2025/11/20ko prentsa-oharra
KANPO-MERKATARITZAKO ESTATISTIKA (ECOMEX). 2025eko iraila
Euskal AEn ondasunen esportazioek % 7,9 egin zuten behera 2025eko irailean
2025eko lehen bederatzi hilabeteetan esportazioek % 3,6ko jaitsiera izan dute
Eustaten datuen arabera, 2025eko ekainean, Euskal AEko ondasunen esportazioek % 7,9 egin zuten behera urte arteko tasari erreparatuta. 2.379,2 milioi euroko esportazioak izan ziren, aurreko urteko hil berean 2.582,8 milioi euro izan zirenean. Produktu energetikoen esportazioek % 64,2 egin zuten gora eta ez-energetikoen esportazioek % 10,8 egin zuten behera.
Hilabete honetan, merkataritza-saldoa positiboa da, 35 milioi euro ingurukoa, eta estaldura-tasa % 101,5ekoa da.
Lurralde historikoen artean, Araban izan da bilakaerarik negatiboena (-% 31,5), eta horrek Euskal AE osoko bilakaera baldintzatu du. Bizkaian esportazioak % 6,1 gehitu dira eta Gipuzkoan % 1,4.
Euskal AEko ondasunen kanpo-merkataritzaren bilakaera. Milaka eurotan. Iraila 2025
| |
ESPORTAZIOAK |
INPORTAZIOAK |
| |
Iraila |
Iraila |
| |
2024 |
2025 |
Gehikuntza (%) |
2024 |
2025 |
Gehikuntza (%) |
| EUSKAL AE |
|
|
|
|
|
|
| HILABETEA, GUZTIRA |
2.582.838 |
2.379.197 |
-7,9 |
2.335.636 |
2.343.925 |
0,4 |
| ENERGIAZKO GAIAK |
101.050 |
165.895 |
64,2 |
515.543 |
520.112 |
0,9 |
| ENERGIAZKOAK EZ DIREN GAIAK |
2.481.789 |
2.213.302 |
-10,8 |
1.820.093 |
1.823.812 |
0,2 |
| URTEKO METATUA |
23.082.750 |
22.258.907 |
-3,6 |
20.393.695 |
20.038.453 |
-1,7 |
| ENERGIAZKO GAIAK |
1.604.866 |
961.268 |
-40,1 |
5.440.352 |
4.249.732 |
-21,9 |
| ENERGIAZKOAK EZ DIREN GAIAK |
21.477.883 |
21.297.639 |
-0,8 |
14.953.342 |
15.788.721 |
5,6 |
| |
| ARABA / ÁLAVA |
|
|
|
|
|
|
| HILABETEA, GUZTIRA |
858.184 |
587.649 |
-31,5 |
576.052 |
515.937 |
-10,4 |
| URTEKO METATUA |
6.628.109 |
6.672.902 |
0,7 |
4.470.865 |
5.016.361 |
12,2 |
| |
| BIZKAIA |
|
|
|
|
|
|
| HILABETEA, GUZTIRA |
903.215 |
958.700 |
6,1 |
1.273.485 |
1.298.573 |
2,0 |
| URTEKO METATUA |
9.036.770 |
7.999.810 |
-11,5 |
11.880.403 |
10.776.830 |
-9,3 |
| |
| GIPUZKOA |
|
|
|
|
|
|
| HILABETEA, GUZTIRA |
821.440 |
832.847 |
1,4 |
486.099 |
529.415 |
8,9 |
| URTEKO METATUA |
7.417.871 |
7.586.195 |
2,3 |
4.042.426 |
4.245.262 |
5,0 |
Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika
Data 2025eko Azaroaren 20a
Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika
Euskal AEko ondasunen inportazioek % 0,4 egin zuten gora, eta 2.343,9 milioi eurokoak izan ziren. Inportazio energetikoek % 0,9 egin zuten gora eta ez-energetikoek % 0,2. Arabako inportazioak % 10,4 jaitsi dira; aitzitik, Bizkaikoak % 2,0 igo dira eta Gipuzkoakoak % 8,9.
Produktuen araberako analisia (muga-zergen partidak)
Xehetasunetara jaitsita, ikusten da 969 esportazio-partiden sailkapenaren buruan "Ibilgailu automobilen zatiak eta osagarriak" daudela, 170,1 milioi euro merkaturatuta eta % 21,8ko jaitsierarekin aurreko urteko hilabete beraren aldean; ondoren datoz "10 pertsona baino gutxiagoko turismoak" (163,0 milioi euro eta % 50,5eko jaitsiera), "Petrolioaren olio finduak" (161,2 milioi euro esportatu eta % 315,9 gehiago), "Salgaiak garraiatzeko ibilgailu automobilak" (72,0 milioi euro eta % 48,8 gutxiago) eta "Aleatu gabeko burdinazko edo altzairuzko profilak" bosgarren lekuan, 58,7 milioi eurorekin, eta, kasu honetan, % 12,9ko jaitsiera. Bost partida horiek, irailean, merkaturatutako guztizkoaren % 26,3 dira, eta guztira 625,1 milioi euroko balioa dute.
Euskal AEko hileko esportazioen rankinga, arantzel-partiden arabera. Milaka euro (p). Iraila 2025
| |
2024 |
2025 |
2025 (%) |
2025/2024 (%) |
| ESPORTAZIOAK GUZTIRA |
2.582.838 |
2.379.197 |
100,0 |
-7,9 |
| Automobilentzako zati eta osagarriak |
217.500 |
170.097 |
7,1 |
-21,8 |
| 10 pertsona baino gutxiagoko turismoak |
329.064 |
163.033 |
6,9 |
-50,5 |
| Petrolioaren olio finduak |
38.755 |
161.198 |
6,8 |
315,9 |
| Zamak garraiatzeko ibilgailu automobilak |
140.770 |
72.022 |
3,0 |
-48,8 |
| Burdinazko edo aleatu gabeko altzairuzko profilak |
67.400 |
58.732 |
2,5 |
-12,9 |
| Kautxuzko pneumatiko berriak |
77.320 |
48.572 |
2,0 |
-37,2 |
| Transformadore elektrikoak, bihurgailu estatikoak eta erreaktantzia-bobina |
26.037 |
47.359 |
2,0 |
81,9 |
| Txorrotetarako artikuluak, balbulak eta antzekoak tutuetarako |
47.073 |
42.059 |
1,8 |
-10,7 |
| Turborreaktoreak, turbopropultsatzaileak eta gainerako gas-turbinak, bere piezak eta osagaiak barne |
34.650 |
41.635 |
1,7 |
20,2 |
| 0,2 mm baino gehiagoko lodiera duten aluminiozko xaflak eta tirak |
37.184 |
37.530 |
1,6 |
0,9 |
| Gidaria barne hamar pertsona edo gehiago eramateko ibilgailu automobilak |
13.069 |
36.761 |
1,5 |
181,3 |
| Koadroak, taulak eta kontrolerako edo elektrizitate-banaketarako euskarriak |
24.883 |
33.203 |
1,4 |
33,4 |
| Trenbideetarako eta antzekoetarako bidaiariautoak, ekipaje-furgoiak, posta-autoak eta bestelakoak |
7.036 |
32.749 |
1,4 |
365,4 |
| Igogailuak, eskailera mekanikoak, garraiagailuak, etab. |
28.719 |
31.138 |
1,3 |
8,4 |
| Burdina edo altzairuzko gainerako manufakturak |
26.828 |
29.848 |
1,3 |
11,3 |
| Hodiak eta profilak hutsak, soldadurarik gabe, burdinazko edo altzairuzkoak |
26.242 |
26.930 |
1,1 |
2,6 |
| Galdaketa, burdina edo altzairuzko beste manufaktura moldeatu batzuk |
19.118 |
24.570 |
1,0 |
28,5 |
| Transmisio-ardatzak, kojineteak, engranajeak, enbrageak, etab. |
15.757 |
21.688 |
0,9 |
37,6 |
| Soja-olioa |
5.111 |
21.310 |
0,9 |
316,9 |
| Ardoa, mahats freskoarena |
19.616 |
20.951 |
0,9 |
6,8 |
| Metal arruntezko giltzarrapo, sarraila, morroilo eta giltzak |
21.715 |
20.930 |
0,9 |
-3,6 |
| Burdinbide eta antzekoetarako ibilgailuen parteak |
20.521 |
20.403 |
0,9 |
-0,6 |
| Zirkuitu elektrikoetako konektoreak, larakoak, entxufeak, lanpara-euskarriak... > o = 1.000 V tentsio baterako eta zuntz optikoen konektoreetarako |
18.246 |
20.237 |
0,9 |
10,9 |
| Burdinako edo altzairuko beste tutu batzuk eta profil hutsak |
19.588 |
19.529 |
0,8 |
-0,3 |
| Beste manufaktura batzuk gogortu gabeko kautxu bulkanizatukoak |
16.353 |
19.227 |
0,8 |
17,6 |
(p)Behinbehineko datuak
Data 2025eko Azaroaren 20a
Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika
25 partida garrantzitsuenen artean, honako partida hauen urte arteko hobekuntzak nabarmentzen dira: "Transformadore elektrikoak, bihurgailu estatikoak eta erreaktantzia-bobinak" (% 81,9), "Hamar pertsona edo gehiago, gidaria barne, garraiatzeko ibilgailu automobilak" (% 181,3), "Bidaiarien, ekipaje, posta eta abarren bagoiak trenbideetarako eta antzekoetarako" (% 365,4) eta "Soja-olioa" (% 316,9).
Aurkako ildotik, aipagarria da, halaber, "Kautxuzko pneumatiko berriak" partidaren jaitsiera, 48,6 milioi euro esportatu baitira, aurreko urtean baino 28,7 milioi gutxiago, hau da, % 37,2ko jaitsiera.
Arabako hileko esportazioen rankinga, arantzel-partiden arabera. Milaka euro (p). Iraila 2025
| |
2024 |
2025 |
2025 (%) |
2025/2024 (%) |
| ESPORTAZIOAK GUZTIRA |
858.184 |
587.649 |
100,0 |
-31,5 |
| 10 pertsona baino gutxiagoko turismoak |
306.155 |
140.220 |
23,9 |
-54,2 |
| Zamak garraiatzeko ibilgailu automobilak |
140.441 |
71.190 |
12,1 |
-49,3 |
| Automobilentzako zati eta osagarriak |
49.993 |
34.489 |
5,9 |
-31,0 |
| Ardoa, mahats freskoarena |
18.534 |
20.100 |
3,4 |
8,4 |
| Hodiak eta profilak hutsak, soldadurarik gabe, burdinazko edo altzairuzkoak |
21.055 |
18.030 |
3,1 |
-14,4 |
| Kautxuzko pneumatiko berriak |
50.469 |
17.604 |
3,0 |
-65,1 |
| Koadroak, taulak eta kontrolerako edo elektrizitate-banaketarako euskarriak |
12.984 |
14.580 |
2,5 |
12,3 |
| Hodiak eta hodien osagarriak [adibidez: loturak (erragailuak), ukondoak, zorroak], nikelezkoak |
4.364 |
13.518 |
2,3 |
209,7 |
| Burdinako edo altzairuko beste tutu batzuk eta profil hutsak |
12.658 |
12.741 |
2,2 |
0,6 |
| Motorra duten edo ez duten aireontzien zatiak, tripulatuak izan edo ez, eta satelite eta ibilgailu espazialen zatiak |
14.605 |
12.705 |
2,2 |
-13,0 |
(p)Behinbehineko datuak
Data 2025eko Azaroaren 20a
Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika
Araban, esportazioen hiru partida nagusiek % 30etik gorako jaitsiera izan dute urte arteko datuei erreparatuta, eta "10 pertsona baino gutxiagoko turismoak" (-% 54,2), "Salgaiak garraiatzeko ibilgailu automobilak" (-% 49,3) eta "Ibilgailu automobilen zatiak eta osagarriak" (-% 31,0) partidak nabarmentzen dira. "Kautxuzko pneumatiko berriak" partidaren jaitsiera (-% 65,1) eta "Hodiak eta hodi-osagarriak [adibidez: lotuneak (errakoreak), ukondoak, zorroak], nikelezkoak" partidaren igoera (% 209,7) ere nabarmendu behar dira.
Automobilgintzaren sektorean biltzen diren partidak, 283,6 milioi jaitsi dira, 547,0 milioi eurotik 263,5 milioi eurora, % 51,8 gutxiago, aurreko urteko irailaren aldean.
Bizkaiko hileko esportazioen rankinga, arantzel-partiden arabera. Milaka euro (p). Iraila 2025
| |
2024 |
2025 |
2025 (%) |
2025/2024 (%) |
| ESPORTAZIOAK GUZTIRA |
903.215 |
958.700 |
100,0 |
6,1 |
| Petrolioaren olio finduak |
36.164 |
158.425 |
16,5 |
338,1 |
| Automobilentzako zati eta osagarriak |
91.523 |
67.078 |
7,0 |
-26,7 |
| Turborreaktoreak, turbopropultsatzaileak eta gainerako gas-turbinak, bere piezak eta osagaiak barne |
34.408 |
41.471 |
4,3 |
20,5 |
| Kautxuzko pneumatiko berriak |
26.172 |
30.291 |
3,2 |
15,7 |
| Transformadore elektrikoak, bihurgailu estatikoak eta erreaktantzia-bobina |
17.240 |
26.883 |
2,8 |
55,9 |
| 0,2 mm baino gehiagoko lodiera duten aluminiozko xaflak eta tirak |
28.249 |
25.546 |
2,7 |
-9,6 |
| Soja-olioa |
5.111 |
21.310 |
2,2 |
316,9 |
| 10 pertsona baino gutxiagoko turismoak |
21.933 |
21.294 |
2,2 |
-2,9 |
| Zirkuitu elektrikoetako konektoreak, larakoak, entxufeak, lanpara-euskarriak... > o = 1.000 V tentsio baterako eta zuntz optikoen konektoreetarako |
16.251 |
17.634 |
1,8 |
8,5 |
| Altzairu herdoilgaitzezko barra eta profilak |
17.288 |
16.554 |
1,7 |
-4,2 |
(p)Behinbehineko datuak
Data 2025eko Azaroaren 20a
Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika
Bizkaian, hamar partida nagusien artean, honako hauen esportazioen igoera nabarmendu behar da: "Petrolioaren olio finduak" (158,4 milioi euro esportatu dira, aurreko urtean baino 122,3 milioi gehiago, % 338,1eko igoera), "Transformadore elektrikoak, bihurgailu estatikoak eta erreaktantzia-bobinak", 26,9 milioi euro esportatu dira, % 55,9 gehiago; eta "Soja-olioa", 21,3 milioi euro esportatu dira, % 316,9 gehiago. Aitzitik, behera egin dute "Ibilgailu automobilen zatiak eta osagarriak" partidako salmentek (67,1 milioi euro esportatu dira, aurreko urtean baino 24,4 milioi gutxiago, hau da, -% 26,7ko murrizketa).
Gipuzkoako hileko esportazioen rankinga, arantzel-partiden arabera. Milaka euro (p). Iraila 2025
| |
2024 |
2025 |
2025 (%) |
2025/2024 (%) |
| ESPORTAZIOAK GUZTIRA |
821.440 |
832.847 |
100,0 |
1,4 |
| Automobilentzako zati eta osagarriak |
75.984 |
68.530 |
8,2 |
-9,8 |
| Burdinazko edo aleatu gabeko altzairuzko profilak |
65.001 |
55.628 |
6,7 |
-14,4 |
| Gidaria barne hamar pertsona edo gehiago eramateko ibilgailu automobilak |
12.926 |
34.362 |
4,1 |
165,8 |
| Trenbideetarako eta antzekoetarako bidaiariautoak, ekipaje-furgoiak, posta-autoak eta bestelakoak |
7.036 |
32.749 |
3,9 |
365,4 |
| Txorrotetarako artikuluak, balbulak eta antzekoak tutuetarako |
27.333 |
27.580 |
3,3 |
0,9 |
| Igogailuak, eskailera mekanikoak, garraiagailuak, etab. |
25.888 |
25.794 |
3,1 |
-0,4 |
| Metal arruntezko giltzarrapo, sarraila, morroilo eta giltzak |
19.682 |
19.012 |
2,3 |
-3,4 |
| Burdinbide eta antzekoetarako ibilgailuen parteak |
17.758 |
18.208 |
2,2 |
2,5 |
| Transformadore elektrikoak, bihurgailu estatikoak eta erreaktantzia-bobina |
6.745 |
18.195 |
2,2 |
169,8 |
| Burdina edo altzairuzko gainerako manufakturak |
15.036 |
17.389 |
2,1 |
15,6 |
(p)Behinbehineko datuak
Data 2025eko Azaroaren 20a
Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika
Gipuzkoan, nabarmentzekoak dira partida hauetan izandako hobekuntzak: "Hamar pertsona edo gehiago, gidaria barne, garraiatzeko ibilgailu automobilak" (% 165,8), 34,4 milioi euro esportatuta; "Bidaiarien, ekipaje, posta eta abarren bagoiak trenbideetarako eta antzekoetarako" (% 365,4), 32,7 milioi euro esportatuta; eta "Transformadore elektrikoak, bihurgailu estatikoak eta erreaktantzia-bobinak" (% 169,8), 18,2 milioi euro esportatuta. Aitzitik, salmentak jaitsi dira "Ibilgailu automobilen zatiak eta osagarriak" (2024ko irailean baino 7,4 milioi euro gutxiago, -% 9,8) eta "Aleatu gabeko burdinazko edo altzairuzko profilak" (55,6 milioi euro gutxiago esportatu dira, % 14,4 gutxiago) partidetan.
"10 pertsona baino gutxiagoko turismoak" partidako inportazioak % 49,7 igo dira eta "Ibilgailu automobilen zatiak eta osagarriak" partidakoak % 55,6 jaitsi
Inportazioak muga-zergen partiden arabera aztertuz gero, ikusten da hirugarren garrantzitsuenak, "10 pertsona baino gutxiagoko turismoak" partidak, guztizkoaren % 1,9 hartzen duenak, % 49,7ko hazkundea izan duela. Era berean, nabarmen egin du gora (% 143,5) "Biodiesela eta haren nahasketak, petrolio-oliorik edo mineral bituminosozko oliorik gabe edo pisuan % 70etik beherako edukia dutenak" (14,5 milioitik 35,3 milioira) eta "Telefonoak eta ahotsa, irudia edo bestelako datuak transmititzeko edo jasotzeko gainerako gailuak" (% 341,7). Aitzitik, nabarmen egin dute behera "Ibilgailu automobilen zatiak eta osagarriak" (-% 55,6 eta 92,0 milioi eurotik 40,9 milioi eurora) eta "Enbolo, diesel edo erdi-diesel motorrak" (-% 58,9, 64,7 milioi eurotik 26,6 milioi eurora) partidetako inportazioek.
Jatorri eta helmugako herrialdeak, 2025eko iraila
Hilabete honetan, esportatzaileen sailkapenaren lehen postuetan hauek daude:
-Frantzia: gure Erkidegotik 366,4 milioi euroko balioa duten produktuak jaso ditu, % 186,0ko estaldura-tasarekin.
-Alemania: 352,7 milioi euroko balioa duten ondasunak esportatu dira, % 108,6ko estaldura-tasarekin.
-Italia: 163,3 milioi euroko balioa duten esportazioak egin dira, % 125,1eko estaldura-tasarekin.
-Erresuma Batua: herrialde horretara 148,2 milioi euroko esportazioak bideratu dira, eta % 222,7ko estaldura-tasa lortu da.
-Herbehereak: herrialde horretara zuzendutako salmentak 139,7 milioi eurokoak izan dira, % 109,2ko estaldura-tasarekin.
Bost herrialde horiek esportazio guztien % 49,2 hartzen dute; horietako lau EB27koak dira, eta erakunde horrek biltzen ditu esportazioen % 65,9.
Hilabete honetan, inportazio gehienak herrialde hauetatik etorri dira, ordena honetan: Alemaniatik 324,9 milioi euro, Frantziatik 197,0 milioi euro, Txinatik 190,9 milioi euro, Italiatik 130,6 milioi euro eta Herbehereetatik 128,0 milioi euro.
2025eko lehen bederatzi hilabeteetan, 2.220,4 milioi euroko merkataritza-saldo positiboa erregistratu da, % 111,1eko estaldura-tasarekin
Lehenengo bederatzi hilabeteetan, eta Euskal AEko esportazioetarako, % 3,6ko jaitsiera hauteman da aurreko urteko aldi beraren aldean, hau da, 823,8 milioi euro gutxiago izan dira. Esportazioen zenbatekoa, berriz, 22.258,9 milioikoa izan da aldi horretan.
Euskal AEn, Bizkaiko esportazioak dira handienak 7.999,8 milioi eurorekin, eta gero datoz Gipuzkoakoak 7.586,2 milioi eurorekin eta Arabakoak 6.672,9 milioi eurorekin. Bizkaiko esportazioak % 11,5 jaitsi dira, eta Arabakoak eta Gipuzkoakoak, berriz, aurreko urtekoak baino % 0,7 eta % 2,3 handiagoak izan dira, hurrenez hurren.
Produktu mota aintzat hartuta, Euskal AE osoan "Produktu ez-energetikoak" izan ziren nagusi esportazioen kopuruan, 21.297,6 milioi eurorekin, 2024ko lehen bederatzi hilabeteetan baino % 0,8 gutxiago. Jaitsiera txiki hori ez zen homogeneoa izan; izatez, Bizkaiko esportazio ez-energetikoek % 5,3ko jaitsiera izan zuten, eta Arabakoek eta Gipuzkoakoek aurreko urtekoak gainditu zituzten, % 0,6 eta % 2,3, hurrenez hurren. "Produktu energetikoen" esportazioek % 40,1eko beherakada izan dute urte artekoa alderatuta.
"10 pertsona baino gutxiagoko turismoak" partida da esportazioen liderra, 2.246,8 milioi euro merkaturatuta, eta % 21,0ko igoerarekin. 25 partida nagusien artean, esportazioen igoerarik handienak partida hauetan izan dira: "Bidaiarien, ekipaje, posta eta abarren bagoiak trenbideetarako eta antzekoetarako" (314,4 milioi euro esportatu eta % 109,5 gehiago); "Burdinbide edo antzekoetarako ibilgailuen zatiak" (359,6 milioi euro esportatu eta % 78,0ko aldea) eta "Soja-olioa" (176,9 milioi euro esportatu eta aurreko urteko aldi berean baino 111,4 milioi euro gehiago).
Aitzitik, partida nagusietako hiru murriztu dira: "Petrolioaren olio finduak" (-% 22,5 eta 242,7 milioi euro gutxiago), "Kautxuzko pneumatiko berriak" (-% 32,0 eta 253,7 milioi euro gutxiago) eta "Ibilgailu automobilen zatiak eta osagarriak" (-% 15,1 eta 268,0 milioi euro gutxiago).
Euskal AEko esportazioen rankinga, arantzel-partiden arabera, urteko metatua (p). Iraila 2025
| |
Kodea |
Izendapena |
Mila euro |
| |
|
ESPORTAZIOAK GUZTIRA |
22.258.907 |
| 1 |
8703 |
10 pertsona baino gutxiagoko turismoak |
2.246.839 |
| 2 |
8708 |
Automobilentzako zati eta osagarriak |
1.505.312 |
| 3 |
8704 |
Zamak garraiatzeko ibilgailu automobilak |
1.015.501 |
| 4 |
2710 |
Petrolioaren olio finduak |
836.198 |
| 5 |
4011 |
Kautxuzko pneumatiko berriak |
539.053 |
| 6 |
7216 |
Burdinazko edo aleatu gabeko altzairuzko profilak |
444.654 |
| 7 |
8481 |
Txorrotetarako artikuluak, balbulak eta antzekoak tutuetarako |
432.808 |
| 8 |
7304 |
Hodiak eta profilak hutsak, soldadurarik gabe, burdinazko edo altzairuzkoak |
375.752 |
| 9 |
8607 |
Burdinbide eta antzekoetarako ibilgailuen parteak |
359.580 |
| 10 |
8411 |
Turborreaktoreak, turbopropultsatzaileak eta gainerako gas-turbinak, bere piezak eta osagaiak barne |
353.578 |
| 11 |
8605 |
Trenbideetarako eta antzekoetarako bidaiariautoak, ekipaje-furgoiak, posta-autoak eta bestelakoak |
314.399 |
| 12 |
8504 |
Transformadore elektrikoak, bihurgailu estatikoak eta erreaktantzia-bobina |
305.559 |
| 13 |
7606 |
0,2 mm baino gehiagoko lodiera duten aluminiozko xaflak eta tirak |
294.859 |
| 14 |
7326 |
Burdina edo altzairuzko gainerako manufakturak |
275.474 |
| 15 |
8537 |
Koadroak, taulak eta kontrolerako edo elektrizitate-banaketarako euskarriak |
256.538 |
| 16 |
9990 |
Aduana-tarifan berariaz jasota ez dauden merkantziak |
220.772 |
| 17 |
8428 |
Igogailuak, eskailera mekanikoak, garraiagailuak, etab. |
217.673 |
| 18 |
8702 |
Gidaria barne hamar pertsona edo gehiago eramateko ibilgailu automobilak |
206.599 |
| 19 |
7325 |
Galdaketa, burdina edo altzairuzko beste manufaktura moldeatu batzuk |
195.695 |
| 20 |
7308 |
Xaflen bidez eraikuntzak, barrak, profilak, tutuak eta fundicion-etako, burdinako edo altzairuko antzeko |
182.916 |
| 21 |
7222 |
Altzairu herdoilgaitzezko barra eta profilak |
181.589 |
| 22 |
8483 |
Transmisio-ardatzak, kojineteak, engranajeak, enbrageak, etab. |
179.339 |
| 23 |
1507 |
Soja-olioa |
176.907 |
| 24 |
8301 |
Metal arruntezko giltzarrapo, sarraila, morroilo eta giltzak |
175.836 |
| 25 |
8501 |
Motor eta sorgailu elektrikoak (ekipo elektrogenoak izan ezik) |
173.224 |
(p)Behinbehineko datuak
Data 2025eko Azaroaren 20a
Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika
2025eko lehen bederatzi hilabete hauetako sailkapenaren arabera, Alemania da herri hartzaile nagusia, esportatutako guztiaren % 14,9 hartzen baitu, guztira 3.325,5 milioi eurorekin. Oso hurbil dago Frantzia 3.296,1 milioi eurorekin (guztizkoaren % 14,8). Atzetik datoz Erresuma Batua (1.445,9 milioi euro eta % 6,5), Italia (1.352,8 milioi euro eta % 6,1) eta Ameriketako Estatu Batuak (1.323,4 milioi euro eta % 5,9). Bost herrialde horien artean Euskal Autonomia Erkidegoko esportazioen % 48,3 biltzen dute.
Euskal AE osoko inportazioen metatua 20.038,5 milioi eurora iritsi da. Urte arteko konparazioan, aurreko urteko aldi berean erregistratutakoa baino 355,2 millioi euro eta % 1,7 gutxiago da. Izan ere, Bizkaian (10.776,8 milioi euro) % 9,3 gutxiago erosi da (-1.103,6 millioi). Aitzitik, Arabako eta Gipuzkoako inportazioek gora egin dute; Araban 545,5 milioi euro gehiago eta guztira 5.016,4 millioi euro, eta Gipuzkoan 202,8 millioi euro gehiago eta guztira 4.245,3 millioi euro.
"Produktu ez-energetikoen" inportazioak % 5,6 egin du gora, baina "Produktu energetikoen" inportazioak % 21,9 egin du behera.
Euskal AEko ondasunen kanpo-merkataritzak 2.220,4 milioi euroko saldo positiboa izan du 2025eko urtarriletik irailera bitartean, eta % 111,1eko estaldura-tasa izan du.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa Zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62