2025/11/21eko prentsa-oharra
ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA. Hotelak izan ezik. 2025eko urria
2025eko urrian Euskal AEko landetxeetan igarotako ostatu-gauak % 15,2 igo dira, apartamentu turistikoetan igarotakoak % 19,4 eta aterpetxeetan igarotakoak % 22,8
Aterpetxe turistikoetako plazen araberako okupazio-maila % 41,3koa izan da, apartamentu turistikoetakoa % 39,7koa eta landetxeetakoa % 27,2koa.
Euskal AEko landetxeetan sarreren kopurua % 14,1 igo da aurreko urteko hil beraren aldean, eta ostatu-gauena % 15,2, Eustatek landutako datuen arabera. Urte batetik bestera izandako aldaketa horiekin, sarreren kopurua 17.755 izan da urrian, eta ostatu-gauen kopurua 36.528 izan da guztira.
Euskal AEko landa-ostatuetako sarrerak, ostatu-gauak, batez besteko egonaldia eta okupazio-mailak. Urria 2025
| |
Sarrerak |
Gaualdiak |
Batez-besteko egonaldia |
Betetze-mailak (%) |
| |
|
plazen arabera |
gelaka |
| |
2025/10 |
m/m-12 (%) |
2025/10 |
m/m-12 (%) |
2025/10 |
2024/10 |
2025/10 |
p.p. * |
2025/10 |
p.p. * |
| EUSKAL AE |
17.755 |
14,1 |
36.528 |
15,2 |
2,06 |
2,04 |
27,2 |
3,7 |
32,5 |
3,8 |
| Estatukoak |
13.254 |
14,3 |
26.517 |
15,6 |
2,00 |
1,98 |
- |
- |
- |
- |
| Atzerritarrak |
4.501 |
13,4 |
10.011 |
14,1 |
2,22 |
2,21 |
- |
- |
- |
- |
| |
| Araba/Álava |
4.170 |
16,5 |
8.040 |
13,9 |
1,93 |
1,97 |
24,9 |
4,1 |
29,9 |
3,7 |
| Estatukoak |
3.636 |
14,1 |
6.767 |
12,5 |
1,86 |
1,89 |
- |
- |
- |
- |
| Atzerritarrak |
534 |
36,9 |
1.273 |
22,2 |
2,38 |
2,67 |
- |
- |
- |
- |
| |
| Bizkaia |
5.254 |
12,8 |
9.490 |
-2,5 |
1,81 |
2,09 |
24,3 |
-1,1 |
29,9 |
-0,7 |
| Estatukoak |
3.846 |
20,1 |
7.104 |
7,8 |
1,85 |
2,06 |
- |
- |
- |
- |
| Atzerritarrak |
1.408 |
-3,4 |
2.386 |
-24,2 |
1,69 |
2,16 |
- |
- |
- |
- |
| |
| Gipuzkoa |
8.331 |
13,6 |
18.998 |
27,3 |
2,28 |
2,04 |
30,2 |
6,4 |
35,6 |
6,9 |
| Estatukoak |
5.772 |
10,8 |
12.646 |
22,4 |
2,19 |
1,98 |
- |
- |
- |
- |
| Atzerritarrak |
2.559 |
20,5 |
6.352 |
38,4 |
2,48 |
2,16 |
- |
- |
- |
- |
p.p.*= aurreko urteko hilabete berarekiko portzentajezko puntuko aldea
M/m12 Behatutako azken hilabetean izandako urte arteko aldakuntza-tasa (m), aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta (m-12)
Data 2025eko Azaroaren 21a
Iturria: Eustat. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta
Aurreko urteko urriaren aldean % 13,4ko igoera izan ondoren, 2025eko urrian Euskal AEko landa-ostatuetan izandako sarrera guztien % 25,4 atzerritarren sarrerak izan dira. Ostatu-gauen kasuan, bestalde, guztizkoaren % 27,4 izan dira atzerritarrenak, 2024ko urrian baino % 14,1 gehiago.
Lurralde historikoen arabera, sarrerak % 16,5 igo dira Araban, % 12,8 Bizkaian, eta % 13,6 Gipuzkoan. Ostatu-gauei dagokienez, Araban % 13,9 igo dira eta Gipuzkoan % 27,3; Bizkaian, berriz, % 2,5 jaitsi dira urtetik urterako datuen arabera.
Euskal AEko establezimendu mota horretan batez besteko egonaldia 2,06 egunekoa izan da 2025eko urrian, aurreko urteko hil berean izandako 2,04 eguneko batez besteko egonaldia baino zertxobait handiagoa(1).
Plazen araberako okupazio-maila 2024ko urrian lortutakoa baino % 3,7 handiagoa izan da, guztira % 27,2koa hain zuzen. Logelen araberako okupazioa, bestalde % 3,8 puntu igo da urte batetik besterako datuen arabera, eta azken hilabetean % 32,5ekoa izan da.
Apartamentu turistikoei erreparatuta, 2025eko urrian 25.302 sarrera izan dira, eta ostatu-gauak 74.889 izan dira. Datu horiek aurreko urteko urrikoekin alderatuz gero, sarreren kasuan igoera % 32,5ekoa izan da eta ostatu-gauen kasuan % 19,4koa.
Apartamentu turistiko(2) esaten zaio blokearen edo multzoaren modalitatean kudeatzen duen ustiapeneko enpresa-unitate baten ardurapean eskaintzen den ostatu-unitate bakoitzari.
Euskal AEko apartamentu turistikoetako sarrerak, gaualdiak, batez besteko egonaldia eta okupazio graduak. Urria 2025
| |
Sarrerak |
Gaualdiak |
Batez-besteko egonaldia |
Betetze-mailak (%) |
| |
|
plazen arabera |
apartamenduka |
| |
2025/10 |
m/m-12 (%) |
2025/10 |
m/m-12 (%) |
2025/10 |
2024/10 |
2025/10 |
p.p. * |
2025/10 |
p.p. * |
| EUSKAL AE |
25.302 |
32,5 |
74.889 |
19,4 |
2,96 |
3,28 |
39,7 |
1,5 |
75,7 |
6,9 |
| Estatukoak |
13.139 |
19,2 |
41.209 |
14,8 |
3,14 |
3,26 |
- |
- |
- |
- |
| Atzerritarrak |
12.163 |
50,6 |
33.680 |
25,6 |
2,77 |
3,32 |
- |
- |
- |
- |
| |
| Araba/Álava |
567 |
-47,3 |
10.456 |
14,6 |
18,45 |
8,48 |
29,9 |
2,4 |
77,6 |
0,0 |
| Estatukoak |
462 |
-51,9 |
7.200 |
16,9 |
15,57 |
6,40 |
- |
- |
- |
- |
| Atzerritarrak |
104 |
-8,4 |
3.256 |
9,8 |
31,00 |
26,09 |
- |
- |
- |
- |
| |
| Bizkaia |
20.277 |
51,5 |
41.188 |
36,4 |
2,03 |
2,26 |
43,2 |
2,5 |
75,1 |
18,5 |
| Estatukoak |
10.424 |
36,5 |
20.915 |
30,3 |
2,01 |
2,10 |
- |
- |
- |
- |
| Atzerritarrak |
9.852 |
71,5 |
20.273 |
43,4 |
2,06 |
2,46 |
- |
- |
- |
- |
| |
| Gipuzkoa |
4.459 |
-3,8 |
23.244 |
-0,6 |
5,21 |
5,04 |
39,8 |
-1,3 |
75,7 |
-2,9 |
| Estatukoak |
2.252 |
-7,0 |
13.094 |
-4,3 |
5,81 |
5,65 |
- |
- |
- |
- |
| Atzerritarrak |
2.206 |
-0,4 |
10.151 |
4,6 |
4,60 |
4,38 |
- |
- |
- |
- |
p.p.*= aurreko urteko hilabete berarekiko portzentajezko puntuko aldea
M/m12 Behatutako azken hilabetean izandako urte arteko aldakuntza-tasa (m), aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta (m-12)
Data 2025eko Azaroaren 21a
Iturria: Eustat. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta
Euskal AEko apartamentu turistikoetan izandako sarrera guztien % 48,1 eta ostatu-gau guztien % 45,0 atzerriko bisitariei dagozkie, urrian urte arteko % 50,6ko eta % 25,6ko igoerak izan ondoren, hurrenez hurren.
Apartamentu turistikoetako batez besteko egonaldia 2,96 egunekoa izan da 2025eko urrian, 2024ko urrian Euskal AEan izandako 3,28 egunekoaren azpitik. Mota horretako establezimenduetako batez besteko egonaldia 18,45 egunekoa izan da Araban, 5,21 egunekoa Gipuzkoan eta 2,03 egunekoa Bizkaian.
Azken hil honetan, plazen okupazio-maila % 39,7koa izan da Euskal an, 2024ko urrian baino % 1,5 puntu gehiago. Apartamentu bakoitzeko okupazio-mailak, berriz, % 6,9 puntu egin du gora, eta guztira % 75,7ra iritsi da.
2025eko urrian, Euskal AEko aterpetxe turistikoek urte batetik bestera % 19,2ko igoera izan dute sarreretan, eta guztira 26.774 sarrera izan dira eta 45.138 ostatu-gau, aurreko urteko urrian baino % 22,8 gehiago. Bizkaian 15.193 sarrera izan dira mota horretako establezimenduetan, Gipuzkoan 10.530 eta, azkenik, Araban 1.052.
Euskal AEko aterpetxe turistikoetako sarrerak, gaualdiak, batez besteko egonaldia eta okupazio graduak. Urria 2025
| |
Sarrerak |
Gaualdiak |
Batez-besteko egonaldia |
Betetze-maila plazaka (%) |
| |
2025/10 |
m/m-12 (%) |
2025/10 |
m/m-12 (%) |
2025/10 |
2024/10 |
2025/10 |
p.p. |
| EUSKAL AE |
26.774 |
19,2 |
45.138 |
22,8 |
1,69 |
1,64 |
41,3 |
6,6 |
| Estatukoak |
10.961 |
26,8 |
17.686 |
29,8 |
1,61 |
1,58 |
- |
- |
| Atzerritarrak |
15.813 |
14,4 |
27.453 |
18,7 |
1,74 |
1,67 |
- |
- |
| |
| Araba/Álava |
1.052 |
66,4 |
1.272 |
35,2 |
1,21 |
1,49 |
25,0 |
2,2 |
| Estatukoak |
757 |
23,8 |
954 |
3,6 |
1,26 |
1,51 |
- |
- |
| Atzerritarrak |
294 |
1.358,4 |
318 |
1.477,1 |
1,08 |
1,00 |
- |
- |
| |
| Bizkaia |
15.193 |
26,8 |
26.755 |
32,1 |
1,76 |
1,69 |
47,9 |
10,3 |
| Estatukoak |
6.306 |
48,3 |
10.796 |
59,8 |
1,71 |
1,59 |
- |
- |
| Atzerritarrak |
8.887 |
15,0 |
15.960 |
18,2 |
1,80 |
1,75 |
- |
- |
| |
| Gipuzkoa |
10.530 |
6,9 |
17.111 |
10,0 |
1,62 |
1,58 |
35,3 |
2,9 |
| Estatukoak |
3.898 |
3,0 |
5.936 |
-0,2 |
1,52 |
1,57 |
- |
- |
| Atzerritarrak |
6.632 |
9,2 |
11.175 |
16,4 |
1,69 |
1,58 |
- |
- |
p.p.*= aurreko urteko hilabete berarekiko portzentajezko puntuko aldea
M/m12 Behatutako azken hilabetean izandako urte arteko aldakuntza-tasa (m), aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta (m-12)
Data 2025eko Azaroaren 21a
Iturria: Eustat. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta
2025eko urrian, aterpetxe turistikoetako egonaldien batez besteko iraupena 1,69 egunekoa izan da Euskal AEn, eta plazen okupazio-maila, urte batetik bestera ehuneko 6,6 puntu igo ondoren, % 41,3ra iritsi da.
Datu metatuak (2025eko urtarrila-urria)
2025ean, orain arte, Euskal AEko landetxeetan 161.945 sarrera erregistratu dira eta 425.330 ostatu-gau egin dira, 2024ko aldi berean metatutakoak baino % 5,9 eta % 6,1 gehiago. Batez besteko egonaldia 2,63 egunekoa izan da, hau da, aurreko urtekoaren antzekoa, 2,62 egunekoa izan baitzen. Okupazio-mailari dagokionez, eta plazen arabera neurtuta, % 33,7ra iritsi da, eta 2024ko aldi berean metatutakoa, berriz, % 31,3ra iritsi zen. Gelen arabera neurtuta ere 2024ko aldi berean metatutakoa baino handiagoa izan da, kasu horretan % 36,2koa izan baitzen eta 2025eko hamar hilabete hauetan metatutakoa % 39,0koa izan baita.
Apartamentu turistikoei erreparatuta, urrira arte metatutako aldian 245.644 sarrera izan dira eta 718.338 ostatu-gau; horrek adierazten du 2024ko aldi berarekin alderatuta sarrerek % 32,6 egin dutela gora eta ostatu-gauek % 17,0. 2025eko hamar hilabete hauetan batez besteko egonaldia 2,92 egunekoa izan da, eta 2024ko aldi berean, berriz, 3,31 egunekoa izan zen. Plazen araberako okupazio-maila % 41,1ekoa izan da, 2024ko aldi berekoa baino % 0,2 puntu handiagoa. Apartamentuen okupazio-maila % 72,6koa izan da, hau da, 2024ko aldi bereko okupazio-maila baino % 5,8 puntu handiagoa.
Aterpetxe turistikoei dagokienez, 2025eko hilabete hauetan 239.484 sarrera eta 429.485 ostatu-gau izan dira, 2024ko hilabete berberekin alderatuta sarrerek % 4,6 eta ostatu-gauek % 3,8 gora egin ondoren. Batez besteko egonaldia 1,79 egunekoa izan da, aurreko urteko aldi berean metatutako 1,81 eguneko egonaldia baino zertxobait txikiagoa. Azkenik, plazen okupazio-maila % 42,0koa izan da, 2024ko aldi metatu berean izandakoa baino % 0,7 handiagoa.
Informazio-oharra
ETHren inguruan emandako erantzunen tasa hilabete honetan % 90,7koa izan da landetxeetan, % 85,3koa apartamentu turistikoetan eta % 90,4koa aterpetxe turistikoetan. Eustatek inkesta honetan parte hartu duten establezimendu guztiei egindako ahalegina eskertu die.
(1) Batez besteko egonaldia bidaiariek gaua igarotzen duten establezimenduetako bakoitzean batez beste ematen duten egun kopuruari dagokio, eta ez Euskal AEn ematen duten egonaldi osoaren iraupenari.
(2) Epigrafe honetan ez dira sartzen turismo-erabilerako etxebizitzak, arrazoi turistikoengatik aldi baterako eskaintzen, merkaturatzen edo lagatzen diren etxebizitza partikularrak.
Informazio gehiago nahi izanez gero:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: Tel.: 945 01 75 62