2024/12/20ko prentsa-oharra

BERRIKUNTZAREN INKESTA. 2023

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

2023an, Euskal AEko enpresen % 26,2 berritzaileak dira, duela bost urte baino ia bederatzi puntu gehiago

Enpresen % 27,4k ingurumen-onurak dituzten berrikuntzak egin dituzte

Eustaten datuen arabera, 2023an Euskal AEn enpresa berritzaileak % 26,2 izan dira, 2022an baino 2,4 puntu gehiago eta 2018an baino 8,9 gehiago. % 11,3 Produktu-berrikuntzekin eta % 23,5 Negozio-prozesuen berrikuntzekin. Enpresa berritzaileek berrikuntzan egindako gastua 3.565 milioi eurora iritsi zen, aurreko urtean baino % 8,7 gehiago.

2023an 10 langile edo gehiagoko enpresa berritzaileen ehunekoa % 38,4ra igo da Euskal AEn, urtebete lehenago baino 3 puntu gehiago eta duela bost urte baino 8,3 puntu gehiago, 2018an – metodologia berriaren serieko lehena –. Ikusitako bi berrikuntza motak aztertuz gero, Produktuaren berrikuntza % 23,0k egiten dute, eta Negozio-prozesuena % 32,9k.

Euskal enpresek jarduera berritzaileetan 2023an egindako gastuei dagokienez, gastu horiek hiru mila eta bostehun milioi eurotik gorakoak dira, zehazki 3.565 milioi euro, 2022an baino % 8,3 gehiago, eta hori, % 60,3k jarduera berritzaileak egitea zailtzen duten faktoreak daudela uste duen arren.

10 langile edo gehiagoko enpresen kasuan, gastua puntu bat gehiago igo da, % 9,3, hiru mila milioi eurotik gora, 3.140 milioira iritsi arte. Zifra hori euskal enpresek jarduera berritzaileetan egindako guztizko gastuaren % 88,1 da.

graf0022810_01_e.png

Jarduera horietan, barneko I+Gko gastua % 56,2 izan zen, I+Gkoa (kanpoko I+G) % 12,8 eta Beste jarduera berritzaile batzuk(1) % 31,0 enpresa guztietan. Banaketa ez da gehiegi aldatzen 10 enplegu edo gehiagoko enpresen kasuan: barneko I+Gko gastua, hala badagokio, % 59,7 da, I+G eskuratzea % 13,1 eta Beste jarduera berritzaile batzuk(1) % 27,2.

Enpresa berritzaileen % 33,4k finantzaketa publikoa jasotzen dute berrikuntza-jardueretarako

Enpresa berritzaileek finantzaketa publikoagatik laguntzak jaso ditzakete erakunde publiko baten edo gehiagoren berrikuntza-jardueretarako. Enpresa horien % 33,4k finantzaketa publikoren bat jaso zuten. Jatorria aztertuz gero, Eusko Jaurlaritzatik etorritakoak nabarmentzen dira, enpresa berritzaile guztien % 21,8ra iristen baitira. Foru-aldundiek eta toki-administrazioek enpresa horien % 10,4 eta % 3,4 finantzatzen dute, hurrenez hurren. Bestalde, Estatuko Administrazioak euskal enpresa berritzaileen % 14,1 finantzatzen du, eta enpresen % 10,2k Europar Batasunaren finantzaketa jasotzen du: % 2,7k Horizonte Europa programaren bidez eta % 8,0k EBren beste finantzaketa baten bidez.

10 langile edo gehiagokoen kasuan, % 52,7k laguntza publikoak jasotzen dituzte, eta Eusko Jaurlaritza da, halaber, tamaina horretan berritzaileak izan diren enpresen kopuru handiena finantzatzen duena, zehazki, % 38,9. Foru-aldundiek eta Toki-administrazioek % 24,1 eta % 8,8 finantzatzen dute, hurrenez hurren, eta Estatuko Administrazioak, berriz, 10 langile edo gehiago dituzten enpresa horien % 22,9 finantzatzen du. Bestalde, Europar Batasunak % 20,0 finantzatzen du: % 10,2 Horizonte Europa programaren bidez eta % 12,2 Europako beste finantzaketa mota baten bidez.

Berrikuntza-jardueretarako finantzaketa publikoa jasotzen duten enpresa berritzaileak, jatorriaren arabera ( %). 2021-2023

Excel csv
 Guztira10 edo gehiago
Finantzaketa publikoa jasotzen dute hauetatik (*)33,452,7
Eusko Jaurlaritza21,838,9
Toki Administrazioa3,48,8
Foru-aldundiak10,424,1
Administrazio Zentrala14,122,9
Horizonte Europa programa2,710,2
EBren beste finantzaketa bat8,012,2

(*)enpresek erakunde baten baino gehiagoren finantzaketa jaso dezakete

Data 2024ko Abenduaren 20a

Iturria: Eustat. Berrikuntzaren inkesta

Produktu berritzaileek Euskal AEko 2023ko negozio-zifraren % 32,2 sortzen diete enpresei

Produktu berritzaileek, batez beste, negozio-zifraren % 32,2 sortu zuten Euskal AEn produktuaren berrikuntza zuten enpresetan 2023an; aldatu gabeko produktuak edo zertxobait aldatutakoak, berriz, gainerako % 67,8 izan ziren enpresa horietan.

Produktu-berrikuntza duten 10 langile edo gehiagoko enpresetan kokatzen bada fokua, ehuneko horiek zertxobait aldatzen dira, eta kasu horretan produktu berriek edo nabarmen hobetuek negozio-zifran izan zuten batez besteko eragina % 30,5 da.

Enpresen erdiek baino gehiagok, % 60,3k, jarduera berritzaileak egitea zailtzen duten faktoreak daudela uste dute

Enpresen % 60,3k uste du berrikuntza zailtzen duten faktore jakin batzuk daudela. Faktore horien artean honako hauek daude: besteak beste, "Enpresak beste lehentasun batzuk izatea" (% 47,5), "Kostu handiegiak" (% 38,8), "Enpresa barruko finantzaketarik eza" (% 29,9), "Lehia handiegia merkatuan" (% 28,7), "Laguntza edo dirulaguntza publikoak lortzeko zailtasunak" (% 28,3), "Ideia horien merkatuko eskariari buruzko ziurgabetasuna" (% 27,6) eta "Enpresan bertan kualifikatutako langilerik eza" eta "Kanpoko iturri pribatuen finantzaketarik eza" (% 26,1 eta % 23,4, hurrenez hurren).

10 langile edo gehiagoko enpresetan, jarduera berritzaileak egitea zailtzen duten faktoreak daudela uste dutenak % 67,9 dira, eta aurreko eragozpen berberak nabarmentzen dira.

Enpresen % 27,4k ingurumen-onurak dituzten berrikuntzak egiten dituzte

Enpresen % 27,4k ingurumen-onurak dituzten berrikuntzak egiten dituzte, bai enpresaren barruan (% 19,5), bai enpresatik kanpo (% 23,8), hau da, azken erabiltzaileak ondasunak edo zerbitzuak kontsumitzen edo erabiltzen dituen bitartean. Lehenengoen artean, barrukoen artean, honako hauek nabarmentzen dira: "Hondakinak, ura eta abar birziklatzea, norberak erabiltzeko edo saltzeko", % 9,9, "Materialen zati bat gutxiago kutsatzen duten edo arriskutsuak diren beste batzuekin ordezkatzea", % 7,8, "Energiaren edo CO2 aztarnaren erabilera murriztea", % 7,4, "Ekoitzitako unitate bakoitzeko material edo uraren erabilera murriztea", % 6,3, eta "Lurzoruaren, akustikaren, uraren edo airearen kutsadura murriztea", % 6,1.Bigarrenen artean, enpresatik kanpo ondorioak dituztenak nabarmentzen dira: "Produktuak erabili ondoren birziklatzea erraztea" (% 20,2) eta "Produktuen bizitza erabilgarria produktu iraunkorragoen bidez zabaltzea" (% 10,5).

10 langile edo gehiagoko enpresen artean, % 35,2k izan zituzten ingurumen-onurak izan zituzten berrikuntzak.

Ohar metodologikoa

Berrikuntzari buruzko inkesta 2018tik egiten da, 2018ko Osloko Eskuliburuaren bertsio berriarekin. Horrek esan nahi du seriean haustura bat gertatzen dela urte horretatik aurrera, aldaketa metodologikoaren ondorioz. Hori dela eta, 2018tik aurrera argitaratutako datuak ezin dira aurreko urteetan argitaratutakoekin alderatu.

Oharra:

Eustatek eskerrak eman nahi dizkie estatistika hau egiten lagundu duten enpresa eta erakunde guztiei egindako ahaleginagatik; izan ere, informazioa 2024ko apiriletik urrira bitartean bildu da. Zuen laguntzarik gabe ez zen posible izango.

(1) Bestelako berrikuntza-jarduerak: berritzeko asmoz egin daitezkeen enpresaren jarduerak jasotzen ditu, sei kategoria hauetan:

1. Ingeniaritza, diseinua eta sormenezko beste jarduera batzuk.

2. Marketina eta marka sortzea.

3. Jabetza intelektualaren eskubideekin lotutako jarduerak.

4. Langileen prestakuntzarekin lotutako jarduerak.

5. Softwarea garatzea eta datu-baseen lanarekin lotutako jarduerak.

6. Ondasun ukigarriak eskuratzearekin edo alokatzearekin lotutako jarduerak.

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística C/ Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak

2023an, Euskal AEko enpresen % 26,2 berritzaileak dira, duela bost urte baino ia bederatzi puntu gehiago

Eragiketa : 
Berrikuntzaren inkesta
Eragiketa kodea : 
223202
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
2021-2023
Eguneratze data : 
2024/12/20
Hurrengo eguneratzea : 
2025/04/15
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Lizentzia : 
Creative Commons
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali