2025/11/26ko prentsa-oharra

ERAIKUNTZAREN KOIUNTURAKO INDIZEA. 2025/III

Linkedinen zabal ezazu Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu BlueSkyen zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Atzera

Euskal AEko eraikuntzaren sektoreko jarduera % 9,9 hazi da 2025eko hirugarren hiruhilekoan


Etxegintzak % 10,9 egin du gora eta Ingeniaritza zibilak % 7,7ko hazkundea izan zuen urte arteko terminoetan


Euskal AEko eraikuntzaren sektoreko jarduera, prezio korronteetan, 2025eko hirugarren hiruhilekoan aurreko urteko hiruhileko berean baino % 9,9 handiagoa izan da, Eustatek landutako datuen arabera.


Urte arteko prezioen hazkundea, prezio korronteetan, Etxegintza (% 10,9) eta Ingeniaritza zibila (% 7,7) sektoreek izandako portaera positiboagatik gertatu da, 2024ko hirugarren hiruhilekoaren aldean.




2025eko hirugarren hiruhileko honetako sektorearen jarduera aurreko hiruhilekoarekin alderatuz gero, 2025eko bigarrenarekin, Eraikuntzaren koiunturako indizea, % 3,0 igo da termino nominaletan edo uneko prezioetan, dagozkion urtaro-ondorioak atera ondoren. Etxegintzaren jarduera % 3,1 eta Ingeniaritza zibilea % 2,3 igo dira aurreko hiruhilekoaren aldean.


Euskal AEko eraikuntzaren koiunturako indizea. Aldakuntza tasak. Uneko prezioak (p). 2025/III

Excel csv
  Uneko prezioak
  t/t-4 t/t-1 At/At-4
Indize orokorra Euskal AE 9,9 3,0 7,3
Eraikinak 10,9 3,1 8,9
Ingeniería civil 7,7 2,3 4,2
 
Araba/Álava 8,2 2,2 7,9
Bizkaia 10,7 3,5 7,0
Gipuzkoa 9,1 2,6 7,7
 
Indize orokorra higiezinen sustapenik gabe 10,5 3,5 6,9
Higiezinen sustapenik gabeko eraikuntza 11,8 3,9 8,2
 
Langile okupatuen indizea Euskal AE 2,8 1,4 1,2

Oinarria 2021=100

(p)Behinbehineko datuak

t / t-4 Urte arteko aldakuntza-tasa. Egutegi eraginak zuzendutako datuak

t/t-1 Hiruhileko arteko aldakuntza-tasa. Datu desestazionalizatuak

At/At4 Urte arteko aldakuntza-tasa metatutako aldian, urteko 1. hiruhilekotik behatutako azken hiruhilekora arte (At), aurreko urtean metatutako aldi beraren aldean (At-4). Egutegiaren ondorioen datu zuzenduak

Data 2025eko Azaroaren 26a

Iturria: Eustat. Eraikuntzaren koiunturako indizea


2025eko hirugarren hiruhilekoan, Eraikuntzaren sektorearen jarduerak gora egin du urte artean % 8,2 Araban, % 10,7 Bizkaian eta % 9,1 Gipuzkoan. Aurreko hiruhilekoarekin konparatuta, indizeak gora egin du % 2,2 Araban, % 3,5 Bizkaian eta % 2,6 Gipuzkoan.


Higiezinen sustapenaren jardueraren eragina kontuan hartu gabe, Etxegintzaren jarduera, urte artean, 2024ko hiruhileko berean baino % 11,8 handiagoa izan da, eta hiruhileko artean, berriz, % 3,9 igo da. Eraikuntzaren sektore osoa, Higiezinen sustapena kontuan hartu gabe, % 10,5 igo da 2024ko hirugarren hiruhilekoaren aldean eta, aurreko hiruhilekoaren aldean, % 3,5.


Landunen indizea, aurreko urteko hiruhileko beraren aldean % 2,8 igo ondoren, aurreko hiruhilekoan (2025-ko bigarren hiruhilekoan) baino % 1,4 handiagoa izan da 2025eko hirugarren hiruhilekoan.



Informazio-oharra


Eustatek eskerrak eman nahi dizkie informazioa biltzen lagundu duten establezimendu guztiei. Horiei esker, hiruhileko honetako indizea laginaren % 90,4-ko estaldurarekin kalkulatu da.



Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko eraikuntzaren sektoreko jarduera % 9,9 hazi da 2025eko hirugarren hiruhilekoan

Eragiketa : 
Eraikuntzaren koiunturako indizea
Eragiketa kodea : 
122403
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
iii/2025
Eguneratze data : 
2025/11/26
Hurrengo eguneratzea : 
2026/02/27
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Lizentzia : 
Creative Commons
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali