HomeEstatistika ExperimentalakGrafiko interaktiboak: Hotelen clustering-a

Hotelen clustering-a

Laguntza

Informazio gehigarria

Grafiko honek laburbiltzen du eginiko lanen zati bat hotel-establezimenduen eguneroko prezioekin (hotelak eta ostatuak) internetetik eskrapeatuak. Datuen hartzeko, hainbat web scraping metodo erabili dira, eta, webgunearen egitura ezagutu ahala, datuen kalitatea ere hobetu da. Ikerturiko unibertsoa ez dago osorik zeren establezimendu guztiek ez baitute ematen aukera erreserba internet bidez egiteko; gaur egun establezimenduen estaldura %75ekoa da gutxi gorabehera. Eskrapeaturiko datuak bat eginak izan dira Establezimendu turistiko hartzaileen Eustaten inkestarekin, hotelen eta ostatuen direktorioko informazio gehigarria eskuratzeko. Aurretiko lanen artean egin dira balio atipikoen hautematea, falta diren datuen egozpena eta, azkenik, eguneroko prezio-serietako zenbait clustering mota.

Clustering-a prezio absolutuekin: Clustering honetan hotel-establezimenduak taldekatuak izan dira prezio absolutuen bidez. Distantzia euklidearrera jo da serieak taldekatzeko, besteak beste errazki delako ulertzen eta nahi ziren helburuak lortu direlako. Halaber, PAM (Partitioning Around Medoids1 ) deritzon metodoa erabili da serieak sailkatzeko, kluster paketearena, K-means izeneko metodoan oinarritua.

Clustering-a prezio normalizatuekin: Clustering honetan hotel-establezimenduak taldekatuak izan dira prezio normalizatuen arabera. Min-Max deritzon metodora jo da; alegia, hotel bakoitzeko prezioak eskalaz aldatu dira, 0 eta 100 artean. Aldaketa hori egiten da modu berean konparatzeko hotel eta ostatu guztiak, ondoren bakoitzaren joera analizatu ahal izateko eta sailkapena horren arabera egiteko. Distantzia euklidearrera jo da serieak taldekatzeko eta PAM (Partitioning Around Medoids1 ) metodora serieak sailkatzeko, kluster paketearena, K-means metodoan oinarritua.

Clustering-a hegakortasunarekin: Clustering hau oinarritua da hegakortasunean, helburuarekin neurtzeko prezioek dituzten aldaketak egun batetik bestera. Taldekatze honen helburu nagusia da sailkapen bat egitea hotel eta ostatuena zeinek prezioa aldatzen duten nabarmenki, gutxi edo batere ez epe laburrean. Ekonomian erabiltzen den neurri batean oinarritu da. Close-to-Close Volatility edo Close/Close Volatility.

Neurri honen ideia nagusia da egun kontsekutiboen arteko diferentzia analizatzea logaritmoaren bitartez eta, jarraian, balio horien desbideraketa estandarra kalkulatzea.

Txosten teknikoa

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali