2025/11/27ko prentsa-oharra

AZALERA HANDIETAKO ETA ELIKADURA-KATE HANDIETAKO MERKATARITZA-INDIZEA. 2025EKO URRIA

Linkedinen zabal ezazu Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu BlueSkyen zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentak % 0,1 jaitsi dira 2025eko urrian


Aurreko hilabetearekin alderatuta, salmentek % 1,2 egin dute behera


Eustaten datuen arabera, Euskal AEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentak % 0,1 txikitu dira aurreko urteko hil beraren aldean, prezio konstanteetan eta egutegiaren eraginak zuzendu ondoren.


Aurreko hilabetearekin (2025eko iraila) alderatuta, prezio konstanteetako salmentak % 1,2 jaitsi dira, dagozkien urtaro-eraginak kenduta.




Salmenten urtez urteko bilakaera positiboa izan da Gainerako produktuak sektorean, % 0,1eko igoera izan baita. Aldiz, Elikadura sektorean, salmentak % 0,2 murriztu dira 2024ko urriarekin alderatuta.


Hilabete arteko datuei dagokienez (2025eko urria 2025eko irailarekiko), bilakaera negatiboa izan da, bai Elikagaiak sektorean (% 1,4ko jaitsierarekin), bai Gainerako produktuak sektorean (% 0,9ko jaitsierarekin).


Euskal AEko azalera handietako eta elikadura kate handietako merkataritzaren indizea.Urte arteko eta hilabete arteko aldakuntza-tasak (p). Urria 2025

Excel csv
  Prezio finkoak
  m / m-12 m / m-1 A (m) /A (m-12)
Indize orokorra lurralde historikoaren arabera      
Euskal AE -0,1 -1,2 0,6
Araba/Álava -1,1 -0,8 -0,3
Bizkaia 0,1 -1,3 1,2
Gipuzkoa 0,1 -1,2 0,0
 
Indize orokorra sektorearen arabera      
Janariak -0,2 -1,4 0,5
Gainerako produktuak 0,1 -0,9 0,8
 
Enplegu-indizea      
Euskal AE -0,3 -1,4 1,5

(p)Behinbehineko datuak

m / m-12 Urteen arteko aldakuntza. Egutegi eraginak zuzendutako datuak

m / m-1 Hilabeteen arteko aldakuntza. Datu desestazionalizatuak

A(m)/A(m-12) Urtarriletik hil korrientera arte metatutako aldiaren urte arteko aldakuntza-tasa, aurreko urteko aldi metatu beraren aldean

Data 2025eko Azaroaren 27a

Iturria: Eustat. Merkataritza indizea azalera handietan eta elikadura kate handietan


Azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentak % 0,1 hazi Bizkaian eta Gipuzkoan aurreko urteko hil berarekiko. Araban, aldiz, % 1,1 egin dute behera salmentek.

Hil arteko datuei dagokienez, salmentak % 0,8 jaitsi dira Araban, % 1,3 Bizkaian eta %  1,2 Gipuzkoan.

Urteko lehen hamar hilabeteetako metatuan, azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentek % 0,6 egin dute gora 2024ko aldi metatu beraren aldean. % 1,2ra iritsi da Bizkaiaren kasuan; Gipuzkoan, urrira arteko metatua berdin mantendu da, eta Araban, berriz, % 0,3ko jaitsiera izan da.

Azkenik, Euskal AEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako langile okupatuen kopurua % 0,3 txikitu da 2024ko urriarekin alderatuta. Hilabete arteko datuei dagokienez, langileen indizeak % 1,4 egin du gora. Urrira arteko urteko metatuan % 1,5eko hazkundea izan da.


INFORMAZIO-OHARRA


Urte arteko aldakuntzak egutegi-efektuen serie zuzenduetatik eta hilabete arteko aldaketetatik abiatuta kalkulatzen dira, urtaro-eraginik gabeko serieak oinarri hartuta.


Eustatek eskerrak eman nahi dizkie informazioa biltzen lagundu duten establezimendu guztiei. Horiei esker, hilaren indizea kalkulatu da laginaren % 93,94 kontuan izanik. 



Informazio gehiago nahi izanez gero:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentak % 0,1 jaitsi dira 2025eko urrian

Eragiketa : 
Merkataritza-indizea azalera handietan eta elikadura-kate handietan
Eragiketa kodea : 
142533
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Azaroa 2025
Eguneratze data : 
2025/11/27
Hurrengo eguneratzea : 
2026/01/28
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0025145_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali