2025/11/25eko prentsa-oharra
ERAIKUNTZA-KOSTUEN INDIZEA. 2025eko URRIA
Euskal Autonomia Erkidegoko eraikuntzaren kostuak % 0,1 jaitsi dira 2025eko urrian
2024ko urriaren aldean, eraikuntzaren kostuak % 3,6 igo dira
Eustatek landutako datuen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko eraikuntzaren kostuen indizea % 0,1 jaitsi da 2025eko urrian, aurreko hilaren aldean. 2024ko hil beraren aldean, kostuak % 3,6 igo dira.
Sektoreen arabera, eta hilabete arteko terminoetan, ingeniaritza zibileko kostuak % 0,1 jaitsi dira, eta eraikuntzakoek berdin jarraitu dute. 2024ko urriaren aldean, kostuak % 3,5 igo dira eraikuntzan eta % 3,6 ingeniaritza zibilean.
Lehengaien kostuak % 0,1 jaitsi dira aurreko hilaren aldean, eta eskulanaren kostuak, berriz, ez dira aldatu. Urte arteko terminoetan, lehengaien kostua % 4,2 igo da eta eskulanaren kostua % 1,7.
Lehengaien kostuak eraikuntzan eta ingeniaritza zibilean % 0,1 jaitsi dira 2025eko urrian, 2025eko irailaren aldean. Urte arteko bilakaeran, ordea, lehengaien kostuak % 4,2 igo dira eraikuntzan eta % 4,3 ingeniaritza zibilean.
Euskal AEko eraikuntzaren kostuen indizea. Aldakuntza-tasak (p). Urria 2025
| |
Indizea |
Aldakuntza (%) |
| |
|
m/m-1 |
m/m-12 |
| Guztira |
122,3 |
-0,1 |
3,6 |
| Eraikinak |
122,1 |
-0,0 |
3,5 |
| Ingeniería civil |
123,2 |
-0,1 |
3,6 |
| |
| Lehengaiak |
123,7 |
-0,1 |
4,2 |
| Eraikinak |
123,5 |
-0,1 |
4,2 |
| Ingeniería civil |
124,8 |
-0,1 |
4,3 |
| |
| Laneskua |
118,3 |
0,0 |
1,7 |
Oinarria 2021=100
m / m-1 Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko hilaren (m-1) aldean
m/m12 Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko urteko hil beraren (m-12) aldean
(p)Behinbehineko datuak
Data 2025eko Azaroaren 25a
Iturria: Eustat. Eraikuntzaren Kostuen Indizea
2025eko urrian, eraikuntza-sektoreak kontsumitutako lehengaien kostuak gora egin du oro har. Aurreko urteko hilabete beraren aldean, igoerarik handienak Material eta ekipo elektrikoen fabrikazioan izan dira (% 7,6ko igoera), eta, ondoren, Erauzketa-industrietan eta Metalezkoak ez diren beste produktu mineral batzuen fabrikazioan (% 4,3ko eta % 3,8ko urte arteko igoera, hurrenez hurren). Koke-lantegiak eta petrolio-fintzea arloan, berriz, % 2,9ko jaitsiera izan da.
Euskal AEn kontsumitutako lehengaien prezioak, sektorearen arabera (A64). Urte arteko aldakuntza-tasa (p). Urria 2025
| |
m / m-12 |
| Ateratze-industriak |
4,3 |
| Kokeak eta petrolioa fintzen |
-2,9 |
| Metalikoak ez diren beste produktu mineral batzuen fabrikazioa |
3,8 |
| Produktu metalikoen fabrikazioa, makineria eta ekipoak salbu |
3,6 |
| Material eta ekipo elektrikoen fabrikazioa |
7,6 |
Oinarria 2021=100
(p)Behinbehineko datuak
m/m12 Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko urteko hil beraren (m-12) aldean
Data 2025eko Azaroaren 25a
Iturria: Eustat. Eraikuntzaren Kostuen Indizea
Informazio gehiago nahi izanez gero:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa Zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62