2025/12/22ko prentsa-oharra
Ondasunen esportazioek % 9,4 egin dute behera 2025eko urrian Euskal AEn
2025eko lehen hamar hilabeteetako metatuan, esportazioek % 4,3ko jaitsiera izan dute, produktu energetikoen beherakadaren ondorioz (-% 40,1)
Eustaten datuen arabera, Euskal AEko ondasunen esportazioek urte arteko % 9,4ko beherakada izan dute 2025eko urrian. Zenbatekoa 2.829,4 milioi eurokoa izan da (3.122,3 milioi eurokoa aurreko urteko hilabete berean). Produktu energetikoen esportazioek % 39,8 egin dute behera, eta produktu ez-energetikoen esportazioek, berriz, % 6,9.
Urrian, merkataritza-saldoa positiboa izan da (515,2 milioi eurokoa), eta estaldura-tasa % 122,3ra iritsi da.
Beherakadarik handiena izan duen lurralde historikoa Bizkaia izan da (-% 16,0), produktu ez-energetikoek eta, batez ere, produktu energetikoek izan duten beherakadaren ondorioz (-% 10,3 eta -% 40,2, hurrenez hurren). Araban, esportazioek % 9,1 egin dute behera, eta Gipuzkoan, berriz, % 1,5.
Euskal AEko ondasunen kanpo-merkataritzaren bilakaera. Milaka eurotan. Urria 2025
| |
ESPORTAZIOAK |
INPORTAZIOAK |
| |
Urria |
Urria |
| |
2024 |
2025 |
Gehikuntza (%) |
2024 |
2025 |
Gehikuntza (%) |
| EUSKAL AE |
|
|
|
|
|
|
| HILABETEA, GUZTIRA |
3.122.268 |
2.829.432 |
-9,4 |
2.440.476 |
2.314.272 |
-5,2 |
| ENERGIAZKO GAIAK |
232.592 |
140.062 |
-39,8 |
604.288 |
506.655 |
-16,2 |
| ENERGIAZKOAK EZ DIREN GAIAK |
2.889.676 |
2.689.371 |
-6,9 |
1.836.187 |
1.807.618 |
-1,6 |
| URTEKO METATUA |
26.205.018 |
25.088.340 |
-4,3 |
22.834.170 |
22.352.725 |
-2,1 |
| ENERGIAZKO GAIAK |
1.837.459 |
1.101.330 |
-40,1 |
6.044.641 |
4.755.143 |
-21,3 |
| ENERGIAZKOAK EZ DIREN GAIAK |
24.367.559 |
23.987.010 |
-1,6 |
16.789.529 |
17.597.582 |
4,8 |
| |
| ARABA / ÁLAVA |
|
|
|
|
|
|
| HILABETEA, GUZTIRA |
917.874 |
834.085 |
-9,1 |
601.067 |
568.732 |
-5,4 |
| URTEKO METATUA |
7.545.983 |
7.506.986 |
-0,5 |
5.071.932 |
5.585.093 |
10,1 |
| |
| BIZKAIA |
|
|
|
|
|
|
| HILABETEA, GUZTIRA |
1.215.443 |
1.021.395 |
-16,0 |
1.362.687 |
1.265.256 |
-7,1 |
| URTEKO METATUA |
10.252.213 |
9.021.206 |
-12,0 |
13.243.090 |
12.042.086 |
-9,1 |
| |
| GIPUZKOA |
|
|
|
|
|
|
| HILABETEA, GUZTIRA |
988.952 |
973.952 |
-1,5 |
476.722 |
480.284 |
0,7 |
| URTEKO METATUA |
8.406.822 |
8.560.148 |
1,8 |
4.519.148 |
4.725.547 |
4,6 |
Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika
Data 2025eko Abenduaren 22a
Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika
Euskal AEko ondasunen inportazioek % 5,2 egin dute behera, 2.314,3 milioi euroko zenbatekoarekin. Inportazio energetikoak % 16,2 jaitsi dira, eta ez-energetikoak, berriz, % 1,6. Bizkaiko inportazioak % 7,1 jaitsi dira, eta Arabakoak % 5,4. Gipuzkoako inportazioek, berriz, % 0,7ko igoera izan dute.
Produktuen araberako analisia (muga-zergen partidak)
Xehetasunetan sartuta ikus daitekeenez, 969 esportazio-partiden sailkapenaren buruan "10 pertsona baino gutxiagoko turismoak" daude, 300,8 milioi euro merkaturatuta eta % 5,6ko jaitsierarekin aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta, eta ondoren datoz "Ibilgailu automobilen zatiak eta osagarriak" (177,3 milioi euro eta % 13,6ko jaitsiera), "Salgaiak garraiatzeko ibilgailu automobilak" (156,5 milioi euroko esportazioak eta % 18,2ko igoera), "Petrolioaren olio finduak" (129,4 milioi euro eta % 16,3ko jaitsiera) eta "Trenbideetarako edo antzekoetarako ibilgailuen zatiak" (70,9 milioi euro eta % 169,2ko igoera). Urrian, bost partida horiek merkaturatutako guztizkoaren % 29,1 izan dira, eta 834,9 milioi euroko balioa izan dute guztira.
Euskal AEko hileko esportazioen rankinga, arantzel-partiden arabera. Milaka euro (p). Urria 2025
| |
2024 |
2025 |
2025 (%) |
2025/2024 (%) |
| ESPORTAZIOAK GUZTIRA |
3.122.268 |
2.829.432 |
100,0 |
-9,4 |
| 10 pertsona baino gutxiagoko turismoak |
318.797 |
300.833 |
10,6 |
-5,6 |
| Automobilentzako zati eta osagarriak |
205.206 |
177.308 |
6,3 |
-13,6 |
| Zamak garraiatzeko ibilgailu automobilak |
132.374 |
156.463 |
5,5 |
18,2 |
| Petrolioaren olio finduak |
154.571 |
129.404 |
4,6 |
-16,3 |
| Burdinbide eta antzekoetarako ibilgailuen parteak |
26.353 |
70.934 |
2,5 |
169,2 |
| Txorrotetarako artikuluak, balbulak eta antzekoak tutuetarako |
66.720 |
52.241 |
1,8 |
-21,7 |
| Trenbideetarako eta antzekoetarako bidaiariautoak, ekipaje-furgoiak, posta-autoak eta bestelakoak |
32.473 |
50.976 |
1,8 |
57,0 |
| Burdinazko edo aleatu gabeko altzairuzko profilak |
70.376 |
48.696 |
1,7 |
-30,8 |
| Turborreaktoreak, turbopropultsatzaileak eta gainerako gas-turbinak, bere piezak eta osagaiak barne |
37.687 |
46.771 |
1,7 |
24,1 |
| Kautxuzko pneumatiko berriak |
92.226 |
40.657 |
1,4 |
-55,9 |
| Transformadore elektrikoak, bihurgailu estatikoak eta erreaktantzia-bobina |
29.312 |
36.894 |
1,3 |
25,9 |
| 0,2 mm baino gehiagoko lodiera duten aluminiozko xaflak eta tirak |
34.247 |
35.650 |
1,3 |
4,1 |
| Burdina edo altzairuzko gainerako manufakturak |
35.441 |
35.004 |
1,2 |
-1,2 |
| Hodiak eta profilak hutsak, soldadurarik gabe, burdinazko edo altzairuzkoak |
58.686 |
34.922 |
1,2 |
-40,5 |
| Koadroak, taulak eta kontrolerako edo elektrizitate-banaketarako euskarriak |
31.622 |
29.596 |
1,0 |
-6,4 |
| Kobre findu gabe; fintze elektrolitikorako kobre anodoak |
35.333 |
29.092 |
1,0 |
-17,7 |
| Igogailuak, eskailera mekanikoak, garraiagailuak, etab. |
26.861 |
28.618 |
1,0 |
6,5 |
| Arrain izoztua xerratu gabe |
33.428 |
25.904 |
0,9 |
-22,5 |
| Galdaketa, burdina edo altzairuzko beste manufaktura moldeatu batzuk |
21.959 |
25.472 |
0,9 |
16,0 |
| Ardoa, mahats freskoarena |
29.207 |
24.454 |
0,9 |
-16,3 |
| Metal arruntezko giltzarrapo, sarraila, morroilo eta giltzak |
23.255 |
24.179 |
0,9 |
4,0 |
| Altzairu herdoilgaitzezko barra eta profilak |
26.555 |
23.798 |
0,8 |
-10,4 |
| Motor eta sorgailu elektrikoak (ekipo elektrogenoak izan ezik) |
15.607 |
22.549 |
0,8 |
44,5 |
| Burdinako edo altzairuko beste tutu batzuk eta profil hutsak |
19.600 |
21.874 |
0,8 |
11,6 |
| Transmisio-ardatzak, kojineteak, engranajeak, enbrageak, etab. |
22.889 |
21.674 |
0,8 |
-5,3 |
(p)Behinbehineko datuak
Data 2025eko Abenduaren 22a
Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika
25 partidarik garrantzitsuenen artean, honako partida hauen urte arteko hobekuntzak nabarmentzen dira: "Trenbideetarako eta antzekoetarako bidaiari-autoak, ekipaje-furgoiak, posta-autoak eta bestelakoak" (% 57,0), "Turboerreaktoreak, turbopropultsoreak eta gainerako gas-turbinak, piezak eta osagarriak barne" (% 24,1) eta "Transformadore elektrikoak, bihurgailu estatikoak eta erreaktantzia-bobinak" (% 25,9).
Kontrako ildotik, adierazi beharra dago honako partida hauek izan duten beherakada: "Aleatu gabeko burdinazko edo altzairuzko profilak", 48,7 milioi euro esportatuta, hots, aurreko urtean baino 21,7 milioi euro gutxiago (% 30,8 gutxiago); "Kautxuzko pneumatiko berriak", 2024ko urriko 92,2 milioi eurotik 2025eko urriko 40,7 milioi eurora jaitsi dena (% 55,9ko jaitsiera); eta "Hodiak eta profil hutsak, soldadurarik gabe, burdinazkoak edo altzairuzkoak", % 40,5eko jaitsierarekin.
Araban, hamar partida nagusien artean, honako hauen esportazioen gorakada nabarmendu da: "Salgaiak garraiatzeko ibilgailu automobilak" (% 18,1) eta "Hodiak eta hodi-osagarriak [adibidez: lotuneak (errakoreak), ukondoak, zorroak], nikelezkoak" (% 925,4).
Aitzitik, salmentek behera egin dute honako hauetan: "Ibilgailu automobilen zatiak eta osagarriak" (-% 27,2), "Hodiak eta profil hutsak, soldadurarik gabe, burdinazkoak edo altzairuzkoak" (-% 42,5) eta "Kautxuzko pneumatiko berriak" (12,3 milioi euroko esportazioak, hots, aurreko urtean baino 47,9 milioi euro txikiagoak, % 79,6ko jaitsierarekin).
Automobilgintzaren sektoreko partidak, aurreko urteko urriarekin alderatuta, 47,6 milioi euro jaitsi dira (% 8,9), hots, 532,4 milioi eurotik 484,8 milioi eurora.
Arabako hileko esportazioen rankinga, arantzel-partiden arabera. Milaka euro (p). Urria 2025
| |
2024 |
2025 |
2025 (%) |
2025/2024 (%) |
| ESPORTAZIOAK GUZTIRA |
917.874 |
834.085 |
100,0 |
-9,1 |
| 10 pertsona baino gutxiagoko turismoak |
296.641 |
284.857 |
34,2 |
-4,0 |
| Zamak garraiatzeko ibilgailu automobilak |
132.270 |
156.159 |
18,7 |
18,1 |
| Automobilentzako zati eta osagarriak |
43.311 |
31.543 |
3,8 |
-27,2 |
| Hodiak eta profilak hutsak, soldadurarik gabe, burdinazko edo altzairuzkoak |
45.318 |
26.041 |
3,1 |
-42,5 |
| Ardoa, mahats freskoarena |
27.349 |
23.407 |
2,8 |
-14,4 |
| Motorra duten edo ez duten aireontzien zatiak, tripulatuak izan edo ez, eta satelite eta ibilgailu espazialen zatiak |
15.541 |
16.880 |
2,0 |
8,6 |
| Burdinako edo altzairuko beste tutu batzuk eta profil hutsak |
12.981 |
14.729 |
1,8 |
13,5 |
| Kautxuzko pneumatiko berriak |
60.184 |
12.251 |
1,5 |
-79,6 |
| Hodiak eta hodien osagarriak [adibidez: loturak (erragailuak), ukondoak, zorroak], nikelezkoak |
1.111 |
11.389 |
1,4 |
925,4 |
| Kobrezko zakarrak eta hondakinak |
8.991 |
8.819 |
1,1 |
-1,9 |
(p)Behinbehineko datuak
Data 2025eko Abenduaren 22a
Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika
Bizkaian, hamar partida nagusien artean, honako hauen esportazioek izan duten igoera nabarmendu da: "Turboerreaktoreak, turbopropultsoreak eta gainerako gas-turbinak, piezak eta osagarriak barne" (46,7 milioi euroko esportazioak, hots, aurreko urtean baino 9,6 milioi euro handiagoak, % 25,9ko igoerarekin) eta "Elektrizitatea kontrolatzeko edo banatzeko koadroak, panelak eta euskarriak" (17,6 milioi euroko esportazioak, hots, % 54,8 handiagoak).
Bizkaiko hileko esportazioen rankinga, arantzel-partiden arabera. Milaka euro (p). Urria 2025
| |
2024 |
2025 |
2025 (%) |
2025/2024 (%) |
| ESPORTAZIOAK GUZTIRA |
1.215.443 |
1.021.395 |
100,0 |
-16,0 |
| Petrolioaren olio finduak |
152.261 |
127.114 |
12,4 |
-16,5 |
| Automobilentzako zati eta osagarriak |
77.841 |
59.127 |
5,8 |
-24,0 |
| Turborreaktoreak, turbopropultsatzaileak eta gainerako gas-turbinak, bere piezak eta osagaiak barne |
37.117 |
46.730 |
4,6 |
25,9 |
| Kobre findu gabe; fintze elektrolitikorako kobre anodoak |
35.333 |
29.092 |
2,8 |
-17,7 |
| Kautxuzko pneumatiko berriak |
31.349 |
27.697 |
2,7 |
-11,6 |
| Transformadore elektrikoak, bihurgailu estatikoak eta erreaktantzia-bobina |
20.977 |
25.120 |
2,5 |
19,8 |
| Arrain izoztua xerratu gabe |
32.777 |
24.670 |
2,4 |
-24,7 |
| 0,2 mm baino gehiagoko lodiera duten aluminiozko xaflak eta tirak |
24.807 |
23.249 |
2,3 |
-6,3 |
| Altzairu herdoilgaitzezko barra eta profilak |
21.356 |
20.554 |
2,0 |
-3,8 |
| Koadroak, taulak eta kontrolerako edo elektrizitate-banaketarako euskarriak |
11.345 |
17.558 |
1,7 |
54,8 |
(p)Behinbehineko datuak
Data 2025eko Abenduaren 22a
Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika
Aitzitik, behera egin dute salmentek honako hauetan: "Petrolioaren olio finduak" (127,1 milioi euroko esportazioak, hots, aurreko urtean baino 25,1 milioi gutxiagokoak, % 16,5eko jaitsierarekin), "Ibilgailu automobilen zatiak eta osagarriak" (-% 24,0) eta "Xerratu gabeko arrain izoztua" (-% 24,7).
Gipuzkoako hileko esportazioen rankinga, arantzel-partiden arabera. Milaka euro (p). Urria 2025
| |
2024 |
2025 |
2025 (%) |
2025/2024 (%) |
| ESPORTAZIOAK GUZTIRA |
988.952 |
973.952 |
100,0 |
-1,5 |
| Automobilentzako zati eta osagarriak |
84.054 |
86.639 |
8,9 |
3,1 |
| Burdinbide eta antzekoetarako ibilgailuen parteak |
18.077 |
67.195 |
6,9 |
271,7 |
| Trenbideetarako eta antzekoetarako bidaiariautoak, ekipaje-furgoiak, posta-autoak eta bestelakoak |
32.406 |
50.929 |
5,2 |
57,2 |
| Burdinazko edo aleatu gabeko altzairuzko profilak |
67.300 |
45.549 |
4,7 |
-32,3 |
| Txorrotetarako artikuluak, balbulak eta antzekoak tutuetarako |
44.138 |
35.399 |
3,6 |
-19,8 |
| Igogailuak, eskailera mekanikoak, garraiagailuak, etab. |
23.478 |
24.805 |
2,5 |
5,7 |
| Metal arruntezko giltzarrapo, sarraila, morroilo eta giltzak |
21.099 |
22.040 |
2,3 |
4,5 |
| Gidaria barne hamar pertsona edo gehiago eramateko ibilgailu automobilak |
29.948 |
21.319 |
2,2 |
-28,8 |
| Motor eta sorgailu elektrikoak (ekipo elektrogenoak izan ezik) |
13.375 |
21.241 |
2,2 |
58,8 |
| Hariak, isolatutako eroale elektrikoko kableak eta zuntz optikoko kableak |
19.265 |
18.044 |
1,9 |
-6,3 |
(p)Behinbehineko datuak
Data 2025eko Abenduaren 22a
Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika
Gipuzkoan, honako hauetan izandako igoerak azpimarra daitezke: "Trenbideetarako edo antzekoetarako zatiak eta osagarriak" (% 271,7, 67,2 milioi euroko esportazioekin), "Trenbideetarako eta antzekoetarako bidaiari-autoak, ekipaje-furgoiak, posta-autoak eta bestelakoak" (% 57,2, 50,9 milioi euroko esportazioekin), eta "Motor eta sorgailu elektrikoak (ekipo elektrogenoak izan ezik)" (% 58,8, 21,2 milioi euroko esportazioekin). Aitzitik, salmentek behera egin dute honako hauetan: "Aleatu gabeko burdinazko edo altzairuzko profilak" (2024ko urrian baino 21,8 milioi euro gutxiago, hots, -% 32,3), "Txorrota-gaiak, balbulak eta antzeko atalak hodietarako" (8,7 milioi euro gutxiago, hots, % 19,8 gutxiago) eta "Hamar pertsona edo gehiago, gidaria barne, garraiatzeko ibilgailu automobilak" (21,3 milioi euroko esportazioak, hots, % 28,8 txikiagoak).
"Ijeztutako produktu lauak, aleatu, txapatu edo estali gabeko burdinazkoak edo altzairuzkoak > 599 mm" partidako inportazioak % 62,4 igo dira, eta "Petrolioaren olio finduak" partidakoak, berriz, % 52,4 jaitsi dira
Inportazioak muga-zergen partiden arabera aztertuz gero ikus daitekeenez, garrantzitsuenak, hots, "Petrolioaren edo mineral bituminosoaren olio gordinak" partidak, guztizkoaren % 16,3 biltzen duenak, % 13,3ko igoera izan du. Era berean, gorakada esanguratsua izan da honako hauetan: "Ijeztutako produktu lauak, aleatu, txapatu edo estali gabeko burdinazkoak edo altzairuzkoak > 599 mm" (% 62,4), 28,5 milioi eurotik 46,3 milioi eurorako igoerarekin, eta "Telefonoak eta ahotsa, irudia edo bestelako datuak transmititzeko edo jasotzeko gainerako gailuak" (% 335,8). Aitzitik, beherakada handia izan da honako partida hauetako inportazioetan: "Petrolioaren olio finduak" (-% 52,4), 204,1 milioi eurotik 97,1 milioi eurorako jaitsierarekin, "Ibilgailu automobilen zatiak eta osagarriak" (-% 25,6), 90,8 milioi eurotik 67,5 milioi eurorako jaitsierarekin, eta "Petrolio-gasa eta gainerako hidrokarburo gaseosoak" (-% 51,1), 65,2 milioi eurotik 31,9 milioi eurorako jaitsierarekin.
Jatorri eta helmugako herrialdeak, 2025eko urria
Urrian, honako herrialde hauek kokatu dira esportazioen sailkapeneko lehenengo postuetan:
-Alemania: 441,9 milioi euroko balioa duten produktuak jaso ditu gure Erkidegotik, % 129,6ko estaldura-tasarekin.
-Frantzia: 424,6 milioi euroko balioa duten ondasunak esportatu dira herrialde horretara, % 226,2ko estaldura-tasarekin.
-Erresuma Batua: 194,8 milioi euroko balioa duten esportazioak egin dira herrialde horretara, % 321,0ko estaldura-tasarekin.
-Italia: 168,3 milioi euroko esportazioak bideratu dira herrialde horretara, eta % 132,8ko estaldura-tasa lortu da.
-Portugal: herrialde horretara bideratutako salmentak 129,2 milioi eurora iritsi dira, % 186,7ko estaldura-tasarekin.
Bost herrialde horiek esportazio guztien % 48,0 jaso dituzte. Haietako lau EB-27koak dira (esportazioen % 61,3 jaso dira bertan).
Urrian, inportazio gehienak ondorengo herrialdeetatik etorri dira, ordena honetan: Alemania (341,0 milioi euro), Frantzia (187,7 milioi euro), Txina (169,4 milioi euro), Mexiko (139,9 milioi euro) eta Estatu Batuak (137,1 milioi euro).
2025eko lehen hamar hilabeteetako metatuan, esportazioek % 4,3 egin dute behera, eta 2024ko aldi berean baino 1.116,7 milioi euro gutxiago izan dira
Lehen hamar hilabeteetan, Euskal AEko esportazioek % 4,3ko jaitsiera izan dute aurreko urteko aldi berarekin alderatuta, eta, beraz, 1.116,7 milioi euro gutxiago lortu dira. Esportazioen zenbatekoa 25.088,3 milioi eurokoa izan da aldi horretan.
Euskal AEko esportaziorik handienak Bizkaikoak izan dira, 9.021,2 milioi eurokoak. Gipuzkoakoak 8.560,1 milioi eurora iritsi dira, eta Arabakoak, berriz, 7.507,0 milioi eurora. Nolanahi ere, Bizkaiko esportazioek % 12,0ko jaitsiera izan dute, eta Arabakoek % 0,5ekoa. Gipuzkoako esportazioak, berriz, aurreko urtekoak baino % 1,8 handiagoak izan dira.
Produktu mota kontuan hartuta, Euskal AE osoan "Produktu ez-energetikoek" izan dute esportazioen zenbatekorik handiena, 23.987,0 milioi eurorekin, hots, 2024ko lehen hamar hilabeteetan baino % 1,6 gutxiagorekin. Jaitsiera hori ez da homogeneoa izan. Izan ere, Bizkaiko esportazio ez-energetikoak % 5,9 jaitsi dira, Arabakoak % 0,5, eta Gipuzkoakoak, berriz, aurreko urtekoak baino % 1,8 handiagoak izan dira. "Produktu energetikoen" esportazioek % 40,1eko jaitsiera izan dute urtetik urtera.
"10 pertsona baino gutxiagoko turismoak" partida izan da esportazioen buru, 2.547,7 milioi euroko esportazioekin eta % 17,1eko igoerarekin. Muga-zergen partida nagusien artean, esportazioen gorakadarik handienak honako hauetan gertatu dira: "Trenbideetarako eta antzekoetarako bidaiari-autoak, ekipaje-furgoiak, posta-autoak eta bestelakoak" (365,4 milioi euroko esportazioak, hots, % 100,1 gehiagokoak), "Trenbideetarako edo antzekoetarako ibilgailuen zatiak" (430,5 milioi euroko esportazioak, hots, % 88,6 handiagoak) eta "Soja-olioa" (189,8 milioi euroko esportazioak, hots, aurreko urteko aldi berean baino 116,2 milioi euro handiagoak, % 157,6ko igoerarekin). Aitzitik, partida nagusietako hiru murriztu dira: "Kautxuzko pneumatiko berriak" (-% 34,5, hots, 305,3 milioi euro gutxiago), "Petrolioaren olio finduak" (-% 21,7, hots, 267,9 milioi euro gutxiago) eta "Ibilgailu automobilen zatiak eta osagarriak" (-% 15,0, hots, 295,9 milioi euro gutxiago).
Euskal AEko esportazioen rankinga, arantzel-partiden arabera, urteko metatua (p). Urria 2025
| |
Kodea |
Izendapena |
Mila euro |
| |
|
ESPORTAZIOAK GUZTIRA |
25.088.340 |
| 1 |
8703 |
10 pertsona baino gutxiagoko turismoak |
2.547.673 |
| 2 |
8708 |
Automobilentzako zati eta osagarriak |
1.682.620 |
| 3 |
8704 |
Zamak garraiatzeko ibilgailu automobilak |
1.171.965 |
| 4 |
2710 |
Petrolioaren olio finduak |
965.602 |
| 5 |
4011 |
Kautxuzko pneumatiko berriak |
579.710 |
| 6 |
7216 |
Burdinazko edo aleatu gabeko altzairuzko profilak |
493.350 |
| 7 |
8481 |
Txorrotetarako artikuluak, balbulak eta antzekoak tutuetarako |
485.049 |
| 8 |
8607 |
Burdinbide eta antzekoetarako ibilgailuen parteak |
430.514 |
| 9 |
7304 |
Hodiak eta profilak hutsak, soldadurarik gabe, burdinazko edo altzairuzkoak |
410.674 |
| 10 |
8411 |
Turborreaktoreak, turbopropultsatzaileak eta gainerako gas-turbinak, bere piezak eta osagaiak barne |
400.349 |
| 11 |
8605 |
Trenbideetarako eta antzekoetarako bidaiariautoak, ekipaje-furgoiak, posta-autoak eta bestelakoak |
365.375 |
| 12 |
8504 |
Transformadore elektrikoak, bihurgailu estatikoak eta erreaktantzia-bobina |
342.453 |
| 13 |
7606 |
0,2 mm baino gehiagoko lodiera duten aluminiozko xaflak eta tirak |
330.509 |
| 14 |
7326 |
Burdina edo altzairuzko gainerako manufakturak |
310.479 |
| 15 |
8537 |
Koadroak, taulak eta kontrolerako edo elektrizitate-banaketarako euskarriak |
286.135 |
| 16 |
8428 |
Igogailuak, eskailera mekanikoak, garraiagailuak, etab. |
246.292 |
| 17 |
9990 |
Aduana-tarifan berariaz jasota ez dauden merkantziak |
241.696 |
| 18 |
8702 |
Gidaria barne hamar pertsona edo gehiago eramateko ibilgailu automobilak |
227.918 |
| 19 |
7325 |
Galdaketa, burdina edo altzairuzko beste manufaktura moldeatu batzuk |
221.166 |
| 20 |
7222 |
Altzairu herdoilgaitzezko barra eta profilak |
205.387 |
| 21 |
8483 |
Transmisio-ardatzak, kojineteak, engranajeak, enbrageak, etab. |
201.013 |
| 22 |
8301 |
Metal arruntezko giltzarrapo, sarraila, morroilo eta giltzak |
200.015 |
| 23 |
7308 |
Xaflen bidez eraikuntzak, barrak, profilak, tutuak eta fundicion-etako, burdinako edo altzairuko antzeko |
196.681 |
| 24 |
8501 |
Motor eta sorgailu elektrikoak (ekipo elektrogenoak izan ezik) |
195.773 |
| 25 |
2204 |
Ardoa, mahats freskoarena |
190.560 |
(p)Behinbehineko datuak
Data 2025eko Abenduaren 22a
Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika
2025eko lehen hamar hilabeteetako sailkapenaren arabera, Alemania da herrialde hartzaile nagusia, esportatutako guztiaren % 15,0rekin eta 3.767,4 milioi eurorekin. Oso hurbil geratu da Frantzia, 3.720,6 milioi eurorekin (guztizkoaren % 14,8). Haien atzetik, honako hauek kokatu dira: Erresuma Batua (1.640,7 milioi euro, hots, % 6,5), Italia (1.521,1 milioi euro, hots, % 6,1) eta Estatu Batuak (1.462,8 milioi euro, hots, % 5,8). Bost herrialde horien artean, Euskal Autonomia Erkidegoko esportazioen % 48,3 bildu dituzte.
Euskal AE osoko inportazioen metatua 22.352,7 milioi eurora iritsi da. Urtetik urterako konparazioa eginez gero, aurreko urteko aldi berean erregistratutakoa baino 481,4 milioi euro eta % 2,1 txikiagoa izan da. Izan ere, Bizkaian (12.042,1 milioi euro) % 9,1 gutxiago erosi da (-1.201,0 milioi euro). Bestalde, Arabako eta Gipuzkoako inportazioek gora egin dute. Araban, 513,2 milioi euro gehiago izan dira (5.585,1 milioi euro guztira), eta Gipuzkoan, berriz, 206,4 milioi euro gehiago (4.725,5 milioi euro guztira).
"Produktu ez-energetikoen" inportazioek % 4,8ko igoera izan dute, baina "Produktu energetikoen" inportazioek, berriz, % 21,3ko jaitsiera.
Inportazioei lotutako muga-zergen partidarik garrantzitsuenak ("Petrolioaren edo mineral bituminosoaren olio gordinak" partidak) % 27,2ko jaitsiera izan du, eta, beraz, aurreko urteko aldi berean baino 1.149,6 milioi euro gutxiago izan dira (3.081,1 milioi euro guztira). Beherakada hori, neurri batean, petrolioaren prezioak izan duen jaitsieraren ondorioz gertatu da. Hala ere, esportatutako tonak aztertuz gero ere, % 15,7ko beherakada gertatu da (8.077.235 tonatik 6.812.405 tonara). Olio gordinen inportazioekin batera, "Petrolioaren olio finduak" partidan izandako beherakadak nabarmendu dira, 1.385,7 milioi eurokoak (-% 3,6). Biak batuta, guztizkoaren % 20 izan dira.
2025eko urtarriletik urrira bitartean, Euskal AEko ondasunen kanpo-merkataritzak 2.735,6 milioi euroko saldo positiboa izan du, eta estaldura-tasa % 112,2ra iritsi da.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa Zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62