2025/12/12ko prentsa-oharra

KANPO-MERKATARITZAKO BALIO UNITARIOAREN INDIZEA-BUI. III/2025

Linkedinen zabal ezazu Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu BlueSkyen zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Atzera

2025eko hirugarren hiruhilekoan, esportazioen prezioek % 0,3 egin zuten gora aurreko hiruhilekoaren aldean Euskal AEn


Inportazioen prezioak % 2,0 igo ziren


2025eko hirugarren hiruhilekoan, esportazioen prezioek % 0,3 egin dute gora, aurreko hiruhilekoaren aldean, Eustaten datuen arabera. Alderatzea 2024ko hiruhileko berarekin egiten badugu, prezioak % 0,8 igo dira.


Inportazioek hiruhileko arteko patroi bera jarraitzen dute, prezioak % 2,0 igo baitira 2025eko bigarren hiruhilekoaren aldean, baina % 5,0 jaitsi dira urte arteko konparazioan.


Esportazio "energetikoen" prezioek % 1,7 egin dute behera, aurreko hiruhilekoaren aldean, eta "ez-energetikoenek" % 0,5 egin dute gora. Aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, ondasun "energetikoen" prezioak % 5,5 jaitsi dira, baina "ez-energetikoenak" % 1,1 igo dira.


Inportazioen kasuan, produktu "energetikoen" prezioen indizea % 14,0 jaitsi da urte artean, baina aurreko hiruhilekoaren aldean % 4,3 hazi da. Ondasun "ez-energetikoek", halaber, % 1,5eko jaitsiera izan dute urte arteko tasan, eta % 1,9 igo dira aurreko hiruhilekoaren aldean.


Euskal AEko kanpo-merkataritzako balio bateratuaren indizeak, helburu ekonomikoaren arabera (%). 2025/III

Excel csv
  ESPORTAZIOAK INPORTAZIOAK
  t/t-1 t/t-4 t/t-1 t/t-4
Indize orokorra 0,3 0,8 2,0 -5,0
 
Energiazko gaiak -1,7 -5,5 4,3 -14,0
Energiazkoak ez diren gaiak 0,5 1,1 1,9 -1,5
Kontsumo-ondasunak -0,1 3,4 2,2 -0,7
Kapital-ondasunak 0,7 1,0 4,1 -0,9
Bitarteko ondasunak 0,5 0,0 1,8 -5,8

(t/t1) Behatutako azken hiruhilekoaren aldakuntza-tasa aurreko hiruhilekoaren aldean

(t/t4) Behatutako azken hiruhilekoko urte arteko aldakuntza-tasa, aurreko urteko hil beraren aldean

Data 2025eko Abenduaren 12a

Oinarria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren unitate balioaren indizeak-UBI


Helburu ekonomikoaren araberako sailkapenari jarraituz, esportazioen prezioak, 2025eko bigarren hiruhilekoaren aldean, jaitsi egin dira Kontsumo-ondasunen (–% 0,1) kasuan, eta gora egin dute Kapital-ondasunen (% 0,7) eta Bitarteko ondasunen (% 0,5) kasuan. Aurreko urtearen aldean, Kontsumo-ondasunek (% 3,4) eta Kapital-ondasunek (% 1,0) goranzko joera izan dute, eta Bitarteko ondasunek ez dute aldaketarik izan.


Inportazioak aztertzean ikusten da urte arteko alderaketan prezioek behera egin dutela hiru ondasun mota handietan. Bitarteko ondasunek izan dute jaitsierarik handiena, % 5,8; ondoren Kapital-ondasunak (% 0,9) eta Kontsumo-ondasunak (% 0,7) agertzen dira. Hala ere, aurreko hiruhilekoarekin alderatuz gero, joera alderantzikatu egin da eta inportatutako ondasun mota guztien prezioetan hazkunde orokorra izan dela ikus daiteke. Kapital-ondasunek izan dute igoerarik handiena, % 4,1; Kontsumo-ondasunak, berriz, % 2,2 igo dira eta Bitarteko ondasunak % 1,8.


Esportazioak zer arlo ekonomikotara bideratzen diren kontuan hartuta, prezioek, aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, behera egin dute eremu guztietan Munduko beste lekuetan izan ezik. Eurogunean % 1,5 egin dute atzera, EBn % 1,1 eta ELGAn % 0,3, baina Munduko beste lekuetan % 3,5 igo dira. Aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, Eurogunean izan ezik —non prezioak % 0,7 jaitsi diren—, gainerako eremuetan prezioak igo egin dira edo egonkor mantendu dira.



Euskal AEko kanpo-merkataritzako balio bateratuaren indizeak, arlo ekonomikoen arabera (%). 2025/III

Excel csv
  ESPORTAZIOAK INPORTAZIOAK
  t/t-1 t/t-4 t/t-1 t/t-4
Indize orokorra 0,3 0,8 2,0 -5,0
 
Euro eremua -1,5 -0,7 1,4 -2,4
EB-28 -1,1 0,0 2,1 -0,9
ELGE -0,3 0,7 2,2 -2,7
Munduko besteak 3,5 1,9 1,9 -9,6

(t/t1) Behatutako azken hiruhilekoaren aldakuntza-tasa aurreko hiruhilekoaren aldean

(t/t4) Behatutako azken hiruhilekoko urte arteko aldakuntza-tasa, aurreko urteko hil beraren aldean

Data 2025eko Abenduaren 12a

Oinarria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren unitate balioaren indizeak-UBI



Eremu geografiko guztietako inportazioen prezioek behera egin dute aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, eta nabarmentzekoa da Munduko beste lekuetan izandako jaitsiera (–% 9,6). Aurreko hiruhilekoaren aldean, tasak positiboak dira arlo ekonomiko guztietan.




Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel: 945 01 75 62
 

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2025eko hirugarren hiruhilekoan, esportazioen prezioek % 0,3 egin zuten gora aurreko hiruhilekoaren aldean Euskal AEn

Eragiketa : 
Kanpo-merkataritzaren unitate balioaren indizeak
Eragiketa kodea : 
182532
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
iii/2025
Eguneratze data : 
2025/12/12
Hurrengo eguneratzea : 
2026/03/27
Eragiketa mota : 
Beste batzuk
Formatu erabilgarriak : 
Lizentzia : 
Creative Commons
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali