2025/12/10eko prentsa-oharra

EUSKAL ENPRESEN EGITURA ETA DEMOGRAFIA. 2025/01/01

Linkedinen zabal ezazu Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu BlueSkyen zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Atzera

Euskal AEko enplegatuek % 1,5 egin zuten gora 2025eko urtarrilaren 1ean


Bilbo Handiak, Donostialdeak eta Arabako Lautadak enplegatuen % 68,9 biltzen dute


2025eko urtarrilaren 1ean Euskal AEko enpresa-sareak bilakaera erakusten zuen: aurreko urtearen aldean enpresa aktiboen kopurua % 0,8 murriztu zen bitartean, hauek sortutako enplegua % 1,5 hazi zen, Eustaten datuen arabera. Guztira, 164.138 establezimendutan (fabrikak, saltokiak, bulegoak...) banatutako 146.404 enpresa aritzen dira hainbat jarduera-sektoretan.



Eskualdeen arabera, enplegatuen kontzentrazio handia ikusten da Bilbo Handian (% 38,9), Donostialdean (% 16,6) eta Arabako Lautadan (% 13,3); 3 eskualde horietan Euskal AEko enplegu osoaren % 68,9 biltzen da, batez ere Zerbitzuen sektorean oinarrituta. Eskualde horien atzetik, Durangaldea (% 4,9), Debagoiena (% 3,4) eta Goierri (% 2,9) daude, guztiak industria-osagai handiarekin.


Enpleguaren aldakuntzari dagokionez, aurreko urtearen aldean, enplegua Euskal AEko batez bestekoaren (% 1,5) gainetik kokatu zuten jarduera-sektoreak honako hauek izan ziren: Informazioa eta komunikazioak (% 4,8), Administrazio publikoa, hezkuntza eta osasuna (% 2,8), Eraikuntza (% 1,9) eta Arte-jarduerak eta beste zerbitzu batzuk (% 1,6).


Azken 5 urteetako bilakaera kontuan hartuta, Euskal AEko establezimenduen kopurua % 3,4 jaitsi da, pixkanaka eta antzeko moduan 3 lurralde historikoetan. Aldiz, aldi horretan enplegatutako pertsonen kopurua % 5,5 igo da.


Egitura ekonomikoari dagokionez, establezimendu gehien izan zituzten jarduera-sektoreak Merkataritza, garraioa eta ostalaritza (% 34,8) izan ziren; ondoren datoz Jarduera profesional eta lagungarriak (% 16,3), Administrazio publikoa, hezkuntza eta osasungintza (% 12,3) eta Eraikuntza (% 11,6).


Euskal AEko enplegatuen banaketa ehunekotan eta urte arteko aldakuntza jarduera-adarren arabera (A10) lurralde historikoari jarraiki. 2025/01/01

Excel csv
  Euskal AE Araba/Álava Bizkaia Gipuzkoa
  Pertsona enplegatuak Aldak. % Pertsona enplegatuak Aldak. % Pertsona enplegatuak Aldak. % Pertsona enplegatuak Aldak. %
Guztira 100,0 1,5 100,0 1,2 100,0 1,4 100,0 1,7
Nekazaritza, abeltzaintza, arrantza 1,0 -2,8 1,6 -2,5 0,8 -2,9 0,8 -2,9
Industria, energia, saneamendua 19,4 0,7 25,1 1,1 15,0 1,1 23,1 0,1
Eraikuntza 5,9 1,9 4,5 3,4 6,7 2,0 5,5 1,1
Merkataritza, garraioa, ostalaritza 25,0 0,8 22,9 1,1 25,5 0,4 25,2 1,1
Informazioa eta komunikazioak 2,9 4,8 1,9 6,3 3,7 3,3 2,1 8,4
Finantza jarduerak eta aseguruak 1,6 0,9 1,1 1,9 1,9 0,5 1,3 1,4
Higiezinen jarduerak 0,5 0,8 0,4 2,7 0,6 -0,7 0,5 2,7
Jarduera profesionalak eta lagungarriak 14,6 1,1 12,4 -1,6 16,4 0,6 12,9 3,3
Adm. publik. hezkuntza, osasungintza 24,6 2,8 25,9 1,9 24,6 2,9 23,9 3,0
Arte jarduerak eta beste zerbitzu batzuk 4,6 1,6 4,2 2,2 4,8 2,0 4,6 0,6

Data 2025eko Abenduaren 10a

Iturria: Eustat. Jarduera Ekonomikoen Gidazerrenda


Euskal AEko langile kopuruaren arabera, % 25,0 Merkataritza, garraioa eta ostalaritzan kontzentratu zen, eta ondoren Administrazio publikoa, hezkuntza eta osasungintzan (% 24,6) eta Industria eta energian (% 19,4).


Lurralde historikoen arabera, Bizkaiak enplegatuen % 50,0 bildu zuen, Gipuzkoak % 33,2 eta Arabak % 16,8. Bizkaian eta Gipuzkoan, Merkataritza, garraioa eta ostalaritza sektoreak lurraldeko enplegu guztiaren % 25,5 eta % 25,2 bildu zuen, hurrenez hurren. Araban, aldiz, sektore nagusia Administrazio publikoa, hezkuntza eta osasungintza izan zen, enplegu guztiaren % 25,9 bilduz. Aurreko urtearekin alderatuta, enplegatutako pertsonen kopuruaren hazkundeari dagokionez, 3 lurraldeetan Informazioa eta komunikazioak sektorea nabarmendu zen, % 6,3ko hazkundearekin Araban, % 3,3koarekin Bizkaian eta % 8,4koarekin Gipuzkoan.


Euskal AEn jarduten duten enpresen nortasun juridikoaren arabera, establezimenduen % 53,5 Pertsona fisikoei dagokie, eta ondoren Sozietate mugatuei, guztizkoaren % 29,7rekin. Aldiz, enplegatuen bolumen handiena Sozietate mugatuetan (% 36,0), Sozietate anonimoetan (% 21,4) eta Bestelako lege-formetan (% 15,7) biltzen da.


Euskal AEko enplegatuen banaketa ehunekotan, jarduera-adarren arabera (A10), lurralde historikoari eta sexuari jarraiki. 2025/01/01

Excel csv
  Euskal AE Araba/Álava Bizkaia Gipuzkoa
  Gizonak Emakumeak Gizonak Emakumeak Gizonak Emakumeak Gizonak Emakumeak
Guztira 54,7 45,3 56,2 43,8 54,2 45,8 54,7 45,3
Nekazaritza, abeltzaintza, arrantza 78,4 21,6 77,0 23,0 81,7 18,3 74,9 25,1
Industria, energia, saneamendua 78,5 21,5 79,4 20,6 78,8 21,2 77,9 22,1
Eraikuntza 88,9 11,1 88,4 11,6 88,7 11,3 89,5 10,5
Merkataritza, garraioa, ostalaritza 53,7 46,3 54,3 45,7 53,9 46,1 53,0 47,0
Informazioa eta komunikazioak 64,4 35,6 65,1 34,9 64,3 35,7 64,4 35,6
Finantza jarduerak eta aseguruak 43,2 56,8 43,3 56,7 44,0 56,0 41,6 58,4
Higiezinen jarduerak 45,5 54,5 40,9 59,1 45,8 54,2 46,5 53,5
Jarduera profesionalak eta lagungarriak 49,6 50,4 50,7 49,3 50,1 49,9 48,1 51,9
Adm. publik. hezkuntza, osasungintza 32,4 67,6 33,0 67,0 33,0 67,0 31,2 68,8
Arte jarduerak eta beste zerbitzu batzuk 45,2 54,8 44,8 55,2 46,3 53,7 43,8 56,2

Data 2025eko Abenduaren 10a

Iturria: Eustat. Jarduera Ekonomikoen Gidazerrenda


Sexuaren arabera, Euskal AEko 2024ko enplegatuen % 45,3 emakumeak izan ziren —aurreko urtean baino zertxobait gehiago—.Sektore feminizatuenak, aurreko urtean bezala, honako hauek izan ziren: Osasun-jarduerak eta gizarte-zerbitzuak (emakumeen % 78,0), Hezkuntza (% 67,1) eta Beste zerbitzu batzuk (% 62,7). Aitzitik, enplegua gehienbat maskulinoa izan zen Eraikuntzan (% 88,9), eta Industrian eta Lehen Sektorean (% 79 inguru); horien atzetik dator Garraioa eta biltegiratzea (% 77,7).


Establezimenduen jardueraren euskarri diren enpresa guztietatik (unitate juridikoak), % 96,7k Euskal AEn zuten egoitza, eta gainerako % 3,3k (4.882 enpresa) Estatuko beste leku batzuetan. 100 langile edo gehiago zuten enpresen artean, % 77,4k Euskal AEn zuen egoitza.  Euskal AEn egoitza zuten enpresen erdia baino gehiago Bizkaian zeuden —73.581 enpresa (% 52)—, Gipuzkoan 48.040 zeuden (% 33,9) eta Araban 19.901 (% 14,1).


Enpresen batez besteko tamaina zertxobait igo zen: 6,6 langile enpresako (6,4 duela urtebete) eta 5,8 langile establezimenduko (5,7 langile 2024an). Forma juridikoa Pertsona fisikoa denean, batez bestekoa 1,4 langilekoa da; Sozietate anonimoen kasuan, berriz, batez bestekoa 25,6 langilekoa izan zen, Sozietate mugatuen kasuan 7,1ekoa, Beste sozietate eta elkarte batzuen kasuan 8,7koa eta Bestelako lege-formen kasuan 40,1ekoa.



ENPRESA-DEMOGRAFIA


Enpresen adinari dagokionez, euskal enpresen gaztetasuna azpimarratu behar da.  Euskal AEn jardun zuten enpresen % 29,7k bost urte edo gutxiagoko antzinatasuna zuen, eta % 14,8ra iristen zen bi urte edo gutxiagokoen ehunekoa.



Txandakatzeari dagokionez, eta establezimenduen altak eta bajak kontuan hartuta, 2024an 13.335 establezimenduk hasi zuten jarduera eta 14.411k amaitu zuten; hala, azken saldo negatiboa 1.076 establezimendukoa izan zen. Establezimenduen sorrera-tasa (sortutakoen eta stocken arteko zatidura) % 8,1ekoa izan zen eta heriotza-tasa % 8,8koa. Ondorioz, hazkunde-tasa garbia negatiboa izan zen (–% 0,7).


Txandakatze handiena Merkataritza, garraio eta ostalaritzan izan da —alta guztien % 29,1 eta baja guztien % 32,4—; Jarduera profesional eta lagungarrietan, altak % 17,3 eta bajak % 18,0 izan dira; eta Eraikuntzan, altak % 16,8 eta bajak % 17,7.


Nortasun juridikoa kontuan hartuta, Pertsona fisikoek eragin zituzten alten % 66,7 eta bajen % 64,6. Enplegatuei dagokienez, establezimenduek enplegatutako pertsona berrien % 42,4 hartu zuten, eta desagertutako establezimenduetakoen % 42,8. Sozietate mugatuak ere nabarmentzen dira, alta emandako establezimenduetan pertsonen % 39,2rekin eta baja emandako establezimenduetan % 35,0ekin.


Establezimenduen demografia Euskal AEn. 2025/01/01

Excel csv
  Altak Irteerak
Guztira 13.335 14.411
 
Jardueraren arabera    
Nekazaritza, abeltzaintza, arrantza 176 298
Industria, energia, saneamendua 542 668
Eraikuntza 2.235 2.544
Merkataritza, garraioa, ostalaritza 3.885 4.665
Informazioa eta komunikazioak 579 415
Finantza jarduerak eta aseguruak 303 334
Higiezinen jarduerak 343 350
Jarduera profesionalak eta lagungarriak 2.308 2.600
Adm. publik. hezkuntza, osasungintza 1.673 1.400
Arte jarduerak eta beste zerbitzu batzuk 1.291 1.137
 
Nortasun juridikoaren arabera    
Pertsona fisikoa 8.894 9.311
Akziokako elkartea 189 416
Elkarte mugatua 3.311 3.572
Bestelako elkarteak 891 1.083
Bestelako lege-formak 50 29

Data 2025eko Abenduaren 10a

Iturria: Eustat. Enpresak sortzeari eta ixteari buruzko estatistika


Establezimenduen tamainaren arabera, estratu dinamikoena 2 langile edo gutxiagokoa da, ohi bezala. Estratu horrek alta guztien % 91,1 eta baja guztien % 91,2 erregistratzen ditu.


Aitzitik, beste muturrean, 20 langile edo gehiago dituzten establezimenduen estratuak alten zein bajen % 0,6 baino ez dira. Aldiz, establezimendu berrietan enplegatutako pertsona guztien % 13,8 hartzen du, baita establezimenduetako bajena ere.




Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
C/ Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62
 


Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko enplegatuek % 1,5 egin zuten gora 2025eko urtarrilaren 1ean

Eragiketa : 
Jarduera ekonomikoen direktorioa
Eragiketa kodea : 
200163
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
01/01/2025
Eguneratze data : 
2025/12/10
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Gidazerrenda
Formatu erabilgarriak : 
Lizentzia : 
Creative Commons
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak Saila

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali