Hotel prezioen bistaratzea
|
|
|
|
|
|
0 |
0 |
0 |
bizkaia interior |
|
0 |
0 |
0 |
bizkaia interior |
|
0 |
0 |
0 |
bizkaia interior |
|
0 |
0 |
0 |
bizkaia interior |
Informazio gehigarria
Grafiko honek laburbiltzen du eginiko lanen zati bat hotel-establezimenduen eguneroko prezioekin (hotelak eta ostatuak) internetetik eskrapeatuak. Datuen hartzeko, hainbat web scraping metodo erabili dira, eta, webgunearen egitura ezagutu ahala, datuen kalitatea ere hobetu da. Ikerturiko unibertsoa ez dago osorik zeren establezimendu guztiek ez baitute ematen aukera erreserba internet bidez egiteko; gaur egun establezimenduen estaldura %75ekoa da gutxi gorabehera. Eskrapeaturiko datuak bat eginak izan dira Establezimendu turistiko hartzaileen Eustaten inkestarekin, hotelen eta ostatuen direktorioko informazio gehigarria eskuratzeko. Aurretiko lanen artean egin dira balio atipikoen hautematea, falta diren datuen egozpena, analisi espaziala eta, azkenik, hotelen prezioen bero-mapak.
Ikertu da prezioen hotelen autokorrelazio espaziala, non prezioa analizatzen baita; erlatiboki altua (baxua) bada eta halaber ingurukoak ere halakoak badira, orduan autokorrelazio positiboa genuke (altua). Halaz ere, kokagune zehatz batean magnitude-balio erlatiboki altua (baxua) badugu eta magnitude horretako balio baxuez (altuez) inguratua bada, orduan esango genuke autokorrelazioa negatiboa dela (baxua). Dependentzia espaziala, non aldagaiek balio antzekoak edo diferenteak hartzen baitituzte kokaleku hurbiletan, analizatua dago autokorrelazio espazialeko indizeen arabera.
Hotelen prezioetan eragina du, kokaguneak ez ezik, baita kategoriak ere. Horretarako, kategoriak duen inpaktua neutralizatzeko, hiru analisi ezberdin jarraitu dira.
Lehenbiziko aukeran hotelen prezioak pasatu dira 0 eta 100 arteko baliotara (normalizazioa), bakoitzaren kategoriaren prezioen arabera (100eko balioa dagokio kategoria baten gehieneko prezioari, eta gainerakoak modu proportzionalean daude kategoriaren barnean). Bigarrenean autokorrelazio espazialeko analisia egin da era independentean kategoriaka eta, azkenik, hotel bakoitzaren prezioen joera analizatu da.
Autokorrelazio espazialeko analisirako Geary eta Lebart indizeak erabili dira. Halaber, grafikoan hotelei dagokien informazioa erakusten da prezioen bero-mapen bidez zehatz-mehatz eta prezioen joerekin.
Txosten Teknikoa