aldakuntza-tasa (m), aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta (m-12)
Data 2025eko Azaroaren 20a
Iturria: Eustat. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta
Urrian okupazio-maila, Euskal AE osoan, % 62,1ekoa izan da plazen arabera neurtuta, eta % 76,6koa logelen arabera neurtuta. 2024ko urriarekin alderatuta, ehuneko 1,9 eta 1,5 puntu igo dira, hurrenez hurren.
ADR edo eguneko batez besteko tarifa (bainugela duen logela bikoitz bati aplikatua, ostatu hutseko erregimenean) 124,5 eurokoa izan da 2025eko urrian Euskal AEn, hau da, % 7,9ko igoera aurreko urteko urriarekin alderatuta. ADRa 135,5 eurotan kokatu da Gipuzkoan, 122,7 eurotan Bizkaian eta 100,0 eurotan Araban. Hiriburuen arteko aldeak are handiagoak izan dira: ADRa 162,4 eurokoa izan da Donostian, 137,7 eurokoa Bilbon eta 85,0 eurokoa Gasteizen.
Euskal AEko hotel-establezimenduetan, 2025eko urrian, RevPar edo logela eskuragarri bakoitzeko batez besteko diru-sarrerak 95,4 euro izan dira, aurreko urteko hil berean baino % 10,0 handiagoa.
Urteko metatua
Aurtengo orain arteko aldi metatuan (2025eko urtarrila-urria), aurreko urteko aldi metatu beraren aldean, sarrerak % 3,5 handitu dira eta ostatu-gauak % 4,0. Batez besteko egonaldia hamar hilabeteko tarte horretan 2,00 egunekoa izan da 2025. urtean, aurreko urteko aldi berean ikusitako 1,99 egunen oso antzekoa.
Okupazio-maila, urtean igarotako hamar hilabeteetan, % 60,6koa izan da plazen arabera neurtuta, eta % 72,1ekoa logelen arabera neurtuta, aurreko urteko aldi metatu berekoak baino ehuneko 0,7 eta 0,8 puntu gainetik, hurrenez hurren.
Informazio-oharra
2025eko urrian hotelen ETHren erantzun-tasa % 91,4koa izan da. Eustatek eskerrak ematen dizkie inkesta honetan parte hartu duten establezimendu guztiei.
Euskal AEko turismoko datu-esploratzailea. Hotel-establezimenduak
(1) Batez besteko egonaldia bidaiariek gaua igarotzen duten establezimenduetan batez beste ematen duten egun kopuruari dagokio, eta ez Euskal AEn ematen duten egonaldi osoaren iraupenari
Informazio gehiago nahi izanez gero:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62