2025/12/19ko prentsa-oharra

ADMINISTRAZIO PUBLIKOEN DIREKTORIOA. 2025/01/01

Linkedinen zabal ezazu Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu BlueSkyen zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Atzera

Administrazio Publikoek 163.196 pertsona zituzten enplegatuta 2025eko urtarrilaren 1ean, aurreko urtean baino % 0,2 gutxiago


Euskal administrazioetako funtzionarioen kopuruak % 7,9ko igoera izan du, eta bertako langile guztien % 69,8 dira


Eustaten datuen arabera, 2025eko urtarrilaren 1ean Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoek 163.196 pertsona zituzten enplegatuta, hau da, aurreko urtean baino % 0,2 gutxiago. Datu horrek Euskal AEn Estatuko Administrazioaren mende diharduten langileei buruzko informazioa biltzen du lehen aldiz.


Enplegu publikoan diharduten emakumeen eta gizonen arteko proportzioak ez du aldaketarik izan 2024tik; % 62 (101.161) emakumeak dira, eta % 38 (62.035) gizonak. 2020-2025 aldia aztertuz gero, euskal administrazioetan diharduten emakumeen kopuruak % 8,5eko igoera izan du, eta Estatuaren mendeko erakundeetan diharduten emakumeen kopurua, berriz, % 1 jaitsi da.


Euskal administrazio publikoetako enplegatuak urtarrilaren batean, sexuaren arabera. 2020-2025

Excel csv
  2020 2021 2022 2023 2024 2025
  Kop. % Kop. % Kop. % Kop. % Kop. % Kop. %
Guztira 155.586 100,0 158.036 100,0 161.972 100,0 161.269 100,0 163.507 100,0 163.196 100,0
Emakumeak 61.674 39,6 61.542 38,9 62.494 38,6 61.928 38,4 62.124 38,0 62.035 38,0
Gizonak 93.912 60,4 96.494 61,1 99.478 61,4 99.341 61,6 101.383 62,0 101.161 62,0

Data 2025eko Abenduaren 19a

Iturria: Eustat. Administrazio publikoen direktorioa


Feminizazio-tasa % 50etik gorakoa da administrazio-esparru guztietan, eta bereziki nabarmentzen da euskal administrazioetan (% 64,2). Administrazio Zentralaren mendeko erakundeetan, berriz, tasa hori askoz txikiagoa da (% 38,8koa). Emakumeen tasarik handiena Eusko Jaurlaritzak du (% 70,2), eta, ondoren, foru-aldundiek (% 60,2). Toki-erakundeetan, sexuen arteko egitura oso orekatuta dago; % 50,3 emakumeak dira, eta % 49,7 gizonak.


Langileen egitura, esparru arautzailearen arabera


2025. urtearen hasieran, funtzionarioak Euskal AEko langile guztien % 68,3 ziren, hots, aurreko urtean baino portzentajezko 4,6 puntu gehiago, urte arteko % 7,1eko igoeraren ondorioz. Bestalde, langile lan-kontratudunak % 30,8 ziren, bi kasuetan Osakidetzako estatutupeko langileak barnean hartuta. Gainerako % 0,9 goi-kargudunak ziren.


Lan-egonkortasunari dagokionez, langile publikoen % 63,8 finkoak dira, funtzionario, lan-kontratudun eta estatutupeko langile finkoak batuta. Proportzio hori % 61,1ekoa da euskal administrazioetan, eta % 91,5era iristen da Administrazio Zentralaren mendeko administrazioetan.


Euskal AEko administrazio publikoetan langile enplegatuak, esparru erregulatzailearen arabera. 2025/01/01

Excel csv
  ADMINISTRAZIO PUBLIKOA GUZTIRA Euskal administrazioak, guztira Eusko Jaurlaritza eta mendeko erakundeak Foru aldundiak eta mendeko erakundeak Toki-erakundeak eta mendeko erakundeak Bestelako Euskal entitate publikoak Estatuko Administrazioa guztira
Guztira 163.196 148.810 96.605 12.879 28.378 10.948 14.386
Goi karguak 1.504 1.456 331 217 728 180 48
Funtzionarioak guztira 111.413 103.881 75.756 8.104 17.028 2.993 7.532
   Funtzionario finkoak 78.933 71.572 54.271 5.028 10.222 2.051 7.361
   Bitarteko funtzionarioak 32.480 32.309 21.485 3.076 6.806 942 171
Lankontratudunak guztira 50.279 43.473 20.518 4.558 10.622 7.775 6.806
   Lan kontratudun finkoak 25.215 19.418 7.038 2.695 6.012 3.673 5.797
   Aldi baterako lan kontratudunak 25.064 24.055 13.480 1.863 4.610 4.102 1.009

Data 2025eko Abenduaren 19a

Iturria: Eustat. Administrazio publikoen direktorioa


Bitarteko funtzionarioak guztien % 19,9 dira, hots, aurreko urtean baino % 6,6 gehiago. Nolanahi ere, euskal administrazioetan izandako igoera nabarmentzen da (% 7koa), batez ere Eusko Jaurlaritzan eta haren mendeko erakundeetan (% 17,8koa). Toki-erakundeetan, haien mendeko erakundeetan eta beste euskal erakunde batzuetan ere gora egin du langile horien kopuruak (% 4,7), eta foru-aldundietan eta haien erakundeetan, berriz, % 8,7ko beherakada izan du. Estatuko Administrazioan, beherakada are handiagoa izan da (% 35,5ekoa).


Aldi baterako langile lan-kontratudunen ehunekoak behera egiten jarraitu du, eta portzentajezko bost puntuko jaitsiera izan du. Aurreko urtearekin alderatuta, % 25,2 gutxiago dira. Beherakadarik handiena Eusko Jaurlaritzan eta haren mendeko erakundeetan gertatu da (-% 35,7), eta, ondoren, toki-erakundeetan eta haien mendekoetan (-% 12,1) eta gainerako beste euskal erakundeetan (-% 1,6). Foru-aldundietan eta haien mendeko erakundeetan, berriz, % 1eko igoera gertatu da, eta Estatuko erakunde publikoek % 22,5eko jaitsiera izan dute.


Oro har, bitarteko funtzionarioak eta aldi baterako langile lan-kontratudunak, batuta, guztien % 35,3 dira, hots, % 10,1 gutxiago.




Langileen banaketa, administrazio motaren arabera


2025eko urtarrilaren 1ean, langile publiko guztien % 91,2k euskal administrazioetan ziharduten, eta % 8,8k Administrazio Zentralaren mendeko erakundeetan. Euskal administrazioen barruan, gehienek Euskal AEko Administrazio Orokorrean ziharduten (% 59,2k), eta, ondoren, toki-erakundeetan (% 17,4k), foru-aldundietan (% 7,9k) eta unibertsitatean, fundazioetan eta beste euskal erakunde publiko batzuetan (% 6,7k).


Urteko hazkundeari dagokionez, toki-erakundeek eta haien mendeko erakundeek izan dute igoerarik handiena langileen kopuruan (% 2,1ekoa), eta, haien atzetik, foru-aldundiak eta haien mendeko erakundeak (% 1,7ko igoerarekin) eta beste euskal erakunde publiko batzuk (% 0,5eko igoerarekin) kokatu dira. Aitzitik, Eusko Jaurlaritzan eta haren erakundeetan % 1,2ko beherakada gertatu da, eta Estatuko Administrazioan, berriz, % 0,1ekoa.


Urteko batez besteko langileei dagokienez, administrazio publiko guztiak kontuan hartuta, langile publikoen kopuruak 9.437 pertsonako igoera izan du 2019. urteaz geroztik, eta urteko batez besteko tasa metatua % 1ekoa izan da. Nolanahi ere, euskal administrazioetan izandako igoera nabarmentzen da (10.780 langile gehiago). Estatuko erakundeetan, berriz, 1.343 langile gutxiago dira, eta batez besteko tasa metatua -% 1,5era iritsi da. Hazkunde absoluturik handiena Eusko Jaurlaritzak eta haren mendeko erakundeek izan dute (+7.616), % 1,4ko batez besteko aldakuntza metatuarekin. Haien atzetik, honako hauek kokatu dira: toki-erakundeak (+1.641), % 1eko batez besteko aldakuntza-tasa metatuarekin; foru-aldundiak (+1.143), % 1,5eko tasarekin, eta unibertsitatea, fundazioak eta elkarte publikoak (+380), % 0,6ko batez besteko tasa metatuarekin.


Azken urtean, administrazio publikoetako langileen batez besteko kopurua % 0,7 igo da, eta igoerarik esanguratsuena toki-erakundeetan eta mendeko erakundeetan gertatu da (% 2,5ekoa).



Euskal herri administrazioetan batez besteko pertsonal enplegatua, entitate-motaren arabera. 2019-2024

Excel csv
  2019 2020 2021 2022 2023 2024 2024 / 2023 TMAA 2024 / 2019 (%)
  Kop. % Kop. % Kop. % Kop. % Kop. % Kop. %    
ADMINISTRAZIO PUBLIKOA GUZTIRA 153.046 100,0 155.758 100,0 159.349 100,0 159.773 100,0 161.339 100,0 162.483 100,0 0,7 1,0
Euskal administrazioak, guztira 137.373 89,8 140.411 90,1 144.068 90,4 145.629 91,1 147.205 91,2 148.153 91,2 0,6 1,3
Eusko Jaurlaritza eta mendeko erakundeak 88.457 64,4 91.230 65,0 94.077 65,3 95.424 65,5 96.296 65,4 96.073 65,4 -0,2 1,4
Foru aldundiak eta mendeko erakundeak 11.836 8,6 12.080 8,6 12.319 8,6 12.221 8,4 12.730 8,6 12.979 8,6 2,0 1,5
Toki-erakundeak eta mendeko erakundeak 26.504 19,3 26.325 18,7 26.598 18,5 26.913 18,5 27.456 18,7 28.145 18,7 2,5 1,0
Bestelako Euskal entitate publikoak 10.576 7,7 10.778 7,7 11.074 7,7 11.071 7,6 10.723 7,3 10.956 7,3 2,2 0,6
Estatuko Administrazioa guztira 15.673 10,2 15.347 9,9 15.281 9,6 14.144 8,9 14.134 8,8 14.330 8,8 1,4 -1,5

BBMT: batez besteko bariazio metatuaren tasa

Data 2025eko Abenduaren 19a

Iturria: Eustat. Administrazio publikoen direktorioa



Langileen banaketa, lurraldearen arabera


Administrazio publiko bakoitzak lurraldearen arabera duen ehunekoari dagokionez, Arabak du euskal administrazioen proportziorik handiena Estatuko Administrazioari atxikitako langileekin alderatuta (% 92,4 eta % 7,6, hurrenez hurren). Bizkaiko eta Gipuzkoako ehunekoak antzekoak dira. Izan ere, bietan langile publikoen % 90,8 Euskal Administraziokoak dira, eta % 9,2 Estatuko Administraziokoak.


Bestalde, Bizkaiko lurraldeak Administrazio Publikoko langile guztien % 49,1 bildu ditu, Gipuzkoak % 29,5 eta, azkenik, Arabak gainerako % 21,4.



Euskal AEko administrazioetan pertsonal enplegatuen lurralde-banaketa. 2025/01/01

Excel csv
  Guztira Araba/Álava Bizkaia Gipuzkoa
Administrazio publikoa guztira 163.196 35.085 79.795 48.316
Euskal administrazioak, guztira 148.810 32.462 72.456 43.892
Eusko Jaurlaritza eta mendeko erakundeak 96.605 21.269 47.465 27.871
Foru aldundiak eta mendeko erakundeak 12.879 4.144 5.783 2.952
Toki-erakundeak eta mendeko erakundeak 28.378 5.139 13.511 9.728
Bestelako Euskal entitate publikoak 10.948 1.910 5.697 3.341
Estatuko Administrazioa guztira 14.386 2.623 7.339 4.424

Data 2025eko Abenduaren 19a

Iturria: Eustat. Administrazio publikoen direktorioa



Ohar metodologikoa:


Administrazio Publikoen Direktorioaren esparrua osatzen dutenak honako hauek dira: Euskal AEko Administrazio Orokorra, foru-aldundiak eta udalak, haien mendeko administrazioko erakunde autonomoekin batera, erakunde publikoak, sozietate publikoak, fundazioak, irabazi-asmorik gabeko erakundeak eta Estatuko Administrazioaren mendeko erakunde publikoak. Barnean hartzen dira % 50eko edo hortik gorako partaidetza publikoa duten erakunde guztiak, dela administrazio bakar baten partaidetza, dela hainbat administrazio publikoren baterako partaidetza.


Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa Zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
 

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Administrazio Publikoek 163.196 pertsona zituzten enplegatuta 2025eko urtarrilaren 1ean, aurreko urtean baino % 0,2 gutxiago

Eragiketa : 
Administrazio publikoen direktorioa
Eragiketa kodea : 
203021
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
01/01/2025
Eguneratze data : 
2025/12/19
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Gidazerrenda
Formatu erabilgarriak : 
Lizentzia : 
Creative Commons
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Gobernantza Publikoa eta Autogobernua Saila

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali