2025/12/04ko prentsa-oharra
INDUSTRIA-PRODUKZIOAREN INDIZEA. 2025eko URRIA
Euskal AEko industria-jarduera % 3,4 hazi da 2025eko urrian
Aurreko hilaren ā2025eko irailaā aldean, industria-produkzioa %Ā 0,9 handitu da
Eustaten datuen arabera, 2025eko urrian Euskal AEko industria-produkzioa aurreko urteko hil berean izandakoa baino % 3,4 handiagoa izan da, lan-egutegi homogeneoari dagokionez.
Aurreko hilabetearekin alderatuz gero, Euskal AEko industria-jarduera % 0,9 handitu da azken hilabetean, urtaroen eragina zuzendu ondoren.
Ondasunen helburu ekonomikoaren arabera, Kontsumo-ondasunetan produkzioak urte arteko portaera positiboa izan du 2025eko urrian, eta produkzioa % 1,9 handitu da sektore osoa kontuan hartuta. Igoera hori batez ere Kontsumo iraunkorreko ondasunen portaerak eragin du, horien produkzioa % 10,7 igo baita; izan ere, Kontsumo ez-iraunkorreko ondasunen produkzioa % 0,1 murriztu da, 2024ko urriko datuekin alderatuta. Kontsumo iraunkorreko ondasunen artean, besteak beste, altzarien eta etxeko tresnen fabrikazioa sartzen da. Kontsumo ez-iraunkorreko ondasunen artean, bestalde, elikagaiak prozesatzeko eta kontserbatzeko jarduerak, garbiketa- eta higiene-produktuen fabrikazioa, farmazia-produktuak eta janzteko arropen produkzioa agertzen dira.
Ekipamenduko ondasunen produkzioa (ibilgailu motordunen fabrikazioa, tren-makinen eta trenbide-materialen eraikuntza eta aeronautikaren edo itsasontzien eraikuntza barne hartzen dira) % 7,3 handitu da aurreko urteko urriaren aldean.
Bitarteko ondasunetan (metalurgia eta metalezko produktuen fabrikazioa, industria kimikoa eta kautxuzko eta plastikozko produktuen fabrikazioa barne hartzen dira) produkzioa % 0,5 handitu da urte artean.
Azkenik, Energiaren produkzioa % 10,1 handitu da 2025eko urrian, aurreko urteko hil beraren aldean. Sektore honetan sartzen dira energia elektrikoaren produkzioa eta hornidura eta petrolioa fintzea.
Euskal AEko Industria produkzioaren indizea lurralde historikoaren eta ondasunen helburu ekonomikoaren arabera. Aldakuntza-tasak (p). Urria 2025
| |
Egutegi eraginak zuzendutako datuak |
Datu desestazionalizatuak |
| |
m / m-12 |
Am / A(m-12) |
m / m-1 |
| Indize orokorra |
|
|
|
| Euskal AE |
3,4 |
-0,6 |
0,9 |
| Araba/Álava |
-4,9 |
-4,4 |
1,7 |
| Bizkaia |
6,7 |
0,0 |
2,3 |
| Gipuzkoa |
4,8 |
0,8 |
-0,7 |
| ONDASUNEN HELBURU EKONOMIKOAREN ARABERAKO INDIZEAK |
|
|
|
| Kontsumo-ondasunak |
1,9 |
1,3 |
-1,0 |
| Kontsumoondasun iraunkorrak |
10,7 |
1,1 |
-2,1 |
| Kontsumoondasun ez-iraunkorrak |
-0,1 |
1,3 |
-0,7 |
| Ekipo-ondasunak |
7,3 |
0,5 |
3,5 |
| Bitarteko ondasunak |
0,5 |
-1,5 |
0,1 |
| Energia |
10,1 |
-3,6 |
4,4 |
(p)Behinbehineko datuak
m/m12 Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko urteko hil beraren (m-12) aldean
Am / A(m-12) Urte arteko aldakuntza-tasa , urtarriletik behatutako azken hilera arte metatutako aldian (Am), aurreko urtean pilatutako aldi beraren (A(m-12)) aldean
m / m-1 Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko hilaren (m-1) aldean
Data 2025eko Abenduaren 4a
Iturria: Eustat. Industria-produkzioaren indizea
2025eko urrian Industria-produkzioaren indizearen urte arteko bilakaera negatiboa izan da Araban (% 4,9 murriztu da). Bizkaian eta Gipuzkoan, aldiz, produkzioak urte artean % 6,7 eta % 4,8 egin du gora, hurrenez hurren.
Maila bereiziagoan, Euskal AEko industrian pisu handiena duten sektoreen artean, 2025eko urrian, urte artean, produkzioaren hazkuntza handiena hauek izan dute: Energia elektrikoa, gasa eta lurruna (% 22,1eko hazkuntza), Garraio-materiala (% 13,5eko hazkuntza) eta Material eta ekipo elektrikoa (% 10,8ko hazkuntza). Kontrako zentzuan, Makineria eta ekipoa sektorean urte batetik bestera % 0,5 murriztu da produkzioa.
Euskal AEko Industria produkzioaren indizea. Sektore A38 nagusiak (1). Urte arteko hazkunde-tasa (p). Urria 2025
| |
m / m-12 |
| Elikadura ind., edariak, tabakoa |
0,7 |
| Zurgintza, papera eta arte grafikoak |
0,2 |
| Kautxua eta plastikoak |
2,9 |
| Metalurgia eta produktu metalikoak |
0,5 |
| Materiala eta tresna elektrikoak |
10,8 |
| Makineria eta tresneria |
-0,5 |
| Garraio-materiala |
13,5 |
| Energia elektrikoa, gasa eta lurruna |
22,1 |
(p)Behinbehineko datuak
Egutegi eraginak zuzendutako datuak
(1)Euskal Aeko industrian pisurik handiena duten sektoreak
Data 2025eko Abenduaren 4a
Iturria: Eustat. Industria-produkzioaren indizea
2025eko URRIKO BALANTZE METATUA
Urteko lehen hamar hilabeteetako balantze metatuan, Industria-produkzioaren indizea % 0,6 jaitsi da. Energia sektorean produkzio metatua % 3,6 jaitsi da urrira arte, eta Tarteko ondasunak sektorean % 1,5. Kontsumo-ondasunak sektorean eta Ekipamenduko ondasunak sektorean, aldiz, produkzioa % 1,3 eta % 0,5 igo da, hurrenez hurren, aurreko urteko aldi metatu berarekin alderatuta.
Lurralde historikoen arabera, 2025eko lehenengo hamar hilabeteetako balantze metatua balantze positiboarekin itxi da Gipuzkoan, produkzioa % 0,8 igo baita. Bizkaian, produkzio metatua konstante mantendu da, eta Araban, aldiz, produkzioa % 4,4 jaitsi da, aurreko urteko aldi metatu beraren aldean.
INFORMAZIO-OHARRA
Eustatek eskerrak eman nahi dizkie informazioa biltzen lagundu duten establezimendu guztiei. Haiei esker, hilabete honetako indizea laginaren % 87,39ko estaldurarekin kalkulatu da.
Informazio gehiago nahi izanez gero:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62