2025/12/17ko prentsa-oharra
BIOTEKNOLOGIAKO I+Gren ESTATISTIKA. 2024
Bioteknologiako I+Gko gastua % 4,9 hazi da 2024an, eta 193,7 milioi eurora iritsi da
Giza osasuneko ikerketak bioteknologiako I+Gko barne-gastuaren hiru laurden hartzen ditu
Eustaten datuen arabera, Euskal AEn bioteknologiarekin lotutako jardueretako I+Gko barne-gastua 193,7 milioi eurokoa izan zen 2024an, 2023an baino % 4,9 handiagoa. Zifra horrek 9 milioi euroko igoera erakusten du, eta 2007tik —datuak erabilgarri dauden lehen urtetik— goranzko joerari eusten dio, urte horretan 80,8 milioi eurokoa izan baitzen.
Bioteknologiako I+G gastua barneko I+G gastu osoaren % 9,2 izan zen, 2023an bezalaxe. Azken hamarkadan parte-hartze hori etengabe igotzen joan da: 2015ean, % 6,7; 2018an, % 7,9; eta 2020an, % 8,5.
Dedikazio osoko baliokidetzan (DOB) 2.056 langile aritu ziren; hau da, aurreko urtean baino % 1,2 gehiago eta I+Gn dedikazio osoko baliokidetzan diharduten langile guztien % 8,4. Ikertzaileak 1.499,1 izan ziren DOBn, aurreko urtean baino % 2,6 gehiago.
2024an, bioteknologian ari ziren lanaldi osoko langileen % 60,7 emakumeak ziren; igoera txiki bat izan zen 2023an erregistratutako % 60,2ren aldean.
Bioteknologiako barneko I+G: gastuaren eta langileen bilakaera (DOB) Euskal AEn. 2014-2024
| |
2014 |
2015 |
2016 |
2017 |
2018 |
2019 |
2020 |
2021 |
2022 |
2023 |
2024 |
| Barneko I+G |
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
| Guztira (mila eurotan) |
86.677 |
85.691 |
84.690 |
93.221 |
112.534 |
123.354 |
126.610 |
142.198 |
156.183 |
184.713 |
193.673 |
| Urteko gehikuntza (%) |
-5,8 |
-1,1 |
-1,2 |
10,1 |
20,7 |
9,6 |
2,6 |
12,3 |
9,8 |
18,3 |
4,9 |
| Langileak (DOB) |
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
| Guztira |
1.183,7 |
1.255,5 |
1.234,8 |
1.345,5 |
1.442,1 |
1.472,7 |
1.521,5 |
1.666,5 |
1.739,5 |
2.032,1 |
2.056,3 |
| Urteko gehikuntza (%) |
0,1 |
6,1 |
-1,6 |
9,0 |
7,2 |
2,1 |
3,3 |
9,5 |
4,4 |
16,8 |
1,2 |
| Ikertzaileak (DOB) |
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
| Guztira |
909,3 |
977,0 |
964,5 |
1.031,0 |
1.087,7 |
1.106,7 |
1.141,0 |
1.244,9 |
1.270,5 |
1.461,3 |
1.499,1 |
| Urteko gehikuntza (%) |
0,7 |
7,4 |
-1,3 |
6,9 |
5,5 |
1,7 |
3,1 |
9,1 |
2,1 |
15,0 |
2,6 |
DOB= Dedikazio Osoko Baliokidetza
Data 2025eko Abenduaren 17a
Iturria: Eustat. Bioteknologiako I+Gri buruzko estatistika
108 erakundek egin zituzten bioteknologiako ikerketa-jarduerak. Gainera, 108 erakunde horietatik 71k barneko I+G gastuaren % 100 bioteknologiara bideratu zuten.
Identifikatutako erakundeetatik 101 enpresen sektorekoak dira. Sektore horrek, azken hemezortzi urteetan, etengabeko hazkundea izan du bioteknologiako ikerketaren esparruan, 2007an 43 erakunde bakarrik erregistratu zirela kontuan hartuta.
Bioteknologiako barneko I+Gko gastuaren % 67,8 Enpresak eta Irabazi Asmorik Gabeko Erakunde Pribatuak sektoreak egin zuen
Enpresak eta irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuak (IAGEP) sektoreak bioteknologiako barneko I+Gko guztizko gastuaren % 67,8 bildu zuen, 2023an (% 68,9) eta 2022an (% 69,3) baino pixka bat gutxiago. Enpresek eta IAGEPek 131,2 milioi euro eurenganatu zituzten, eta Goi-mailako irakaskuntzaren eta Administrazio publikoaren sektoreek 63,5 milioi euro ( % 24,2 eta % 8,0, hurrenez hurren) egikaritu zituzten elkarrekin.
Administrazio publikoak bioteknologiako barneko I+Gren % 50,4 finantzatu zuen
Funtsen jatorriaren arabera, bioteknologiarekin lotutako barneko I+Gko jarduerak, 2024an, Administrazio publikoaren funtsekin (% 50,4), eta Enpresen funtsekin (% 36,1) finantzatu ziren nagusiki. Gainerakoa Atzerritik (% 8,8), Irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuetatik (% 3,3) eta Goi-mailako irakaskuntzatik (% 1,4) etorritako funtsen bidez finantzatu zen.
Bioteknologiako ikerketaren aplikazio-eremuei dagokienez, "Giza osasuna" nabarmentzen da, guztizko gastuaren % 77,5ekin. "Animalien osasuna eta akuikultura" eta "Elikadura" —% 7,3 eta % 5,7, hurrenez hurren— "Ingurumena", "Nekazaritza eta baso-ekoizpena" eta "Industria" —% 9,5 hiruren artean— bezalako arloek osatzen dute guztizko hori.
Kapitala eskuratzea eta denbora/kostua dira bioteknologiako barneko I+G jarduerak garatzeko oztopo nagusiak
Bioteknologiako barneko I+G jarduerak garatzeko enpresek adierazitako oztopo nagusia kapitala eskuratzea da; oztopo hori % 89k adierazi dute, eta, horren atzetik, denbora eta kostua (% 88) agertzen dira, oso hurbiletik. Hirugarrenik, erregulazio-eskakizunak ageri dira, % 83rekin. Beste faktore hauek ere nabarmentzen dira: giza baliabideetara sarbidea (% 74k adierazi du), teknologiarako eta informaziorako sarbidea (% 68k adierazi du) eta merkatu nazionalaren tamaina txikia (% 67k adierazi du). Tarteko balioekin, nazioarteko merkatuetarako sarbiderik eza (% 62) eta banaketa- eta merkaturatze-kanalik eza (% 61) agertzen dira. Azkenik, ehunekorik txikienak onarpen edo pertzepzio publikoari, patenteen babesik ezari eta besteren esku dagoen patente-eskubideari dagozkie, guztiak % 42rekin bakoitza.
OHARRA
Eustatek eskerrak eman nahi dizkie estatistika hau egiten lagundu duten enpresa eta erakunde guztiei, egindako ahaleginagatik. Lana osatzeko informazioa 2025eko apiriletik urrira bitartean bildu da. Haien laguntzarik gabe ez zen posible izango.
Informazio gehiago nahi izanez gero:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62