2025/11/13ko prentsa-oharra
MERKATARITZA-INDIZEA. 2025/III
Euskal AEko Merkataritza-sektoreko salmentak % 2,6 igo dira 2025eko hirugarren hiruhilekoan
Aurreko hiruhilekoaren aldean salmentak % 1,4 hazi dira
Eustaten datuen arabera, Merkataritza-sektoreko salmentak % 2,6 egin dute gora urte artean 2025eko hirugarren hiruhilekoan, prezio konstanteetan eta egutegiko eraginak zuzendua. Merkataritza-sektorearen barnean ondorengoak daude: Handizkako merkataritza, Txikizkako merkataritza eta Motordun ibilgailuen salmenta eta konponketa.
Aurreko hiruhilekoaren aldean, dagozkion urtaro-eraginak kenduta, salmentek % 1,4 egin dute gora 2025eko hirugarren hiruhilekoan.
Merkataritzaren barruan, salmenten urte arteko bilakaera positiboa izan da sektore guztietan. Motordun ibilgailuen salmenta eta konponketa sektorean % 11,5 hazi dira salmentak, Txikizkako merkataritzan % 3,8 eta Handizkako merkataritzan % 0,5. Hori guztia prezio konstanteetan eta egutegiko eraginak zuzendua.
Aurreko hiruhilekoaren aldean, urtaro-eraginak kenduta, Motordun ibilgailuen salmenta eta konponketan % 4,3 igo dira salmentak, Txikizkako merkataritzan % 1,1 eta Handizkako merkataritzan % 0,8.
Euskal AEko merkataritza-indizea.Urte arteko eta hilabete arteko aldakuntza-tasak (p). 2025/III
| |
Prezio finkoak |
| |
t / t-4 |
t / t-1 |
A (t) / A (t-4) |
| Indize orokorra sektorearen arabera |
2,6 |
1,4 |
1,5 |
| Ibilgailu motordunen salmenta eta konponketa |
11,5 |
4,3 |
3,9 |
| Handizkako merkataritza |
0,5 |
0,8 |
-0,2 |
| Txikizkako merkataritza |
3,8 |
1,1 |
3,4 |
| |
| Indize orokorra lurralde historikoaren arabera |
|
|
|
| Araba/Álava |
2,4 |
2,2 |
1,5 |
| Bizkaia |
2,2 |
1,2 |
0,6 |
| Gipuzkoa |
3,3 |
1,2 |
2,9 |
| |
| Enplegu-indizea |
|
|
|
| Euskal AE |
1,5 |
0,8 |
0,7 |
(p)Behinbehineko datuak
t / t-4 Urteen arteko aldakuntza. Egutegi eraginak zuzendutako datuak
t / t-1 Hiruhileko arteko aldakuntza. Datu desestazionalizatuak
A(t) / A(t-4) Urteen arteko aldakuntza urte honetan zehar. Egutegi eraginak zuzendutako datuak
Data 2025eko Azaroaren 13a
Iturria: Eustat. Merkataritza-indizea
Salmenten urte arteko portaera positiboa izan da hiru lurralde historikoetan. Gipuzkoan % 3,3 hazi dira salmentak, Araban, % 2,4 eta Bizkaian % 2,2. Aurreko hiruhilekoarekiko, Araban % 2,2ko igoera egon da eta Bizkaian eta Gipuzkoan % 1,2koa.
Euskal AEko Merkataritza-sektoreko landunen indizea % 1,5 hazi da 2024ko hirugarren hiruhilekoaren aldean. 2025eko bigarren hiruhilekoaren aldean, enplegua % 0,8 igo da.
INFORMAZIO-OHARRA
Urte arteko aldakuntzak egutegiko eraginak zuzendutako serieetan oinarritzen dira eta hiruhileko arteko aldakuntzak urtaro-eraginik gabeko serieak oinarri hartuta.
Eustatek eskerrak eman nahi dizkie informazioa biltzen lagundu duten establezimendu guztiei. Horiei esker, hiruhilekoaren indizea kalkulatu da laginaren % 96,68 kontuan izanik.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel: 945 01 75 62