Euskal AEko hotelak: sarrerak, gaualdiak, betetze-maila eta errentagarritasuna. 2025eko abendua
Nabarmenduak
2025. urtea
Sarrerak: Euskal AEn 3.896.837 sarrera erregistratu dira eta % 3,5 gehitu 2024koen aldean
Gaualdiak: 7.727.069 izan dira, 2024an baino % 3,6 gehiago
Batez besteko egonaldia (1): 1,98 egun, 2024ko berbera
Gelakako betetze-maila: % 69,8, 2024an baino 0,8 puntu gehiago
Errentagarritasuna: ADR (eguneko batez besteko tarifa gela bakoitzeko) 120,4 eurotan kokatu da, eta RevPar (eguneko batez besteko diru-sarrerak gela bakoitzeko) 84,0 eurotan, 2024an baino % 5,6 eta % 6,9 gehiago
2025eko abendua
Sarrerak: Euskal AEn 257.307 sarrera erregistratu dira, 2024ko abenduan baino % 5,9 gehiago
Gaualdiak: 476.356, 2024ko abenduan baino % 1,7 gehiago
Batez besteko egonaldia: 1,85 egun, aurreko urteko abenduko 1,93 egunak baino gutxiago
Gelakako betetze-maila: % 52,8, aurreko abenduan baino 0,6 puntu gehiago
Errentagarritasuna: ADR (eguneko batez besteko tarifa gela bakoitzeko) 91,9 eurotan kokatu da, eta RevPar (eguneko batez besteko diru-sarrerak gela bakoitzeko) 48,5 eurotan, 2024ko abenduan baino % 5,5 eta % 6,7 gehiago
Analisi estatistikoa
2025. urtea
2025ean, Euskal AEko hotel-establezimenduetako sarrerak eta gaualdiak % 3,5 eta % 3,6 igo dira, hurrenez hurren, eta, ondorioz, 3.896.837 sarrera eta 7.727.069 gaualdi izan dira, Eustaten datuen arabera.
Euskal AEko hotel-establezimenduetako sarrerak, gaualdiak eta batez besteko egonaldia. 2025
| |
Sarrerak |
Gaualdiak |
Batez-besteko egonaldia |
| |
2025 |
p/p-1 (%) |
2025 |
p/p-1 (%) |
2025 |
2024 |
| EUSKAL AE |
3.896.837 |
3,5 |
7.727.069 |
3,6 |
1,98 |
1,98 |
| Estatukoak |
2.029.247 |
1,5 |
3.908.373 |
0,4 |
1,93 |
1,95 |
| Atzerritarrak |
1.867.590 |
5,8 |
3.818.696 |
7,2 |
2,04 |
2,02 |
| |
| Araba/Álava |
511.882 |
-2,7 |
1.096.472 |
1,9 |
2,14 |
2,05 |
| Estatukoak |
352.369 |
-2,6 |
740.754 |
-0,2 |
2,10 |
2,05 |
| Atzerritarrak |
159.513 |
-2,9 |
355.718 |
6,5 |
2,23 |
2,03 |
| Vitoria-Gasteiz |
387.954 |
-4,7 |
880.219 |
0,8 |
2,27 |
2,14 |
| |
| Bizkaia |
1.791.639 |
7,6 |
3.427.735 |
6,4 |
1,91 |
1,93 |
| Estatukoak |
943.415 |
4,9 |
1.727.071 |
2,5 |
1,83 |
1,87 |
| Atzerritarrak |
848.224 |
10,7 |
1.700.664 |
10,7 |
2,00 |
2,01 |
| Bilbao |
1.233.349 |
9,3 |
2.382.586 |
7,8 |
1,93 |
1,96 |
| |
| Gipuzkoa |
1.593.316 |
1,3 |
3.202.862 |
1,3 |
2,01 |
2,01 |
| Estatukoak |
733.463 |
-0,5 |
1.440.548 |
-1,9 |
1,96 |
1,99 |
| Atzerritarrak |
859.853 |
3,0 |
1.762.314 |
4,1 |
2,05 |
2,03 |
| Donostia / San Sebastian |
1.019.260 |
-1,0 |
2.122.612 |
-0,5 |
2,08 |
2,07 |
p/p-1 Azken aldian izandako urte arteko aldakuntza-tasa (p), aurreko urteko aldi berarekin alderatuta (p-1)
Data 2026ko Urtarrilaren 22a
Iturria: Eustat. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta
Araban, 2025. urtean zehar, 511.882 sarrera erregistratu dira, Euskal AEn erregistratutakoen % 13,1, 1.096.472 gaualdi, guztizkoaren % 14,2. Bizkaian sarreren % 46,0 erregistratu dira, 1.791.639, eta gaualdien % 44,4, 3.427.735. Gipuzkoak, azkenik, sarreren % 40,9 bereganatu ditu, 1.593.316 guztira, eta 3.202.862 gaualdi, guztizkoaren % 41,4.
Zifra horien ondorioz, sarrerak % 7,6 igo dira urtean Bizkaian eta % 1,3 Gipuzkoan; Araban, berriz, % 2,7 jaitsi dira 2024. urte osoarekin alderatuta. Ostatu-gauen bilakaera positiboa izan da hiru lurralde historikoetan: 2025ean % 6,4 igo da Bizkaian, % 1,9 Araban eta % 1,3 Gipuzkoan, aurreko urtearen aldean.
Atzerriko sarreren kopurua 2025ean 2024an erregistratutakoa baino % 5,8 handiagoa izan da. Gaualdien kasuan, hazkundea are handiagoa izan da, urteko % 7,2ko hazkundea izan baitu.
Hiriburuka, Gasteizen eta Donostian erregistratutako sarrerek urte arteko % 4,7ko eta % 1,0ko jaitsierak ekarri dituzte, hurrenez hurren, eta Bilbon, berriz, % 9,3 igo dira. Ostatu-gauek % 0,5 egin dute behera Donostian, % 0,8 igo dira Gasteizen eta % 7,8 Bilbon.
2025ean batez besteko egonaldia 1,98 egunekoa izan da Euskal AE osoan, aurreko urtean bezala. Arabaren kasuan, 2,14 egunekoa izan da, eta 2024an, berriz, 2,05 egunekoa. Bizkaian, 1,91 egunekoa izan da, 2024ko 1,93en oso antzekoa, eta Gipuzkoan, azkenik, 2,01 egunekoa, aurreko urteko balio bera.
Euskal AEko hotel-establezimenduetako betetze-mailak eta errentagarritasuna. 2025
| |
Betetze-mailak (%) |
Errentagarritasuna |
| |
plazen arabera |
gelaka |
ADR (eurotan) |
RevPAR (eurotan) |
| |
2025 |
p.p. * |
2025 |
p.p. * |
2025 |
p/p-1 (%) |
2025 |
p/p-1 (%) |
| EUSKAL AE |
58,3 |
0,6 |
69,8 |
0,8 |
120,38 |
5,6 |
84,02 |
6,9 |
| |
| Araba/Álava |
55,5 |
0,4 |
72,6 |
3,8 |
91,09 |
6,7 |
66,09 |
12,6 |
| Vitoria-Gasteiz |
56,6 |
0,2 |
77,2 |
4,3 |
78,88 |
9,8 |
60,86 |
16,2 |
| |
| Bizkaia |
57,5 |
1,9 |
69,3 |
1,1 |
112,52 |
4,2 |
77,96 |
5,9 |
| Bilbao |
62,5 |
1,2 |
74,5 |
0,1 |
122,93 |
4,2 |
91,60 |
4,3 |
| |
| Gipuzkoa |
60,3 |
-0,7 |
69,4 |
-0,5 |
140,07 |
7,3 |
97,22 |
6,5 |
| Donostia / San Sebastian |
65,6 |
-0,2 |
73,7 |
-0,6 |
168,62 |
8,7 |
124,19 |
7,8 |
p/p-1 Azken aldian izandako urte arteko aldakuntza-tasa (p), aurreko urteko aldi berarekin alderatuta (p-1)
p.p.*= aurreko urteko portzentajezko puntuko aldea
Data 2026ko Urtarrilaren 22a
Iturria: Eustat. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta
2025. urtean, hotel-establezimenduen okupazio-maila % 58,3koa izan da Euskal AE osoan, plazen arabera neurtuta, eta % 69,8koa logelen arabera neurtuta. 2024. urteari dagokionez, plazakako betetze-maila ehuneko 0,6 puntu igo da, eta gelakako neurketan 0,8 puntu.
Errentagarritasun-adierazleei dagokienez, 2025. urteak 120,4 euroko balioa izan du ADRrako eta 84,0 euroko RevParerako, aurreko urtean baino % 5,6 eta % 6,9 gehiago, hurrenez hurren.
2025eko abendua
Analisia 2025eko abenduan zentratuta, Euskal AEko hotel-establezimenduetako sarrerak % 5,9 gehitu dira eta gaualdiak % 1,7 urte artean (2025eko abendua eta 2024ko abendua). Sarrerak 257.307 izan dira eta 476.356 gaualdi izan dira guztira.
2025eko abenduan, sarrera guztien % 35,2 eta gaualdien % 37,3 atzerritarrak izan dira; ehuneko horiek 2024ko abenduan erregistratutakoak baino handiagoak dira. Orduan, atzerriko sarrerak eta gaualdiak % 34,0 eta % 35,0 izan ziren, hurrenez hurren. Atzerritar jatorriko sarreren eta gaualdien kopuruak urte artean % 9,6 eta % 8,4 egin du gora, hurrenez hurren.
Euskal AEko hotel-establezimenduetako sarrerak, gaualdiak eta batez besteko egonaldia. Abendua 2025
| |
Sarrerak |
Gaualdiak |
Batez-besteko egonaldia |
| |
2025/12 |
m/m-12 (%) |
2025/12 |
m/m-12 (%) |
2025/12 |
2024/12 |
| EUSKAL AE |
257.307 |
5,9 |
476.356 |
1,7 |
1,85 |
1,93 |
| Estatukoak |
166.766 |
4,0 |
298.577 |
-1,9 |
1,79 |
1,90 |
| Atzerritarrak |
90.541 |
9,6 |
177.779 |
8,4 |
1,96 |
1,99 |
| |
| Araba/Álava |
37.854 |
3,5 |
78.953 |
1,5 |
2,09 |
2,13 |
| Estatukoak |
29.810 |
4,1 |
57.120 |
-4,0 |
1,92 |
2,08 |
| Atzerritarrak |
8.044 |
1,6 |
21.833 |
19,7 |
2,71 |
2,30 |
| Vitoria-Gasteiz |
29.617 |
-0,4 |
64.834 |
-2,3 |
2,19 |
2,23 |
| |
| Bizkaia |
115.458 |
6,0 |
209.278 |
0,4 |
1,81 |
1,91 |
| Estatukoak |
78.418 |
3,2 |
134.708 |
-2,8 |
1,72 |
1,82 |
| Atzerritarrak |
37.040 |
12,5 |
74.570 |
6,7 |
2,01 |
2,12 |
| Bilbao |
85.787 |
7,9 |
155.193 |
0,8 |
1,81 |
1,94 |
| |
| Gipuzkoa |
103.995 |
6,7 |
188.125 |
3,4 |
1,81 |
1,87 |
| Estatukoak |
58.538 |
5,0 |
106.749 |
0,6 |
1,82 |
1,90 |
| Atzerritarrak |
45.457 |
8,9 |
81.376 |
7,2 |
1,79 |
1,82 |
| Donostia / San Sebastian |
71.820 |
6,6 |
133.902 |
6,2 |
1,86 |
1,87 |
M/m12 Behatutako azken hilabetean izandako urte arteko aldakuntza-tasa (m), aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta (m-12)
Data 2026ko Urtarrilaren 22a
Iturria: Eustat. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta
Araban 37.854 sarrera eta 78.953 gaualdi erregistratu dira, aurreko urteko abenduan baino % 3,5 eta % 1,5 gehiago. Bizkaian, sarrerak % 6,0 igo dira eta gaualdiak % 0,4, 115.458 sarrerarekin eta 209.278 ostatu-gauekin. Gipuzkoan, 2025eko azken hilabetean, 103.995 sarrera erregistratu dira, 2024ko abenduan baino % 6,7 gehiago, eta 188.125 gaualdi, aurreko urteko hilabete berean baino % 3,4 gehiago.
Hiriburuka, sarreren kopurua % 0,4 jaitsi da Gasteizen, eta igo egin da Bilbon ( % 7,9) eta Donostian ( % 6,6). Bestalde, aurreko urteko abenduaren aldean, gaualdiak % 2,3 murriztu dira Gasteizen, eta % 0,8 igo dira Bilbon eta % 6,2 Donostian.
2025eko abenduko batez besteko egonaldia 1,85 egunekoa izan da Euskal AE osoan, hau da, 2024ko hil berekoa (1,93 egun) baino txikiagoa.
Euskal AEko hotel-establezimenduetako betetze-mailak eta errentagarritasuna. Abendua 2025
| |
Betetze-mailak (%) |
Errentagarritasuna |
| |
plazen arabera |
gelaka |
ADR (eurotan) |
RevPAR (eurotan) |
| |
2025/12 |
p.p. * |
2025/12 |
p.p. * |
2025/12 |
m/m-12 (%) |
2025/12 |
m/m-12 (%) |
| EUSKAL AE |
44,4 |
0,4 |
52,8 |
0,6 |
91,87 |
5,5 |
48,47 |
6,7 |
| |
| Araba/Álava |
45,9 |
-1,7 |
59,5 |
-0,4 |
81,68 |
7,5 |
48,59 |
6,8 |
| Vitoria-Gasteiz |
49,2 |
-1,4 |
65,7 |
0,2 |
75,52 |
9,0 |
49,58 |
9,3 |
| |
| Bizkaia |
42,8 |
-0,3 |
51,2 |
0,2 |
94,47 |
6,8 |
48,35 |
7,2 |
| Bilbao |
47,9 |
-1,0 |
56,7 |
0,1 |
99,59 |
8,1 |
56,42 |
8,2 |
| |
| Gipuzkoa |
45,6 |
1,9 |
52,0 |
1,4 |
93,39 |
3,3 |
48,57 |
6,0 |
| Donostia / San Sebastian |
50,6 |
3,8 |
56,0 |
4,0 |
101,08 |
-0,2 |
56,63 |
7,6 |
p.p.*= aurreko urteko hilabete berarekiko portzentajezko puntuko aldea
M/m12 Behatutako azken hilabetean izandako urte arteko aldakuntza-tasa (m), aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta (m-12)
Data 2026ko Urtarrilaren 22a
Iturria: Eustat. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta
2025eko abenduko betetze-maila, Euskal AE osoan, % 44,4koa izan da plazen arabera neurtuz gero, eta % 52,8koa gelen arabera neurtuz gero. 2024ko abenduarekin alderatuta, plazen okupazioak ehuneko 0,4 puntu egin du gora, eta gelen okupazioak 0,6 puntu.
Errentagarritasuna, ADR edo eguneko batez besteko tarifaren bidez neurtua, 91,9 eurokoa izan da Euskal AE osoan 2025eko abenduan, hau da, % 5,5eko igoera aurreko urteko abenduaren aldean. ADRa 94,5 eurokoa izan da Bizkaian, 93,4 eurokoa Gipuzkoan eta 81,7 eurokoa Araban. Hiriburuen arteko aldeak antzekoak izan dira; izan ere, ADRa 101,1 eurotan kokatu da Donostian, 99,6 eurotan Bilbon eta 75,5 eurotan Gasteizen. RevPar, edo gela eskuragarriko batez besteko diru-sarrerak, 48,5 eurokoa izan da Euskal AEn 2025eko abenduan, aurreko urteko hil berean baino % 6,7 handiagoa.
Informazio-oharra
2025eko abenduko hotelen ETRaren estaldura % 81,1ekoa izan da. Eustatek eskerrak eman dizkie inkesta honetan parte hartu duten establezimendu guztiei egindako ahaleginagatik.
Euskal AEko turismoko datu-esploratzailea. Hotel-establezimenduak
(1)Batez besteko egonaldia bidaiariek gaua igarotzen duten establezimenduetan batez beste ematen duten egun kopuruari dagokio, eta ez Euskal AEn ematen duten egonaldi osoaren iraupenar