Jarduera, okupazioa eta langabezia Euskal AEn. 2025eko laugarren hiruhilekoa
Nabarmentzekoak:
Hiruhileko arteko aldakuntza
Langintza: Euskal AEko biztanleria landuna 1.012.300 pertsonakoa da; aurreko hiruhilekoan baino 6.000 landun gehiago dira. 16-64 urte arteko biztanleriaren okupazio-tasa % 71,6 da, ehuneko 4 hamarren gehiago.
Jarduera-sektoreka, 9.100 pertsonak egiten dute lan lehen sektorean (–700), 200.800ek industrian (–2.500), 60.200ek eraikuntzan (+1.300) eta 742.100ek zerbitzuetan (+7.800).
Langabezia: Euskal AEko biztanleria landuna 68.000 pertsonakoa da, aurreko hiruhilekoan baino 5.600 landun gutxiago. Langabezia-tasa % 6,3 da, ehuneko 5 hamarren gutxiago.
Jarduera: Euskal AEko 16 urte eta gehiagoko biztanleriaren % 56,2 aktiboa da, aurreko hiruhilekoan baino ehuneko hamarren bat gutxiago.
Urte arteko aldaketa
Langintza: Aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, Euskal AEko biztanleria landuna 15.400 pertsonatan handitu da, eta 16-64 urte arteko biztanleriaren okupazio-tasa 3 hamarren igo da.
Langabezia: Euskal Autonomia Erkidegoan 7.600 langabe gutxiago daude aurreko urteko hiruhileko beraren aldean. Langabezia-tasa 7 hamarren jaitsi da.
Azterketa estatistikoa
Eustaten datuak kontuan hartuz, Euskal AEko lan-merkatuko 2025eko laugarren hiruhilekoko datuen arabera, 6.000 landun gehiago eta 5.600 langabe gutxiago daude aurreko hiruhilekoan baino. Landunen kopurua 1.012.300ekoa dela kalkulatzen da, eta langabeen kopurua 68.000koa, 2025eko laugarren hiruhilekoan.
Euskal AEko langabezia-tasa % 6,3ra jaitsi da, 2025eko hirugarren hiruhilekoan baino 0,5 puntu gutxiago. Biztanleria landunaren eta langabearen bilakaeraren ondorioz, jarduera-tasa —16 urte eta gehiago duen biztanleriaren gainean kalkulatua— ehuneko hamarren 1 jaitsi da aurreko hiruhilekoaren aldean, eta % 56,2n kokatu da 2025eko laugarren hiruhilekoan.
Lurralde historikoen arabera, eta aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, Araban 2.700 okupatu gehiago daude, Bizkaian 1.800 gehiago eta Gipuzkoan 1.500 gehiago. Hiriburuei dagokienez, Gasteizen 3.600 pertsonatan igo da okupazioa, eta 1.000 pertsonatan Bilbon; Donostian, berriz, 600 pertsonatan jaitsi da.
Okupazioaren hazkundea emakumeen artean gertatu da (7.500 landun gehiago); gizonen artean, berriz, 1.600 landun gutxiago daude. Nazionalitateari dagokionez, Espainiako nazionalitatea duten landunak 3.200 gehiago dira (+% 0,4), eta atzerriko nazionalitatea dutenak 2.700 gehiago (+% 2,7).
Okupazioak gora egin du zerbitzuen sektorean eta eraikuntzan, eta behera industrian eta lehen sektorean
Euskal AEko biztanleria landuna 7.800 pertsonatan handitu da zerbitzuen sektorean (+% 1,1), eta 1.300 pertsonatan eraikuntzan (+% 2,2). Aldiz, industrian 2.500 pertsona gutxiago (–% 1,2) eta lehen sektorean 700 gutxiago (–% 7,1) ari dira lanean.
Okupazio-tasa, 16 eta 64 urte bitarteko pertsona landunen ehunekoa adin horien guztizkoaren gainean kalkulatuta, ehuneko 0,4 puntu jaitsi da aurreko hiruhilekoaren aldean, eta % 71,6an kokatu da. Tasa hori % 73,8koa da gizonen artean eta % 69,4koa emakumeen artean, aurreko hiruhilekoan baino ehuneko 1 puntu gehiago emakumeen artean eta 0,3 puntu gutxiago gizonen artean.
Adinaren arabera, okupazio-tasa ehuneko 1,1 puntu igo da 25-44 urte bitartekoen artean, eta % 82,6an kokatzen da. 45 urte eta gehiago duten pertsonen artean, ehuneko 4 hamarren igo da, eta % 77,2an kokatzen da. 16-24 urte bitarteko gazteen artean, berriz, okupazio-tasa % 29,2tik % 27,7ra jaitsi da —aurreko hiruhilekoan baino 1,5 puntu gutxiago—.
Nazionalitateari erreparatuz, okupazio-tasarik handiena Espainiako nazionalitatea duten pertsonen artean dago (% 73,5), eta ehuneko 2 hamarren igo da aurreko hiruhilekoaren aldean. Atzerriko nazionalitatea duten pertsonen artean 1,4 puntu igo da eta % 58,3an kokatzen da.
Lurralde historikoen arabera, Gipuzkoako eta Arabako okupazio-tasa % 73,2koa da. Aurreko hiruhilekoaren aldean, Arabak 1,3 puntu egin du gora, eta Gipuzkoak 3 hamarren; azkenik, igoera txikiena Bizkaian izan da, % 70,2an kokatuz —2 hamarren hazi da hirugarren hiruhilekoaren aldean—.
Soldatapeko pertsonen kontratazio-modalitateari dagokionez, kontratu mugagabeak dituzten pertsonak 4.200 gehiago dira aurreko hiruhilekoaren aldean, eta aurreko urteko laugarren hiruhilekoaren aldean, berriz, 19.700 gehiago.
Hamar etxeetatik seik bertan bizi diren pertsona aktibo guztiak okupatuta dituzte
Kalkuluen arabera, 2025eko laugarren hiruhilekoan 930.500 etxe inguru daude Euskal AEn. Horietatik heren batek ez du pertsona aktiborik, aurreko hiruhilekoan baino 3.200 etxe gehiago. 10 etxetik 6tan pertsona aktibo guztiak okupatuta daude —7.600 familia gehiago dira—.Bestalde, pertsona aktibo guztiak langabezian dituzten etxeak 22.900 dira, aurreko hiruhilekoan baino 1.300 gehiago. Pertsona aktiboak dituzten gainerako etxeak —guztiak langabezian ez daudenak ezta guztiak okupatuta dituztenak ere— 34.200 dira, aurreko hiruhilekoan baino 4.200 gutxiago.
2025eko laugarren hiruhilekoan langabezia-tasa % 6,3koa izan da
Euskal AEko langabeen kopurua, hau da, lan bila ari diren, bilatzeko kudeaketa aktiboak egiten dituzten eta, gainera, lanerako prest dauden pertsonak 68.000 direla zenbatetsi da urteko laugarren hiruhilekoan; aurreko hiruhilekoan baino 5.600 gutxiago. Emakumezko langabeak 34.400 dira, aurreko datuekin alderatuz 3.700 gutxiago; gizonezko langabeak, berriz, 1.800 gutxiago dira, laugarren hiruhileko horretan 33.600 langabe izanik.
2025eko laugarren hiruhilekoko datuen arabera, langabezia-tasa % 6,3 da, aurreko hiruhilekoaren aldean ehuneko 0,5 puntu gutxiago. Emakumeen artean langabezia-tasa ehuneko 0,7 puntu jaitsi da, % 6,6an kokatuz, eta gizonena 0,3 jaitsi da, % 6an kokatuz. 16-24 urte bitarteko gazteen artean langabezia-tasa % 12koa da, aurreko hiruhilekoan baino ehuneko 2 puntu azpitik.
Nazionalitateari dagokionez, 4.500 langabe gutxiago daude atzerriko nazionalitatea duten pertsonen artean (guztira 13.200 langabe). Espainiar nazionalitatea dutenen artean, berriz, 1.100 langabe gutxiago daude (guztira 54.800 langabe).
Lurralde Historikoen arabera, Bizkaian 5.600 langabe gutxiago daude (guztira, 38.700), eta langabezia-tasa ehuneko 0,9 puntu jaitsi da, % 7ra iritsita. Araban, 11.000 langabe daude, 1.500 gutxiago, eta langabezia-tasa % 6,5ekoa da, hirugarren hiruhilekoan baino ehuneko puntu bat gutxiago. Gipuzkoan 1.600 langabe gehiago daude —guztira 18.300 langabe—, eta langabezia-tasa ehuneko 4 hamarren igo da, eta % 5,1era iritsi da.
Hiriburuei dagokienez, 1.600 langabe gutxiago daude Gasteizen, 400 gutxiago Bilbon eta 900 gehiago Donostian, aurreko hiruhilekoko datuekin alderatuz.
EUROSTATen (Europar Batasuneko Estatistika Bulegoa) arabera, 2025eko azaroan, Europar Batasuneko langabezia desestazionalizatuaren tasa % 6koa izan zen, eta Espainiakoa % 10,4koa.
2024ko laugarren hiruhilekoarekin alderatuta, pertsona landunen kopurua 15.400 lagunetan igo da eta langabezia-tasa 7 hamarren jaitsi da
Azken urtean, 2024ko laugarren hiruhilekoarekin alderatuta, landunen kopurua % 1,5 igo da, eta 15.400 pertsona gehiago ari dira lanean; horietatik, zerbitzuen sektorean 9.400 langile gehiago, industrian 3.500 eta eraikuntzan 3.400; nekazaritzan, berriz, 1.000 gutxiago ari dira. Langabeei dagokienez, Euskal Autonomia Erkidegoan 7.600 pertsonak utzi diote langabezia-egoeran egoteari, eta langabezia-tasa ehuneko 7 hamarren jaitsi da (% 7tik % 6,3ra).
Hiruhileko batez besteko afiliatuen % 96,8 okupatuta dago, LANEren irizpidearen arabera
Kalkuluen arabera, Euskal AEn 958.800 afiliatu daude hiruhileko batez bestekoan, hau da, Euskal AEn bizi direnak eta Gizarte Segurantzan afiliatuak daudenak, hiruhilekoan lan egindako egun kopuruaren arabera haztatuta. Horietatik, % 96,8 okupatuta daude BJAk erabiltzen dituen Lanaren Nazioarteko Erakundearen (LANE) irizpideen arabera, hau da, 928.400 pertsona.
BJAk erabiltzen dituen Lanaren Nazioarteko Erakundearen (LANE) irizpideen arabera pertsona okupatuen artean 49.600 (% 4,9) ez daude Gizarte Segurantzan afiliatuta, funtzionarioen mutualitate publikoetako kide direlako edo beste egoera batzuetan daudelako.
Langabeen % 36,6 ez dago erregistratuta langabe gisa
Kalkuluen arabera, Euskal AEn 88.200 langabe daude Lanbiden erregistratuta hiruhileko batez bestekoan, hau da, Euskal AEn bizi diren pertsonak, eta inkesta egin zen unean Lanbiden erregistratuta zeuden erregistratutako langabeziaren kategorietako batean. Horietatik, % 47 (41.400 pertsona) langabeak dira, LANEren definizioaren arabera. BJAk erabiltzen dituen Lanaren Nazioarteko Erakundearen (LANE) irizpideen arabera, langabeen artean, % 36,6 ez dago langabe gisa erregistratuta Lanbiden (24.900 pertsona), baina enplegu-eskatzaileen beste kategoria batzuetan egon daiteke.
Euskal AEko jardueraren araberako biztanleria. 2025/IV
| |
2025/IV |
2025/III |
t/t-1 |
| |
Mila |
Mila |
Mila |
% |
| 16 URTE ETA GEHIAGOKO BIZTANLERIA |
1.922,9 |
1.918,7 |
4,2 |
0,2 |
| |
| BIZTANLERIA AKTIBOA |
1.080,3 |
1.079,9 |
0,4 |
0,0 |
| Gizonak |
555,3 |
558,7 |
-3,4 |
-0,6 |
| Emakumeak |
524,9 |
521,1 |
3,8 |
0,7 |
| |
| Araba/Álava |
167,9 |
166,8 |
1,1 |
0,7 |
| Bizkaia |
556,0 |
559,8 |
-3,8 |
-0,7 |
| Gipuzkoa |
356,3 |
353,3 |
3,0 |
0,8 |
| |
| Vitoria-Gasteiz |
126,8 |
124,8 |
2,0 |
1,6 |
| Bilbao |
165,1 |
164,4 |
0,7 |
0,4 |
| Donostia / San Sebastian |
87,4 |
87,1 |
0,3 |
0,3 |
| Beste udalerriak |
701,0 |
703,6 |
-2,6 |
-0,4 |
| |
| Espainiarrak |
964,3 |
962,2 |
2,1 |
0,2 |
| Atzerriko nazionalitatea |
115,9 |
117,7 |
-1,8 |
-1,5 |
| |
| BIZTANLERIA LANDUNA |
1.012,3 |
1.006,3 |
6,0 |
0,6 |
| Gizonak |
521,7 |
523,3 |
-1,6 |
-0,3 |
| Emakumeak |
490,5 |
483,0 |
7,5 |
1,6 |
| |
| Araba/Álava |
157,0 |
154,3 |
2,7 |
1,7 |
| Bizkaia |
517,3 |
515,5 |
1,8 |
0,3 |
| Gipuzkoa |
338,0 |
336,5 |
1,5 |
0,4 |
| |
| Vitoria-Gasteiz |
118,3 |
114,7 |
3,6 |
3,1 |
| Bilbao |
151,4 |
150,4 |
1,0 |
0,7 |
| Donostia / San Sebastian |
82,8 |
83,4 |
-0,6 |
-0,7 |
| Beste udalerriak |
659,7 |
657,8 |
1,9 |
0,3 |
| |
| Espainiarrak |
909,5 |
906,3 |
3,2 |
0,4 |
| Atzerriko nazionalitatea |
102,7 |
100,0 |
2,7 |
2,7 |
| |
| Nekazaritza, abeltzaintza, arrantza |
9,1 |
9,8 |
-0,7 |
-7,1 |
| Industria |
200,8 |
203,3 |
-2,5 |
-1,2 |
| Eraikuntza |
60,2 |
58,9 |
1,3 |
2,2 |
| Zerbitzuak |
742,1 |
734,3 |
7,8 |
1,1 |
| |
| Soldatakoa |
843,4 |
840,0 |
3,4 |
0,4 |
| - Lan-kontratu mugagabearekin |
680,3 |
676,1 |
4,2 |
0,6 |
| - - Aldi baterako kontratuarekin eta kontraturik gabe |
163,1 |
163,9 |
-0,8 |
-0,5 |
| Soldatarik gabeak |
168,9 |
166,3 |
2,6 |
1,6 |
| |
| BIZTANLERIA LANGABEA |
68,0 |
73,6 |
-5,6 |
-7,6 |
| Gizonak |
33,6 |
35,4 |
-1,8 |
-5,1 |
| Emakumeak |
34,4 |
38,1 |
-3,7 |
-9,7 |
| |
| 16 - 24 urte |
7,8 |
9,9 |
-2,1 |
-21,2 |
| 25 - 44 urte |
30,6 |
31,3 |
-0,7 |
-2,2 |
| 45 urte eta gehiago |
29,5 |
32,4 |
-2,9 |
-9,0 |
| |
| Araba/Álava |
11,0 |
12,5 |
-1,5 |
-12,0 |
| Bizkaia |
38,7 |
44,3 |
-5,6 |
-12,6 |
| Gipuzkoa |
18,3 |
16,7 |
1,6 |
9,6 |
| |
| Vitoria-Gasteiz |
8,5 |
10,1 |
-1,6 |
-15,8 |
| Bilbao |
13,6 |
14,0 |
-0,4 |
-2,9 |
| Donostia / San Sebastian |
4,6 |
3,7 |
0,9 |
24,3 |
| Beste udalerriak |
41,2 |
45,8 |
-4,6 |
-10,0 |
| |
| Espainiarrak |
54,8 |
55,9 |
-1,1 |
-2,0 |
| Atzerriko nazionalitatea |
13,2 |
17,7 |
-4,5 |
-25,4 |
| |
| BIZTANLERIA EZ-AKTIBOA |
842,7 |
838,8 |
3,9 |
0,5 |
| |
| ETXEGUNEAK |
930,5 |
929,1 |
1,4 |
0,2 |
| Pertsona aktiboekiko familia-etxeak |
614,1 |
609,4 |
4,7 |
0,8 |
| - Denak okupatuak |
557,0 |
549,4 |
7,6 |
1,4 |
| - Denak langabeak |
22,9 |
21,6 |
1,3 |
6,0 |
| - Gainerakoa |
34,2 |
38,4 |
-4,2 |
-10,9 |
| Pertsona aktiborik gabeko familia-etxeak |
316,5 |
319,7 |
-3,2 |
-1,0 |
Aurtengo urtearen datuak behin-behinekoak dira eta aurreko urtekoak ikuskatu dira urte horretako urtarrilaren oinarri 1ekiko populazioaren gaurkotzearekin.
t/t1 Behatutako azken hiruhilekoaren aldakuntza aurreko hiruhilekoaren aldean
Data 2026ko Urtarrilaren 23a
Iturria: Eustat. Biztanleria Jardueraren Arabera sailkatzeko Inkesta
Euskal AEko jardueraren araberako biztanleria. Tasa nagusiak. 2025/IV
| |
2025/IV |
2025/III |
t/t-1 (p.p.) |
| JARDUERA-TASA |
56,2 |
56,3 |
-0,1 |
| Gizonak |
60,1 |
60,6 |
-0,5 |
| Emakumeak |
52,5 |
52,3 |
+0,2 |
| |
| Araba/Álava |
58,6 |
58,4 |
+0,2 |
| Bizkaia |
55,1 |
55,6 |
-0,5 |
| Gipuzkoa |
56,8 |
56,5 |
+0,3 |
| |
| Vitoria-Gasteiz |
58,9 |
58,1 |
+0,8 |
| Bilbao |
54,5 |
54,6 |
-0,1 |
| Donostia / San Sebastian |
55,0 |
54,8 |
+0,2 |
| Beste udalerriak |
56,3 |
56,6 |
-0,3 |
| |
| Espainiarrak |
55,4 |
55,4 |
+0,0 |
| Atzerriko nazionalitatea |
63,3 |
64,3 |
-1,0 |
| |
| OKUPAZIO-TASA (16 urtetik 64ra) |
71,6 |
71,2 |
+0,4 |
| Gizonak |
73,8 |
74,1 |
-0,3 |
| Emakumeak |
69,4 |
68,4 |
+1,0 |
| |
| Araba/Álava |
73,2 |
71,9 |
+1,3 |
| Bizkaia |
70,2 |
70,0 |
+0,2 |
| Gipuzkoa |
73,2 |
72,9 |
+0,3 |
| |
| Vitoria-Gasteiz |
73,2 |
71,1 |
+2,1 |
| Bilbao |
67,8 |
68,0 |
-0,2 |
| Donostia / San Sebastian |
73,9 |
74,1 |
-0,2 |
| Beste udalerriak |
72,0 |
71,7 |
+0,3 |
| |
| Espainiarrak |
73,5 |
73,3 |
+0,2 |
| Atzerriko nazionalitatea |
58,3 |
56,9 |
+1,4 |
| |
| LANGABEZIA TASA |
6,3 |
6,8 |
-0,5 |
| Gizonak |
6,0 |
6,3 |
-0,3 |
| Emakumeak |
6,6 |
7,3 |
-0,7 |
| |
| 16 - 24 urte |
12,0 |
14,0 |
-2,0 |
| 25 - 44 urte |
7,1 |
7,4 |
-0,3 |
| 45 urte eta gehiago |
5,0 |
5,5 |
-0,5 |
| |
| Araba/Álava |
6,5 |
7,5 |
-1,0 |
| Bizkaia |
7,0 |
7,9 |
-0,9 |
| Gipuzkoa |
5,1 |
4,7 |
+0,4 |
| |
| Vitoria-Gasteiz |
6,7 |
8,1 |
-1,4 |
| Bilbao |
8,3 |
8,5 |
-0,2 |
| Donostia / San Sebastian |
5,3 |
4,2 |
+1,1 |
| Beste udalerriak |
5,9 |
6,5 |
-0,6 |
| |
| Espainiarrak |
5,7 |
5,8 |
-0,1 |
| Atzerriko nazionalitatea |
11,4 |
15,0 |
-3,6 |
| |
| INAKTIBOTASUN TASA |
43,8 |
43,7 |
+0,1 |
Aurtengo urtearen datuak behin-behinekoak dira eta aurreko urtekoak ikuskatu dira urte horretako urtarrilaren oinarri 1ekiko populazioaren gaurkotzearekin.
t/t1 Behatutako azken hiruhilekoaren aldakuntza aurreko hiruhilekoaren aldean
p.p = Aldea portzentajezko puntutan
Data 2026ko Urtarrilaren 23a
Iturria: Eustat. Biztanleria Jardueraren Arabera sailkatzeko Inkesta