2025/12/10eko prentsa-oharra
EUSKAL ENPRESEN EGITURA ETA DEMOGRAFIA. 2025/01/01
Euskal AEko enplegatuek % 1,5 egin zuten gora 2025eko urtarrilaren 1ean
Bilbo Handiak, Donostialdeak eta Arabako Lautadak enplegatuen % 68,9 biltzen dute
2025eko urtarrilaren 1ean Euskal AEko enpresa-sareak bilakaera erakusten zuen: aurreko urtearen aldean enpresa aktiboen kopurua % 0,8 murriztu zen bitartean, hauek sortutako enplegua % 1,5 hazi zen, Eustaten datuen arabera. Guztira, 164.138 establezimendutan (fabrikak, saltokiak, bulegoak...) banatutako 146.404 enpresa aritzen dira hainbat jarduera-sektoretan.
Eskualdeen arabera, enplegatuen kontzentrazio handia ikusten da Bilbo Handian (% 38,9), Donostialdean (% 16,6) eta Arabako Lautadan (% 13,3); 3 eskualde horietan Euskal AEko enplegu osoaren % 68,9 biltzen da, batez ere Zerbitzuen sektorean oinarrituta. Eskualde horien atzetik, Durangaldea (% 4,9), Debagoiena (% 3,4) eta Goierri (% 2,9) daude, guztiak industria-osagai handiarekin.
Enpleguaren aldakuntzari dagokionez, aurreko urtearen aldean, enplegua Euskal AEko batez bestekoaren (% 1,5) gainetik kokatu zuten jarduera-sektoreak honako hauek izan ziren: Informazioa eta komunikazioak (% 4,8), Administrazio publikoa, hezkuntza eta osasuna (% 2,8), Eraikuntza (% 1,9) eta Arte-jarduerak eta beste zerbitzu batzuk (% 1,6).
Azken 5 urteetako bilakaera kontuan hartuta, Euskal AEko establezimenduen kopurua % 3,4 jaitsi da, pixkanaka eta antzeko moduan 3 lurralde historikoetan. Aldiz, aldi horretan enplegatutako pertsonen kopurua % 5,5 igo da.
Egitura ekonomikoari dagokionez, establezimendu gehien izan zituzten jarduera-sektoreak Merkataritza, garraioa eta ostalaritza (% 34,8) izan ziren; ondoren datoz Jarduera profesional eta lagungarriak (% 16,3), Administrazio publikoa, hezkuntza eta osasungintza (% 12,3) eta Eraikuntza (% 11,6).
Euskal AEko enplegatuen banaketa ehunekotan eta urte arteko aldakuntza jarduera-adarren arabera (A10) lurralde historikoari jarraiki. 2025/01/01
| |
Euskal AE |
Araba/Álava |
Bizkaia |
Gipuzkoa |
| |
Pertsona enplegatuak |
Aldak. % |
Pertsona enplegatuak |
Aldak. % |
Pertsona enplegatuak |
Aldak. % |
Pertsona enplegatuak |
Aldak. % |
| Guztira |
100,0 |
1,5 |
100,0 |
1,2 |
100,0 |
1,4 |
100,0 |
1,7 |
| Nekazaritza, abeltzaintza, arrantza |
1,0 |
-2,8 |
1,6 |
-2,5 |
0,8 |
-2,9 |
0,8 |
-2,9 |
| Industria, energia, saneamendua |
19,4 |
0,7 |
25,1 |
1,1 |
15,0 |
1,1 |
23,1 |
0,1 |
| Eraikuntza |
5,9 |
1,9 |
4,5 |
3,4 |
6,7 |
2,0 |
5,5 |
1,1 |
| Merkataritza, garraioa, ostalaritza |
25,0 |
0,8 |
22,9 |
1,1 |
25,5 |
0,4 |
25,2 |
1,1 |
| Informazioa eta komunikazioak |
2,9 |
4,8 |
1,9 |
6,3 |
3,7 |
3,3 |
2,1 |
8,4 |
| Finantza jarduerak eta aseguruak |
1,6 |
0,9 |
1,1 |
1,9 |
1,9 |
0,5 |
1,3 |
1,4 |
| Higiezinen jarduerak |
0,5 |
0,8 |
0,4 |
2,7 |
0,6 |
-0,7 |
0,5 |
2,7 |
| Jarduera profesionalak eta lagungarriak |
14,6 |
1,1 |
12,4 |
-1,6 |
16,4 |
0,6 |
12,9 |
3,3 |
| Adm. publik. hezkuntza, osasungintza |
24,6 |
2,8 |
25,9 |
1,9 |
24,6 |
2,9 |
23,9 |
3,0 |
| Arte jarduerak eta beste zerbitzu batzuk |
4,6 |
1,6 |
4,2 |
2,2 |
4,8 |
2,0 |
4,6 |
0,6 |
Data 2025eko Abenduaren 10a
Iturria: Eustat. Jarduera Ekonomikoen Gidazerrenda
Euskal AEko langile kopuruaren arabera, % 25,0 Merkataritza, garraioa eta ostalaritzan kontzentratu zen, eta ondoren Administrazio publikoa, hezkuntza eta osasungintzan (% 24,6) eta Industria eta energian (% 19,4).
Lurralde historikoen arabera, Bizkaiak enplegatuen % 50,0 bildu zuen, Gipuzkoak % 33,2 eta Arabak % 16,8. Bizkaian eta Gipuzkoan, Merkataritza, garraioa eta ostalaritza sektoreak lurraldeko enplegu guztiaren % 25,5 eta % 25,2 bildu zuen, hurrenez hurren. Araban, aldiz, sektore nagusia Administrazio publikoa, hezkuntza eta osasungintza izan zen, enplegu guztiaren % 25,9 bilduz. Aurreko urtearekin alderatuta, enplegatutako pertsonen kopuruaren hazkundeari dagokionez, 3 lurraldeetan Informazioa eta komunikazioak sektorea nabarmendu zen, % 6,3ko hazkundearekin Araban, % 3,3koarekin Bizkaian eta % 8,4koarekin Gipuzkoan.
Euskal AEn jarduten duten enpresen nortasun juridikoaren arabera, establezimenduen % 53,5 Pertsona fisikoei dagokie, eta ondoren Sozietate mugatuei, guztizkoaren % 29,7rekin. Aldiz, enplegatuen bolumen handiena Sozietate mugatuetan (% 36,0), Sozietate anonimoetan (% 21,4) eta Bestelako lege-formetan (% 15,7) biltzen da.
Euskal AEko enplegatuen banaketa ehunekotan, jarduera-adarren arabera (A10), lurralde historikoari eta sexuari jarraiki. 2025/01/01
| |
Euskal AE |
Araba/Álava |
Bizkaia |
Gipuzkoa |
| |
Gizonak |
Emakumeak |
Gizonak |
Emakumeak |
Gizonak |
Emakumeak |
Gizonak |
Emakumeak |
| Guztira |
54,7 |
45,3 |
56,2 |
43,8 |
54,2 |
45,8 |
54,7 |
45,3 |
| Nekazaritza, abeltzaintza, arrantza |
78,4 |
21,6 |
77,0 |
23,0 |
81,7 |
18,3 |
74,9 |
25,1 |
| Industria, energia, saneamendua |
78,5 |
21,5 |
79,4 |
20,6 |
78,8 |
21,2 |
77,9 |
22,1 |
| Eraikuntza |
88,9 |
11,1 |
88,4 |
11,6 |
88,7 |
11,3 |
89,5 |
10,5 |
| Merkataritza, garraioa, ostalaritza |
53,7 |
46,3 |
54,3 |
45,7 |
53,9 |
46,1 |
53,0 |
47,0 |
| Informazioa eta komunikazioak |
64,4 |
35,6 |
65,1 |
34,9 |
64,3 |
35,7 |
64,4 |
35,6 |
| Finantza jarduerak eta aseguruak |
43,2 |
56,8 |
43,3 |
56,7 |
44,0 |
56,0 |
41,6 |
58,4 |
| Higiezinen jarduerak |
45,5 |
54,5 |
40,9 |
59,1 |
45,8 |
54,2 |
46,5 |
53,5 |
| Jarduera profesionalak eta lagungarriak |
49,6 |
50,4 |
50,7 |
49,3 |
50,1 |
49,9 |
48,1 |
51,9 |
| Adm. publik. hezkuntza, osasungintza |
32,4 |
67,6 |
33,0 |
67,0 |
33,0 |
67,0 |
31,2 |
68,8 |
| Arte jarduerak eta beste zerbitzu batzuk |
45,2 |
54,8 |
44,8 |
55,2 |
46,3 |
53,7 |
43,8 |
56,2 |
Data 2025eko Abenduaren 10a
Iturria: Eustat. Jarduera Ekonomikoen Gidazerrenda
Sexuaren arabera, Euskal AEko 2024ko enplegatuen % 45,3 emakumeak izan ziren —aurreko urtean baino zertxobait gehiago—.Sektore feminizatuenak, aurreko urtean bezala, honako hauek izan ziren: Osasun-jarduerak eta gizarte-zerbitzuak (emakumeen % 78,0), Hezkuntza (% 67,1) eta Beste zerbitzu batzuk (% 62,7). Aitzitik, enplegua gehienbat maskulinoa izan zen Eraikuntzan (% 88,9), eta Industrian eta Lehen Sektorean (% 79 inguru); horien atzetik dator Garraioa eta biltegiratzea (% 77,7).
Establezimenduen jardueraren euskarri diren enpresa guztietatik (unitate juridikoak), % 96,7k Euskal AEn zuten egoitza, eta gainerako % 3,3k (4.882 enpresa) Estatuko beste leku batzuetan. 100 langile edo gehiago zuten enpresen artean, % 77,4k Euskal AEn zuen egoitza. Euskal AEn egoitza zuten enpresen erdia baino gehiago Bizkaian zeuden —73.581 enpresa (% 52)—, Gipuzkoan 48.040 zeuden (% 33,9) eta Araban 19.901 (% 14,1).
Enpresen batez besteko tamaina zertxobait igo zen: 6,6 langile enpresako (6,4 duela urtebete) eta 5,8 langile establezimenduko (5,7 langile 2024an). Forma juridikoa Pertsona fisikoa denean, batez bestekoa 1,4 langilekoa da; Sozietate anonimoen kasuan, berriz, batez bestekoa 25,6 langilekoa izan zen, Sozietate mugatuen kasuan 7,1ekoa, Beste sozietate eta elkarte batzuen kasuan 8,7koa eta Bestelako lege-formen kasuan 40,1ekoa.
ENPRESA-DEMOGRAFIA
Enpresen adinari dagokionez, euskal enpresen gaztetasuna azpimarratu behar da. Euskal AEn jardun zuten enpresen % 29,7k bost urte edo gutxiagoko antzinatasuna zuen, eta % 14,8ra iristen zen bi urte edo gutxiagokoen ehunekoa.
Txandakatzeari dagokionez, eta establezimenduen altak eta bajak kontuan hartuta, 2024an 13.335 establezimenduk hasi zuten jarduera eta 14.411k amaitu zuten; hala, azken saldo negatiboa 1.076 establezimendukoa izan zen. Establezimenduen sorrera-tasa (sortutakoen eta stocken arteko zatidura) % 8,1ekoa izan zen eta heriotza-tasa % 8,8koa. Ondorioz, hazkunde-tasa garbia negatiboa izan zen (–% 0,7).
Txandakatze handiena Merkataritza, garraio eta ostalaritzan izan da —alta guztien % 29,1 eta baja guztien % 32,4—; Jarduera profesional eta lagungarrietan, altak % 17,3 eta bajak % 18,0 izan dira; eta Eraikuntzan, altak % 16,8 eta bajak % 17,7.
Nortasun juridikoa kontuan hartuta, Pertsona fisikoek eragin zituzten alten % 66,7 eta bajen % 64,6. Enplegatuei dagokienez, establezimenduek enplegatutako pertsona berrien % 42,4 hartu zuten, eta desagertutako establezimenduetakoen % 42,8. Sozietate mugatuak ere nabarmentzen dira, alta emandako establezimenduetan pertsonen % 39,2rekin eta baja emandako establezimenduetan % 35,0ekin.
Establezimenduen demografia Euskal AEn. 2025/01/01
| |
Altak |
Irteerak |
| Guztira |
13.335 |
14.411 |
| |
| Jardueraren arabera |
|
|
| Nekazaritza, abeltzaintza, arrantza |
176 |
298 |
| Industria, energia, saneamendua |
542 |
668 |
| Eraikuntza |
2.235 |
2.544 |
| Merkataritza, garraioa, ostalaritza |
3.885 |
4.665 |
| Informazioa eta komunikazioak |
579 |
415 |
| Finantza jarduerak eta aseguruak |
303 |
334 |
| Higiezinen jarduerak |
343 |
350 |
| Jarduera profesionalak eta lagungarriak |
2.308 |
2.600 |
| Adm. publik. hezkuntza, osasungintza |
1.673 |
1.400 |
| Arte jarduerak eta beste zerbitzu batzuk |
1.291 |
1.137 |
| |
| Nortasun juridikoaren arabera |
|
|
| Pertsona fisikoa |
8.894 |
9.311 |
| Akziokako elkartea |
189 |
416 |
| Elkarte mugatua |
3.311 |
3.572 |
| Bestelako elkarteak |
891 |
1.083 |
| Bestelako lege-formak |
50 |
29 |
Data 2025eko Abenduaren 10a
Iturria: Eustat. Enpresak sortzeari eta ixteari buruzko estatistika
Establezimenduen tamainaren arabera, estratu dinamikoena 2 langile edo gutxiagokoa da, ohi bezala. Estratu horrek alta guztien % 91,1 eta baja guztien % 91,2 erregistratzen ditu.
Aitzitik, beste muturrean, 20 langile edo gehiago dituzten establezimenduen estratuak alten zein bajen % 0,6 baino ez dira. Aldiz, establezimendu berrietan enplegatutako pertsona guztien % 13,8 hartzen du, baita establezimenduetako bajena ere.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
C/ Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62