EUSKAL INDUSTRIAREN IKUSPEGIA - 2024


Euskal industriaren egoeraren ikuspegia (2024) argitaratzearekin bat, Eustatek bi helburu betetzen ditu: informazioaren azterketaren aldeko apustuari eusten dio, datuak osatzen eta aberasten dituzten sintesi-produktuak eskainiz, eta, gainera, eskura dauden datu estatistiko guztiak integratzen ditu (jarduera ekonomikoen direktorioa; kanpo-merkataritzaren estatistika; kontu ekonomikoak; industriaren inkesta, eta abar), euskal industriaren irudi globala eskaintzeko.

Hamahirugarren edizioa betetzen duen ikuspegi hau 4 ataletan dago banatuta. Horietako batean, EAEko industria euskal testuinguru makroekonomikoan kokatu nahi dugu, baita gure inguruko beste ekonomia batzuekin alderatu ere. Beste batean, gure erkidegoan kokatuko dugu industria, balio erantsia, langile landunak eta beste alderdi garrantzitsu batzuk aztertzeko, eta eskualdeetan jarriko dugu arreta, industriaren garrantzia ikuspegi geografiko hurbilago batetik aztertzeko.

Gainera, lehiakortasun-adierazle batzuk berrikusiko ditugu, konparazio gisa, eta industria-inbertsioaren azterketari ere helduko diogu. Azkenik, industriaren sektorea aztertuko dugu, bereziki ikertuz I+G+B arloa, IKTen erabilera eta 4.0 industria, ekoizpen-bitartekoak modu eraginkorragoan antolatzeko modu berri bat sortzea xede duen bilakaera industrialaren etapa berri gisa.

Iaz bezala, edizio honetan infografiak aurkeztu ditugu, irakurketa errazteko; grafiko interaktiboak erabili ditugu; atalak ez ditugu zenbakien arabera ordenatu, eduki bila dabilenak aukera dezan gehien interesatzen zaiona.

Eustaten estatistikak betez lagundu duten enpresa guztiei eskerrak eman nahi dizkiegu, horiei esker egin ahal izan baita lan hau. Erabiltzaileen esanetara jartzen gara, edozein informazio emateko edo edozein iradokizun jasotzeko.


Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali