2025/12/23ko prentsa-oharra
ERAIKUNTZAREN KOSTUEN INDIZEA. 2025EKO AZAROA
Euskal AEko eraikuntzaren kostuak % 0,5 handitu dira 2025eko azaroan
2024ko azaroarekin alderatuta, eraikuntzaren kostuen hazkundea % 4,1ekoa izan da
Euskal AEko eraikuntzaren kostuen indizea % 0,5 igo da 2025eko azaroan aurreko hilaren aldean, Eustatek landutako datuen arabera. 2024ko hil beraren aldean, kostuak % 4,1 igo dira.
Sektoreka, hilabete arteko terminoetan, eraikuntzako kostuak % 0,5 handitu dira, eta ingeniaritza zibilekoak, % 0,4. 2024ko azaroaren aldean, kostuak % 4,1 igo dira Eraikuntzan eta % 4,0 Ingeniaritza zibilean.
Lehengaiei dagokienez, kostuak % 0,7 igo dira aurreko hilaren aldean, eta eskulanaren kostuak, berriz, ez dira aldatu. Urte arteko terminoetan, lehengaien kostua % 5,0 igo da eta eskulanarena % 1,7.
Lehengaien kostuak Eraikuntzan % 0,7 igo dira 2025eko azaroan, 2025eko urriaren aldean, eta % 0,6 Ingeniaritza zibilean. Urte arteko bilakaeran, ordea, lehengaien kostuak % 5,0 igo dira Eraikuntzan eta % 4,7 Ingeniaritza zibilean.
Euskal AEko eraikuntzaren kostuen indizea. Aldakuntza-tasak (p). Azaroa 2025
| |
Indizea |
Aldakuntza (%) |
| |
|
m/m-1 |
m/m-12 |
| Guztira |
122,9 |
0,5 |
4,1 |
| Eraikinak |
122,7 |
0,5 |
4,1 |
| Ingeniería civil |
123,7 |
0,4 |
4,0 |
| |
| Lehengaiak |
124,5 |
0,7 |
5,0 |
| Eraikinak |
124,3 |
0,7 |
5,0 |
| Ingeniería civil |
125,5 |
0,6 |
4,7 |
| |
| Laneskua |
118,3 |
0,0 |
1,7 |
Oinarria 2021=100
m / m-1 Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko hilaren (m-1) aldean
m/m12 Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko urteko hil beraren (m-12) aldean
(p)Behinbehineko datuak
Data 2025eko Abenduaren 23a
Iturria: Eustat. Eraikuntzaren Kostuen Indizea
2025eko azaroan, eraikuntzaren sektoreak kontsumitutako lehengaien kostuak gora egin du oro har. Aurreko urteko hil beraren aldean, igoerarik handienak Material eta ekipo elektrikoen fabrikazioan izan dira (% 9,9ko igoera), eta, ondoren, Erauzketa-industrietan (% 4,1eko urte arteko igoera), eta Metalezko produktuen fabrikazioan — makineria eta ekipoa izan ezik— (% 3,7ko urte arteko igoera).
Euskal AEn kontsumitutako lehengaien prezioak, sektorearen arabera (A64). Urte arteko aldakuntza-tasa (p). Azaroa 2025
| |
m / m-12 |
| Ateratze-industriak |
4,1 |
| Kokeak eta petrolioa fintzen |
0,9 |
| Metalikoak ez diren beste produktu mineral batzuen fabrikazioa |
2,3 |
| Produktu metalikoen fabrikazioa, makineria eta ekipoak salbu |
3,7 |
| Material eta ekipo elektrikoen fabrikazioa |
9,9 |
Oinarria 2021=100
(p)Behinbehineko datuak
m/m12 Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko urteko hil beraren (m-12) aldean
Data 2025eko Abenduaren 23a
Iturria: Eustat. Eraikuntzaren Kostuen Indizea
Informazio gehiago nahi izanez gero:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa Zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62