2025/12/19ko prentsa-oharra
ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA. Hotelak. 2025eko azaroa
2025eko azaroan Euskal AEko hotel-establezimenduetako sarrerek % 1,6 egin dute gora aurreko urteko azaroaren aldean
Hotelen gelakako betetze-maila % 49,3koa izan da, eta hotelen ADRa (eguneko batez besteko tarifa) 97,83 eurokoa
Eustaten datuen arabera, 2025eko azaroan Euskal AEko hotel-establezimenduetan % 1,6 igo dira sarrerak eta % 0,3 ostatu-gauak, urte arteko terminoetan. Erregistratutako 279.140 sarrerek 541.502 ostatu-gau izatea guztira eragin dute.
Sarreren % 36,5 eta ostatu-gauen % 39,5 jatorri atzerritarrekoak izan dira; hala, sarrerak % 5,3 eta ostatu-gauak % 8,1 igo dira, urte batetik bestera.
Euskal AEko hotel-establezimenduetako sarrerak, gaualdiak eta batez besteko egonaldia. Azaroa 2025
| |
Sarrerak |
Gaualdiak |
Batez-besteko egonaldia |
| |
2025/11 |
m/m-12 (%) |
2025/11 |
m/m-12 (%) |
2025/11 |
2024/11 |
| EUSKAL AE |
279.140 |
1,6 |
541.502 |
0,3 |
1,94 |
1,96 |
| Estatukoak |
177.243 |
-0,4 |
327.447 |
-4,1 |
1,85 |
1,92 |
| Atzerritarrak |
101.897 |
5,3 |
214.055 |
8,1 |
2,10 |
2,05 |
| |
| Araba/Álava |
38.799 |
2,7 |
84.830 |
4,2 |
2,19 |
2,15 |
| Estatukoak |
30.316 |
2,7 |
60.892 |
-1,9 |
2,01 |
2,10 |
| Atzerritarrak |
8.483 |
2,8 |
23.938 |
24,0 |
2,82 |
2,34 |
| Vitoria-Gasteiz |
29.598 |
2,9 |
68.743 |
4,2 |
2,32 |
2,30 |
| |
| Bizkaia |
129.512 |
4,8 |
243.780 |
3,5 |
1,88 |
1,91 |
| Estatukoak |
83.244 |
1,6 |
145.521 |
-2,1 |
1,75 |
1,81 |
| Atzerritarrak |
46.268 |
11,3 |
98.259 |
13,1 |
2,12 |
2,09 |
| Bilbao |
90.092 |
5,4 |
171.784 |
3,1 |
1,91 |
1,95 |
| |
| Gipuzkoa |
110.829 |
-2,3 |
212.892 |
-4,4 |
1,92 |
1,96 |
| Estatukoak |
63.683 |
-4,3 |
121.034 |
-7,5 |
1,90 |
1,97 |
| Atzerritarrak |
47.146 |
0,5 |
91.858 |
-0,0 |
1,95 |
1,96 |
| Donostia / San Sebastian |
74.661 |
-2,9 |
142.642 |
-5,4 |
1,91 |
1,96 |
M/m12 Behatutako azken hilabetean izandako urte arteko aldakuntza-tasa (m), aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta (m-12)
Data 2025eko Abenduaren 19a
Iturria: Eustat. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta
Araban 38.799 sarrera eta 84.830 ostatu-gau erregistratu dira, hau da, urte batetik bestera sarreretan % 2,7ko igoera eta ostatu-gauetan % 4,2ko igoera egon da. Gipuzkoan sarrerak % 2,3 jaitsi dira eta ostatu-gauak % 4,4, guztira 110.829 sarrera eta 212.892 ostatu-gau izan direlarik. Bizkaian, 2025eko azaroan, 129.512 sarrera erregistratu dira, 2024ko azaroan baino % 4,8 gehiago, eta 243.780 ostatu-gau, aurreko urteko hilabete berean baino % 3,5 gehiago.
Hiriburuetan, sarreren kopuruak gora egin du Gasteizen (% 2,9) eta Bilbon (% 5,4); Donostian, berriz, behera egin du (% 2,9). Ostatu-gauei dagokienez, aurreko urteko azaroaren aldean, % 5,4 jaitsi dira Donostian, eta % 4,2 igo dira Gasteizen, eta % 3,1 Bilbon.
Euskal AEko hotel-establezimenduetan batez besteko egonaldia, 2025eko azaroan, 1,94 egunekoa izan da, aurreko urteko hil berean izandakoa (1,96 egun) baino txikiagoa(1).
Euskal AEko hotel-establezimenduetako betetze-mailak eta errentagarritasuna. Azaroa 2025
| |
Betetze-mailak (%) |
Errentagarritasuna |
| |
plazen arabera |
gelaka |
ADR (eurotan) |
RevPAR (eurotan) |
| |
2025/11 |
p.p. * |
2025/11 |
p.p. * |
2025/11 |
m/m-12 (%) |
2025/11 |
m/m-12 (%) |
| EUSKAL AE |
49,3 |
-0,5 |
62,8 |
0,6 |
97,83 |
4,6 |
61,48 |
5,6 |
| |
| Araba/Álava |
50,4 |
0,1 |
69,9 |
2,5 |
88,94 |
10,3 |
62,19 |
14,4 |
| Vitoria-Gasteiz |
53,3 |
1,6 |
76,7 |
4,6 |
80,18 |
15,0 |
61,50 |
22,4 |
| |
| Bizkaia |
49,7 |
0,9 |
64,1 |
0,9 |
101,15 |
4,9 |
64,82 |
6,4 |
| Bilbao |
54,5 |
0,1 |
69,7 |
-0,4 |
108,02 |
4,4 |
75,25 |
3,9 |
| |
| Gipuzkoa |
48,5 |
-2,3 |
58,9 |
-0,5 |
97,57 |
2,5 |
57,45 |
1,5 |
| Donostia / San Sebastian |
54,2 |
-1,8 |
63,5 |
-0,5 |
109,69 |
1,6 |
69,63 |
0,8 |
p.p.*= aurreko urteko hilabete berarekiko portzentajezko puntuko aldea
M/m12 Behatutako azken hilabetean izandako urte arteko aldakuntza-tasa (m), aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta (m-12)
Data 2025eko Abenduaren 19a
Iturria: Eustat. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta
Azaroan okupazio-maila, Euskal AE osoan, % 49,3koa izan da plazen arabera neurtuta, eta % 62,8koa logelen arabera neurtuta. 2024ko azaroarekin alderatuta, ehuneko 0,5 puntu jaitsi da plazen kopurua, eta 0,6 puntu igo da logelen kopurua.
ADR edo eguneko batez besteko tarifa (bainugela duen logela bikoitz bati aplikatua, ostatu hutseko erregimenean) 97,8 eurokoa izan da 2025eko azaroan Euskal AEn, hau da, % 4,6 igo da aurreko urteko azaroarekin alderatuta. ADRa 97,6 eurotan kokatu da Gipuzkoan, 101,2 eurotan Bizkaian eta 88,9 eurotan Araban. Hiriburuen arteko aldeak are handiagoak izan dira: ADRa 109,7 eurokoa izan da Donostian, 108,0 eurokoa Bilbon eta 80,2 eurokoa Gasteizen.
Euskal AEko hotel-establezimenduetan, 2025eko azaroan, RevPar edo logela eskuragarri bakoitzeko batez besteko diru-sarrerak 61,5 eurokoak izan dira, aurreko urteko hil berean baino % 5,6 handiagoa.
Urteko metatua
Aurtengo orain arteko aldi metatuan (2025eko urtarrila-azaroa), aurreko urteko aldi metatu beraren aldean, sarrerak % 3,4 igo dira eta ostatu-gauak % 3,7. Batez besteko egonaldia, urtea amaitzeko hilabete falta dela, 1,99 egunekoa izango da 2025ean, aurreko urteko aldi berean izandakoaren berdina.
Okupazio-maila, urteko aurreneko hamaika hilabeteetan, % 59,6koa izan da plazen arabera neurtuta, eta % 71,3koa logelen arabera neurtuta, aurreko urteko aldi metatu berean baino ehuneko 0,6 eta 0,8 puntu gainetik, hurrenez hurren.
Informazio-oharra
2025eko azaroan hotelen ETHren erantzun-tasa % 89,3koa izan da. Eustatek eskerrak eman dizkie inkesta honetan parte hartu duten establezimendu guztiei.
Euskal AEko turismoko datu-esploratzailea. Hotel-establezimenduak
(1)Batez besteko egonaldia bidaiariek gaua igarotzen duten establezimenduetan batez beste ematen duten egun kopuruari dagokio, eta ez Euskal AEn ematen duten egonaldi osoaren iraupenari.
Informazio gehiago nahi izanez gero:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62