2025/12/11ko prentsa-oharra
EZKONTZA-HAUSTEEN ESTATISTIKA. 2022-2023
Euskal AEn 3.213 ezkontza hautsi ziren 2023an, aurreko urtean baino % 8 gehiago
Ezkontza-hausten % 96,2 zuzeneko dibortzioak izan ziren, gehienak (% 76,4) adostasunez
2023an, 3.213 ezkontza-hauste izan ziren Euskal AEn, 2022an baino gehiago, noiz 2.975 hauste gertatu baitziren, Eustaten datuen arabera. Hauste horietatik, 508 Araban izapidetu ziren (% 15,8), 1.613 Bizkaian (% 50,2) eta 1.092 Gipuzkoan (% 34). Ezkontza-haustea ezkontza-aldiaren bukaera da, deuseztasun, banantze edo dibortzio zuzenengatik, aurretiko legezko banantzerik egon ez denean alegia.
Zuzeneko dibortzioak 3.090 izan ziren guztira 2023an; horietatik 2.360 adostasunekoak izan ziren (% 76,4) eta 730 adostasunik gabekoak (% 23,6). Banantzeak 121 izan ziren, 104 adostasunekoak (% 86) eta 17 adostasunik gabekoak (% 14). 2022ari dagokionez, adostasuneko dibortzioak 2.315 izan ziren, eta adostasunik gabekoak 564; adostasuneko banantzeak, berriz, 80 izan ziren eta adostasunik gabekoak 14.
Euskal AEko ezkontza-hausteak, sententzia-motaren arabera. 2021-2023
| |
2023 |
2022 |
2021 |
| |
Kopurua |
% |
Kopurua |
% |
Gehikuntza % (1) |
Kopurua |
% |
Gehikuntza % (1) |
| Guztira |
3.213 |
100 |
2.975 |
100 |
8,0 |
3.343 |
100 |
-3,9 |
| Sententzia mota |
|
|
|
|
|
|
|
|
| Adostasun gabeko dibortzioa |
730 |
22,7 |
564 |
18,9 |
29,4 |
669 |
20,0 |
9,1 |
| Adostasun dibortzioa |
2.360 |
73,5 |
2.315 |
77,8 |
1,9 |
2.541 |
76,0 |
-7,1 |
| Deuseztasuna |
2 |
0,1 |
2 |
0,1 |
0,0 |
1 |
0,0 |
100,0 |
| Adostasun gabeko banaketak |
17 |
0,5 |
14 |
0,5 |
21,4 |
24 |
0,7 |
-29,2 |
| Adostasun banaketak |
104 |
3,2 |
80 |
2,7 |
30,0 |
108 |
3,2 |
-3,7 |
(1)Aldaketak 2023ko datuekiko dira
Data 2025eko Abenduaren 11
Iturria: Eustat. Ezkontza-hausteen estatistika
Bi ezkontideek batera aurkeztu zuten demanda ezkontza-hausteen % 59,6tan; kasuen % 25,3tan, berriz, emazteak aurkeztu zuen eta % 10,7tan senarrak.
Ezkontzen iraupenari dagokionez, hausteen % 35,4 hamargarren urteurrena baino lehen gertatu ziren, eta % 25,8, berriz, 20 urteren ondoren. Dibortzioen kasuan, batez besteko iraupena 15,2 urtekoa da zuzeneko dibortzioetan, eta 23,9 urtekoa aldez aurretik legezko banantze bat dagoenean.
Desegindako ezkontzen % 35,4k ez zuten mendeko seme-alaba adingabe edo adin nagusikorik; % 52,5ek adingabeak bakarrik zituzten, % 2.6k ekonomikoki mendekoak ziren adin nagusikoak bakarrik, eta % 9,5ek bai mendeko adingabeak bai adin nagusikoak.
Seme-alabak ardurapean zituzten ezkontideen % 55ean, mantenu-pentsioa bi ezkontideei zegokien, % 37,6an aitari eta % 7,5ean amari.
Seme-alaba adingabeen zaintza kasuen % 56,1ean zaintza hori partekatu egin zen. Zaintza amari egokitu zitzaion kasuen % 36,2an, aitari kasuen % 7,2an, eta gainerako kasuetan (% 0,5) beste pertsona batzuei.
Dibortzioen guztizko kopurua 3.449 izan zen 2023an, aurreko urtean baino 273 gehiago
Dibortzioei dagokienez, 2023an 3.449 dibortzio izan ziren guztira; 359 kasutan aldez aurretik legezko banantze bat egon zen, eta 3.090 kasutan zuzeneko dibortzioak izan ziren. Horrek esan nahi du 2022an baino 273 gehiago izan zirela, orduan 3.176 izan baitziren (+% 8,6).
3.392 bikote dibortziatu ziren, sexu desberdinekoak, eta 57 sexu berekoak: emakumeek osatutako bikoteenak 32 eta gizonek osatutakoenak 25.
Sexu desberdineko bikoteen dibortzioei dagokienez, kopuru handiena 40-49 urte bitarteko adin-tartean izan zen, bai gizonen kasuan, bai emakumeenean, eta dibortziatutako pertsona guztien % 37,5 eta % 40 izan ziren, hurrenez hurren. Dibortzioaren unean, emakumeen batez besteko adina 47 urtekoa izan zen, eta gizonena 49,5 urtekoa.
Dibortzio horietan ezkontideen nazionalitateari dagokionez, gizonen % 13,5 eta emakumeen % 12,2 atzerritarrak ziren.
Ezkontideen egoera zibilari dagokionez, ezkondu zirenean, emazte ezkongabeak % 81,7 ziren, senar ezkongabeak baino zertxobait gutxiago (% 86,6).
Ezkontide gehienak Euskal AEn bizi ziren dibortzioaren egunean, baina gizonen % 4,6k eta emakumeen % 2,2k Euskal AEtik kanpo zuten bizilekua.
2023an 121 banantze eta bi ezkontza-deuseztasun egon ziren
2023an izandako 121 banantzeetatik, % 86 bi aldeen adostasunez egin ziren, eta % 14 auzibidez ebatzi ziren. 2022an, 94 banantze gauzatu ziren, 80 elkarrekin adostuta eta 14 auzi bidez.
Banantze guztietatik, 120 sexu desberdineko bikoteen artekoak izan ziren. Banandutako gizonen batez besteko adina 52,4 urtekoa izan zen, eta emakumeena 49,5 urtekoa.
Informazio gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62
Prentsa-ohar gehiago ezkontza-hausteen estatistikaz