2026/01/28ko prensa-oharra

MERKATARITZA-INDIZEA AZALERA HANDIETAN ETA ELIKADURA-KATE HANDIETAN. 2025eko ABENDUA

Linkedinen zabal ezazu Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu BlueSkyen zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Atzera

Euskal AEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentak. 2025eko abendua



Nabarmentzekoak


2025 urtea


Urte arteko bilakaera: Euskal AEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentek % 0,9 egin dute gora.

Sektoreak: Elikadura sektorean urte arteko bilakaera % 0,7koa da eta Gainerako produktuak sektorean % 1,4koa.

Lurralde historikoak: Araban ez da aldaketarik egon, Bizkaian urte arteko bilakaera % 1,5ekoa izan da eta Gipuzkoan % 0,3koa.

Enplegua: langile okupatuak % 1,1 gehitu dira.



2025eko abendua


Urte arteko bilakaera: Euskal AEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentak % 2,6 hazi dira.

Hileko bilakaera: Euskal AEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentek % -0,4 egin dute behera azaroarekin alderatuta.

Sektoreak: Elikadura sektorean urte arteko bilakaera % 2,7koa da eta Gainerako produktuak sektorean % 2,6koa.

Lurralde historikoak: Araban urte arteko bilakaera % 0,9 izan da, Bizkaian % 3,3 eta Gipuzkoan % 2,2.

Enplegua: langile okupatuak % 1,0 gutxitu dira 2024ko abenduaren aldean.

Azerketa estatistikoa


2025. urte osoan, azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentek % 0,9ko hazkunde metatua izan dute, Eustatek landutako datuen arabera. Elikagaien sektorearen kasuan, salmentak % 0,7 igo dira aurreko urtearen aldean, eta Gainerako produktuen sektorean, berriz, % 1,4.


Urtean zehar metatutako aldakuntza positiboa izan da Bizkaian eta Gipuzkoan: Bizkaian salmentak % 1,5 gehitu dira 2024. urtearen aldean, eta % 0,3 Gipuzkoan. Araban, berriz, salmentak berdin mantendu dira.


Sektoreko landunen indizeak % 1,1ko hazkunde metatua izan du 2025ean.



2025eko abenduan, Euskal AEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentak % 2,6 handitu dira aurreko urteko hil beraren aldean, prezio konstanteetan eta egutegiaren eraginak zuzendu ondoren.


Aurreko hilabetearekin (2025eko azaroa) alderatuta, prezio konstanteetako salmentak % 0,4 jaitsi dira, dagozkien urtaro-eraginak kenduta.




Salmenten urtez urteko bilakaera positiboa izan da bai Elikadura sektorean, bai Gainerako produktuak sektorean. Igoera % 2,7koa eta % 2,6koa izan da hurrenez hurren, 2024ko abenduarekin alderatuta.


Hilabete arteko datuei dagokienez (2025eko abendua 2025eko azaroarekiko), joera goranzkoa izan da Elikagaiak sektorean (% 0,2ko igoerarekin). Gainerako produktuak sektorean, aldiz, % 1,4ko jaitsiera egon da.


Euskal AEko azalera handietako eta elikadura kate handietako merkataritzaren indizea.Urte arteko eta hilabete arteko aldakuntza-tasak (p). Abendua 2025

Excel csv
  Prezio finkoak
  m / m-12 m / m-1 A (m) /A (m-12)
Indize orokorra lurralde historikoaren arabera      
Euskal AE 2,6 -0,4 0,9
Araba/Álava 0,9 0,1 0,0
Bizkaia 3,3 -0,6 1,5
Gipuzkoa 2,2 0,0 0,3
 
Indize orokorra sektorearen arabera      
Janariak 2,7 0,2 0,7
Gainerako produktuak 2,6 -1,4 1,4
 
Enplegu-indizea      
Euskal AE -1,0 -0,5 1,1

(p)Behinbehineko datuak

m / m-12 Urteen arteko aldakuntza. Egutegi eraginak zuzendutako datuak

m / m-1 Hilabeteen arteko aldakuntza. Datu desestazionalizatuak

A(m)/A(m-12) Urtarriletik hil korrientera arte metatutako aldiaren urte arteko aldakuntza-tasa, aurreko urteko aldi metatu beraren aldean

Data 2026ko Urtarrilaren 28a

Iturria: Eustat. Merkataritza indizea azalera handietan eta elikadura kate handietan


Azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentak % 3,3 igo dira Bizkaian, % 2,2 Gipuzkoan eta % 0,9 Araban.

Hil arteko datuei dagokienez, salmentek % 0,1 egin dute gora Araban. Gipuzkoan ez da aldketarik egon, eta Bizkaian % 0,6ko jaitsiera egon da.

Azkenik, Euskal AEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako langile okupatuen kopurua % 1,0 jaitsi da 2024ko abenduarekin alderatuta. Hilabete arteko datuei dagokienez, langileen indizeak % 0,5 egin du behera.

INFORMAZIO-OHARRA


Urte arteko aldakuntzak egutegi-efektuen serie zuzenduetatik eta hilabete arteko aldaketetatik abiatuta kalkulatzen dira, urtaro-eraginik gabeko serieak oinarri hartuta.


Eustatek eskerrak eman nahi dizkie informazioa biltzen lagundu duten establezimendu guztiei. Horiei esker, hilaren indizea kalkulatu da laginaren % 100,00 kontuan izanik. 



Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentak. 2025eko abendua

Eragiketa : 
Merkataritza-indizea azalera handietan eta elikadura-kate handietan
Eragiketa kodea : 
142533
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Abendua 2025
Eguneratze data : 
2026/01/28
Hurrengo eguneratzea : 
2026/02/26
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Lizentzia : 
Creative Commons
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Datu Bankua

Mikrodatuak

Metadatuak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali