2025/11/24ko prentsa-oharra
INDUSTRIA-PREZIOEN INDIZEA. 2025eko URRIA
Euskal AEko industria-prezioak % 0,1 jaitsi dira 2025eko urrian aurreko hilaren aldean
2024ko urriaren aldean, ordea, industria-prezioek % 1,0eko igoera izan dute
Eustatek bildutako datuen arabera, Euskal AEko industria-prezioek % 0,1 egin dute behera 2025eko urrian, aurreko hilaren aldean. Urriko urte arteko tasa (azken hamabi hilabeteetan industria-prezioek izandako aldakuntza laburbiltzen duena) % 1,0 igo da.
Azterketa zehatzago batek agerian uzten du, 2025eko urrian, prezioetan jaitsierarik handienak izan dituzten sektoreak, aurreko hilaren aldean, hauek izan direla:
Koke-lantegiak eta petrolio-fintzea (% 1,9 jaitsi dira) eta Material eta ekipo elektrikoen fabrikazioa ( % 0,9 jaitsi dira). Aitzitik, prezioetan hiletik hilerako igoera handienak izan dituzten sektoreak Ura eta Energia elektrikoa, gasa eta lurruna (% 2,3 eta % 1,7, hurrenez hurren) izan dira.
Helburu ekonomikoaren araberako ondasunen sailkapenari jarraituz, 2025eko irailaren aldean Energiaren prezioak % 0,5 jaitsi dira. Bestalde, Kontsumo-ondasunek % 0,3ko igoera izan dute, Kontsumo ez-iraunkorreko ondasunetan % 0,4ko eta Kontsumo iraunkorreko ondasunetan % 0,1eko igoerak eman direlako. Ekipamenduko ondasunei dagokienez, prezioak % 0,3 igo dira eta Bitarteko ondasunen kasuan % 0,2 egin dute behera.
Urte artean, 2025eko urria 2024ko urriarekin alderatuta, prezioen igoerarik handienak honako adar hauetan izan dira: Produktu informatiko, elektroniko eta optikoen fabrikazioa (% 11,8) eta Farmazia-produktuen fabrikazioa (% 10,2). Aitzitik, Koke-lantegiak eta petrolio-fintzea adarreko prezioek % 2,9ko urte arteko jaitsiera izan dute, eta Kautxua, plastikoa eta beste produktu mineral ez metaliko batzuk adarrekoek % 0,8 egin dute behera.
Euskal AEko Industria prezioen indizea. Aldakuntza-tasak (p). Urria 2025
| |
Indizea |
Aldearen % |
| |
|
m / m-1 |
m / m-12 |
| Indize orokorra |
112,6 |
-0,1 |
1,0 |
| |
| SEKTORE-BANAKETA |
|
|
|
| Ateratze-industriak |
138,1 |
0,9 |
4,3 |
| Manufaktura-industria |
115,7 |
-0,2 |
0,9 |
| Elikaduraren, edarien eta tabakoaren industria |
127,9 |
-0,3 |
2,7 |
| Ehungintza, jantzigintza, larrugintza eta zapatagintza |
112,5 |
0,9 |
1,2 |
| Zurgintza, papera eta arte grafikoak |
125,8 |
1,3 |
1,3 |
| Kokeak eta petrolioa fintzen |
110,8 |
-1,9 |
-2,9 |
| Industria kimikoa |
126,2 |
-0,2 |
-0,4 |
| Botiken fabrikazioa |
119,2 |
-0,0 |
10,2 |
| Kautxu eta plastikoa, beste produktu mineral ez-metalezkoak |
115,8 |
-0,2 |
-0,8 |
| Metalurgia eta produktu metalikoak |
111,0 |
-0,2 |
1,0 |
| Informatikako, elektronikako eta optikako produktuen fabrikazioa |
124,4 |
-0,1 |
11,8 |
| Material eta ekipo elektrikoen fabrikazioa |
121,3 |
-0,9 |
7,6 |
| Beste inon sailkatu gabeko makineriaren eta ekipoen fabrikazioa |
114,4 |
0,9 |
0,0 |
| Garraiorako materialen fabrikazioa |
115,7 |
-0,0 |
0,4 |
| Altzariak, beste manufaktura-ind., konponketa eta instalazioa |
117,1 |
0,3 |
2,8 |
| Energia elektrikoa, gasa eta lurruna |
76,7 |
1,7 |
2,4 |
| Ura |
133,8 |
2,3 |
4,0 |
| |
| INDUSTRIA-SEKTORE HANDIEN ARABERA |
|
|
|
| Kontsumo-ondasunak |
125,0 |
0,3 |
4,8 |
| Kontsumoondasun iraunkorrak |
114,3 |
0,1 |
1,0 |
| Kontsumoondasun ez-iraunkorrak |
127,9 |
0,4 |
5,7 |
| Ekipo-ondasunak |
116,2 |
0,3 |
1,6 |
| Bitarteko ondasunak |
114,8 |
-0,2 |
0,6 |
| Energia |
96,3 |
-0,5 |
-0,9 |
Oinarria 2021=100
(p)Behinbehineko datuak
m / m-1: Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko hilaren (m-1) aldean
m/m12: Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko urteko hil beraren (m-12) aldean
Data 2025eko Azaroaren 24a
Iturria: Eustat. Industria Prezioen Indizea
Helburu ekonomikoaren araberako ondasun-talde nagusien prezioen urte arteko aldakuntza gero eta handiagoa izan da Kontsumo-ondasunetan. Kasu horretan, % 4,8ko igoera izan da, Kontsumo ez-iraunkorreko ondasunen igoera % 5,7koa izan delako eta Kontsumo iraunkorreko ondasunena % 1,0ekoa. 2024ko urriarekin alderatuta, prezioak % 1,6 igo dira Ekipamenduko ondasunetan. Bitarteko ondasunetan prezioek % 0,6 egin dute gora urte arteko terminoetan, eta, azkenik, Energian % 0,9ko urte arteko jaitsiera izan dute.
INFORMAZIO-OHARRA
Eustatek eskerrak eman dizkie parte hartu duten establezimendu guztiei egin duten esfortzuagatik. Haiei esker, hilabete honetako indizea laginaren % 90,93ko estaldurarekin kalkulatu da.
Informazio gehiago nahi izanez gero:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62