Bizi-baldintzak
Bizi-baldintzei buruzko Inkestak (BBI) informazio zehatza eskaintzen du Euskal AEko familietan bizi diren biztanleen eguneroko bizimoduaren ohitura sozialei, harremanei eta ingurune fisiko eta sozialari buruz.
Denboraren erabilera
Denbora Aurrekontuen Inkestak (DAI) biztanleen gizarte ohiturei eta eguneroko bizitzari buruzko informazio zehatza ematen du, horiek egunean duten denbora erabiltzeko ikuspegia aintzat hartuta. Banaketa –edo aurrekontua-, beraz, egun oso bateko jardueren artean egingo da.
Norberaren ongizatea
Norberaren ongizate-inkesta NOIk Euskal AEko biztanleen ongizateari buruzko informazio zehatz eta puntuala Dakar.
Kapital soziala
Zehazki, Eustatek egindako Kapital Sozialaren gaineko Inkestan, kapital soziala harremanei eta gizarte parte hartzeari lotutako dimentsio multzoa da eta honakoez osatuta dago: senide eta lagunen sare sozialak, konfiantza pertsonengan eta erakundeengan, gizarte parte hartzea eta lankidetza, informazioa eta komunikazioa, kohesio soziala eta gizarteratzea eta zoriona eta osasuna.