2025/12/03ko prentsa-oharra
HIRUHILEROKO KONTU EKONOMIKOAK. III/2025
Euskal AEko BPGa % 2,3 hazi da 2025eko hirugarren hiruhilekoan eta 13.000 lanpostu baino gehiago sortu dira
Urteko bigarren hiruhilekoarekin alderatuta, BPGa % 0,6 igo da, eta enplegua % 0,2
Euskal AEko barne-produktu gordinak (BPGak) % 0,6 egin du gora hiruhileko arteko terminoetan 2025eko hirugarren hiruhilekoan, urte arteko % 2,3ko hazkundearen ondoren, Eustatek landutako datuen arabera. Enpleguak, arduraldi osoko lanpostu baliokideen arabera neurtuta, % 0,2 egin du gora urteko hirugarren hiruhilekoan, urteko bigarren hiruhilekoaren aldean. Horrek esan nahi du, urte arteko terminoetan, % 1,4ko hazkundea izan dela, hau da, guztira, aurreko urteko hirugarren hiruhilekoan baino 13.450 lanpostu garbi gehiago sortu direla.
Urteko hirugarren hiruhilekoko estimazio horiek egiteko unean eskura zegoen informazio koiuntural ekonomiko guztia jasotzen dute, eta Eustaten urriaren 16ko Hiru hilean behingo kontuen aurrerapenean lortutako BPGaren eta enpleguaren estimazioak hobetzen dituzte, bi hamarren hiruhileko arteko hazkundeari dagokionez eta hamarren bat urte arteko hazkundeari dagokionez. Enpleguari buruzko estimazioak, aldiz, ez dira aldatu.
2025eko hirugarren hiruhilekoan, euroguneko ekonomiarako (% 1,4) eta Europar Batasun osorako (% 1,6) egindako azken estimazioaren gainetik dago Euskal AEko BPGaren urte arteko hazkunde estimatua (% 2,3). Urriaren 29ko Espainiako hiru hilean behingo kontabilitate nazionalaren aurrerapenean, bestalde, Estatu osorako urte arteko % 2,8ko hazkundea estimatu zen.
Eskaintzaren ikuspegitik, balio erantsiaren bilakaera positiboa izan da, bai urte arteko terminoei dagokienez (2025eko hirugarren hiruhilekoa, 2024ko hirugarren hiruhilekoarekiko), bai hiruhileko arteko terminoei dagokienez (2025eko hirugarren hiruhilekoa, 2025eko bigarren hiruhilekoarekiko), sektore ekonomiko guztietan, lehen sektorean izan ezik.
BPG m/p. Eskaintza. Bolumen-indize kateatuak. Urte arteko aldakuntza-tasak. Euskal AE (%). 2025/III
| |
2023 |
2024 |
2024 |
2025 |
| |
|
|
III |
IV |
I |
II |
III |
| Nekazaritza, abeltzaintza, arrantza |
12,2 |
4,3 |
3,4 |
3,4 |
0,6 |
-0,4 |
-1,5 |
| Industria eta energia |
2,2 |
2,0 |
1,8 |
0,7 |
0,4 |
0,1 |
0,2 |
| Manufaktura-industria |
1,8 |
1,7 |
1,3 |
0,3 |
0,2 |
0,0 |
0,3 |
| Eraikuntza |
4,2 |
2,0 |
1,4 |
1,3 |
1,7 |
3,1 |
5,0 |
| Zerbitzuak |
3,3 |
2,9 |
2,7 |
2,5 |
2,7 |
2,8 |
2,9 |
| Merkataritza, ostalaritza eta garraioa |
3,8 |
2,0 |
1,2 |
1,7 |
2,9 |
3,3 |
3,5 |
| Herri administrazioa, hezkuntza, osasun eta gizarte zerbitzuetako jarduerak |
1,2 |
2,9 |
2,9 |
2,2 |
2,0 |
2,1 |
2,1 |
| -Gainerako zerbitzuak |
4,2 |
3,5 |
3,6 |
3,2 |
2,8 |
2,7 |
2,9 |
| Balio erantsi gordina oinarrizko prezioetan |
3,2 |
2,6 |
2,4 |
2,0 |
2,1 |
2,1 |
2,4 |
| -Produktuen gaineko zerga garbiak |
1,7 |
1,6 |
1,4 |
1,9 |
2,3 |
2,4 |
2,2 |
| BarneProduktu Gordina merkatu-prezioetan |
3,0 |
2,5 |
2,3 |
2,0 |
2,1 |
2,2 |
2,3 |
Urtaroen eta egutegiaren eragina zuzendutako datuak
Data 2025eko Abenduaren 3a
Iturria: Eustat. Hiruhileroko kontu ekonomikoak
Izan ere, lehen sektoreak balio erantsiaren % 1,5eko jaitsiera izan du termino errealetan aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, eta % 0,9koa aurreko hiruhilekoaren aldean.
Industriaren sektorean, balio erantsia, urte arteko terminoetan, % 0,2 igo da, eta manufaktura-industriaren kasuan % 0,3ko gorakada izan da. 2025eko bigarren hiruhilekoarekin alderatuta, bai industria osoa, bai manufaktura-industria % 0,4 hedatu dira.
Eraikuntzaren sektoreak balio erantsiaren urte arteko % 5,0ko igoera izan du 2025eko hirugarren hiruhilekoan, termino errealetan, aurreko hiruhilekoarekin alderatuta % 2,3ko gora egin ondoren.
Zerbitzuen sektorearen jarduera globala % 2,9 igo da 2024ko hiruhileko berarekin alderatuta; hau da, balio erantsia % 0,6 igo da urteko bigarren hiruhilekoarekin alderatuta.
Zerbitzuen portaera positiboa izan da azken hiruhilekoan, bereizitako hiru adarretan. Merkataritza, ostalaritza eta garraioa adarraren balio erantsia % 3,5 igo da aurreko urteko hirugarren hiruhilekoaren aldean, aurreko hiruhilekoarekiko % 0,7 gora egin ondoren. Urte arteko hazkundea esanguratsua izan da, halaber, Gainerako zerbitzuak adarrean —higiezin-jarduerak, profesionalak, zientifikoak eta teknikoak, baita finantza- eta aseguru-jarduerak ere biltzen ditu—, urte arteko % 2,9ko hazkunde-tasarekin. Aurreko hiruhilekoaren aldean, hazkundea % 0,7koa izan da. Azkenik, Administrazio publikoa, hezkuntza, osasuna eta gizarte-zerbitzuak adarrean, aurreko hiruhilekoarekin alderatuta % 0,3 aurrera egin ondoren, balio erantsiaren hazkundea % 2,1ekoa izan da 2024ko hirugarren hiruhilekoarekiko.
BPG m/p. Eskaintza. Bolumen-indize kateatuak. Hiruhileko arteko aldakuntza-tasak. Euskal AE (%). 2025/III
| |
2024 |
2025 |
| |
III |
IV |
I |
II |
III |
| Nekazaritza, abeltzaintza, arrantza |
0,2 |
0,4 |
-1,1 |
0,2 |
-0,9 |
| Industria eta energia |
0,3 |
-0,0 |
0,0 |
-0,3 |
0,4 |
| Manufaktura-industria |
0,1 |
0,1 |
0,1 |
-0,3 |
0,4 |
| Eraikuntza |
0,4 |
0,5 |
0,8 |
1,3 |
2,3 |
| Zerbitzuak |
0,4 |
0,6 |
1,0 |
0,7 |
0,6 |
| Merkataritza, ostalaritza eta garraioa |
0,5 |
0,8 |
1,4 |
0,6 |
0,7 |
| Herri administrazioa, hezkuntza, osasun eta gizarte zerbitzuetako jarduerak |
0,3 |
0,2 |
0,9 |
0,7 |
0,3 |
| -Gainerako zerbitzuak |
0,5 |
0,6 |
0,8 |
0,8 |
0,7 |
| Balio erantsi gordina oinarrizko prezioetan |
0,4 |
0,4 |
0,8 |
0,5 |
0,6 |
| -Produktuen gaineko zerga garbiak |
0,6 |
0,7 |
0,6 |
0,5 |
0,3 |
| BarneProduktu Gordina merkatu-prezioetan |
0,4 |
0,4 |
0,7 |
0,5 |
0,6 |
Urtaroen eta egutegiaren eragina zuzendutako datuak
Data 2025eko Abenduaren 3a
Iturria: Eustat. Hiruhileroko kontu ekonomikoak
Agregatu sektorialen urte arteko joerak % 2,4ko urte arteko hazkundea eragin du Euskal AEko balio erantsian 2025eko hirugarren hiruhilekoan, aurreko hiruhilekoan ikusitakoaren % 0,6 gainetik.
Eskariaren aldetik ere, hazkunde orokortuak izan dira. Etxeetako azken kontsumoko gastuak eta EZIAGE – etxeen zerbitzurako irabazi asmorik gabeko erakundeek (kontsumo pribatua) % 2,8ko urte arteko hazkundea izan dute, aurreko hiruhilekoaren aldean % 0,4 igo ondoren.
Administrazio publikoen azken kontsumoko gastua (kontsumo publikoa) % 2,2 igo da 2024ko hiruhileko berarekin alderatuta, eta aurreko hiruhilekorako estimatutakoaren % 2,7 gainetik kokatu da.
BPG m/p. Eskaria. Bolumen-indize kateatuak. Urte arteko aldakuntza-tasak. Euskal AE (%). 2025/III
| |
2023 |
2024 |
2024 |
2025 |
| |
|
|
III |
IV |
I |
II |
III |
| Gastua azken kontsumoan |
1,9 |
2,8 |
2,3 |
2,4 |
2,4 |
2,3 |
2,7 |
| Familien eta EZMAEDE-en azken kontsumo gastua |
2,0 |
2,5 |
1,9 |
2,2 |
2,6 |
2,9 |
2,8 |
| Herri administrazioen azken kontsumo gastua |
1,9 |
3,5 |
3,9 |
3,1 |
1,9 |
0,2 |
2,2 |
| Kapitalaren osaketa gordina |
2,4 |
2,7 |
2,5 |
2,2 |
2,3 |
3,5 |
4,9 |
| Kapital finkoaren eraketa gordina ekipo-ondasunetan |
1,3 |
2,4 |
3,1 |
3,6 |
3,0 |
4,0 |
4,8 |
| Gainerako Kapitalaren Eraketa Gordina |
3,2 |
2,9 |
2,1 |
1,3 |
1,8 |
3,2 |
4,9 |
| Barne-eskaria |
2,1 |
2,8 |
2,4 |
2,4 |
2,4 |
2,6 |
3,2 |
| Ondasunen eta zerbitzuen esportazioak |
-1,1 |
0,1 |
2,6 |
0,6 |
2,0 |
0,8 |
-1,8 |
| Ondasunen eta zerbitzuen inportazioak |
-2,2 |
0,4 |
2,6 |
1,1 |
2,4 |
1,4 |
-0,6 |
| BarneProduktu Gordina merkatu-prezioetan |
3,0 |
2,5 |
2,3 |
2,0 |
2,1 |
2,2 |
2,3 |
Urtaroen eta egutegiaren eragina zuzendutako datuak
Data 2025eko Abenduaren 3a
Iturria: Eustat. Hiruhileroko kontu ekonomikoak
Kontsumo publikoaren eta pribatuaren baterako bilakaerak azken kontsumoko gastuaren urte arteko % 2,7ko hazkundea ekarri du, eta urteko bigarren hiruhilekoaren aldean % 0,9ko hazkundea.
Kapital-eraketa gordinean (inbertsioa), urte arteko hedapena % 4,9koa izan da, aurreko hiruhilekoarekiko % 1,8ko hazkundea izan ondoren. Ekipo-ondasunetan egindako inbertsioa % 4,8 igo da aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, hau da, % 1,7 egin du gora hiruhileko arteko terminoetan.
Eraikuntzaren bilakaerari lotuago dagoen kapital-eraketa gordinaren gainerakoan, urte arteko hazkundea % 4,9an kokatu da, aurreko hiruhilekoarekiko % 1,8ko igoera zenbatetsi ondoren.
Barne-eskariak (azken kontsumoko gastuak eta kapital-eraketa gordinak osatzen dute) % 3,2ko urte arteko hazkundea izan du urteko hirugarren hiruhilekoan. Hazkunde hori BPGrako estimatutakoaren gainetik dagoenez (% 2,3), kanpo-sektorearen ekarpena negatiboa izan da urteko hirugarren hiruhilekoan. Izan ere, ondasun eta zerbitzuen esportazioak % 1,8 jaitsi dira urte arteko terminoetan, inportazioak baino gehiago, inportazioak % 0,6 txikiagoak izan baitira aurreko urteko hirugarren hiruhilekoan ikusitakoak baino. Kanpoko saldoak, beraz, eragin negatiboa izan du Euskal AEko ekonomia osoaren urte arteko bilakaeran 2025eko hirugarren hiruhilekoan.
BPG m/p. Eskaria. Bolumen-indize kateatuak. Hiruhileko arteko aldakuntza-tasak. Euskal AE (%). 2025/III
| |
2024 |
2025 |
| |
III |
IV |
I |
II |
III |
| Gastua azken kontsumoan |
0,6 |
0,7 |
0,6 |
0,5 |
0,9 |
| Familien eta EZMAEDE-en azken kontsumo gastua |
0,6 |
0,9 |
0,6 |
0,9 |
0,4 |
| Herri administrazioen azken kontsumo gastua |
0,6 |
0,0 |
0,3 |
-0,8 |
2,7 |
| Kapitalaren osaketa gordina |
0,4 |
0,3 |
0,7 |
2,1 |
1,8 |
| Kapital finkoaren eraketa gordina ekipo-ondasunetan |
0,9 |
0,4 |
0,4 |
2,3 |
1,7 |
| Gainerako Kapitalaren Eraketa Gordina |
0,1 |
0,2 |
0,9 |
1,9 |
1,8 |
| Ondasunen eta zerbitzuen esportazioak |
0,3 |
-2,8 |
0,7 |
2,6 |
-2,3 |
| Ondasunen eta zerbitzuen inportazioak |
0,5 |
-2,6 |
0,5 |
3,1 |
-1,5 |
| BarneProduktu Gordina merkatu-prezioetan |
0,4 |
0,4 |
0,7 |
0,5 |
0,6 |
Urtaroen eta egutegiaren eragina zuzendutako datuak
Data 2025eko Abenduaren 3a
Iturria: Eustat. Hiruhileroko kontu ekonomikoak
Enplegu-mailei dagokienez (arduraldi osoko lanpostu baliokideetan neurtuta), enplegu osoa % 1,4 igo da 2024ko hirugarren hiruhilekoarekin alderatuta, aurreko hiruhilekoarekiko % 0,2 gora egin ondoren.
Lehen sektorean enplegua 2024ko hirugarren hiruhilekoaren maila berean mantendu da, baina hiruhileko arteko terminoetan % 0,4 jaitsi da. Industrian, lanpostuen urte arteko sorrera % 0,2koa izan da, hau da, aurreko hiruhilekoko ia enplegu-maila bera izan da. Eraikuntzan, enpleguaren bilakaera positiboa izan da, bai urte arteko terminoetan (% 2,0ko igoera), bai hiruhileko arteko terminoetan (% 0,5eko igoera). Azkenik, Zerbitzuen sektorean, lanaldi osoko lanpostu baliokideen kopurua % 1,7 igo da urte arteko terminoetan, hiruhileko arteko terminoetan % 0,3 aurrera egin ondoren.
BPGak lurralde historikoen arabera izandako bilakaerari dagokionez, 2025eko hirugarren hiruhilekoan Bizkaiak % 2,5eko urte arteko hazkundea izan du, Arabak % 2,3koa eta Gipuzkoak % 2,2koa. Aurreko hiruhilekoaren aldean, Bizkaian % 0,7 hazi da, Araban 0,5 eta Gipuzkoan % 0,4.
Informazio gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus. Tel.: 945 01 75 62