2025/12/29ko prentsa-oharra

GERTAKARI DEMOGRAFIKOAK AZTERTZEKO ADIERAZLEAK. 2023-2024

Linkedinen zabal ezazu Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu BlueSkyen zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Atzera

2024an Euskal AEko gizonen bizi-itxaropena 81,7 urtekoa da eta emakumeena 87 urtekoa


Ugalkortasuna 1,17 jaiotzakoa da emakume bakoitzeko, eta ama izateko batez besteko adina 33,4 urtekoa


2024an, Euskal AEko gizonen eta emakumeen bizi-itxaropenak gora egin zuen, Eustaten datuen arabera. Gizonen bizi-itxaropenak 0,5 urte egin zuen gora aurreko urteko balioekin alderatuta, eta 81,7 urtetan kokatu zen; emakumeen bizi-itxaropenak, berriz, 0,4 urte egin zuen gora, eta 87,0 urtetan kokatu zen. Balio horiek jaiotzako bizi-itxaropenaren maximo historikoak adierazten dituzte bi sexuetarako.


Europar Batasun osoarekin alderatzeak agerian uzten du Euskal AEko biztanleriak bizi-itxaropen handiagoa duela: Euskal AEko gizonak, batez beste, Europakoak baino 2,5 urte gehiago bizi dira; emakumeak, berriz, Europakoak baino 2,6 urte gehiago batez beste. Espainiako datuekin alderatuz gero —herrialde hori Europako bizi-itxaropen handienetako bat izateagatik nabarmentzen da—, Euskal AEk ere zifra hobeak ditu; zehazki, bizi-itxaropena 0,3 urte luzeagoa da gizonen kasuan eta 0,5 urte emakumeen kasuan.



Euskal AEko gizonen eta emakumeen bizi-itxaropenak etengabe egin du gora, pandemiaren urtean eta ondorengo bietan (2020tik 2023ra) behera egin arren. 1976ko datuekin alderatuz gero —orduan bizi-itxaropena 69,6 urtekoa zen gizonentzat eta 76,9 urtekoa emakumeentzat—, bizi-itxaropen hori 12,1 urte igo da gizonetan eta 10,1 urte emakumeetan.


Bilakaera horrek esan nahi du gizonek hiru hilabete inguru luzatzen dutela bizi-itxaropena urtean, eta bi hilabete eta erdi emakumeek. Gizonen artean eman den aurrerapen nabarmenenak genero-arrakala murriztea ekarri du: bi sexuen arteko aldea 5,3 urtekoa da gaur egun, 1991n eta 1994an 8,7 urteko maximoa erregistratu zen bitartean.


Tumoreak dira oraindik ere bizi-itxaropena luzatzeko mehatxu nagusia. Erabat desagerraraziko balitz, gizonak 4,0 urte gehiago biziko lirateke, eta emakumeak 2,8 urte gehiago. Bestalde, heriotzen kanpo-arrazoiek eragin txikiagoa dute: gizonei 9 hilabete baino zertxobait gehiago kentzen dizkiete, eta emakumeei 4 hilabete. Zirkulazio-istripuen kasuan, kopuru hori ia hilabete eta erdira jaistea eragiten dute gizonen kasuan, eta ia hutsaren hurrengoa da emakumeen kasuan.


Ugalkortasuna maila baxuetan mantentzen da, eta amatasuna, berriz, adin berantiarrean


Euskal Autonomia Erkidegoko ugalkortasuna oso txikia izan da 2024an. Jaiotzen batez bestekoa 1,17 jaiotzakoa da emakume bakoitzeko, Europar Batasunean erregistratutako 1,38 jaiotzen azpitik (2023ko datua) eta 1976ko 2,7 jaiotzetatik eta belaunaldi-ordezkapena ziurtatzeko beharrezkoak diren 2,1 jaiotzetatik oso urrun. Datuak lurralde historikoka aztertuz gero, Bizkaiak du indizerik txikiena (1,09 jaiotza emakumeko); Araban, berriz, tasa hori 1,27koa da eta Gipuzkoan 1,25ekoa.


Fenomeno demografikoak aztertzeko adierazleen arabera, emakume batek batez beste 0,59 lehen jaiotza izatea aurreikusten da; horrek esan nahi du emakumeen % 41ek ez lukeela ondorengorik izango. Gainera, bigarren jaiotzen batez bestekoa 0,42 izango litzateke, eta 0,16 hirugarren edo ondorengo jaiotzena. Horrek esan nahi du hamar emakume hartuta, batez beste, hirugarren edo hortik gorako bi jaiotza baino gutxiago egongo liratekeela; 1976an, aldiz, hamar emakume hartuta hirugarren edo hortik gorako 8 jaiotza inguru zeuden.


EAEko emakumeen ugalkortasunaren beste ezaugarrietako bat amatasunaren batez besteko adin altua da (33,4 urtekoa), hots, Europar Batasunekoa baino bi urte baino gehiago (31,2 urte 2023an) eta 1976koa baino 4,8 urte baino gehiago. Arabak batez besteko adina beste bi lurraldeek baino pixka bat txikiagoa du (32,9 urte); Bizkaian, berriz, adin hori 33,4 urtekoa da eta Gipuzkoan 33,6 urtekoa. Ugalkortasun-maila hain baxuaren ondorioz, lehen seme-alaba jaiotzean batez besteko adina 1976koa baino ia 7,1 urte handiagoa da ( 32,5 urtekoa).


Ezkontzak COVID-19aren aurreko mailatan kokatu dira


2024ko ezkontza-indizearen arabera egingo liratekeen lehen ezkontzen ehunekoa % 46,6 da gizonentzat eta % 50,5 emakumeentzat; balio horiek ehuneko 2,0 puntuko jaitsiera adierazten dute gizonen kasuan eta 0,9 puntukoa emakumeen kasuan, aurreko urtearekin alderatuta. Beherakada hori gorabehera, ehunekoak berriz ere iritsi dira pandemiaren aurreko aldian ikusitako mailetara, eta ezkontzak egiteko joera suspertu egin da.


Ezkontza-tasaren analisiak erakusten duenez, 2024an lehen aldiz ezkontzeko batez besteko adina 38,3 urtekoa izan zen gizonentzat eta 36,8 urtekoa emakumeentzat. Datu horiek 2023an bi sexuetan erregistratutakoen ia berdinak dira.


Ugalkortasunarekin gertatzen den bezala, ezkontzak adin jakin batzuetan metatzen dira. Ezkontzen % 53tan ezkontideek 30 eta 39 urte bitartean dituzte, bai gizonetan, bai emakumeetan.


Batez beste, Euskal AEko biztanle batek lau emigrazio inguru egingo ditu bere bizitzan zehar


Gizonek 4 emigrazio egingo dituzte batez beste, eta emakumeek 3,7 beren bizitzan zehar. Euskal AEko emigrazioaren ezaugarri nagusia da mugimendu hori probintzia barruan egiten dela batez ere. Hala, migrazio-kasuen erdietan baino gehiagotan, bai gizonezkoenetan, bai emakumezkoenetan, helmugako udalerria jatorrikoaren lurralde berean dago. Zifratan, horrek esan nahi du, batez beste, gizonen bizitzan izandako 4,0 emigrazioetatik 2,1 mugimendu probintzia barnean izan direla, eta emakumeen kasuan izandako 3,7 mugimendutatik 2,0.


Bestalde, Euskal Autonomia Erkidegotik kanpora egiten diren 1,7 emigrazio gizonei dagozkie, hau da, haien desplazamendu guztien % 43. Emakumeek, berriz, mota horretako 1,5 emigrazio egiten dituzte, hau da, emigrazio guztien % 40.


Lurraldeak aztertzean, aldeak ikusten dira gizonen batez besteko emigrazio kopuruari dagokionez. Araban 3,3 mugimendu egin dituzte batez beste, Bizkaian 4,3 eta Gipuzkoan 3,8. Alde horiek probintzia barruko mugikortasunarekin lotuta daude: Bizkaiko gizonek 2,5 mugimendu erregistratzen dituzte batez beste beren lurraldean, eta Arabakoek 0,9. Lurraldeen arteko mugimenduetan, Araba nabarmentzen da, pertsonako 0,5 mugimendurekin, Bizkaian ematen direnen (0,2) bikoitza; Gipuzkoa erdian dago, 0,3 mugimendurekin. Emakumeek antzeko banaketa dute, eta lurralde guztietan gizonen antzeko erlazioak eta zifrak dituzte.


Emigratzeko batez besteko adinari dagokionez, Euskal AEtik kanpora joaten diren emakumeak hauen artean zaharrenak direla ikus daiteke, 35,1 urte dituzte batez beste. Lurralde berean bizilekua aldatzen dutenek 33,6 urte dituzte batez beste, eta beste lurralde batera aldatzen dutenek 33,4 urte. Gizonen artean, halaber, adin handienekoak dira Euskal Autonomia Erkidegotik kanpora emigratzen dutenak (35,9 urte), eta gazteenak Euskal AEko lurraldeen artean mugitzen direnak (33,7 urte); lurralde barruan mugitzen direnek batez beste 34,1 urte dituzte.


Udalerri barruko bizileku-aldaketak kontuan hartuz gero, mugikortasun handiagoa ikusten da Arabako biztanleetan, bai emakumeen artean, bai gizonen artean. Arabako emakumeek batez beste 4,7 bizileku-aldaketa egin dituzte udalerri barruan; gizonen kasuan, berriz, zifra hori 4,8ra iritsi da. Batez besteko horiek Bizkaian eta Gipuzkoan erregistratutako datuak gainditzen dituzte, pertsona bakoitzeko bizileku-aldaketen batez bestekoa lau baino txikiagoa baita.



Euskal AEko fenomeno demografikoak aztertzeko adierazleak, sexuaren arabera. 2023-2024

Excel csv
 GizonakEmakumeak
Hiltzetasen adierazleak  
Bizi-itxaropena jaitzerakoan (urteak)81,787,0
Kanpoko-kausurik gabeko bizi-itxaropena82,487,3
Trafiko-istripurik gabeko bizi-itxaropena81,887,0
Tumorerik gabeko bizi-itxaropena85,789,8
   
Ugalkortasun adierazleak  
Emakumeko batez besteko haur-kopurua 1,17
Lehen seme-alabena 0,59
Bigarren seme-alabena 0,42
Hirugarren eta ondorengoena 0,16
Amatzeko batez besteko adina (urteak) 33,4
Lehen seme edo alabarena 32,5
Bigarren seme-alabena 34,2
Hirugarren eta ondorengoarena 34,6
   
Ezkontzaren adierazleak  
100 pertsonako batez besteko lehen ezkontza kopurua46,650,5
Lehen ezkontzako batez besteko adina (urteak)38,336,8
   
Emigrazio adierazleak  
Emigrazioen batez besteko kopurua4,03,7
Euskal AEtik kanpora1,71,5
Lurraldean bertan2,12,0
Beste lurralde batera0,30,3
Udalerri barruko helbide aldaketak, batez beste3,83,8
   
Emigratzeko batez besteko adina (urteak)34,934,3
Euskal AEtik kanpora35,935,1
Lurraldean bertan34,133,6
Beste lurralde batera33,733,4
Udalerri barruko helbide aldaketak batez besteko adina33,433,8

Data 2025eko Abenduaren 29a

Iturria: Eustat. Gertakari demografikoak aztertzeko adierazleak






Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.es Tel.: 945 01 75 62
 



Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2024an Euskal AEko gizonen bizi-itxaropena 81,7 urtekoa da eta emakumeena 87 urtekoa

Eragiketa : 
Gertakari demografikoak aztertzeko adierazleak
Eragiketa kodea : 
010121
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
2015-2024
Eguneratze data : 
2025/12/29
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Lizentzia : 
Creative Commons
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Datu Bankua

Mikrodatuak

Metadatuak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali