2026/01/28ko prensa-oharra
MERKATARITZA-INDIZEA AZALERA HANDIETAN ETA ELIKADURA-KATE HANDIETAN. 2025eko ABENDUA
Euskal AEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentak. 2025eko abendua
Nabarmentzekoak
2025 urtea
Urte arteko bilakaera: Euskal AEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentek % 0,9 egin dute gora.
Sektoreak: Elikadura sektorean urte arteko bilakaera % 0,7koa da eta Gainerako produktuak sektorean % 1,4koa.
Lurralde historikoak: Araban ez da aldaketarik egon, Bizkaian urte arteko bilakaera % 1,5ekoa izan da eta Gipuzkoan % 0,3koa.
Enplegua: langile okupatuak % 1,1 gehitu dira.
2025eko abendua
Urte arteko bilakaera: Euskal AEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentak % 2,6 hazi dira.
Hileko bilakaera: Euskal AEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentek % -0,4 egin dute behera azaroarekin alderatuta.
Sektoreak: Elikadura sektorean urte arteko bilakaera % 2,7koa da eta Gainerako produktuak sektorean % 2,6koa.
Lurralde historikoak: Araban urte arteko bilakaera % 0,9 izan da, Bizkaian % 3,3 eta Gipuzkoan % 2,2.
Enplegua: langile okupatuak % 1,0 gutxitu dira 2024ko abenduaren aldean.
Azerketa estatistikoa
2025. urte osoan, azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentek % 0,9ko hazkunde metatua izan dute, Eustatek landutako datuen arabera. Elikagaien sektorearen kasuan, salmentak % 0,7 igo dira aurreko urtearen aldean, eta Gainerako produktuen sektorean, berriz, % 1,4.
Urtean zehar metatutako aldakuntza positiboa izan da Bizkaian eta Gipuzkoan: Bizkaian salmentak % 1,5 gehitu dira 2024. urtearen aldean, eta % 0,3 Gipuzkoan. Araban, berriz, salmentak berdin mantendu dira.
Sektoreko landunen indizeak % 1,1ko hazkunde metatua izan du 2025ean.
2025eko abenduan, Euskal AEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentak % 2,6 handitu dira aurreko urteko hil beraren aldean, prezio konstanteetan eta egutegiaren eraginak zuzendu ondoren.
Aurreko hilabetearekin (2025eko azaroa) alderatuta, prezio konstanteetako salmentak % 0,4 jaitsi dira, dagozkien urtaro-eraginak kenduta.
Salmenten urtez urteko bilakaera positiboa izan da bai Elikadura sektorean, bai Gainerako produktuak sektorean. Igoera % 2,7koa eta % 2,6koa izan da hurrenez hurren, 2024ko abenduarekin alderatuta.
Hilabete arteko datuei dagokienez (2025eko abendua 2025eko azaroarekiko), joera goranzkoa izan da Elikagaiak sektorean (% 0,2ko igoerarekin). Gainerako produktuak sektorean, aldiz, % 1,4ko jaitsiera egon da.
Euskal AEko azalera handietako eta elikadura kate handietako merkataritzaren indizea.Urte arteko eta hilabete arteko aldakuntza-tasak (p). Abendua 2025
| |
Prezio finkoak |
| |
m / m-12 |
m / m-1 |
A (m) /A (m-12) |
| Indize orokorra lurralde historikoaren arabera |
|
|
|
| Euskal AE |
2,6 |
-0,4 |
0,9 |
| Araba/Álava |
0,9 |
0,1 |
0,0 |
| Bizkaia |
3,3 |
-0,6 |
1,5 |
| Gipuzkoa |
2,2 |
0,0 |
0,3 |
| |
| Indize orokorra sektorearen arabera |
|
|
|
| Janariak |
2,7 |
0,2 |
0,7 |
| Gainerako produktuak |
2,6 |
-1,4 |
1,4 |
| |
| Enplegu-indizea |
|
|
|
| Euskal AE |
-1,0 |
-0,5 |
1,1 |
(p)Behinbehineko datuak
m / m-12 Urteen arteko aldakuntza. Egutegi eraginak zuzendutako datuak
m / m-1 Hilabeteen arteko aldakuntza. Datu desestazionalizatuak
A(m)/A(m-12) Urtarriletik hil korrientera arte metatutako aldiaren urte arteko aldakuntza-tasa, aurreko urteko aldi metatu beraren aldean
Data 2026ko Urtarrilaren 28a
Iturria: Eustat. Merkataritza indizea azalera handietan eta elikadura kate handietan
Azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentak % 3,3 igo dira Bizkaian, % 2,2 Gipuzkoan eta % 0,9 Araban.
Hil arteko datuei dagokienez, salmentek % 0,1 egin dute gora Araban. Gipuzkoan ez da aldketarik egon, eta Bizkaian % 0,6ko jaitsiera egon da.
Azkenik, Euskal AEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako langile okupatuen kopurua % 1,0 jaitsi da 2024ko abenduarekin alderatuta. Hilabete arteko datuei dagokienez, langileen indizeak % 0,5 egin du behera.
INFORMAZIO-OHARRA
Urte arteko aldakuntzak egutegi-efektuen serie zuzenduetatik eta hilabete arteko aldaketetatik abiatuta kalkulatzen dira, urtaro-eraginik gabeko serieak oinarri hartuta.
Eustatek eskerrak eman nahi dizkie informazioa biltzen lagundu duten establezimendu guztiei. Horiei esker, hilaren indizea kalkulatu da laginaren % 100,00 kontuan izanik.