2025/12/22ko prentsa-oharra

INDUSTRIA-PREZIOEN INDIZEA. 2025EKO AZAROA

Linkedinen zabal ezazu Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu BlueSkyen zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Atzera

Euskal AEko industria-prezioak % 0,3 igo dira 2025eko azaroan, aurreko hilaren aldean


2024ko azaroaren aldean, industria-prezioek % 1,3ko igoera izan dute


Eustatek bildutako datuen arabera, Euskal AEko industria-prezioek % 0,3 egin dute gora 2025eko azaroan, aurreko hilaren aldean. Azaroko urte arteko tasa (azken hamabi hilabeteetan industria-prezioek izandako aldakuntza laburbiltzen duena) % 1,3 igo da.


Azterketa zehatzago batek agerian uzten du, 2025eko azaroan, Koke-lantegiak eta petrolio-fintzea (% 5,6) eta Material eta ekipo elektrikoen fabrikazioa (% 1,2) sektoreek igo dituztela gehien prezioak aurreko hilaren aldean. Aitzitik, prezioetan hilabete batetik bestera jaitsierarik handienak izan dituzten sektoreak Ura (% 2,2) eta Zuraren, paperaren eta arte grafikoen industria (% 2,0) izan dira.




Helburu ekonomikoaren araberako ondasunen sailkapenari jarraituz, 2025eko urriaren aldean Energiaren prezioak % 3,6 igo dira. Kontsumo-ondasunek, bestalde, % 0,9ko jaitsiera izan dute, Kontsumo ez-iraunkorreko ondasunen % 1,2ko jaitsieraren ondorioz; izan ere, Kontsumo iraunkorreko ondasunen prezioak ez dira aldatu. Ekipamenduko ondasunei dagokienez, prezioak % 0,7 jaitsi dira hilabete batetik bestera, eta Bitarteko ondasunen kasuan % 0,1 egin dute behera.


Urte artean, 2025eko azaroa 2024ko azaroarekin alderatuta, prezioen igoerarik handienak honako adar hauetan izan dira: Produktu informatiko, elektroniko eta optikoen fabrikazioa (% 12,6) eta Farmazia-produktuen fabrikazioa (% 10,3). Aitzitik, Industria kimikoa adarreko prezioek % 0,8ko urte arteko jaitsiera izan dute, eta Kautxua, plastikoa eta beste produktu mineral ez metaliko batzuk adarrekoek % 0,7 egin dute behera.


Euskal AEko Industria prezioen indizea. Aldakuntza-tasak (p). Azaroa 2025

Excel csv
  Indizea Aldearen %
    m / m-1 m / m-12
Indize orokorra 112,9 0,3 1,3
 
SEKTORE-BANAKETA      
Ateratze-industriak 137,4 -0,5 4,1
Manufaktura-industria 116,1 0,2 1,3
Elikaduraren, edarien eta tabakoaren industria 127,3 -0,6 2,4
Ehungintza, jantzigintza, larrugintza eta zapatagintza 112,6 0,1 1,4
Zurgintza, papera eta arte grafikoak 123,1 -2,0 -0,1
Kokeak eta petrolioa fintzen 117,0 5,6 0,9
Industria kimikoa 127,2 1,0 -0,8
Botiken fabrikazioa 119,2 0,0 10,3
Kautxu eta plastikoa, beste produktu mineral ez-metalezkoak 116,0 0,0 -0,7
Metalurgia eta produktu metalikoak 110,7 -0,3 1,1
Informatikako, elektronikako eta optikako produktuen fabrikazioa 125,1 0,6 12,6
Material eta ekipo elektrikoen fabrikazioa 122,8 1,2 9,9
Beste inon sailkatu gabeko makineriaren eta ekipoen fabrikazioa 114,1 -0,4 0,5
Garraiorako materialen fabrikazioa 114,6 -0,9 -0,1
Altzariak, beste manufaktura-ind., konponketa eta instalazioa 116,7 -0,4 1,1
Energia elektrikoa, gasa eta lurruna 77,2 0,7 1,0
Ura 130,8 -2,2 4,1
 
INDUSTRIA-SEKTORE HANDIEN ARABERA      
Kontsumo-ondasunak 123,9 -0,9 3,6
Kontsumoondasun iraunkorrak 114,3 0,0 0,6
Kontsumoondasun ez-iraunkorrak 126,5 -1,2 4,4
Ekipo-ondasunak 115,6 -0,7 1,5
Bitarteko ondasunak 114,6 -0,1 0,7
Energia 99,8 3,6 1,1

Oinarria 2021=100

(p)Behinbehineko datuak

m / m-1: Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko hilaren (m-1) aldean

m/m12: Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko urteko hil beraren (m-12) aldean

Data 2025eko Abenduaren 22a

Iturria: Eustat. Industria Prezioen Indizea



Helburu ekonomikoaren araberako ondasun-talde handien prezioen urte arteko aldakuntza positiboa izan da sektore guztietan. Kontsumo-ondasunetan prezioak % 0,6 igo dira, Kontsumo ez-iraunkorreko ondasunetan % 4,4ko eta Kontsumo iraunkorreko ondasunetan % 0,6ko igoerak eman direlako. 2024ko azaroarekin alderatuta, prezioak % 1,5 igo dira Ekipamenduko ondasunetan eta % 0,7 Bitarteko ondasunetan. Azkenik, Energiaren prezioek % 1,1eko urte arteko igoera izan dute.


INFORMAZIO-OHARRA


Eustatek eskerrak eman dizkie parte hartu duten establezimendu guztiei egin duten esfortzuagatik. Haiei esker, hilabete honetako indizea laginaren % 90,56ko estaldurarekin kalkulatu da.


Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62   
 


Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko industria-prezioak % 0,3 igo dira 2025eko azaroan, aurreko hilaren aldean

Eragiketa : 
Industria-prezioen indizea
Eragiketa kodea : 
182313
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Azaroa 2025
Eguneratze data : 
2025/12/22
Hurrengo eguneratzea : 
2026/01/21
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Lizentzia : 
Creative Commons
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali