HomeDocumentación

2030 Agendako garapen jasangarriaren adierazleak

Identifikazioa

Eragiketaren izena.
2030 Agendako garapen jasangarriaren adierazleak
Eragiketaren kodea.
099901 (Euskal Estatistika Plana)
Erakunde arduraduna.
Eustat
Beste erakunde partaide batzuk.
Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren estatistika-organoa Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren estatistika-organoa Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren estatistika-organoa Osasun Sailaren estatistika-organoa
Maiztasuna.
Urtean behin
Eragiketa-mota.
Sintesia
Datuen jatorriaren araberako metodologia.
Sintesia

Helburuak

Euskal AEn 2030 Agendaren Helburuen eta Xedeen jarraipena egiteko balio duten eta Espainiakoekin eta gainerako autonomia-erkidegoetakoekin aldera daitezkeen estatistika-adierazleen eta datu-serieen multzoa eskaintzea.
Hautatutako datu-serieak Nazio Batuek Garapen Jasangarriaren Helburuak betetzen direla monitorizatze aldera ezarritako munduko adierazleetan oinarritzen dira.

Eremua

Biztanleria-eremua:
Hainbat inkesta edo estatistikatako informazioa biltzen duen sintesi-eragiketa bat denez, ezin da adierazi azterketako populazio bakar bat. 
 Populazioa iturri gisa erabiltzen den eragiketari dagokiona da.
Geografia-eremua:
Euskal AE
Denbora-eremua:
Erreferentzia-aldiak iturri gisa erabiltzen diren inkesta edo estatistikei dagozkienak dira. 

Zabalkundea

   www.eustat.eus

   Prentsa oharra 

Informazio gehiago

   unstats.un.org

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali