2011-07-15eko prentsa-oharra

Lanbide eta enpresa zerbitzuen gaineko inkesta (2009)

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Atzera

Lanbide eta enpresa zerbitzuak Euskal AEn sortutako aberastasunaren %8,3 izan ziren 2009an

Jarduera horien enplegua guztizko okupazioaren %12,2 izan zen

Lanbide eta enpresa zerbitzuek, normalean “enpresetarako zerbitzuak” deituek 4.879 milioiko balio erantsi gordina sortu zuten 2009an, eta haien okupazioa 119.616 enplegu ziren Eustaten datuen arabera.

Zerbitzu hauen ekarpena Euskal AEko balio erantsi gordinaren %8,3 eta enpleguaren %12,2 izan zen 2009an.

Lanbide eta Enpresa zerbitzuen sektorearen aldagai nagusiak jarduera adarren arabera. Euskal AE (Mila €) 2009

Pertsonako balio erantsia, enpresetarako zerbitzuen multzorako, 40.786 euro izan ziren 2009an eta egindako salmentak, pertsonako, 72.295 euro; ratio hauek aldatu egiten dira adar batetik bestera.

Alokairu-jarduerek sektorearen balio erantsi guztiaren %4,4 sortu zuten; enpresetarako zerbitzuen enpleguaren %2,9 dira. Pertsonako balio erantsia: 62.356 euro. Pertsonako salmentak: 135.712 euro.

Balio erantsiari dagokionez kontrako muturrean Enpleguarekin erlazionatutako jardueren sektorea dago: sektoreko enpleguaren %7,0 eta balio erantsiaren %3,8, pertsonako balio erantsia 22.176 euro direlarik.

Pertsonako salmenta-bolumena: Bidai agentzien sektorean 341.124 euro; Enpleguarekin erlazionatutako jarduerenean 25.142 euro.

Zerbitzuen beste jarduerek 45.618 pertsona enplegatzen zituzten, guztiaren %38,1. Sektore honen barruan lan-esku intentsibodun jarduerak daude: segurtasuna, garbiketa, landare-zaintza, dei-zentroak. Sektore honen pertsonako salmentak: 31.187 euro.

Kopuru absolutuetan, hona hemen balio erantsi handieneko adarrak: Jarduera juridikoak eta kontabilitatekoak (1.310 milioi), Zerbitzuen beste jarduerak (1.146), Arkitektura eta Ingeniaritza (1.104). 3 sektore hauek balio erantsi guztiaren %73 sortu zuten.

Sektore honek sortutako aberastasunaren %37,3 enpresa-soberakina izan zen eta gainerako %62,7 langile-kostuak.

Ekitaldiaren emaitza globala: 1.636 milioi euro; negozio-zifraren kopuru garbia: 8.648 milioi. Ekitaldi-emaitza bolumen handienekoak, kopuru absolutuetan: Jarduera juridikoak eta kontabilitatekoak (799 milioi); Arkitektura eta Ingeniaritza zerbitzuak (445); Zerbitzuen beste jarduerak (150). Kontrako muturrean, bolumen txikienak: Enpleguarekin erlazionatutako jarduerak (8,7 milioi) eta Bidai agentziak (9,8).

Ekitaldi-emaitzak okupatutako pertsona kopuruaren arabera erlatibizatuz gero, berriz ere Jarduera juridikoak eta kontabilitatekoak (35.164 euro pertsonako) eta Arkitektura eta Ingeniaritza (23.381) ditugu. Beste muturrean Enpleguarekin erlazionatutako jarduerak (1.037 euro okupatuko) eta Zerbitzuen beste jarduerak (3.286) daude.

Bizkaiak Euskal AE osoan sektorean enplegatutako pertsonen %58,2 zituen; Gipuzkoak %27,2 eta Arabak %14,6. Balio erantsiaren banaketa: Gipuzkoak %26,4, Bizkaiak %59,7, Arabak %14,0.

Lanbide eta Enpresa zerbitzuen sektorearen aldagai nagusiak lurraldearen arabera. (Mila €) 2009

Informazio gehiago:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística C/ Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Tel: +34-945-01 75 00 Fax:+34-945-01 75 01 E-mail: eustat@eustat.eus Harremanetarako pertsona: Aitor Oleaga Tel:+34-945-01 75 09 Fax:+34-945-01 75 01 Lanbide eta Enpresa Zerbitzuen Inkestari buruzko prentsa-ohar gehiago Lanbide eta enpresa zerbitzuen gaineko inkesta/ datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Lanbide eta enpresa zerbitzuak Euskal AEn sortutako aberastasunaren %8,3 izan ziren 2009an

Eragiketa : 
Enpresa eta zerbitzu profesionalen inkesta
Eragiketa kodea : 
132811
Periodikotasuna : 
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
2011/07/15
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Formatu erabilgarriak : 
Lizentzia : 
Creative Commons
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali