2025/12/22ko prentsa-oharra
Gizarte-babesaren kontua. 2024ko aurrerapena
Euskal AEko gizarte-babesaren gastua 25.910 milioi eurokoa izan zen 2024an, aurreko urtean baino % 6,3 handiagoa
Biztanleko gastua 11.707 eurokoa izan zen eta BPGri dagokionez % 26,4koa
Euskal AEn gizarte-babesera bideratutako guztizko gastua, 2024an, 25.910 milioi eurokoa izan zen, hau da, % 6,3ko igoera eman zen 2023ko ekitaldiarekin alderatuta, 1.531 milioi euro gehigarriren baliokidea, Eustaten datuen arabera. BPGri dagokionez, gastu hori 2023an % 26,1 izatetik 2024an % 26,4 izatera igaro zen —hiru hamarreneko hazkundea izan zuen—.Era berean, per capita gastua % 5,8 hazi zen, 11.070 eurotik 11.707 eurora igaro baitzen 2024an.
Gizarte Babesaren Kontua Gizarte Babeseko Estatistika Integratuen Europako Sistemaren (ESSPROS) metodologiaren arabera egiten da, eta edozein erakunde publikok edo pribatuk Euskal AEn gizarte-babeseko sistemetan egindako gastua eta diru-sarrera zenbatzen ditu. Gizarte-babeseko gastuan administrazio-gastuak eta gizarte-prestazioetako gastua sartzen dira; azken horien barruan sartzen dira eskudiruzko ordainketak eta gizarte-babeseko sistemetatik etxeek jasotzen dituzten gauzazko prestazioak.
Gizarte-babesaren datu eta adierazle nagusiak Euskal AEn. 2022-2024
| |
2022 |
2023 (p) |
2024 (a) |
2023(p)/2022 (%) |
2024(a)/2023 (%) |
| Gizarte babeseko gastu osoa |
|
|
|
|
|
| Milioika eurotan |
22.617 |
24.379 |
25.910 |
7,8 |
6,3 |
| Merkatu prezioko BPGaren %an |
26,1 |
26,1 |
26,4 |
0,0* |
0,3* |
| Eurotan, biztanleko |
10.320 |
11.070 |
11.707 |
7,3 |
5,8 |
| Biztanleko EAP |
11.045 |
12.153 |
12.908 |
10,0 |
6,2 |
| GIZARTEPRESTAZIOETAKO GASTUA, FUNTZIOEN ARABERA (mila eurotan) |
|
|
|
|
|
| GUZTIRA |
22.351 |
24.096 |
25.617 |
7,8 |
6,3 |
| Gaixotasuna/Osasun-atentzioa |
6.163 |
6.356 |
6.811 |
3,1 |
7,2 |
| Baliaezintasuna |
1.394 |
1.511 |
1.527 |
8,4 |
1,1 |
| Zahartzaroa |
9.781 |
10.756 |
11.546 |
10,0 |
7,3 |
| Umezurtz-alargunak |
2.062 |
2.236 |
2.343 |
8,4 |
4,8 |
| Familia / Seme-alabak |
803 |
926 |
953 |
15,3 |
2,9 |
| Langabezia |
1.158 |
1.205 |
1.248 |
4,1 |
3,6 |
| Etxebizitzenak |
199 |
231 |
232 |
16,1 |
0,4 |
| Gizarte-bazterkeria |
791 |
875 |
957 |
10,6 |
9,4 |
| ADIERAZLEAK (eurotan) |
|
|
|
|
|
| Gizarteprestazioetako gastua, biztanle bakoitzeko |
10.198 |
10.941 |
11.575 |
7,3 |
5,8 |
| Gizarteprestazioetako gastua, biztanle bakoitzeko eta EAPn(1) |
10.915 |
12.012 |
12.762 |
10,1 |
6,2 |
| "Gaixotasun / osasun-laguntzaren" funtzioan egindako gastua, biztanle bakoitzeko |
2.812 |
2.886 |
3.078 |
2,6 |
6,6 |
| "Zahartasunaren" funtzioan egindako gastua, 65 urteko edo gehiagoko pertsona bakoitzeko |
19.054 |
20.506 |
21.607 |
7,6 |
5,4 |
| |
| BPG mp KSE2010. 2022 oinarri (milioi euro) |
86.714 |
93.243 |
98.290 |
7,5 |
5,4 |
| Batez besteko biztanleria |
2.191.631 |
2.202.376 |
2.213.109 |
0,5 |
0,5 |
(1)eros ahalmenaren parekotasuna
(*)aldea portzentajezko puntutan
(p)behin-behinekoa
(a)aurrerapena
Data 2025eko Abenduaren 22a
Iturria: Eustat. Gizarte Babeseko Kontua
Gizarte-babeseko gastu osotik, 25.617 milioi gizarte-prestazioetako gastuari dagozkio, eta 293 milioi administrazio-gastuei. Gizarte-prestazioetako gastua % 6,3 hazi zen 2024an, hau da, 2023an baino 1.521 milioi gehiago.
Gizarte-prestazioetako gastuaren analisia, funtzioen arabera
Gizarte-prestazioen xehetasunak gastua zer funtziotan egiten den erakusten du, eta horiek guztiak hazi egin dira 2024an.
-"Gizarte-bazterkeria" funtzioak izan zuen ehuneko-hazkunderik handiena, % 9,4, hau da, aurreko urtean baino 82 milioi gehiago, eta 957 milioikoa izan zen 2024an.
-"Zahartzaroa" funtzioak barne hartzen du pentsioetara, mendetasunarekin lotutako prestazio ekonomikoetara eta gauzazko beste prestazio batzuetara bideratutako gastua, hala nola egoitza-zerbitzuak eta etxeko laguntza. % 7,3 hazi zen, balio absolutuetan hazkunderik handiena izan zuen gastua izanik, 2023an baino 790 milioi gehiago, eta 2024an 11.546 milioira iritsi zen. Hala ere, hazkunde hori aurreko urtekoa (% 10,0) baino txikiagoa da. Aurreko urteetan bezala, igoerarik handiena erretiroko eskudiruzko prestazioen zenbatekoari dagokio, zehazki, 2023an baino 666 milioi gehiago.
-"Gaixotasuna/Osasun-arreta" funtzioak % 7,2 egin zuen gora, hau da, 2023an baino 455 milioi gehiago (6.811 milioi). Funtzio horrek osasun-arretako zerbitzuetan eta aldi baterako ezintasunagatiko prestazioetan egindako gastua barne hartzen du.
-"Bizirauleak" funtzioa —batez ere alarguntasun- eta umezurtz-pentsioak barne— % 4,8 hazi zen, 107 milioi gehiago izanik, eta 2024an 2.343 milioira iritsi zen.
-"Langabezia" funtzioan gastua 1.248 milioikoa izan zen, hau da, % 3,6ko hazkundea izan zuen, aurreko urtean baino 43 milioi gehiago. "Familia/Seme-alabak" funtzioa % 2,9 hazi zen, eta 953 milioi eurora iritsi zen.
-"Baliaezintasunera" bideratutako gastua % 1,1 hazi zen, 1.527 milioi eurora iritsiz.
-"Etxebizitza" funtzioak hazkunde txikiena izan zuen —% 0,4ko hazkundea— eta 232 milioi euroko guztizko gastua 2024an.
Funtzio bakoitzak gizarte-prestazioetako guztizko gastuan duen pisu erlatiboa aztertuta, ondorioztatzen da "Zahartzaroa" funtzioak jarraitzen duela gizarte-gastuaren buruan, 2024an guztizkoaren % 45,1 izanik (2023an baino ehuneko 0,5 puntu gainetik).
Hurrengo gastu handiena "Gaixotasuna/Osasun-arreta" funtzioari dagokio, gizarte-prestazioetako gastuaren % 26,6rekin, eta 2023rekiko haren garrantzia handitu egin da (ehuneko 0,2 puntu).
Bestalde, "Gizarte-bazterkeria" adierazlearen pisua % 3,7ra igo da —2023an % 3,6koa izan zuen—.
Gainerako funtzioek euren pisu erlatiboa murriztu dute: "Bizirauleak" (% 9,1), "Baliaezintasuna" (% 6,0), "Langabezia" (% 4,9), "Familia eta seme-alabak" (% 3,7) eta "Etxebizitza" (% 0,9).
Aldiak
Erakunde-unitateen parte-hartzea gastuan
Gizarte-babeseko gastua egiten duten erakunde-unitateei dagokienez, Gizarte Segurantzako Sistemak eta Estatuko Administrazioak 2024an egindako gastua guztizkoaren % 61,7 izan zen, eta % 7,0 hazi zen 2023aren aldean, 15.981 milioira iritsiz. Honako hauek dira eskudiruzko prestazioei dagozkien gastuak: Zahartzaroa (9.652 milioi), Bizirauleak (2.202 milioi) eta Aldi baterako ezintasuna (1.207 milioi).
Gastua erakunde-unitateen multzoaren eta urtearen arabera (milioi euro). 2021-2024
| |
2021 |
2022 |
2023 (p) |
2024 (a) |
Urteko aldakuntza-tasa (%) |
| |
|
|
|
|
2022/21 |
2023(p)/22 |
2024 (a)/23 |
| Gizarte Segurantzako sistema eta Estatuko Administrazioa |
13.487 |
13.784 |
14.938 |
15.981 |
2,2 |
8,4 |
7,0 |
| Euskal administrazioak |
7.064 |
7.316 |
7.869 |
8.312 |
3,6 |
7,6 |
5,6 |
| Erakunde pribatuak |
1.460 |
1.517 |
1.572 |
1.617 |
3,9 |
3,6 |
2,9 |
| Gizarte babeseko gastu osoa |
22.011 |
22.617 |
24.379 |
25.910 |
2,8 |
7,8 |
6,3 |
(p)behin-behinekoa
(a)aurrerapena
Data 2025eko Abenduaren 22a
Iturria: Eustat. Gizarte Babeseko Kontua
Euskal Administrazioek egindako gastua 8.312 milioikoa izan zen, hau da, guztizkoaren % 32,1 (% 5,6ko hazkundea). Igoera hori, batetik, "Gaixotasuna/Osasun-arreta" funtzioaren % 5eko hazkundeak eragin zuen, 4.991 milioi eurora iritsiz; eta, bestetik, gizarte-zerbitzuen sistema publiko osoaren gastuak —bertan sartzen dira Eusko Jaurlaritzako, foru-aldundietako eta toki-administrazioetako erakundeenak—, % 6,6ko igoerarekin, hau da, 3.321 milioi eurora iritsiz. Gastu hauek nabarmendu ziren: "Gizarte-bazterkeria", 860 milioi, "Zahartzaroa", 811 milioi eta "Familia eta seme-alabak", 620 milioi.
Azkenik, erakunde pribatuek 1.617 milioi jarri zituzten —guztizkoaren % 6,2—, hau da, % 2,9ko gehikuntza izan zuten.
Gizarte-babeseko gastua Europarekin konparatzen
Europarekin konparatzeari dagokionez, BPGren termino erlatiboetan gastuaren bilakaera inguruko herrialdeek Europan erakusten dutenaren antzekoa da. BPGrekiko mailarik altuena 2020an lortu zen; hurrengo urteetan jaitsi egin zen, eta 2024an apur bat igo zen.
Zehazki, Euskal AEn gizarte-prestazioetako gastua, BPGren ehunekoan neurtuta, ehuneko 0,2 puntu igo zen 2024an, % 26,1era iritsiz; horrek Espainiaren (% 25,1) gainetik eta 27-EBren (% 27,3) azpitik kokatzen du, aurreko urtearen aldean ehuneko 0,6 puntu igo baitzen, Eurostatek 2024rako egindako estimazioen arabera.
Azkenik, Euskal AEn biztanle bakoitzeko gizarte-prestazioen guztizko gastua —Erosteko Ahalmenaren Parekotasunean (EAP) neurtuta— 12.762 izan zen; horrek, besteak beste, 27-EBko (10.942), Espainiako (9.044) eta Frantziako (12.610) batez bestekoaren gainetik kokatzen du. Taularen goiko muturrean Luxenburgo (19.104) eta Austria (14.314) daude.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
C/ Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.es Tlf: 945 01 75 62