2026/01/21eko prentsa-oharra

INDUSTRIA-PREZIOEN INDIZEA. 2025EKO ABENDUA

Linkedinen zabal ezazu Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu BlueSkyen zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Atzera

Euskal AEko industria-prezioak. 2025eko abendua



Nabarmentzekoak



Hileko bilakaera: Euskal AEko industria-prezioek % 0,7 egin dute behera azaroarekin alderatuta.

Urte arteko bilakaera: urte arteko aldakuntza-tasa –% 0,6koa da.

Sektoreak: Koke-lantegiak eta petrolioa fintzea % 8,4 jaitsi da hilabete batetik bestera; eta Produktu informatiko, elektroniko eta optikoen fabrikazioa % 10,6 igo da urte batetik bestera.

Industria-sektore handiak: Energia % 3,5 jaitsi da hilabete batetik besteara eta % 8,9 urte batetik bestera.







Azterketa estatistikoa


Eustatek bildutako datuen arabera, Euskal AEko industria-prezioek % 0,7 egin dute behera 2025eko abenduan, aurreko hilaren aldean. Abenduko urte arteko tasa (azken hamabi hilabeteetan industria-prezioek izandako aldakuntza laburbiltzen duena) % 0,6 jaitsi da.


Azterketa xeheago batek agerian uzten du 2025eko abenduan Koke-lantegiak eta petrolioa fintzea (% 8,4) eta Elikagaien, edarien eta tabakoaren industria (% 4,0) sektoreek izan dituztela jaitsiera handienak prezioetan, aurreko hilaren aldean. Aitzitik, prezioetan hiletik hilerako igoera handienak izan dituen sektorea Energia elektrikoa, gasa eta lurruna (% 5,0) izan da.



Helburu ekonomikoaren araberako ondasunen sailkapenari jarraituz, 2025eko azaroaren aldean Energiaren prezioak % 3,5 jaitsi dira. Kontsumo-ondasunek, bestalde, % 3,3ko jaitsiera izan dute, Kontsumo ez-iraunkorreko ondasunen % 4,2ko jaitsieraren ondorioz; izan ere, Kontsumo iraunkorreko ondasunen prezioak ez dira aldatu. Ekipamenduko ondasunei dagokienez, prezioak % 0,3 igo dira hilabete batetik bestera, eta Bitarteko ondasunen kasuan % 0,4 egin dute gora.


Urte artean, 2025eko abendua 2024ko abenduarekin alderatuta, prezioen igoerarik handienak honako adar hauetan izan dira: Produktu informatiko, elektroniko eta optikoen fabrikazioa (% 10,6) eta Farmazia-produktuen fabrikazioa (% 10,3). Aldiz, Energia elektrikoa, gasa eta lurruna adarreko prezioek urte batetik bestera % 9,8ko jaitsiera izan dute, eta Koke-lantegiak eta petrolioa fintzea adarrekoek % 8,9koa.


Euskal AEko Industria prezioen indizea. Aldakuntza-tasak (p). Abendua 2025

Excel csv
  Indizea Aldearen %
    m / m-1 m / m-12
Indize orokorra 112,3 -0,7 -0,6
 
SEKTORE-BANAKETA      
Ateratze-industriak 134,7 -2,0 4,0
Manufaktura-industria 115,0 -1,0 0,1
Elikaduraren, edarien eta tabakoaren industria 122,2 -4,0 -1,8
Ehungintza, jantzigintza, larrugintza eta zapatagintza 112,5 -0,1 1,7
Zurgintza, papera eta arte grafikoak 123,5 0,8 0,8
Kokeak eta petrolioa fintzen 107,3 -8,4 -8,9
Industria kimikoa 128,3 0,7 -1,1
Botiken fabrikazioa 119,2 0,0 10,3
Kautxu eta plastikoa, beste produktu mineral ez-metalezkoak 115,9 -0,2 -1,4
Metalurgia eta produktu metalikoak 111,1 0,4 1,7
Informatikako, elektronikako eta optikako produktuen fabrikazioa 122,8 -1,9 10,6
Material eta ekipo elektrikoen fabrikazioa 122,8 -0,0 9,4
Beste inon sailkatu gabeko makineriaren eta ekipoen fabrikazioa 115,6 0,1 1,3
Garraiorako materialen fabrikazioa 115,3 0,6 0,6
Altzariak, beste manufaktura-ind., konponketa eta instalazioa 117,2 0,3 0,8
Energia elektrikoa, gasa eta lurruna 81,1 5,0 -9,8
Ura 129,4 -1,1 2,9
 
INDUSTRIA-SEKTORE HANDIEN ARABERA      
Kontsumo-ondasunak 119,4 -3,3 -0,4
Kontsumoondasun iraunkorrak 114,3 0,0 -0,7
Kontsumoondasun ez-iraunkorrak 120,8 -4,2 -0,4
Ekipo-ondasunak 116,3 0,3 2,1
Bitarteko ondasunak 115,1 0,4 1,0
Energia 96,3 -3,5 -8,9

Oinarria 2021=100

(p)Behinbehineko datuak

m / m-1: Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko hilaren (m-1) aldean

m/m12: Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko urteko hil beraren (m-12) aldean

Data 2026ko Urtarrilaren 21a

Iturria: Eustat. Industria prezioen indizea


Helburu ekonomikoaren araberako ondasun-talde nagusien prezioen urte arteko aldakuntza negatiboa izan da Energian. Kasu horretan, % 8,9ko jaitsiera izan da eta Kontsumo-ondasunetan % 0,4koa, Kontsumo iraunkorreko ondasunen jaitsiera % 0,7koa izan delako eta Kontsumo ez-iraunkorreko ondasunena % 0,4koa. Ekipamenduko ondasunen prezioak, aldiz, % 2,1 igo dira eta Bitarteko ondasunenak % 1,0.



INFORMAZIO-OHARRA


Eustatek eskerrak eman dizkie parte hartu duten establezimendu guztiei egin duten esfortzuagatik. Haiei esker, hilabete honetako indizea laginaren % 85,34ko estaldurarekin kalkulatu da.


Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko industria-prezioak. 2025eko abendua

Eragiketa : 
Industria-prezioen indizea
Eragiketa kodea : 
182313
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Abendua 2025
Eguneratze data : 
2026/01/21
Hurrengo eguneratzea : 
2026/02/24
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Lizentzia : 
Creative Commons
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali